Marka guztiak hautsiko ditu argindarraren prezioak iraileko lehen egunean

Asteazkenean, MWh 132 euroan ordainduko da, inoiz izan den preziorik handienean. Espainiako Gobernua prezioak jaisteko formula bilatzen saiatzen ari da, eta Madrilgo alkate batek iragarri du argindar konpainiei ordaintzeari utziko diola prezioak jaisten ez diren bitartean.




