Buztinezko oindun erraldoi energetikoa
«Oraintxe bertan, kalkuluen arabera, Aljeriaren soberakina bi-hiru bcm [bilioi metro kubiko] ingurukoa baino ez da; Europako herrialdeek, berriz, urtean 100 bcm baino gehiago inportatzen dute Errusiatik. Beraz, Aljeriak ezingo luke inolaz ere Errusia ordeztu, ez luze gabe eta ez luzera begira», azaldu du Aurelia Mañek, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta energia adituak. Errusiak Europako Batasuneko gas kontsumoaren %40 baino gehiago hornitzen du; Aljeriak, berriz, eskariaren %8-10 bitarte baino ez.
Kopuru hori askoz ere handiagoa da Mediterraneoko auzo herrialdeetan. Esaterako, Aljeriako gasa, zenbait urtetan, Espainiako Estatuan urtean kontsumitzen denaren %50 inguru izan da, eta Italian, berriz, %30 inguru. Nolanahi ere, litekeena da Erromaren eta Madrilen rolak elkarren artean trukatzea aurki, Pedro Sanchezen gobernuak Marokoren tesia bere egiteak ekarri duen krisi diplomatikoaren eraginez, Mendebaldeko Sahararen auziari dagokionez.
Aljer aspaldidanik dabil Rabatekin borrokan eskualde hegemonia lortzearren, eta Fronte Polisarioaren babesle da. Berehala erantzun zuen, eta Madrilgo enbaxadorea erretiratu. Orain, beldur dira ez ote duen errepresalia neurririk hartuko eta Espainiari ez ote dion maila apalduko lehentasunezko bazkide komertzial gisa.
Italiaren eskakizuna
Apirilean, Italiako lehen ministro Mario Draghik Aljeria bisitatu zuen, eta hainbat merkataritza itun sinatu zituen, Erroma bihur dadin Aljeriako gasaren Europako banaketa gune nagusi, eta EBn hornitzaile jardunean egiteko garrantzitsuagoa izan dezan. «Aljeriak hitzeman du beste bederatzi bcm bidaliko dituela Italiara osagarri, baina niri kontuak ez datozkit bat. Hori egiteko modu bakarra legoke: iturria ixtea Espainiari, eta haren sei bcm horietaz baliatzea, baina Aljeriaren ezaugarrietako bat da beti betetzen dituela bere kontratuak», erantsi du Mañek. Aljeriako erregimenak, ordea, zeinak zutik iraun baitu 2019an demokraziaren aldeko protesta olde handi bati eutsi eta gero, ez du gardentasuna bereizgarri. Horregatik, nekeza da informazio publikoak eta zurrumurruak kontrastatu ahal izatea.
Magrebeko herrialde hori mundu osoan gas naturaleko erreserbarik handienak dituzten herrialdeetako bat da, hamargarrena. Halere, 2005az geroztik ezin du handitu ekoizpen ahalmena eta, batik bat, esportazio ahalmena, zenbait arrazoirengatik. Batetik, inbertsio bolumena ez delako nahikoa, legediak atzerriko kapitala erakartzeko moduko pizgarririk jasotzen ez duenez gero. Legeak dioenez, Sonatrach konpainia nazionalak bere esku izan behar ditu edozein ustiategi berriren akzioen %51 gutxienez, eta ez zerga sistema eta ez arbitraje mekanismoa ez dira batere erakargarriak sektoreko multinazionalentzat. Horrez gainera, gasaren barne eskariak gorantz segitzen du, demografia hazkunde jarraitu batek bultzaturik. 2008tik 2018ra, barne eskaria %70 inguru handitu zen.
Ekoizpena nabarmen handitzeko, aukera bat litzateke eskisto gasaren erreserbak ustiatzen hastea, fracking deritzon teknika baliatuta, Afrika iparraldeko herrialde horrek baititu baliabide natural horren erreserbarik handienak, hirugarrenak munduan. Nolanahi ere, Otman Lahiani analista aljeriarrak baztertu egin du aukera hori: «Ez dirudi, inondik inora ere, gobernuak bide horretatik joko duenik».
