Gehiengo sindikalak greba deitu du Osakidetzan otsailaren 28rako

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gehiengo sindikalak (SATSE, ELA, LAB eta UGT eta CCOO ) greba deitu du Osakidetzan 2022ko otsailaren 28rako eta lanuzteak Lehen Arretan hilaren 25ean.




Asteburua luzea izango da Mercedesek Gasteizen duen lantegian. Ondo bidean ez da bilerarik faltako eta sakelako telefonoek askotan joko dute. Izan ere, sindikatuek eta enpresak gaur ezin izan dute adostu zuzendaritzak hurrengo hilabeteetarako eskainitako aldi baterako lan erregulazioa. Hasiera batean jarritako negoziazio epea gaur bukatzen zen, baina erabakiaren garrantzia ikusita, enpresak asteartera arte luzatu du epe hori. Egoera bideratzeko itxaropena hauspotu nahi du.
5.000 operarik egiten dute lan Mercedesen faktorian. Langile gehien batzen dituen Euskal Herriko lantegia da, eta zeharka beste askoren bezero nagusi ere badena. Azken hilabeteetan osagaien gabezia nozitzen ari da, eta txanda guztietako lanik ez duenez, 30 eguneko lan erregulazio bat egin nahi du ekainera arte. Ez da horrelako neurri bat hartzen duen lehen aldia. Urrunago joan gabe, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra geldirik egon zen, semieroaleak pilatzen joateko.
Lan erregulazio berria, baina, luzeagoa da, eta enpresak sindikatuekin adostu nahi du. Azken asteetan negoziatzen aritu dira, eta zuzendaritzaren azken eskaintza soldata osagarria %70tik %80ra igotzea izan da. Era berean, opor eta aparteko soldatak mantenduko lituzke. Abenduko lan erregulazioko baldintzetara asko gerturatu da. Enpresak, berez, ez du akordiorik behar, aldi baterako lan erregulazio aldebakarrez onar dezake, eta osagarririk gabe, baina batzordearen baietzak berme handiagoa emango lioke balizko auzibideen aurrean.
VWen, aurrera
Gaur egin dute ustez azken bilera beharko zukeena, eta langile batzordeko hamahiru kideetatik zazpik enpresaren eskaintza babestu zuten (UGT, CCOO, Ekintza eta PIM). UGTk, baina, ordezkaritza handiena duen sindikatuak, babes horrek zabalagoa behar duela iritzi dio, eta gutxienez zortziren baietza beharko litzakeela esan zuen bileran. Horrek zer esan nahi zuen? Bada ELAren, LABen edo ESKren babesa nahi zuela, eta ez zen iritsi. Puntu horretan altxa ziren mahaitik eta hurrengo astean berriz eseriko dira. Ikusteko dago eskaintza edo jarreraren bat aldatuko den.
Mercedeseko negoziazio malkartsuek ez dute zer ikusirik VW Nafarroakoekin. Landabengo zuzendaritzak antzeko neurriak planteatu ditu ekain amaierara arte, han ere osagai gabezia nozitu dutelako, eta langile batzordearen bi herenek babestu zuten eskaintza herenegun (%67,8). VWen UGTk eta CCOOk ordezkaritza handiagoa dute, eta haien babesa aski izan zen aldi baterako erregulazioa atera zedin. ELAk, aldiz, publikoki kritikatu zuen langile «zaurgarrienek» kalte handiagoa jasoko dutelako. 4.500 langilek dihardute guztira VWn.
Ez dira bakarrak
Mercedes eta VW ez dira aldi baterako erregulazioan dauden autogintzako enpresa bakarrak. Gestampek ere (735 langile), esaterako, antzeko neurriak hartu behar izan ditu. Urtarrilean ugaritu egin dira Hego Euskal Herrian aldi baterako erregulazioan dauden langileak: urtarrilaren 31n 5.532 ziren, hilabete lehenago baino 1.139 gehiago. Osagaien gabeziak gogor jo du autogintza, baina beste sektore batzuetan ere kosta egiten ari zaie urteari ekitea. Esaterako, Arcelorrek Sestaon (Bizkaia) duen altzairutegiak ere aldi baterako erregulazioan sartu ditu 278 langile finkoak.
