Euskal pentsiodunek alde onak eta txarrak ikusten dizkiote pentsioen…

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Espainiako Gobernuaren, patronalaren eta sindikatuen arteko akordioa ontzat jo du, baina baditu “mehatxuak” ere.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailek…
Eusko Jaurlaritzak gizarte-ekonomiarako Europako esparru juridikoa eskatu du Eskualdeetako…
«Ordezko erregai bat behar dute, eta hori hidrogenoa da»
Erregaiek aspaldiko preziorik garestiena dute. Zergatik?
Prezioen doitze bat espero zitekeen, zenbait faktorerengatik: batetik, upelaren garestitzea, oso nabarmena azken urtean; bestetik, CO2aren gaineko zergak eragiten dio; azkenik, ohiko petrolioaz gain, erregaiak ekoizteko hidrokarburo likido ugari erabiltzen ari dira, eta horiek garestiagoak dira.
Petrolioaren ekoizpena gutxituko dela diozue aditu batzuek, baina LPEE ekoizpena handitzen ari da.
Petrolioaren ekoizpenaren gailurra 2018ko abenduan izan zen. Duela gutxi Saudi Arabiako printzeak esan zuen 2030erako espero zuela Errusiaren ekoizpena eguneko 10 milioi upeletik milioi batera jaistea. Konpainiek gero eta diru gutxiago inbertitzen dute putzuak aurkitzen. 2014tik %60 gutxitu dute horretarako inbertsioa, eta horri gehitu behar diozu gero eta zailagoa dela putzuei errendimendua ateratzea. Hortaz, putzu berriak martxan jarri ezean, ekoizpena erdira jaitsiko da hamar urtean. Errotiko aldaketa dago petrolioaren munduan, eta konpainiak jabetu dira ez dagoela negoziorik egiteko.
Prezioen gorakada, noiz arte?
Aditu batzuen arabera, urte bukaeran upelaren prezioa 100 eta 130 dolar artean egon daiteke, eta hori ekonomiak jasan dezakeenaren gainetik dago. Beraz, atzeraldi baten iragarpena da. Gainera, esanguratsua da lehengai askoren eskasia handia egotea: plastikoa, kobrea, altzairua, aluminioa, kautxua, mikrotxipak, egurra, elikagai batzuk… Hori dena ere bada petrolioaren ekoizpenak goia jo duen seinale.
Trantsizio energetikoa egiteko erritmoa ez da horren azkarra. Zer egoera ekar dezake horrek?
IEAk esan du 2025erako petrolioaren ekoizpena %50 gutxitu daitekeela hipotesirik txarrenean, baina agian %20 jaitsiko da, eta hori ere asko da. Energia berriztagarrietarako trantsizioa, egin nahi zen moduan, ez da posible jadanik. Berandu iritsi gara. IEAk baliabide kritikoen txosten bat argitaratu du, eta hor aitortu du beharrezko baliabide batzuen ekoizpena ahal dena baino gehiago handitu beharko litzatekeela. Litioa, kobaltoa, lur arraroak… Alicia Velerok —baliabide kritikoen arloko Europako ikertzailerik onenetakoa da— dio ez dagoela trantsizio hori egiteko behar den metal eta baliabiderik. Berriztagarrietarako jauzi handi hori sistema elektrikoan oinarritzen da, hau da, bukaerako energia kontsumo osoaren %20 bakarrik. Gainerako %80 hori elektrifikatzea zaila da.
Baliabide batzuen gestioa ezin al da hobetu, esaterako, birziklatuz eta berrerabiliz?
Kudeaketa hobetu daiteke, noski, stockak liberalizatuz, garraiobideak hobetuz eta birziklatze sareak antolatuz… Eraginkortasun eza oso handia da, eta hobetzeko tarte handia dago, bai. Baina horrek baliabide horietako batzuen agortze zantzuak leundu besterik ez luke egingo. Hori adabaki bat izango litzateke, gehienez.