Protesta oldea
2004. urte amaiera aldean, erregimenak iragarri zuen eskisto gasaren bidetik jotzeko asmoa zuela. Jardun hori ezin kutsagarriagoa da, eta ur kantitate izugarria kontsumitzen du. Hori dela eta, protesta olde andana piztu zen herrialdearen hegoaldean, eskualde pobreenetariko batean, Ain Salah-n. Azkenik, agintariek atzera egin behar izan zuten. Abdelmajid Tebbun presidenteak eskualdea garatzearen alde egin du, eta horrek nekazaritza sustatzea dakar nahitaez, baina hori ez da bateragarria eskisto gasa erauztearekin.
«Hain labaina den kontu bati heldu aurretik, Aljeriako Gobernuak nahiago du herrialdeko hego-ekialdean aurkitu berri dituzten gas tradizionaleko hobiak ustiatzen inbertitu», adierazi du Lahianik. Hain zuzen ere, Aljerrek iragarri du 40.000 milioi euro jarriko dituela 2022 eta 2026 bitartean gas hobiak esploratzeko, eta gasa ekoitzi eta fintzeko. Zati handi bat hego-mendebaldeko hobi berri horietarako erabiliko da.
Nolanahi ere, gas naturaleko hobi berri horiek ustiatzeak baditu zenbait arrisku eta ondorio, Mañek ohartarazi duenez: «Malitik oso gertu dagoen eskualde bat da, eta, segurtasunaren aldetik, Sahel ez da batere lasaia. Beraz, ez da hornidura iturbururik seguruena EBrentzat». Lahianiren iritziz, Aljeriako Gobernuaren asmoa da Europako ekuazio energetikoko eragile funtsezko bihurtzea, baina «ez dago batere argi horretarako gauza izango den benetan».
ELAren ustez, «ezkerretik eskuinera» doan akordio bat dago fiskalitatea…
Sindikatuak EAEko hiru datu plazaratu ditu bere eskaeraren testuingurua azaltzeko. 2007ko zerga bilketaren aldean, ogasunek, iaz, orduan baino 879 milioi euro gutxiago bildu zituzten sozietate zergaren bitartez; aldiz, 1.518 milioi euro gehiago PFEZaren bitartez eta 1.420 milioi gehiago BEZarekin. Egoera hori iraultzeko 11 neurri zehatz bildu dituzte, eta deigarrienak sozietate zergaren ingurukoak dira.
ELAren ustez, sozietate zerga, enpresen irabaziei aplikatzen zaiena, %25era igo beharko litzateke salbuespenik gabe, eta enpresen 2021eko ezohiko irabazien gainean %50erainoko errekargua erantsi beharko litzateke. Mikel Noval ELAren Azterketa Bulegoko arduradunak zehaztu du azken eskaera hori: «Esaterako, energia enpresen kasuan: elektrikoak, erregai saltzaileak… krisi honekin irabaziak asko handitu baitituzte. Edo finantza erakundeei dagokienez: interes tipoen igoerarekin asko irabaziko dutela aurreikusten ari dira».
Lakuntzak nabarmendu duenez, nazioartean zerga gehiago biltzearen aldeko joera bat dagoen arren, Euskal Herrian erakunde publikoak aurkako norabidean doaz. ELAren datuen arabera, enpresen gaineko presio fiskalaren Europako batezbestekoa %40,2koa da; EAEn, berriz, %33,7koa da, eta Nafarroan, %31,7koa. «Joe Biden AEBetako presidentea eta Nazioarteko Diru Funtsa sozietate zergan %15eko zerga tipo finko bat ezartzea eskatzen ari dira. Guk handiagoa izatea nahiko genuke, baina hemen, aldiz, zergak jaisten ari gara», arbuiatu du Lakuntzak. Hego Euskal Herrian %40,2ko hori lortu izan balitz, 4.460 milioi euro gehiago bilduko lirateke EAEn, eta 1.746 milioi gehiago Nafarroan.
