Langile bat hil da Eibarren, lan istripu batean

Langile bat hil da Eibarren, lan istripu batean. 5 metrotik erorita hil da gizonezkoa.





Garraiolariek greban jarraituko dute Euskal Herrian ere. Hiruk ezohiko batzarra egin du gaur Altsasun (Nafarroa), eta han hartu dute erabakia, garraiolarien «gehiengo zabalaren babesarekin», sindikatuaren arabera: «Gutxieneko batzuk lortu arte jarraituko dugu borrokan, garraiolari bakar batek ere ez dezan lanik egin baldintza prekarioetan, ez eta kostuen azpitik ere», adierazi dute.
Espainiako Gobernuak, osteguneko ordu txikietan, garraiolarien patronalekin akordio bat egin zuen; besteak beste, garraiolariei hogei zentimoko deskontu bat emateko gasolio litroko. Akordioa besapean zuela, azkenean onartu egin zuen Raquel Sanchez Garraio ministroak grebaren deitzaileekin biltzea, baina bilera horrek ez zuen espero bezalako fruiturik eman, eta Plataforma Nacional por la Defensa del Transporte por Carreterak protestan jarraitzea erabaki zuen.
Hori jakinda, Hiruko zuzendaritzak aurreratu zuen Madrilek egindako azken proposamena ez zela nahikoa, «patronal handiekin» egindako akordioa delako, eta horien interesak lehenesten dituelako. CNTC garraiolarien patronal handia «garraiolari autonomook bizi dugun egoera prekarioaren erantzuleetako bat da». Hiruk uste du «funtsezko aldagai batzuk» ez direla jorratu akordioan, edo azaletik ukitu direla bakarrik, «azpikontratazio etengabea, esaterako».
Kostuen azpitik zerbitzuak egiteko debekua ere ez dela ezarri gogoratu zuen Hiruk. Hori izan da, hain zuzen ere, Manuel Hernandez plataformako ordezkariak emandako argudioa protestarekin jarraitzeko. Behin-behineko neurriak eskatu zituen kostuen azpitik lan ez egiteko, baina ez zuen ministroaren ahotik nahi zituen segurtasunak eskuratu. Hernandezen arabera, Sanchez ministroak esan zion gai horri hilabete batzuk barru helduko diotela, lege proiektu batekin, baina bitartean ezin dutela ezer egin. Abisua emana zuten: asteburuan zehar bermeak jaso ezean, grebari eutsiko ziotela erantzun zion plataformako ordezkariak ministroari. Hirukoek, behintzat, hala egingo dute.
Bidesarien eskaera
Hiruren eskaeren artean badago Hego Euskal Herriari soilik eragiten dion bat: bertako errepideetan kamioientzat bidesariak ez jartzea, eta horri buruz hitz egin nahi dute foru aldundiekin eta Nafarroako Gobernuarekin, haienak baitira errepideak. Bilera horietarako data zein den ez dute artean jakinarazi.
Europako beste herrialdeetan neurriak hartu eta gero, jakina zen garraiolariek deskontua izango zutela beren kamioien eta furgoneten deposituak gasolioz betetzen dituztenean, eta neurri zehatzak eskaini ditu Madrilek: 20 zentimokoa izanen da deskontua. Laguntza ekainaren 30era arte luzatuko da. Dena dela, ez dute baztertu gehiago luzatzea.
Halaber, Madrilek beste laguntza ekonomiko sorta bat jarriko du martxan. 450 milioi euro inbertituko ditu horretan. Garraio enpresei bideratuak izango dira laguntza horiek, eta ibilgailu motaren araberakoak izango dira zenbatekoak.