Beraz, zure ustez, desazkunde egoera batera egokitu beharko da, nahiz eta politikoki horren aldeko apusturik ez egin?
Prozesua hasia dago, baina ez gara jabetzen epeekin. Senatuan esan nien gizartearen arlo materiala jaitsi egingo dela eta garrantzitsua dela kudeatzea, horrek ez ekartzeko bizi mailaren jaitsiera. Ahaleginak horretan egin behar dira, proiektu megalomano ezinezkoak bultzatu beharrean.
Europako Ingurumen Agentziak zalantzan jarri du garapenaren eta BPGaren hazkundearen arteko lotura.
Europako Batzordea hartzen ari den erabakiak arazo horretara egokitzeko dira, hein handi batean. Ezin dugu pentsatu trantsizio energetikorako politika horiek denak sortu direla bat-batean kontzientzia ekologikoa hartu dutelako. Haiek badakite krisi energetikoaren ondorioak bizi ditugula, eta irtenbide teknologikoak aurkitzen saiatzen ari dira.
Horrekin lotzen duzu hidrogeno berdearen boom hori?
Eraginkortasun energetiko gutxikoa bada ere, haren aldeko apustua egin dute; Alemaniak bereziki, bere makina industrialari eusteko, besteak beste, hemen ekoitziko den hidrogenoa eramanez. Europako Hidrogenoaren Estrategiak aitortu du kontinenteak ez daukala behar duen hidrogeno guztia ekoizteko baliabiderik; horregatik, adibidez, Alemania Kongon inbertsio handiak egiten ari da, Inga ibaiko enpresa hidroelektriko erraldoi batean.
Zer rol aurreikusten diozu hidrogenoari energiaren arloan?
Makineria astunen flota itzela dugu: kamioiak, garabiak, traktoreak, ontziak, hegazkinak… Horiek denak petroliotik eratorritako erregaiekin funtzionatzen dute. Petrolioa gutxitzen hasi da, eta kalitatekoa are eta gehiago. Gas naturala izan behar zen ordezkoa, baina badakigu hura ere antzeko ataka batean dagoela, hau da, ez du asko falta ekoizpenaren gorenera iristeko. Ordezko erregai bat behar da, eta alternatiba bakarra, gaur-gaurkoz, hidrogenoa da.
Eta kamioi edo itsasontzi elektrikorik ezin da egin?
Zentzugabekeria da. Salgaietarako kamioi bat egiteko, abiadura eta autonomia antzekoari eutsiz, haren pisuaren %80 bateriak hartuko luke. Hidrogenoa da aukera, eta erregai erdipurdikoa da, baina aski da makina astunak mugitzeko. Arazoa da galera handiak dituela errekuntzan. Beraz, hidrolisi bidez sortutako hidrogeno berdearen zati handiena galdu egingo da bidean. Orduan, energia berriztagarrien ekoizpen itzela behar da. Horregatik, Alemania esaten ari da Europa hegoaldeko herrialdeek elkartasunez jokatu behar dutela.
Zein da alternatiba bestela?
Energia tokian tokian aprobetxatzeko sistemak antolatzea da alternatiba, modu eraginkorrago batez, material eta inpaktu gutxiagorekin. Elikadura industria eta banaketa sistema aldatzea, tokiko ekoizpena eta kontsumoa indartuz. Katalunian bi sektore ekonomiko nagusi ditugu: turismoa eta autogintza. Energia krisiak zuzenean eragingo die. Enpleguen laurdenak arriskuan daude, eta ezinbestekoa da alternatibak bilatzea. Ez gara pedagogia egiten ari, eta arriskua dago eredu autoritarioak sortzeko.
Herritarrei esaten zaie aldaketa guztiak beharrezkoak direla klima krisiari erantzuteko.
