Erregaien prezioa % 16 jaitsi da ekainetik, zortzi astez…

Gasolina litroaren batez besteko prezioa 1,797 eurokoa da aste honetan, aurreko astean baino % 3,34 gutxiago; eta diesel litroak 1,806 euro balio du, hau da, duela zazpi egun baino % 2,58 gutxiago. Prezioek ez dute islatzen Espainiako Gobernuak aplikatutako 20 zentimoko deskontua.