Plataformako kideak ministroarekin bildu aurretik, lanera itzultzeko asmo handirik ez dute erakutsi gune logistikoaren jarduna moteltzen ari direnek, Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteak. Trapagaranen (Bizkaia) biltzekoak dira erantzun bat emateko, baina protestarekin jarraitzearen aldeko mezu garbi bat helarazi zuen haien bozeramaileak, Santi Sanchezek:«Grebak jarraitu egingo du, eta Bilboko portuak geldirik jarraituko du». Akordioa «ona, baina motza» iruditu zaio Sanchezi. «Niri diru-laguntza batek ez dit ezertarako balio; gaurko ogia eta biharko gosea da».
Grebarekin bat egin duen beste elkarteetako bat da Nafarroako Garraiolarien Elkartea (Tradisna). Alberto Latorre koordinatzaileak adierazi duenez, akordioa «apur bat motz» geratzen da, «baina bada zerbait». Jakinarazi du elkarteak dituen 800 bazkideek laster erabakiko dutela grebarekin jarraitu ala ez.
Europako Batzordeak aurreikusten du aurtengo zereal kanpainarako 131 milioi tona gari, 52 milioi tona garagar eta 69 milioi tona arto biltzea Europako Batasun osoan. Aldi berean, aurten espero zen Ukrainak 33,5 milioi tona arto eta 24 milioi tona gari ekoiztea, eta horietatik erdiak inguru esportatzeko asmoa zuen, gehienbat Europara.
Beste hornidura arazo handia ekilorearena da. EBn urtebetean 10,6 milioi tona ekoitzi ohi dira, eta Ukrainako esportazioen menpe egon ohi da, Errusiarekin batera munduko ekoizle nagusia baita: hamazazpi milioi tona urtean.
Eztandak berehalako uhinak eragin ditu nazioarteko elikagai merkatuetan. Urtarriletik, irinerako garia %35 garestitu da, animalien pentsurako erabili ohi diren garagarra eta garia beste horrenbeste, eta artoa %40. «Eguneroko lana asko zaildu zaigu. Gerrak ziurgabetasun handia eragin du zereal inportazioetan, eta prezioak asko aldatzen ari dira», azpimarratu du AN kooperatiba taldeak.
ANk Taxoaren du egoitza (Aranguren, Nafarroa), eta Euskal Herriko zereal ekoizlerik handiena da. «Inportatzen den zerealaren %70 dator Ukrainatik, Errusiatik eta inguruko herrialdeetatik». Taldeak kezka azaldu du artoarekin. «Inportazioen %22 Ukrainatik datoz, eta orain falta den kopuru horrek beste herrialdeetatik etorri beharko du; adibidez, Estatu Batuetatik eta Argentinatik».
«Egoera oso konplikatua da», esan du Jose Mari Martinez UCAN Nafarroako elikagai kooperatiben elkarteko presidenteak. «Kontsumitzen dugun zerealaren %30 ekoizten dugu soilik. Behar hori Ukrainak betetzen digu batez ere». Batik bat abereei jaten emateko erabili ohi da, eta horregatik uste du egoeraren «kaltetu nagusiak» abeltzainak direla.
Beste kaltetuetako bat elikagai industria da. Gerra hastearekin batera, San Adriango General Mills enpresak aldi baterako espedientea iragarri zuen, Ukrainatik inportatutako ekilore olioa falta zitzaiolako. Martinezen arabera, enpresa gehiagok nabaritu dute eskasia: «Congelados de Navarrak olioa behar du, eta AN taldeko enpresa batzuk geldirik daude horregatik». Hori dela eta, kooperatibek erabaki dute aurtengo kanpainako ekilore haziak gordetzea: «Buelta eman nahi izan diogu egoerari. Andaluziatik haziak xehatu ohi dituzten enpresak ate joka ari zaizkigu, baina esan diegu ez diegula salduko. Alderantziz, xehatzeko enpresak alokatu nahi ditugu ekilore olioa ekoizteko. Elikagai industriako enpresak geldirik daude, eta ekilore olioa funtsezko lehengaia da kontserbak prestatzeko».