Eta hortik aurrera, dena izango da egia alternatiboa eraikitzea PSOE eta Unidas Podemosen adierazpenetan, ozta-ozta onartutako erreforma berriaren onura apalak azpimarratzeko eta kalte handiak gutxiesteko. Baina ezingo da sekula ezkutatu 2013an CCOO eta UGT sindikatuei greba orokorrera deitzeko motiboa eman zien lan erreforma bere egin dutela orain sindikatu horiek eta beren izana ezkerrekotzat jotzen duten Espainiako alderdiek, araudi horren muinari zilegitasuna eman baitiote.
2012: Luis de Guindos eta Olli Rehn
Behin-behinekotasunari aurre egiteko kontratazioaren arloko aldaketak eta aurrerako eraginaren mugagabetasuna berreskuratzea dira, batik bat, erreformaren berritasunak. Pandemian indarrean jarritako aldi baterako erregulazio berezien espirituari eusteko saio bat ere islatzen du araudi berriak, RED esan dioten sistemaren bidez. Lan itunen nagusitasuna ere aldatu dute: enpresakoari lehentasuna kendu eta sektorekoari itzuli diote, baina estatuko sektore itunei eta ez lurraldekoei, hau da, ez euskal itunei; eta, hortaz, estatalizazioan beste urrats bat egin dute CEOEk eta CCOO-UGT sindikatuek.
Erreforma berriaren onurek ez dute orekatu enpresaren aldeko barne malgutasun neurriek eragiten duten oihana lan merkatuan. Hasteko, lan zuzenbidean, frogaren kargari buelta eman zion 2012ko idatziak, eta 30 urtean Langileen Estatutuan inoiz egindako aldaketa sakonenak aurrera egin du. Kaleratzea objektiboa da a priori, eta ez dela frogatzea langilearen esku uzten dute, epaitegietara joanda. Kaleratze horren kalte ordaina urteko 20 egun dira, hamabi hilabeteko mugarekin. Kaleratze ez-legezkoak 33 egunekoa dauka, 24 hilabeteko mugarekin. Erreformaren aurretik, 45 egunekoa zen kalte ordaina, 42 hilabeteko mugaz, eta, gainera, tramitazio soldatak ordaintzen ziren. Hau da, langile batek bere kaleratzea epaitegietan salatuz gero, prozedurak irauten zuen bitartean jasotzen ez zituen soldatak pagatzen ziren; orain, ez.
Eta kaleratze objektibo horiek egiteko zer arrazoi eman behar dituen enpresak? Edozerk balio du kasik. Enpresak ez du zertan galerak eduki; aurreikustearekin nahikoa da. Hilabete batzuetan gutxiago irabazten ari bada ere, nahikoa du kaleratze kolektibo bat egiteko. Enpresaren bideragarritasuna kolokan egotea ere ez du arrazoitu behar Lan Agintaritzaren aurrean. Dagoeneko, agintaritzek ez dute zer esanik; epaitegiak baizik ez zaizkie geratzen langileei.
Lupa jarriz gero, xehetasun asko ikus daitezke ulertzeko nola ekarri duen 2012ko erreformak prekaritatea lan merkatura, baina artikuluetan galdu nahi ez duenak badu beste modu bat: nork zer esaten duen adi egotea. 2012ko otsailaren 10a; Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia komisarioarekin dago, Bruselan. Haren erreskatea lortzeko merituak egiten ari da Mariano Rajoyren gobernua. Hala esan dio De Guindosek Rehni: «Lan erreformak muturreko oldarkortasuna izango du». Erreforma horren bikia onartu du orain zerua ukitzera iritsi omen zen alderdi ezkertiar bateko lan ministroak. Beherakoa zuen PPko diputatuaren ibilerak su artifizialak baizik ez dira.
Prekaritateaz zerbait badaki Gilek. Baita Gorka Torrek ere (Urduliz, Bizkaia, 1977). «Kale gorrian utzi nahi gaituzte. Enpresak gure artean borrokan ibili gaitezen nahi du, eta ondo lortu du. Gu horiek Bilboko portuko zamaketariak dira, eta Etxeandiak, Gilek eta Torrek behin-behinean dihardute azken hamalau urteetan. Randstad aldi baterako lan enpresaren bitartez deitzen dituzte, eta bakoitza 2.000 kontratu inguru sinaturikoa da, egun batekoak. Portua publiko denetik postuari eutsi dioten 306 zamaketari finkoak aski ez direnean deitzen dituzte. Azken urteetan bizitzeko adina eman die, baina iaz, eta batez ere urtarril honetan, asko okertu da egoera: «Katebegirik ahulena gara. Bilbo Estibak jo digun azken tiroa da, enpresen eta langile finko batzuen laguntzarekin», laburtu du Etxeandiak.