Datuak ezkutatzea
Sindikatuaren arabera, Euskal Herrian ez da erraz aurkitzen zenbat zerga ordaintzen duen enpresa bakoitzak, eta ezkutaketa hori «lotsagarria» da. Bizkaiko Aldundia da zenbatekoa zehazten duen bakarra, eta ELAk hainbatetan azaldu du enpresa handiek, batez beste, irabazien %7,3 ordaintzen dutela zergetan. Novalen iritziko, «oso gutxi da», eta aletu du horren atzean mota ezberdinetako kenkariak —berrikuntzetan inbertitzeagatik, ikerketagatik…— daudela: «Kenkariak zulo bat dira zergak ez ordaintzeko. Politika jakin baten ondorio dira». ELAk eskatzen duen %25eko Sozietate Zergaren eredu horretan ezingo litzateke kenkaririk aplikatu, eta, ondorioz, 2.300 milioi euro gehiago bilduko lirateke EAEn, eta 1.746 milioi euro Nafarroan.
Europar Batasunean gutxieneko soldata “egoki” bat ezartzeko irizpidea adostu…

Europar Batasunean (EB) gutxieneko soldata “egoki” bat ezartzeko irizpidea adostu dute Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak, bi urteko negoziazioen ondotik. Itunak ez du esan nahi 27 estatukideetan gutxieneko soldata komun bat ezarriko dutenik.
23 pertsona atxilotu dituzte laguntza sozialetan milioi bat euro…

Espainiako Poliziak 23 pertsona atxilotu ditu EAEko laguntza sozialetan milioi bat euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita. Etxebizitza alokatzeko laguntzak zein diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzeko 62 profil faltsu sortu omen zituzten.
Hil da Ollokin hiru metroko altueratik erorita larri zauritutako…

2022ko maiatzaren 20an hiru metroko altueratik amilduta, larri zauritu zen 60 urteko Atarrabiako langilea hil egin da lan ezbeharra jazo eta bi aste pasatxora. zbeharra Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanetan gertatu zen.
UGTk eta CCOOk grebari eutsiko diote Mercedesen, batzordeak onartu…
Langile batzordeak ezohiko bilera izan zuen atzo, negoziazio plan berriaren inguruko xehetasunak ezagutu ondotik. Izan ere, zuzendaritzak aurreko astean jakinarazi zien sindikatuei konpainiak 1.200 milioi euroko inbertsioa egingo duela Gasteizko plantan datozen urteetan. Horrek bide emango lieke, besteak beste, egungo ahalmena bikoiztu, modelo berriak ekoiztu —auto elektrikoa barne—, eta lanpostu berriak sortzeko. Bestela esanda, Euskal Herriko lantegirik handiena are handiago bilakatzeko.
Malgutasuna, gako
Enpresak modu horretan askatu nahi du lan hitzarmenaren korapiloa. Zuzendaritzak aurreratu baitu akordioak ez duela bermatuko inbertsioak iristea, baina uste du erraztu egingo lukeela. Trukean, ordea, lan baldintzetan malgutasun handiagoa eskatu die langileei, eta horrek zatiketa eragin du langile batzordean.
UGT eta CCOO malgutasuna handitzeko prest azaldu dira, eta hala jakinarazi diote zuzendaritzari igorritako proposamenean ere. Baina eskatu dute, besteak beste, soldata KPIa +%1 igotzea 2021 eta 2026 bitartean, ekoizpen helburuen araberako ordainsaria %50 handitzea, irailean 1.000 euroko beste ordainsari bat jasotzea, eta behin-behinekotasuna murriztea.
