Gasolioaren prezioak gora egin du ekainetik aurrenekoz, eta gasolinarenak…

Gasolioa % 0,55 garestitu da eta litroak 1,816 euro balio du batez beste. Gasolinak zortzi astez jarraian egin du behera eta % 16,61eko jaitsiera izan du guztira, 1,786 eurotan kokatuz, apiriletik izandako mailarik baxuena.
Ukrainako gerraren ondorioak, sei hilabeteren ostean: inflazioa goraka eta…

Ukrainako gerrak testuinguru ekonomikoan nolako eragina izan duen aztertu dugu. Prezioak etengabe ari dira garestitzen; garapenaren, hazkundearen eta ongizatearen adierazleak, berriz, behera egin dute.
Atxondoko Draxton-Fuchosa enpresako langile bat larri zauritu da
Espainiako Gobernuak energia aurrezteko lege-dekretua onartzeko babesak lortu ditu

EAJk baieztatu du energia aurrezteko neurriak biltzen dituen dekretuaren alde bozkatuko duela, eta ERCk ziurtatu du ez duela ekimenaren tramitazioa oztopatuko. Hortaz, Pedro Sanchezen Gobernuak lege-dekretua onartzeko aski boto izango ditu.
Vueltaren bi etapek Bilbon milioi bat euroko eragin ekonomikoa…

Vueltaren bi etapek Bilbon milioi bat euroko eragin ekonomikoa izango dutela adierazi du Udalak. Vueltaren bosgarren etapa Bilboko Kale Nagusian amaituko da asteazken honetan, eta seigarrena San Mamesetik abiatuko da ostegunean.
Gasaren prezioa berriz ere marka guztiak hausten ari da…
Horren ondorio zuzenetako bat argindar merkatuetan antzematen da, eta Europako herrialdeetan inoiz ikusi gabeko salneurrietara iristen ari da megawatt-ordua: gaur Alemanian 624 euro balioko du; Frantzian, 645 euro; Italian, 637 euro… Herrialde nordikoetan ere megawatt-ordua 400 eurotara hurbiltzen ari da. Europako Batasunetik kanpo, Erresuma Batuan ere garesti dago argindarra handizkako merkatuan: 640 euro megawatt-ordua.
Prezio horien azpitik dago, oraingoz, Iberiar penintsulako argindar merkatua. Gaur, esaterako, batez beste 436,25 euro ordainduko da megawatt-ordua. Horrek esan nahi du bezperatik %20 garestitu dela argindarra, herenegun %34ko prezio igoera izan ostean.
Berez, 186,95 euro dira enkantean gaurko egunerako ezarritako prezioa Espainian eta Portugalen, baina horri gehitu behar zaio gasaren mugarengatik ziklo konbinatuko zentralei ordaindu beharreko konpentsazioa. Haren zenbatekoa aldatu egiten da, sistemak zentral horietatik behar duen argindar bolumenaren eta gasaren prezioaren arabera. Gaurko egunerako konpentsazioa 249,3 eurokoa da megawatt-ordua; handiena ekainean neurria indarrean ezarri zenetik.
Konpentsazio hori, doikuntza hori, kontsumitzaileek ordaintzen dute, tarifa arautua dutenek eta merkatu librean egonagatik ere tarifa handizkako preziora indexatuta dutenek.
Kontsumitzaile horiek dira Iberiar salbuespenetik onura dutenak, eta oraindik ere hobaria jasotzen dute, gas garestiak argindar merkatuan sortzen zuen distortsioa mugatzeko neurritik: OMIE ren arabera, gasaren mugarik gabe, argindarra 66 euro garestiago egongo litzateke gaur.
Espainian eta Portugalen gasaren prezioaren mugarekin argindarraren prezioak Europakoen azpitik jarraitu arren, jada itzuli dira Ukrainako gerra hasi zeneko prezioetara.
Europak gasarekin duen amesgaiztoa dago oinarrian. Gazpromek Nord Stream 1 hiru egunez itxiko duela iragarri izanak zalantzak areagotu ditu Alemania gai izango den erreserba helburuak betetzeko. Horri gehitu behar zaio lehortea mugatzen ari dela energia hidroelektrikoa, gasaren beharra areagotuz.
Bateko eta besteko, gero eta zantzu gehiago dago energia garestia hasia dela Europako ekoizpen ekonomikoa gelditzen. Galdategiak, ongarri lantegiak… Lantegien geldialdi iragarpenak ugaltzen ari dira, eta analistek gero eta ziurrago dute euroguneko ekonomia atzeraldian sartzear dagoela.
Bizkaiko Txakolinak iraileko lehen hamabostaldira aurreratu du mahats-bilketa

Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapenak 2020koen antzeko uzta aurreikusten du kantitateari dagokionez, 2021ean baino % 10 gutxiago, nahiz eta kalitatea “oso ona” izango den. Prezioan gorantz doitu beharko dituztela iragarri dute, baina bezeroarentzako “ezustekorik eta alarmismorik gabe”.
Argindarra gasaren topea ezarri zenetik izan duen gehienezko preziora…

Argindarra gasaren topea ezarri zenetik izan duen gehienezko preziora helduko da asteazken honetan. Prezioa 436,25 eurokoa izango da megawatt orduko, % 19,4ko igoera asteartearen aldean. Egun horretan ere prezioak igoera historikoa izan du.
Hotelek pandemia aurreko betetze mailak gainditu dituzte uztailean
Eustaten arabera, iazko erdipurdiko kopuruak aise gainditu dituzte aurten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelek. Sarreren kopurua iazko uztailekoa baino %31,2 handiagoa izan da, eta gaualdiak %34,8 gehiago izan dira landetxeak eta apartamentuak ez diren ostatuetan.
Urte arteko igoera horiek handiak izanda ere, ezin da ahaztu iazko uztailean turismoak oraindik gogotik igarri zituela pandemiari aurre egiteko neurrien ondorioak. Horren erakusgarri, hotelen betetze tasa %57,6 izan zen iazko uztailean eta, aurten, berriz, tasa %72ra iritsi da.
Hotelen betetze mailak, hori bai, pandemia aurreko datuak ere gainditu ditu uztail bero honetan. 2019ko uztaileko %71,1eko betetze tasa ere azpian uzteraino. Establezimenduen betetze maila gelaka neurtuta ere, %80,76 tasarekin, sarrerek 2019ko uztailekoak (%80,34) gainditu dituzte.
Bi eguneko egonaldia
Batez besteko egonaldia ere igo egin da, bi egunera; iaz, 1,95 egunekoa izan zen. Hala ere, ez da gainditu pandemia aurreko (2019) 2,11 eguneko batez besteko egonaldiaren marka.
Bidaiarien jatorriari dagokionez, hotelek Hego Euskal Herriko bezero gutxiago izan dituzte iaz baino: 5.121 sarrera gutxiago. Iazko uztaileko sarreren %14,2 izan ziren Hegoaldeko euskal herritarrenak, eta, aurten, soilik %9,5.
Atzerritarrei dagokienez, Espainiako eta Frantziako estatuetatik etorri dira aurtengo bidaiarien %60,6. Eta gainerako herrialdeetatik, batez ere AEBetako jatorriko sarrerak (21.634), britainiarrenak (15.287) eta Herbehereetatik etorritakoenak (14.864).
Hotel establezimenduetan sarreren %45,4 Bizkaian (174.259 bisitari) izan dira, %41,1 Gipuzkoan (157.360) eta %13,5 Araban (51.567 bisitari). Hala ere, gaualdietan Bizkaia eta Gipuzkoa pareko gelditu dira, 336.969 gaualdien %44narekin. Hiriburuetan, bisitari gehien Bilbok izan ditu, 116.237 sarrera zenbatuta, eta Donostiak 89.833. Gasteizko establezimenduetan, berriz, 37.905 sarrera kontatu dira uztailean.
Ostatu hartzeagatik ordaindutako prezioetan, hotelen eta antzeko establezimenduen eguneko batez besteko tarifa 118 euro ingurukoa izan da uztailean Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, iazkoa baino %26,7 garestiagoa.
Gipuzkoan izan da batez besteko tarifarik garestiena: 150 euro —97 euro Bizkaian, eta 83 Araban—. Hiriburuetan, aldeak handiagoak izan dira: Donostia gailendu da (194 euro); Bilbon, 107 eurokoa izan da, eta Gasteizen, 70,5 eurokoa.