Lehen neurriak
Ostegunean elkartu zen Nafarroako Gobernua lehen sektoreko eragileekin —UCAN, AN, nekazaritza sindikatuak eta elikagai klusterra—. Alde batetik, Europako Batasunak larrialdi egoerei aurre egiteko 500 milioi aktibatu ditu, eta horietatik baliteke hiru milioi inguru iristea Nafarroara. Bileran, sektorearekin kontsultatu zen non egon ote daitezkeen beharrik handienak: bat datoz abeltzaintza dela sektorerik kaltetuena. Gainera, EB prest azaldu da Nekazaritza Politika Bateratuko neurriak malgutzeko: alde batetik, urrian kobratu beharreko laguntza zuzenak aurreratuko ditu; bestetik, lugorri utzitako lurrak berraktibatuko dituzte.
Urtebeteko atsedenerako erein gabeko lur horietatik 16.000 hektarea erabil daitezke laborantzan, Nafarroako Gobernuaren arabera. Udaberria hasi berri dela aintzat hartuta eta merkatuaren beharrak ikusita, bi alternatiba nagusi daude: ekilorea eta artoa.
Amaia Caballero Intiako teknikariaren arabera, Nafarroa erdialdeko ureztatze sistemak darabiltzaten laborariek deitu egin diete ekilorea jartzeko aukera aztertzeko. Artoaren aldean, ekiloreak abantaila bat du: arrisku ekonomikoa apalagoa du. «Ongarri nitrogenatua ohi baino hiru edo lau bider garestiago dago, eta ekiloreak baino hiru aldiz ongarri gehiago behar du artoak. Gainera, grabitate bidezko ureztatze sistema ez dutenek argindarra edo gasolioa behar dute ura ponpatzeko; oso garestia da». Haren esanetan, hektareako hamabost tona arto atera ohi dituzten lurretan ez dute zalantzarik, baina bai errendimendu apalagoko lurretan: «Diru asko inbertitu behar dute, eta ez dakite errentagarri aterako zaien. Arto tona garesti dago, eta ematen du hala egongo dela, baina hala ez balitz?».
Nafarroan, ekilorea errotaziorako labore gisa erabili ohi da Estellerrian eta Iruñerri inguruko haranetan. Hori egiten dutenetako bat Miguel Unzue Eloko laboraria da. «Lurrak atseden hartu behar du, eta horretarako egokia da ekilorea. Beti sail berean garia jarriz gero, urteren batean ez luke emango». Nahiz eta oraintxe ekilore behar handia izan eta prezioak ohi baino lau aldiz garestiago egon, Unzuek zehaztu du orain dirua aurreratu besterik ez dutela egiten: «Gastatu eta gastatu, orain ez dugu besterik. Gasolioa dagoen bezala dago, ongarria ere bai, eta nork esaten dit hilabete batzuk barru ez dutela Australiatik ekarriko eta ez direla prezioak amilduko?».
Zerealak eta koltza udazkenean erein ohi dira; ekilorea ereiteko garaia orain hasiko da. Beste ziklo batean lantzeak aukera ematen die laborariei «belar txarrak kontrolatzeko». Unzueren arabera, udan erabaki ohi dute lursail bakoitzean zer erein, eta ekilorerako egokitutako lurretan aurreko uztako haziak lurperatzen dituzte, «izan onak, izan txarrak. Horiek neguan berriro jaioko dira, baina landarea ateratzen denean, makina pasatu eta hazia hiltzen da. Ez da herbizidarik behar».
Dena den, edozein lursailek ez du balio. Sakona izan behar du, eta hezea. Sustraiak bertikalki egiten du behera zoruan, garia edo garagarra baino sakonago heltzen da, eta bertatik hartzen ditu nutrienteak: «Ekilorea ereinez gero, lurrari oxigenoa emango bazenio bezala da, eta ez du hainbeste ongarri behar», azaldu du Caballerok. Unzuek zehaztu du lurra zenbat eta sakonago sustraia orduan eta beherago heltzen dela eta landarea gorago hazten dela. «Lursail berean ikus ditzakezu bi metroko ekiloreak eta metro erdikoak. Lurraren sakontasuna adierazten du horrek».