ELAk, LABek eta ESK-k, berriz, iritzi diote urtean zehar izan daitezkeen ekoizpen goraldiei erantzuteko adina malgutasun badaukatela gaur egun. Izan ere, Igor Gebara (ELA) langile batzordeko presidenteak gogorarazi duenez, ohiko lan jardunaz gain urtean beste hamalau egunez egin dezakete lan ekoizpen beharrei erantzuteko, baita urteko larunbat guztietan ere.
Hiru sindikatuak ez daude ados asteburuetan eta jaiegunetan lan egitearekin, eta, gainera, uste dute lan eredu hori luzatzea «diskriminatzailea» izan daitekeela etorkizuneko beharginekiko. Gebarak azpimarratu duenez, ekoizpena handitzekoak badira, ezinbestekoa izango da lanpostu berriak sortzea. «Esperientziak erakutsi digu malgutasunak ez duela enpleguan eraginik, hilabete batzuetako ekoizpena beste hilabete batzuetara aldatzen delako soilik, eta horrek ez du enplegua sortzen».
Egoera ikusita, ELAk, LABek eta ESK-k beharrezkoa ikusten dute langileen batzar orokor bat egitea, «batzordean dauden jarrerak azaltzeko, negoziazioak zertan diren langileei jakinarazteko, eta zein norabidetan joan nahi den erabakitzeko». Bada, ostegunean bilduko dira berriz zuzendaritza eta sindikatuak lan hitzarmena negoziatzeko.
Erretreta, langileen ahotik
Erraterako, NUPES Frantziako ezkerreko alderdien aliantzak erretretara joateko adina berriz ere 60 urtera pasatzea proposatzen du —hala zen 2010era arte—. Ipar Euskal Herrian, EH Baik ere proposamen bera egiten du. Macronek, bestalde, erretreten sistema «sinplifikatzeko» argudioarekin, erretreta lehenago hartzeko lanak eragindako nekea kontuan hartzen duen neurria kendu nahi du hainbat sektoretan. Erreforma egiteko lehen saiakera egin zuen azkeneko agintaldian, baina protesta handiak izan ziren, eta, ondotik, pandemia zela eta, etetea erabaki zuen.
Baina, bigarren agintaldia hasi orduko, Macronek hitzeman du 2023ko udan sartuko dela erreforma indarrean, «pixkanaka». Izan ere, 2023tik aitzina, erretreta hartu ahal izateko adina lau hilabetez emendatu nahi du urtero, 2032ra arte. Hautsak harrotu ditu erreformak, berriz. Erretretan sartu berri diren langileekin mintzatu da BERRIA, egoera lehen lerrotik bizi dutenen bizipenak jasotzeko.
Goizago; beraz, gutxiago
Laboraria da Ttele Leizagoien, eta «betidanik» laborantza munduan ibili da. «Laborari alaba naiz, eta ibilbide profesional osoa artzaingoan egin dut. 42 urte egin ditut lan horretan, eta 60 urtetan hartu dut erretreta». Hori egin ahal izan du 20 urte aitzin bost hiruhileko egin baititu lanean; hala, ibilbide luzeei dagokien adinean hartu ahal izan du erretreta. «Hautu bat izan da, baina 60 urtetan joanez ez dut hunkitzen tasa osoa. Laborari anitzek luzaz segitzen dute lanean, dugun erretreta arrunt apala baita». Hark lehen hilabetea du erretretan, eta oraindik ez daki zehazki zenbateko saria ukanen duen; haren bizilagunak 11 urte pasatu ditu erretretan, eta 780 euro eskuratzen ditu. Halere, «xantza» baduela dio Leizagoienek. «Etxea badugu, elikatzekoa ere bai. Baina, erretreta sari horrekin etxe bat alokatu behar baduzu, ezinezkoa da bizitzea. Ahalkegarria da; minimoa baino gutxiago da», deitoratu du.