«Berekoikeria»
Baina zergatik diote kale gorrian utzi dituztela? Duela bi urtera arte 130 lanegun inguru egiten zituzten urtean; iaz, aldiz, 85 izan ziren, eta aurten, urtarrilean, bakarra. «Eta egon dira gu deitzeko moduko bospasei egun», zehaztu du Torrek. 130 egunekin, oporrak eta kitatze ordainketa banatuz, bizitzeko adina ematen du. 85 egunekin, berriz, diotenez, ezinezkoa da, eta hilean bat eginda, are gutxiago. Eta nola moldatzen da portua? Dobleak delakoak ugarituz; alegia, zamaketari finko batzuk lanaldi bikoitzak —hamabi ordu— egitera deitu dituzte, eta haiek onartu egin dute, orain arte salbuespena zena. «Langile batekin bi lanpostu betetzen dituzu, eta enpresak Gizarte Segurantzan aurrezten du», azaldu du Torrek.
Finkoek dobleak egiten badituzte, nabarmen murrizten da behin-behinekoen lana, eta haien haserrea piztu du horrek. Berekoikeria eta elkartasun falta egozten diete, ez baitaude onartzera derrigortuta. «Doblea egoera oso berezietarako diseinatu zen. Lan garai oso luzeetarako, baina, zabaltzen bada, ahulenari egiten dio kalte», azaldu du Etxeandiak. Haien kalkuluen arabera, 306 finkoetatik 140 bat daude prest dobleak egiteko. «Dena den, nabarmendu nahiko genuke finkoen artean badagoela gure alde dagoen kopuru txiki bat, eta beti egon dira hor», azaldu du Gilek.
2020. urtean, Bilboko portuko zamaketariek bi hilabeteko greba egin zuten, eta asko aztoratu ziren harremanak enpresekin. Finkoek gutxieneko zerbitzuak egin zituzten, eta behin-behinekoek lanuztea babestu zuten, eskaera nagusietako bat haiek finko egitea baitzen. Egun, Bilbo Estibak kudeatzen du Bilboko Portuko zamaketarien joan-etorria: lau zamaketa enpresak —Cosco, Toro y Betolaza, Berge eta S.L.P.— sorturiko kudeaketa bulego bat da.
«Guregatik ere ari zirela sinetsi genuen, baina ez da hala izan», mintzo da Etxeandia, kritiko: «Pentsa, behin-behinekoak geunden lehen lerroan. Erabili egin gintuzten». Torrek ere ez du etsipena ezkutatu: «Zamaketa bloke bat zen lehen, baina hori galdu egin da. Bakoitzak bere zilborrari begiratzen dio, Bilboko portuan eta guztietan». Iaz lan eginiko egunak 80ra murriztea Bilbo Estibaren «ezkutuko zigorra» dela uste dute. Enpresekin hitz egiten saiatu dira, baina ez dituzte hartu.
Behin-behinekoak 103 dira, eta noizbait finko izateko nahiak elikatu du haien pazientzia. Bilbo Estibak, baina, ez du kontratu finkorik egin 2008az geroztik, tarte horretan 120 zamaketarik erretiroa hartu duten arren. 2020an, gainera, portuko lurreko lanek —itsasontziekin harreman zuzena ez dutenek— zamaketarien ardura esklusibo izateari utzi zioten, eta biltegi langileak kontratatzen hasi ziren. «Haien lan ituna gurea baino txarragoa da, eta askotan ordu batzuetarako bakarrik deitzen dituzte. Behin-behinekotasunaren lurraldea da portua», salatu du Gilek. Portua azpiegitura publikoa da, Espainiaren menpekoa, baina kudeaketa ia erabat pribatizatuta dago. Hori bai, zamaketariek legearen zirrikitu bat alde dute: itsasontzietan lan egiteko, titulua behar da, eta gutxi dira.