Caballerok azaldu du neguan ura metatu duten lurrak izan behar direla: «Nafarroa erdialdean eta Erriberan derrigorrez ureztatu behar dira, hezetasuna behar baitu hazteko» Horregatik, lugorri utzitako lursail bakoitzak ekilorea har dezakeen aztertu beharko da, banaka.
2 Orain bai. Baina ez zeukaten noranahiko horietako bat? Bai, Lada Niva izenekoa. Herri txiki batean bizi bazara, agian oraindik ikusiko dituzu batzuk handik bueltaka, mendiko bideetarako auto apropos horietako bat zelako, auto gogorra eta mantentze lanetarako merkea. C15en bertsio errusiarra!
3 Bueltan dira Ladak? Gure artera, ez. 2019an utzi zion haren jabe Avtovazek Lada modeloko autoak Europako Batasunean saltzeari, segurtasunaren eta CO2 isurien arloetako araudiak betetzerik ez zuela argudiatuta, baina ordurako baziren urte batzuk bakanen batzuk soilik saltzen zirela. 2024an berriro salgai egotekoa zen Lada Nivaren bertsio berritua, baina plan horiek zapuztu egin dira.
4 Utzidazu asmatzen: Errusiak Ukraina inbaditu duenez, Europako Batasunak Lada autoen inportazioa debekatu du? Ez da horretarako beharrik izango. Kontua da Avtovazen akzioen %68 Renaultenak direla, eta Frantziako autogileak aste honetan jakinarazi du bere parte hartzearekin zer egin aztertzen ari dela. Beste hitz batzuetan: erosle bat aurkitzen badu, gustura salduko du.
5 Orain ulertu dut izenburua: Renaultek Lada lagako du. Hori da. Eta ez da erabaki erraza izan. Inbasioa hasi berritan, Errusiako merkatua utziko zutela iragarri zuten Mendebaldeko konpainia batzuek, eta haien artean zeuden Mercedes eta Volkswagen. Baina isilik geratu zen Renault, hark duelako gehien jokoan. Avtovaz kontrolatzeaz gain, Errusia da Renaulten merkatu handienetan bigarrena, Frantziaren atzetik: iaz 480.000 auto saldu zituen han. Moskun lantegi bat du, 2.000 langilerekin; haren produkzioa eten egin du. Avtovaz, berriz, gehien saldutako marka da Errusian, eta azken urteetan Renaultek erabat integratu du bere egituran. 45.000 langile ditu, eta bi fabrika handi.
6 Zergatik aldatu du iritzia? Presioaren eraginez. Renaulten boikoterako deiak hasi ziren, eta Ukrainako Gobernuak berak eskatu dio Frantziako Gobernuari Renaultek Errusia utz dezala; ez dezagun ahaztu Frantziako Estatua dela Renaulten akzioen %15en jabea.
7 Diru asko berreskuratu dezake Renaultek? Nekez. Asteazkenean bertan Renaultek jakinarazi zuen Errusian dituen jabetzei 2.200 milioi euroko balioa kenduko ziela. Asko balio ez duten seinale. Gainera, gaur egun Avtovaz-Lada Renaulten teknologiaren eta osagaien menpekoa da erabat, eta pentsatzekoa iturri hori itxi egingo dela. Une egokia berriro ere gogoratzeko mende hasieran Errusian zabaldu zen txistea, Moskuk salgai jarri zuenean: «Nola egin daiteke Lada baten balioa bikoizteko? Depositua beteta».
8 Hortaz, Errusian ez da Mendebaldeko autogilerik geratuko. Tira, ba, horretan ez duzu asmatu. Stellantisek (Peugeot eta Fiat) furgonetak egiten ditu Errusian, eta haren buru Carlos Tavaresek esan du ez duela fabrika ixteko asmorik, argudiatuta ez liokeela kalterik egingo Vladimir Putini, baizik eta langileei.