Orain, Macronek lanak eraginiko nekea kontuan hartzen duen sistema kendu nahi izateari buruz ere mintzatu da. «Erretretaren adina pusatu nahi du, baina lan askotan ezinezkoa da. Nik jadanik ikusi dut azken urteetan ez nintzela 20 urtetan bezala; fiteago akitzen nintzen, lana fisikoa baita. Hori kontuan hartu behar da».
Harekin bat egin du Bernadette Luro andereño izandakoak. «60 urtetan hartu dut erretreta, baina normalki 62 urtetan hartu behar nuen. Posibilitatea nuen, eta osasun aldetik arras ongi zitzaidan: energia gutxiago nuen, 40 urtez haurrekin aritu naiz». Hark ere ez du begi onez ikusten erreformak ekar lezakeena. «Erretreta hartu ahal izateko adina 64 edo 65 urtera luzatzea, ene ikuspegitik, zaila da irakaskuntzan; beste sektore anitzetan bezala».
Baina, erretreta goizago harturik, saria apalagoa du Lurok. «Kasik mila euro gutxiago». Seaskan egin du ibilbide profesional ia osoa, eta honela laburbildu du haren egoera: «Erretretara goizago joanez, anitz galtzen da. Baina hola dira gauzak. Luzatu banu 62 urte arte, ukanen nuen sari handiagoa; baina bada dirua, eta bada bizia beste alde batetik».
Egoera bereziak, zalantzan
Erretretan da, baina lanean segitzen du Michel Fouchek. Antzerkilaria da, eta ikuskizunetako intermitentea izan da 37 urtez, etenik gabe. Bere burua «pribilegiatutzat» dauka. «Anitzek ez dute intermitentzia urtero berritzen. Nik hori egin ahal izan dut, eta, beraz, 62 urtetan hartu dut erretreta, tasa osoan». 1986tik, urtero, 43 ordainsari lortu behar izan ditu urtean. Lana «pasioz» bizi izan du, eta, lan baldintza nahiko prekarioak izanagatik ere, honela mintzatu da: «Ene burua ez dut fabrikan gauez lan egiten duen langile batekin parekatzen ahal».
Halere, uste du erretreten erreformak «prekarioenak are prekarioago» eginen dituela. Artisten kasuari begira, inguruko lankideak aipatu ditu. «Urte batzuez intermitentzia lortu ez dutenek kotizatu behar dute denbora gehiagoz. 67 urte arte lan egitea, zer da? Pasioz egiten den hautu bat, edo erretreta 600 eurotik doi bat gorago izateko bizirauteko egindako hautu bat?». Gainera, artistek pairatzen ahal dituzten zailtasun fisikoak ekarri ditu gogora. «Zirkuan ari diren batzuek, adibidez, lesioak egiten dituzte, eta ezinezkoa zaie lanean segitzea 40 urtetik landa». Uste du erretreten adina gibelatzeak eta sistemaren sinpletzeak hainbat egoera berezirengan eragina izanen duela.
Dena den, Frantziako Asanblearen egituraketaren arabera, zailagoa ala errazagoa gertatuko zaio erreforma bururaino eramatea Macroni. Sindikatuak ere «prest» agertu dira protestan sartzeko, 2019an bezala.
45 eta 36 urteko bi langile hil dira Garesen

Ezbeharra Señorío de Sarría upategian gertatu da, langileak hutsik zegoen ureztatze-putzu batean zeudela, hustubidean harrapatuta geratu direnean.
Erosketa bertan behera uzteko mehatxu egin dio Muskek Twitterri,…

Erosketa bertan behera uzteko mehatxu egin dio Muskek Twitterri, kontu faltsuen berri ez emateagatik. Handi-mandiaren abokatuek gutun batean ohartarazi dutenez, Twitter “bat-egite akordioan jasotako informazio eskubidea aktiboki oztopatzen” ari dela pentsatzen du Muskek.