47 orrialdeko lan bizitza
Behin-behinekotasunaren lurraldea deitu dio Gilek; ez al da gehiegitxo? «Ez», gehitu du Etxeandiak. Bere lan bizitza laburtzen duen agiria darama sakelakoan, eta 47 orrialde ditu, «eta 80koa duten lankideak ditugu». Hamabost urte daramatza portuan, eta bost inguru kotizatu ditu. «Urtebeteko langabezia pilatzeko, hiru urte behar ditugu. 61 urteko kide bat dugu, ia hogei urte daramatza portuan, eta, orain erretiroa hartuko balu, 600 euroko ordaina izango luke».
«Ez oporrik, ez bajarik… Egun batean min hartu eta hurrengoan orkatila handitzen bazaizu, ez duzu sendagiririk eskatu», gehitu du Torrek. Etxeandiak hainbatetan gertatu den kasu bat azaldu du: «Seme edo alaba bat izango baduzu, lanegun batean jaiotzea komeni da; bestela, ez duzu aitatasun baimenik. Lehen, asteburuetan ez genuen lanik egiten. Hobeto ordainduak daudenez, finkoek betetzen zituzten. Eta gertatu izan da emazteari apur bat eusteko eskatu dionik, astelehenean erditu eta horrela aitatasun baimena hartu ahal izateko».
Behin-behinekoak, izan ere, bezperan jakiten du hurrengo egunean lan egingo duen ala ez. Zerrenda alfabetiko bat dago, eta haren arabera banatzen da lana. «Arratsaldeko 18:30ak aldera mezu bat jasotzen dugu, eta orduan jakiten dugu lan egingo dugun. Orain, gutxienez sakelakoa dago; nire aitak egunean birritan jaitsi behar izaten zuen portura zerrenda begiratzera», azaldu du Gilek. «Beti telefonoari begira, erabakitzen du hurrengo egunean zerbait egin ahal izango duzun», gehitu du Torrek.
Hiru zamaketarik, baina, lan harreman hori salatu dute, eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio aurrenekoari. Gil oso eskertua zaie: «Ekinbide pertsonala izan zen. Ausardia ekintza. Salaketara gehitu diren gehienek beren poltsikotik ordaindu dute pausoa. Guztiek, LAB sindikatuaren babesa jaso duten lauk izan ezik». Zamaketariek susmoa dute ebazpenak eragina izan zuela enpresaren erreakzioan, baina era berean erreminta indartsua dela dakite.
Baina, zergatik kexatu dira orain? Zergatik itxaron dute hainbeste? Gil: «2016an ere egiteko zorian egon ginen. Langile batzuk berriz ez deitzearekin mehatxatu zituzten. Finkoak negoziatzen ari ziren. Orain, berriz, kale gorrian daude; ez dugu ezer galtzeko». Torrek promesak izan ditu gogoan: «Gauza batzuk hitzeman zizkiguten. Gero esaten ziguten: ‘Kontuz, bestela ezingo zara sartu’, eta denok nahi dugu egonkortasuna». Etxeandiak ere hortik jo du: «Zerbitzu publiko bat ematen dugu, gizarteak behar duena. Lan gogorra da, arriskutsua da, eta egonkortasuna nahi dugu, besterik ez».


Bozketa iritsi arte ez zen sorpresarik izan. Aurreko egunetako iragarpenak betetzen ari ziren. Abertzaleen eskaerak onartu nahi ez izateak eraman zuen gobernua beste bidelagun batzuk bilatzera, eta aurkitu zituen, non eta baiezko botoa emateko baldintza bakar gisa abertzaleen botorik ez onartzea eskatu zutenengan: Ciudadanos eta UPN. Haien eta beste talde txiki batzuen -tartean Kataluniako PDeCATen- babesari esker onartzekoa zen erreforma, hiru botoren aldearekin. Azkenean, ez zen horrela izan eta boto batengatik egin zuen aurrera: 175 alde eta 174 aurka. PPko diputatuaren «hutsegitea» erabakigarria izan zen.
UPNko diputatuek alderdiak herenegun iragarritako botoa aldatu ondoren iritsi zen sorpresa. Goizean iragarri zuten Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok ez zutela alderdiaren agindua beteko, baina alderdiak ukatu egin zuen halakorik. «Alderdiak jarraibide bat eman du, eta ni ez nator bat», esan zuen Sayasek, osoko bilkura aurretik. Carlos Garcia Adanerok ere, COPE irratian eginiko elkarrizketa batean, hutsegitetzat jo zuen UPNk gobernuari emandako babesa: «Uste dut kontra bozkatu beharko genukeela, ez garelako ari testuak dioenaz, baizik eta Sanchez babesten ari ote garen; Bilduren botoak dituen presidente batez». UPNk herenegun iragarri zuen alde bozkatuko zutela, «estatu arrazoiengatik». Mezu nahasgarriak egon ziren egun osoan, baina bozketan konfirmatu zen UPNko diputatuen aurkako botoa.
