Metro Bilbaoren 5. linea egiteko lanak urrian hasiko dira

Metro Bilbaoren 5. linea egiteko lanak urrian hasiko dira. Lanen kostua 360 milioi eurokoa izango da eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdi bana ordainduko dute. Aurreikusitako epeak betetzen badira, metroa 2027an iritsiko da Galdakaora eta, bi urte geroago, ospitalera.



