CAFek 183 autobus elektriko egingo ditu Oslorako

Kontratuaren guztizko balioa 100 milioi euro ingurukoa da eta Solarisek egindako artikulatutako autobus elektrikoen kontratu nagusia bihurtu da



2 Zergatik diozu hori? Horietako askok konposatu kimiko bat daramatelako: E171 edo titanio dioxidoa. Horregatik dira zuriak. Eta, hain justu, hori debekatu du aste honetan Europak, osasunarentzat kaltegarria delakoan.
3 Baina karameluak, berez, ez al ziren zuriak? Ez karameluak eta ezta buruan dituzun hainbat produktu ere. Titanio dioxidoa edonon dago: eskuan duzun paperean, soineko arropan, erabili berri duzun hortzetako pastan, margoetan… Baina baita txikleetan ere, opiletako azukre glasean, maionesan, jogurtetan, izozkietan…
4 Eta denerako debekatu dute? Ez, soilik elikagaietarako. E171 jakiak zuriagoak eta distiratsuagoak izan daitezen erabiltzen da. Horixe da bere zeregin bakarra, ez du beste funtziorik elikagaietan, ez da kontserbagarria, ez du zaporerik ematen: itxuran baino ez du eragiten.
5 Nola jakin dezakegu erabili duten ala ez? E171 gehigarria elikagaien koloratzaile gisa katalogatuta eta erregistratua dago, eta produktuen etiketetan azaldu behar du derrigor.
6 Zergatik da arriskutsua osasunerako? ikerketa batzuek diote koloneko minbiziaren eragileetako bat izan daitekeela. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak zalantzak ditu, baina ondorioztatu du elikagaietan erabiltzea ez dela segurua. Aurretik egindako ikerketetan esaten zuen egungo kontsumo dosietan ez zela kantzerigenoa, baina azken ebazpenean ez du aukera hori baztertzen. Eta kontsumo maila segururik ezarri ezin duenez, debekatzeko eskatu du, eta hala egin du Bruselak. Frantziako Gobernuak 2020an egin zuen.
7 Eta halako zenbat konposatu egongo dira elikagaietan guk jakin gabe! Sodio nitritoa, esaterako: hestebeteetan asko erabiltzen den kontserbagarria. Hori debekatzeko eskaera aspaldikoa da. Eta aspartamoa, koipe gutxiko edo azukrerik gabeko produktu askotan erabiltzen den edulkoratzaile sintetiko ospetsua. Ikerketa batzuek diote gibeleko eta biriketako minbizia eta nahasmendu neuroendokrinoak eragin ditzakeela.
8 Debekua dela eta, elikagaien industria haserre egongo da, ezta? Bai, kolpe ekonomiko handia aurreikusten dute. Pentsa, E171aren ordezkoa bilatu eta hainbat produkturen formulak aldatu beharko dituzte. Gainera, abuztuaren 7ra arteko epea dute horretarako eta biltegietan duten produkzio guztia saltzeko, etiketak aldatzeko…
9 Dena den, arriskutsua bada, zergatik ez dituzte produktu horiek merkatutik berehala kentzen? Bai, kontraesana dirudi. Baina osasunak eta interes ekonomikoek talka egiten dutenean zein da erabaki zuzena? Azken bi urteetan pasatakoak pasatu eta ikusitakoak ikusi ondoren, dagoeneko zuk zeuk iritziren bat izango duzu…
Negatiboak izan dira azken urteetan estatu kide batzuek beren zorraren truke ordaindu behar izan dituzten interes tasak. Hau da, dirua utzi dietenei interesak pagatu beharrean, mailegua eman dietenek ordaindu dietela kopuru bat diru hori erabil dezaten. Logikaren aurkako zerbait da, baina azken urteetan asko zabaldu da Europan, inflazio apaleko edo negatiboko garaietan, inbertitzeko dirua zuenak horrela neur zezakeelako zenbat galduko zuen.
Baina aro hori amaitzen ari da, edo amaitu egin da, merkatuek uste dutelako banku zentralek neurriak hartuko dituztela aurki inflazioa kate motzean lotzeko. AEBetako Erreserba Federalak eta Ingalaterrako Bankuak interes tasak handituko dituzte aurten; EBZk ezetz dio, baina martxoan etengo du pandemiari lotutako zor erosketa masiboa, eta bizkorrago jokatzeko presioa handituz doakio astez aste.
