Yatesek irabazi du Giroa, atzoko erakustaldiaren ondoren
Simon Yatesek irabazi du 2025ko Italiako Giroa. Atzoko erakustaldiaren ondoren, karrera irabazi du gaur. Vatikanoan hasi eta amaitu den etapa izan da azkena, eta Olav Kooifek irabazi du, Yatesen Visma Lease a Bike taldeko taldekideak. 143 kilometroko etapa bat izan da, eta zailtasunik ez du izan liderrarentzat. Isaac del Toro (UAE) eta Richard Carapaz (EF Education) izan ditu aldamenean Yatesek. Horiek izan ziren azken aurreko etapako protagonistak, eta hiruak egon dira podiumean. Yates ez zegoen Giroa irabazteko faboritoen artean, eta Primoz Roglicek eta Juan Ayusok lasterketa utzi ostean agertu da, elastiko arrosa jantzita iristeko Erromara. 2018an Giroa galdu zuen tokian irabazi zuen Yatesek atzo, Le Finestren. Froomeren aurka galdu zuen. Atzo, baina, ezustekoa eman zuen eta Del Toro gaindituz, jarri zen sailkapenaren buru. 2018an irabazi zuen Espainiako Vueltaren ostean, karrera handi baten bigarren garaipena du Yatesek. Mendiko garaipena Lorenzo Fortunatorentzat izan da (Astana). Mads Pedersenek erregularitatearen saria eskuratu du, eta Del Torok gazte onenaren elastiko zuria eraman du. Talde onena, UAE izan da.

