Pentsiodunak pedalei eragiten
Gipuzkoako Aldundiko lokalen garbitzaileak, greba mugagabean
Horren berri emateko protesta bat antolatu zuten atzo aldundiaren egoitzaren aurrean, ELAk, LABek eta ESK-k deituta. Sindikatuek azaldu zutenez, urtebeteko negoziazioaren ondoren, Eulenek 2021erako soldatak izoztea proposatu die, eta 2022rako %1,5 igotzea eta 2023rako %1,75. Salatu zuten proposamen horrek ez duela loturarik KPIarekin. Gogoratu zuten garbiketa lanak «oraindik ere funtsezkoak» direla. Sindikatuen iritzian, «lotsagarria» da soldata izoztea.
Era berean, ohartarazi zuten aldundia «bere arma guztiak» erabiltzen ari dela greba oztopatzeko. «Beste behin ere, administrazio publikoak esku hartu du langileen interesen aurkako eta patronalaren interesen aldeko gatazka batean: administrazio publikoarentzat eta enpresa pribatuarentzat gutxieneko zerbitzuak dekretatzeko baino ez gara funtsezkoak».
Protestan, azpimarratu zuten eraikinen garbiketaren sektoreko langileak emakumeak direla batik bat. «Oraindik ere emakume pobre ikusezin horiek gara, eta ez dugu eskubiderik soldata duinik izateko, ezta KPIari lotutako soldata igoerarik izateko ere».
Jaurlaritzak premiamendu-bidea zabaldu du Verter Recyclingen aurka, zabortegiko lanen…

Jaurlaritzak presazko bidea zabaldu du Verter Recyclingen aurka, zabortegiko lanen faktura ordain dezan. Arantxa Tapia Ingurumen sailburuak onartu duenez,ezin daiteke ziurtatu noiz berreskuratuko duen Jaurlaritzak lanetan ordaindutako diru publikoa, hori zehaztea epaitegien esku dagoelako.
Gasteizen 1.200 milioi euroko inbertsioa egitea aztertzen ari da…

Gasteizen 1.200 milioi euroko inbertsioa egitea aztertzen ari da Mercedes. Inbertsioa “epe luzera” gauzatuko litzateke, eta ibilgailu modelo berrien ekoizpena baimenduko luke.
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak petrolioaren ekoizpena % 50ean handitzea…

Uztailetik aurrera, petrolioaren ekoizpena % 50ean handitzea erabaki du Lurralde Petrolio Esportatzaileen erakundeak ostegun honetan egin duen bileran.
Azken putz dira oraindik
Behin-behinekoak 103 dira, eta, diotenez, akordioarekin haien egoera ez da aldatu. «Prekarioak ginen lehen eta prekarioak izango gara aurrerantzean ere», salatu du Sendoa Gil behin-behineko zamaketaria eta Nik zamaketariak babesten ditut plataformako kideak. Dioenez, akordioan UGTk bakarrik sartu du haiek finko egiteko aukeraren bat, baina ez epe motzean. Plataformako kideek lortu duten informazioaren arabera, behin-behinekoak lantaldean sartu ahal izateko, erretiroa harturiko finko bat ordezkatu beharko lukete, eta hiru baldintza behar dira horretarako: goiz jota, 2024an litzateke, aurreko urtean 65.000 zamaketa ordu egin badira portuan, eta zamaketa enpresen oniritziarekin. «Alegia, azken hitza enpresek dute, eta datu horiek ez dizkigute inoiz eman», azaldu du Gilek.
Eta normala da enpresengan fede gutxi izatea, azken hamalau urteetan ez dutelako zamaketari bakar bat ere finko egin —100 inguruk hartu dute erretiroa—, eta azken urteetan modu deigarrian murriztu dute behin-behinekoen lan karga. Iaz, esaterako, 80 egunez egin zuten lan bakarrik, eta aurten seitan baino ez. «Horrela ezin da eutsi. Hain egun gutxi pilatuz ezin zaie aurre egin eguneroko gastuei». Gilek egunak aipatzen ditu, behin-behinekoek egunka egiten baitute lan Randstad aldi baterako enpresaren bitartez. Gehienek hamabost urte daramatzate horrela, eta 2.000 kontratutik gora sinatu dituzte.
Lan gutxi, «errepresalia»
Hain gutxi lan egitea ez da kasualitatea, behin-behinekoen ustez. Batetik, zamaketari finkoek lanaldi bikoitzak egiten ari direla salatu dute, boluntarioak direnak. Alde horretatik, elkartasun falta egozten diete. Era berean, enpresaren aldetik errepresalia zantzuak ikusten dituzte hainbat behin-behineko zamaketarik auzitara jo zutelako. EAEko Auzitegi Nagusira iritsitako lehen kasuan, epaileak arrazoia eman zion langileari, eta «behin-behineko kontratuen gehiegizko erabilera» egotzi zion Bilboestibari. 60.000 euroko kalte ordaina ezarri zion eta kontratazio modua aldatzeko agindu. Auzia Espainiako Auzitegi Gorenean erabakiko da.
Haren atzetik beste 60 zamaketarik jarri zuten salaketa Bilboko epaitegiko Lan arloko Salan, eta kasu batzuk epaitzeke daude oraindik. Luze doa auzia, baina lehen ebazpenak irten dira, eta lehen instantzian langileen aldeko zein aurkako ebazpenak egon dira. Alde batekoa edo bestekoa izan, zamaketari zein enpresak helegiteak jartzen ari dira, eta kasu guztiak iritsiko dira EAEko Auzitegi Nagusira. Bitartean, zamaketariek salatu dute deitzen dituzten egun apurretan lanean ari direla «lege iruzur» egoeran.
Elkarretaratzea Bilbon eta manifestazioa Madrilen, Correosen lehen greba egunean

Elkarretaratzea Bilbon eta manifestazioa Madrilen, Correosen lehen greba egunean. ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Bilboko egoitzaren aurrean. Gainera, milaka langilek protesta egin dute Madrilgo erdialdean, CCOOk eta UGTk deituta.
Ekintza sindikalak KPIaren soldata-igoera lortu du Teknikerreko langileentzat

Justiziak arrazoia eman die LAB eta ELA sindikatuei, eta, beraz, Teknikerrek KPIren igoera aplikatu beharko die zentro teknologikoko 280 langileei.
Espainiako Gobernuak AHTaren plataforma eta Gasteizko integrazio-zatia lotzen dituzten…

Espainiako Gobernuak AHTaren plataforma eta Gasteizko integrazio-zatia lotzen dituzten obrak esleitu ditu. Zatia Iruña Oka eta Gasteiz udalerrietatik igarotzen da, 3,6 kilometro inguruko luzerarekin.