Giro horretan, ez da harritzekoa negatiboan luzeen egin duen zor bonuak, hamar urterako Alemaniako bund-ak, positiborako jauzia egitea azken astean, lehen aldiz 2019ko maiatzaz geroztik. Bonu horren kotizazioa %0,013ra iritsi zen inbertitzaileen arteko salerosketan. Interes gisa, %0,013 huskeria bat da, are gehiago kontuan hartuta inflazioa hori baino askoz handiagoa dela: %3,1 Alemanian eta %5,5 eurogunean. Hau da, praktikan dirua galtzen arituko dela Berlingo gobernuari dirua utziko dionak.
Baina negatibo izatetik positibo izateko urratsak badu bere garrantzia, eta ez soilik sinbolikoa. Esan nahi du bukatzen ari dela interes tasa oso txikien garaia eta orain goranzko joera bat izango dela, betiere koronabirusaren beste aldaera batek, gerra batek (Ukrainan?), edo beste gertaera handi batek ez badu eteten mendebaldeko ekonomien suspertzea.
Berri ona bankuentzat eta inbertitzaileentzat, baina ez hain ona azken bi urteetan zorra zorraren gainean pilatu duten erakunde publikoentzat. Interes tasen igoera txikienak milioi euro askoko kostua du kutxa publikoetan, eta zergen bitartez ordaintzen dira. Are gehiago orain, zorra puztu denean.
Zorra asko handitu da
Ostiralean Eurostatek kaleratutako datuen arabera, 2019ko azken hiruhilekotik 2021eko hirugarrenera eurogunean hamalau puntu igo da zor publikoaren pisua, BPGaren %83,6tik %97,7ra. Dirutan okerrago da: 11,73 bilioi euro zor dituzte euroguneko erakundeek, pandemiaren aurretik baino 1,72 bilioi gehiago (+%17). Dirutza da hori, ikusita erraza dela zorrak hartzea, baina ez hainbeste zorrak kitatzea.
Gainera, aurretik zor handiena zutenak dira gehien zorpetu direnak, besteak beste, haien zerga sistemen ezintasunak nabarmenago geratzen direlako krisi garaietan. Horregatik ez da inor harrituko jakitean portzentualki zorra gehien handitu duena Espainia izan dela, %95,5etik %121,8ra igaro baita, hau da, 26,3 puntu. Italiarena 21 puntu igo da, %155,3raino, eta Frantziarena, berriz, 19,3, %116,8raino. Konparazioak egiteko ongi dago jakitea Alemaniaren zorra hamar puntu eskas hazi dela (%69,4raino), eta Herbehereena, lau puntu besterik ez (%52,6).
Kopuru horiek kontuan hartzea interesgarria izango da merkatuetan bihurguneak baldin badatoz, eta euroaren krisiaren aktore nagusi bat itzultzen bada: arrisku saria. Oraingoz, nahiko bare dago piztia —70 puntuan Espainiarena, 39 puntuan Frantziarena, baina 142 Italiarena—, EBZren zor erosketa programak otzandua duelako merkatuaren instintu suntsitzailea. Noiz arte?
Astigarragako Gurutzeta sagardotegiko nagusia da Joxe Angel Goñi, eta aurreko bi denboraldiak ekonomikoki «oso eskasak» izan zirela dio, «2021ekoa batez ere». Azaldu du 2020. urtekoa martxoan eten behar izan zutela, pandemia zela medio, «baina bere txarrean konformatzeko moduan joan zen denboraldia», gehitu du.
Pandemiari aurre egiteko neurriek txotx egitea debekatzen dute, eta Goñik uste du horrek sagardogintza erabat aldatzen duela: «Gaur egun, txotxa beharrezkoa da sagardogintzan». Botilako sagardoa izan da sagardotegien salbazioa bi urte hauetan, «baina zaila egiten da botilaren salmenta errentagarri bihurtzea».
Goñiren arabera, alde handia dago lehengo sagardotegi denboralditik gaur egungora. Sagardoa mahaira eraman behar dute, mahai bakoitzeko hamar lagun eseri daitezke, eta %60ra murriztu diete gehienezko edukiera. Gainera, COVID ziurtagiria ere eskatu beharrean daudela dio Goñik: «Neurri asko bete behar ditugu oraindik, egoera normalean bete beharko ez genituzkeenak». Baina, hala ere, denboraldi berria esperantzaz eta gogo handiz hasi dutela ziurtatu du.