Istripua ala mugarria
Azken uneko ezustekoaren aurretik, iragarri bezala joan zen osoko bilkura. Elkarri erruak botatzeko eguna izan zen. Berak gidatutako erreformaren «onurak» defenditu zituen Diazek, eta aurka bozkatu zutenei mintzatu zitzaien, bereziki «beren burua ezkerrekotzat dutenei», ERCri eta EH Bilduri. «Alderdikeriaz» jokatzea leporatu zien, langileen interesei «bizkarra» ematea. «Erreforma honi ezetz esatea prekaritatearen joko zorigaiztokoan irteerako laukira itzultzea litzateke», esan zuen, eta azpimarratu ez duela «argudio seriorik» entzun haien aldetik. Aldiz, eskerrak eman zizkien aldeko botoa emango zutenei, baita EAJri ere, kontra egin arren, «edukiez» eztabaidatu duelako.
Ikusteko dago lan erreformarekin gertatutakoa istripu bat izan den inbestidura blokearen arteko orain arteko ibilbidean ala mugarri bat ezarriko duen, baita koalizio gobernuaren barruan ere. EAJk eta EH Bilduk behintzat atea zabalik utzi zuten atzo orain artekoari eusteko. ERCko Gabriel Rufianek, berriz, ohartarazi zuen lan erreformarekin gertatutakoak «aurrekari oso arriskutsu» bat ezar dezakeela. Independentistek Catalunya en Comunsen babesa dute Generalitatean, eta aurka bozkatzeak ondorioak izango lituzkeela ohartarazi zien herenegun Podemosen Kataluniako markak. Atzo erantzun zien Rufianek: «Guk ez dugu mehatxupean funtzionatzen; hau ez da negoziazio prozesu bat izan, presio eta ukazio prozesu bat baizik. Hemen ezin azalduzko jarrera ez da gurea. Guri botoa eman digutenek egin duguna egiteko eman digute babesa».
Oso bestelakoak izan ziren EAJren eta EH Bilduren tonuak, gobernuak lan erreformaren gaiarekin agertu duen jarrera gogor kritikatu arren. Aitor Esteban jeltzaleak azaldu zuen azken unera arte negoziatzen aritu zirela, baina ezinezkoa izan zela akordioa. Patronalaren «betoei» men egitea leporatu zion gobernuari. «Patronalak esatea ez dela koma bakar bat ere aldatu behar ordezkari demokratikoei xantaia egitea da».
Estebanek argitu zuen eskaera zehatz bat egin zutela: araudi berriak lurraldeetako hitzarmen sektorialen lehentasuna jasotzea, eta horrek ez duela erreformaren «muinean» eragiten azpimarratu. Haren ustez, proposamen hori ez onartzeko «arrazoi sinboliko edo politiko-ideologikoak daude atzean; besterik ezin da egon». Horren harira, esan zuen ulertzen duela Bruselak erreforma azkar egiteko eskatu izana, baina ziur azaldu zen Europak ez lukeela oztoporik jarriko hitzarmenen lehentasunak aldatzeko.
EH Bilduko Oskar Matutek ere edukiez mintzatu zen, baina ez zuen mahai gainean jarri PSOErekin eta Unidas Podemosekin PPren erreforma osorik indargabetzeko eginiko akordioa. Azaldu zuen haiek ere «bost puntuko proposamen zehatza» egin zutela, «eta ez maximoen proposamen bat», baina gobernuak ez zuela eskaera bakar bat ere onartu salatu zuen. Erreformaren negoziazioan patronalari emandako gehiegizkoa pisua kritikatu zuen eta salatu indar progresisten gehiengoaz baliatuta «gehiago» egin zitekeela. Dena den, azpimarratu zuen EH Bilduren ezezkoak ez duela «ezkerreko blokea» ahultzea bilatzen, eta atzoko bozketarekin «arrakala» bat zabaldu bada ere gaurtik aurrera blokea «berregiteko» lan egingo dutela.