Bertan behera utzi dute Gipuzkoako Lidl supermerkatuetan deitutako greba,…

Akordioarei esker, bertan behera geratu dira Donostiako Bretxan eta Eibarren dauden Lidl supermerkatuen aurrean gaurko aurreikusita zeuden mobilizazioak.






Iruñeko Hotelak elkartea
Sara Martinez El Toro Berriobeitiko (Nafarroa) hoteleko zuzendaria da, eta egunotan lepo dabil lanean. Iruñerri guztikoak antzera dabiltza: «Hiriburuan hotelak %90ean daude, eta Iruñerrian, %70-80an. Pandemiaren aurretik ohikoa zen hori». Haren mintzoan baikortasuna eta zuhurtzia nahasten dira, baina maiatzeko erreserba egutegia begiratzeak lasaitu egin du: «Itxura ona du. Hilabete garrantzitsua da Iruñean. Ezkontzak daude, jaunartzeak, graduazioak… Gero, ekain hasieran, arnasbideetako medikuen bilera handi bat dago Baluarten, eta bizi handia emango digu».
Burua altxatu eta aurrerago begira jarrita, zuhurrago mintzo da Martinez. «Beldurra hor dago; 52 asteburu dira urtean, eta denak dira garrantzitsuak», nabarmendu du. Iazko abuztu ona du gogoan, eta orduan lorturiko %95eko okupazioa, baina ez du ahaztu pandemiaren azken oldarraldia ere. «Seigarren olatuak dena pikutara bidali zuen. Turismoa oso sentikorra da, eta guztiak eragiten dio: pandemiak, krisiak..». Zehaztu duenez, Iruñerriko sei hotel itxi dituzte pandemiaren eraginez.
Destino Bilbao elkartea
Alvaro Diaz Munio Ilunion kateak Bilbon dituen hotelen zuzendaria da, eta Destino Bilbao hotel elkarteko bozeramailea. Asteburu honetan, Bizkaiko hiriburuko hotelak %90ean egongo dira, baina, haren ustez, azterketa zabalagoa egin behar da: «Erregulartasun gutxi dago. Pazko astea kontuan hartuz gero, Aste Santua garai eskasa da Bilbon. Hurrengo astean ez dago ez turistarik, ezta lan bidaiaririk ere. Horiek hala, eta bi asteen batezbestekoa eginda, ez gara iritsiko %60ko okupaziora. Bi aste arrunt baino okerrago».
Joera hori, dena den, historikoa da Bilbon. Urte hasiera «oso txarrak» gehiago urduritzen du Diaz. Dioenez, hotel batek otsail osoa ixtea erabaki zuen. «Ez dira pandemia aurreko datuak», zehaztu du, eta azken hilabeteetan Euro Wind azokak bakarrik itxuratu ditu zenbakiak. Hurrengo bi hilabeteetan ere ez da azoka handirik espero, eta, horregatik, uda du buruan: «Krisiak eragingo digu, ziur, baina agian onerako izan daiteke. Espainiako turistek gertu gelditzea erabakiko dute agian, eta hori ona da». Gustura hartuko luke iazkoaren moduko uda bat: «Abuztuan %86ko betetze maila izan genuen, eta aurtengoak ez dauka zertan okerragoa izan».
Gipuzkoako Hotelen elkartea
Adegi enpresari elkartea da Gipuzkoako hotelen bozeramailea, eta, haren datuen arabera, Aste Santuko batez besteko betetze maila %75ekoa izango da. Hala ere, zehaztu du tarte horretan %90eko egunak eta %50ekoak daudela: «Lau egunek ez dute urtea salbatzen». Gipuzkoako patronalak azaldu du Ukrainako gerraren eraginez bertan behera utzi direla nazioarteko bisitarien erreserba asko, eta lehen hiruhilekoko okupazioa 2020koa baino %8,7 txikiagoa izan dela: %43,5ekoa oheetan, eta %50,7koa logeletan. Kontuan hartzekoa da azken bi urteetan eskaintza asko handitu dela.
Aurrerago begira jarrita, Adegik kostuak handitzea espero du, eta epe motzeko erronkak zenbatu ditu: atzerriko turistak erakarri, susperraldia Aste Santutik harago eraman… Oro har baikor dago, baina aldagai bat gehitu dio azalpenari: «Bezeroa oso sentikorra da, are gehiago orain, eta epe motzean pentsatzen du. Edozein albistek, izan gerrak, izan maskararen erabilerak, izan eguraldiak… Iragarpenak aldaraz ditzake».
Edonola ere, tasak igotzea ahalbidetzeko bidea garbitzen ari da EBZ, eta zorra erosteko programa aurtengo hirugarren hiruhilekoan amaituko dela berretsi du. Izan ere, ez luke zentzurik izango programa hori indarrean izan eta aldi berean tasak igotzeak. Bata bukatu behar da bestearekin hasteko aukera izateko.
Bidea garbi behar du EBZk inflazio handiarengatik. Euroguneko inflazio tasa %7,5era igo da martxoan, banku zentralaren %2 inguruko helburutik oso gora. Eta, bankuaren ustez, «inflazioa handia izango da hurrengo hilabeteetan ere, energia kostuengatik». Lagardek gaineratu du epe luzerako inflazio handia aurreikusten duten iragarpenei adi ere badaudela. Hots, oso posible dela prezio igoerak luzatzea.
Baina, horrekin batera, kreditua bera estutzen ari dela ere ikusi du EBZk, bankuak gogortzen ari direla maileguak emateko baldintzak. Horregatik, egoera gehiago edo gehiegi estutzea ere saihestu beharko luke banku zentralak, hazkunde ekonomikoari kalte egin nahi ez badio.
Malgutasuna
EBZko presidenteak malgutasuna behin eta berriz aipatu zuen bere hitzaldian atzo. Horren erakusle, haren zehaztapena, «hiruhileko batek hiru hilabete izaten dituela». Hots, zor erosketa zehazki noiz bukatuko den ez dagoela ezarrita, ezta horren ostean interes tasen igoera bat noiz iritsiko den ere. «Tarte bat egongo da, baina izan daiteke astebetekoa, edo hilabeteetakoa». Lehen filtrazioek diote, dena den, euroaren eremuko interes tasen igoera, 0,25 puntukoa, hirugarren hiruhilekoan bertan iritsiko dela.
Lagarderen arabera, EBZren ekaineko kontseiluak argiago erakutsiko du bidea, ordurako besteak beste Ukrainako gerraren inguruko ziurgabetasunak zerbait argitzea espero delako.