Bat dator Goñirekin Astigarragako Oialume Zar sagardotegiko Ander Barrenetxea. Dioenez, iazko denboraldia lazgarria izan zen sagardotegientzat, eta galera ekonomiko handiak izan dituztela azaldu du: «Hainbat alditan itxi behar izan genuen, gero sagardotegi bat berriro ere martxan jartzeak duen gainkargarekin».
Barrenetxeak dio beldurra diotela datorren denboraldiari, ez baitiote azken bi urteetan jasandakoari berriro ere aurre egin nahi: «Ezarri dizkiguten neurrietara eta ohitura berrietara egokitzeko beharrak lanaren gehiegizko zama ekarri digu».
Bi urtez «etengabe ezegonkor» egon direla kexu da Barrenetxea. Hala ere, egoerarik latzenetan egon direnean etxez etxeko zerbitzua jarri zuten martxan Oialume Zar sagardotegian, eta Barrenetxeak dio pozik daudela jendearengandik jasotako erantzunarekin.
Goñiren antzera, Barrenetxeak nabarmendu du sagardotegi batek txotxa beharrezkoa duela, eta adierazi du eserita kontsumitu behar izatea «aldaketa nabarmena» dela. Dena den, Barrenetxearen esanetan, eserita kontsumitzeak ez dio sagardoa probatzea galarazten bezeroari: «Gure etxean, eserita ere kupel guztietako sagardoa probatu dezake etortzen den orok».
Denboraldi berria ilusio handiz hasi dutela baieztatu du Barrenetxeak: «Lan egiteko beharra dugu». Baina, hala ere, aurreko bi denboraldien ondoren «zuhurtziaz» jokatu nahi dute. Hala, egoerak hobera egin dezakeela uste du Oialume Zarreko nagusiak, eta bide horretan, etorkizun «ahalik eta laburrenean» zutikako txotxa itzuliko delako itxaropena du: «Txotxa baimentzen digutenean, dena konpontzen ari den seinale izango da».
«Azken bi sagardotegi denboraldiak oso zailak izan dira ekonomikoki». Hala onartu du Hernaniko Larre Gain sagardotegiko Arnaitz Lasartek. Iazkoa izan zen bietan konplexuena. Izan ere, itxiera perimetralek eta antzeko neurriek jende kopurua asko murriztu zuten: «Orain konturatzen gara lehengo urtean zeinen gaizki geunden».
Beren sagardotegian ere galera handiak izan dituztela azaldu du Lasartek, «urte galduak izan dira». Hala ere, «kostata» baina orain arte egoera zail horri aurre egitea lortu dute: «Egoera hau denboran luzatuko balitz, oso etorkizun beltza ikusten diot sagardogintzari, denbora gehiegi baita sagardotegi batek bizirik irauteko».
Botilako sagardoa
Are, negozioa mantentzeko arazoak izan dituztela nabarmendu du Lasartek: «Botilako sagardoa salduz eutsi diogu negozioari, baina zerbait gehiago behar da aurrera egin ahal izateko».
Goñi eta Barrenetxearen antzera mintzo da Lasarte txotxaz, ekonomikoki «ezinbestekoa» baitu sagardotegi batek. Larre Gainen, sagardo botilatuaren salmentak handitu baditu ere, «beste zentzu bat ematen dio sagardotegiari, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere». Txotxik ez egoteak ekonomikoki baino gehiago giro aldetik egiten die kalte: «Eserita kontsumitzeak goitik behera aldatzen du sagardotegi denboraldia».
Hala ere, Lasarte baikor azaldu da denboraldi berriaren hasieran. Izan ere, oraindik badago eskaria sagardotegietan, «eta horrek igotzen gaitu gora». Azaldu du jendea hasi dela erreserbak egiten dagoeneko, batez ere asteburuetarako. Horregatik, begi onez begiratzen dio datorrenari: «Badago gogoa eta lehengo urtekoa baino hobea izango dela aurreikusten dugu. Iaz guztiz mugatuta geunden, eta aurten, hobetzeko esperantza dugu».