Garaipena saldu nahi izan zuen Sanchezek, baina agian zuzenago izango litzateke esatea berdinketa bat lortu zuela; eta azken minutuan, gainera, bederatzi orduko goi bilera baten ondoren, beste gobernuburuek ikusi zutenean Sanchezi zerbait eman beharko ziotela. Asteak baitzeramatzan Espainiako gobernuburuak presio egiten, EB osoan argindarraren prezioa kalkulatzeko erabiltzen den sistemaren erreforma bat eskatzen. Argindarra neurri handi batean gas garestiaren ondorioz garestitu denez, gasa prezioa kalkulatzeko sistematik ateratzeko ari zen borrokan Sanchez, baina ez du halakorik lortu: Alemaniak, Herbehereek eta beste herrialde batzuek uste dute orain arte sistemak bere lana egin duela; hau da, argindarra prezio onargarrian eskaini duela eta aldi berean pizgarria izan dela argindar konpainiek iturri berriztagarrietan inbertsioak egiteko. Gas garestiak hankaz gora jarri du argudio hori, baina EB oso motela da merkatuaren nagusitasuna auzitan jartzen duten neurriak hartzen; hartzen dituenean, noski.
Eztabaidak jarraitu egingo du hurrengo asteotan, Europako Batzordeak tentu handiz —gogo txarrez?— mahai gainean jarritako aukeren inguruan. Aldaketei uko egin dietenen esperantza izango zen gasa behingoz merkatuko zela eta gauzak zeuden bezala utzi ahal izango zirela, baina nekez gertatuko da hori Ukrainan misilek eztanda egiten duten bitartean, eta EB bera jada hasi den honetan Errusiako gasarekiko eta petrolioarekiko menpekotasuna arindu nahian. Izatekotan, gasa garestitu egingo da: Errusiako gasbideetatik aise heldu beharrean, lehenik likido egin, gero itsasontziz garraiatu eta azkenik berriro gas bihurtu beharko da, eta, gas hori eskuratzeko, Asiarekin lehiatu beharko du EBk.
Letra txikiaren faltan
Txaplata bat lortu dute Espainiak eta Portugalek: ezer ez baino hobea da, baina ez da luzerako konponbidea. Gehienezko prezio bat jarriko diote argindarra sortzeko erabiliko den gasari, orain duena baino merkeagoa —ehunen bat euroren inguruan, azken astean—, eta, horrela, argindar konpainiek eskaintza merkeagoak egin beharko dituzte. Baina letra txikia falta da: ez dute esan zenbatekoa izango den gehienezko prezio hori, eta ez dute argitu nola egingo duten gasa darabilten zentralen galera estaltzeko. Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroak atzo zehaztu zuenez, hiruzpalau aste barru hasiko da sistema berria, aurretik Europako Batzordeari bidali behar diotelako proposamena eta hark baiezkoa eman behar duelako. Hori bai, ministroak aldarrikatu du konpentsazioa ez dela aterako kutxa publikoetatik, baizik eta «argindar merkatutik bertatik». Nola?
Txaplata baten beharrean, energiaren munduak bi eman ditu: Espainiako Gobernuak garraiolariei emandakoa. Bi asteko lanuztea eten nahian, Madrilek gasolio litroa hogei zentimo merkatuko die hiru hilabetez, eta laguntza zuzenak emango dizkio ibilgailu bakoitzari. Gustura patronalak, baina ez, ordea, autonomoak, ez dielako arazo nagusia konpontzen: enpresa handiek kostu azpiko prezioetan azpikontratatzen dituztela. Arazo hori konpontzeko, prezioak eguneratzeko sistema automatiko bat eskatu dute garraiolariek, baina denbora beharko diela erantzun die Madrilek. Grebaren deitzaileak ez ditu asebete, eta Euskal Herrian ikusteko dago zer gertatuko den: grebarekin jarraitzea erabaki zuten atzo Tradisnan bildutako Nafarroako garraiolariek, eta gaur izango dute hitza Hirukoek.