Urtarrilaren 28aren zain daude Goñi, Barrenetxea eta Lasarte, ordurako erabakiko baitira aurrera begirako urratsak.

Urtean autoarekin 10.000 kilometro baino gutiago egiten duenarentzat gomendatua den ibilmoldea da auto-partekatzea. Auto-partekatze kooperatibek diote halako erabiltzaileak hobe lukeela autoa saltzea edo ematea, eta kooperatibak zerbitzuan eman auto-partekatu baten alokatzea. Frantziako Estatuan hogei bat auto-partekatze kooperatiba garatu dira hogei urtez, Citiz izeneko sarea osatuz. Ipar Euskal Herrian halako kooperatiba baten sortzeko xedea bidean da. Udaberriko nahi lukete sortu lau lapurtarrek, 2023tik goiti lehenbiziko beribilak proposatzeko.
Helburua da bideetan dabiltzan autoen kopurua ttipitzea. Bereziki, hiriguneetan bizi diren jende frankok beren autoa uste baino gutiago behar dute urtean zehar. Maiz beste gisan mugitzeko ohitura dutelako, eta autoa aldian aldika baizik ez baitute hartzen. “Lagunarteko solasetarik jin da, batzuek baikenion: ‘Ene autoaren beharra ote dut zinez?'”, esplikatu du Ipar Euskal Herriko auto-partekatze kooperatibaren egitasmoa eramaten duen Marion Picheryk (Vannes, Bretainia, 1988).
Auto-partekatu kooperatiben berri ukanik, pentsaketetan hasi zen Pichery bide lagun dituen batzuekin: I-Ener eta Enargia kooperatiben sortzaileetan diren Patxi Bergara eta Iban Lizarralde, baita Arnaud Boudou ere, gisa bereko egitasmo bat sortu zuena Aveyron (Okzitania) aldean duela zenbait urte.
15-20 auto zerbitzuan ezarriz abiatzekoak dira. Sobera zorretan sartu gabe, lehenbiziko autoen proposatzeko herritarrei eta kooperatibari ikusgarritasun bat emateko -kooperatibako auto guziek izen bera baitakarte idatzirik gainean-. Urteekin oreka ekonomikora heltzea da helburua, Picheryren arabera: “Mugikortasun zerbitzu guzietan bezala, ez da errentagarritasun handikoa auto-partekatuena. Oro har, Citiz sareko kooperatibak orekara heltzen dira 50-100 auto artera heltzen direlarik”. Zenbait urte barne heltzeko esperantza dute egitasmoaren eramaileek.
BABen lehenik
Emeki-emeki abiatuko dira, lehen autoak Baiona-Angelu-Biarritz eremuan proposatuz. Herriko etxeekin adostu behar dituzte autoen aparkatzeko guneak. “Gehien martxan diren guneak, biztanle anitzeko hiriguneak dira. Zerbitzuak badu arrakasta, beste garraio publikoekin edota bizikleta bezalako ibilgailuekin osagarri bada”. Ipar Euskal Herri barnealdean ez da berehalako, hots; garraio publiko sare eraginkorra plantan eman artean, ezinbestez, jendeak bere autoa baliatuko baitu.
Haatik, sare guziak ongi hornituak eta lotuak direlarik, auto-partekatzeak badu kanore, Picheryk erran duenez: “Inkestek erakusten dute, jendeak bere autoa kendua duelarik auto-partekatzea egiteko, %30az apaltzen dutela autoaren erabilpena eta autobusarekin, bizikletarekin edota oinez ibiltzearekin ordezkatzen duela”. Hiri handienetan da gehien lortu formula. Horietan, kooperatibak ohartu dira lau familietarik hiruk auto bat segurik kendu dutela auto-partekatuak baliatzen dituztenetik. “Auto-partekatu batek bospasei auto partikular ordezkatzen ditu luzerat”, dio Picheryk.
Ipar Euskal Herriko kooperatiba gisa autonomia osoz ibili nahi dute egitasmoaren eramaileek. Bizkitartean, Citiz sareak garatu tresnak baliatzea deliberatu dute. “Helburua da teknologia partekatzea: Internet plataforma, auto barneko ordenagailua eta beste. Abilago zaigu, hutsetik abiatzeko partez, hogei urte hauetan garatu diren teknika horien erabiltzea”. Horretarako, bilkurak izan dituzte Citiz taldearekin eta bermeak ukan sareko kooperatiba bakoitzaren autonomiari buruz. Bakoitzak bere kooperatiba du. “Horri esker du kausitu Citizek, ez baita batere zentralizatua, tokiko herritar dinamika batek eramana delako, tokiko erakundeek lagundurik”.
Interes Kolektiboko kooperatiba denez juridikoki, tokiko erakunde publikoak sar daitezke kapitalean. Horregatik, duela aste bat, Pichery Euskal Elkargoko Mugikortasunen Sindikatuarekin bildu zen egitasmoa aurkezteko. Auto-parekatuak loturik egon daitezke elkargoaren Txik-txak garraio sareari, erabiltzaileei harpidedun karta beraz gozatzeko parada emanez. Halaber, Citiz autoak dituzten Frantziako Estatuko hirietara trenez joanez geroz, hango auto-partekatuen baliatzeko ahala luke erabiltzaileak.
Araberako prezioak
Auto-partekatze kooperatibek tarifikazio bat proposatzen dute erabili autoaren izaria, oren andana eta egin kilometro aldiaren arabera. Horri esker badakite urtean 10.000 kilometroz petik dabiltzanek hobe dutela auto-partekatuen erabiltzea. “Pertsonaka, auto batek, urtean, 4.500 euroko kostua du, bana beste”, dio Picheryk, eta auto-partekatzearekin aise gutiago gastatzen dela. “Beste abantaila, aparkalekuarena da. Adibidez, Baionara joatean badakizu ukanen duzula zuretako aparkatzeko leku bat”. Bestalde, kooperatibak bermatuko lituzke autoen garbitzea eta mantenimendua.
Ipar Euskal Herriko kooperatibaren sortzaileek ez dakite oraino zer izen emanen dioten. Citiz sarearekin loturik izanen denez Euskal Herria-Citiz izan daiteke, baina ez dute oraindik erabaki. Inkesta bat hasi zuten abenduan; laster bururatuko dute, jakiteko zenbat herritar baden interesaturik. Orain arte, kooperatiban parteak hartzeko prest agertu direnekin, 50.000 eurora helduko lirateke. Inkestan parte har daiteke lotura honen medioz.
Kopuru totaletan, 14.900 langabe gutxiago daude: 104.700 guztira. Lurraldeka. 2020tik 2021era 0,6 puntu jaitsi da Araban, 1,3 Bizkaian, eta 1,5 Gipuzkoan.
Sexuaren arabera, bereziki gizonezkoan artean jaitsi da, bi puntu. Apalagoa izan da emakumeen artean, 0,4 baizik ez. Azken lauhilekoan andre gehiagok galdu dute lanpostua: udatik udazkenera, 8.000k (+%17,9); eta gizonen artean, 3.900ek (+% 8,1).
Ohi den moduan, adinak behera egin ahala, igo egiten da langabeen kopurua. Urte batetik bestera adin tarte guztietan jaitsi da langabeen kopurua, antzeko proportzioetan, bi eta hiru puntu artean.
Langabeziak behera egitearekin batera, gora egin du pertsona okupatuen kopuruak: iaz baino 17.800 gehiago daude lanean, eta 951.400 dira orotara. 2021ean etengabea izan da hazkundea okupazio tasan, baina laugarren hiruhilekoan behera egin du apur bat. Udatik udazkenera, murriztu egin da industrian (3.100 okupatu gutxiago, 1,5) eta zerbitzuetan (1.100 gutxiago, 0,2), baina handitu eraikuntzan (1.900 gehiago, +3,5). Lehen sektorean ez da kasik gorabeherarik izan.
Lan egiteko prest
Eustaten datuek erakusten dute iaz, hilabeteek aurrera egin ahala, lan merkatua suspertuz joan zela eta, horrekin batera, enplegu bat lortzeko itxaropenak ere handitu egin zirela lanik gabe zeudenen artean. Hala islatzen dute biztanleria aktiboaren emaitzek. Azken lau hilekoan, beste 12.000 pertsonak eman zuten izena Lanbideren enplegu bulegoetan. 2020tik, ugaritu egin dira aldi baterako kontratua dutenak (+9.600) eta baita kontratu mugagabea dutenak ere (+12.100). Landunen %82 soldatapekoak dira.