Klima aldaketa esaten zaiguna baino askoz larriagoa da. Aitzitik, aitzakia moduan erabiltzen ari dira erabakiak hartzeko, eta arazoetako bat da egin behar den ahaleginaren zamarik handiena herritarren gainean uzten ari direla, modu bidegabean, eta hori garbi ikusi da argindarraren fakturaren gaian. Bistan da klima aldaketa ez zaiela asko inporta, planteatzen dituzten alternatiba batzuek ingurumenean duten eragina ikusita…
Krisi energetikoaz garbi hitz egitea da irtenbidea?
Horretaz hitz egingo bagenu, ezinbestean aipatu beharko litzateke kapitalismoaren amaiera, eta nola egin behar den prozesu hori. Baina eztabaida horiekin gizarte antolaketa osoa jarriko litzateke zalantzan, kontsumoa eta ekoizpena, eta hori ez dute nahi. Horregatik inork ez du aipatu nahi energia krisia. Baina baliabideen agortzeaz eta sistemari eusteko ezintasun fisikoaz eztabaidatu behar da. Horri ezikusiarena egiteak amildegiaren ertzera garamatza: ezin diogu betiereko hazkundeari eutsi muga biofisikoak dituen planeta batean.
Enplegua da zalantza
Laboral Kutxak atzo aurkeztu zuen euskal ekonomiaren 2020ko lehen txostena, eta, haren arabera, BPGa %6,3 handituko da aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %6,4 Nafarroan. Eusko Jaurlaritzak eginiko aurreikuspena baino hobea da (%5,7), baina iazko abenduan —sei hilabetean behin kaleratzen du txostena— kutxak berak egin zuena baino okerragoa. Ordukoan %7ko datua eman zuen. «Baina hori ez da larria», zehaztu zuen Ibon Urgoiti Negozio Garapen Areako zuzendariak: «Bigarren olatua espero baino gehiago luzatu da, eta horrek ez du susperraldia eten, pixka bat atzeratu baizik».
2021a «susperraldiaren urtea» izango da, ikerlarien ustez, eta 2022a are hobea izatea espero dute. Datorren urtean, BPGa %6,8 igoko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %6,7 Nafarroan. Pandemiaren eraginez, BPGa %9,5 eta %8,3 jaitsi zen iaz, hurrenez hurren. Bi urteetako iragarpenak batuz gero, %12 inguruko hobekuntza irteten da, eta hortik ondorioztatu dute euskal ekonomiak 2022an utziko duela atzean krisia.
Enplegua BPGaren eskutik joan ohi da normalean, baina Madariagak azaldu zuen pandemiak logika hori hautsi duela. Iaz langabezia tasa 0,3 puntu igo zen bakarrik EAEn —%9,2tik %9,5era—, eta 1,9 Nafarroan —%8,2tik %10,1era—. Eragin negatiboa BPGak jasandakoa baino baino askoz leunagoa izan zen. Ikerlarien ustez, aldi baterako erregulazioengatik izan zen, eta zenbatzeko moduarengatik, hai-en babesean dauden langileak ez direlako langabe gisa hartzen.
Aldagai horiek asko zailtzen dute langabeziaren bilakaeraren iragarpena egitea, baina, hala ere, datua eman zuten: aurten, enplegua %4,3 handituko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; eta %2,3 Nafarroan. 2022an, berriz, igoera handiagoa izango da: %5ekoa eta %4,8koa, hurrenez hurren. Dena den, Madariagak aurreratu zuen tentu handiz hartu beharreko iragarpena dela: «Pandemia amaitzen denean jakingo dugu zenbat lanpostu desegin diren, estimulu eta laguntza neurriak desagertzen direnean. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan izango da hori».
KPIari dagokionez, aurten %2,1 igoko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %2,3 Nafarroan. Hurrengo urterako %2tik beherako batezbestekoak espero dituzte. Igoera nabarmena da, eta arrazoi nagusia energiaren prezioaren igoera da, hala argindarrarena nola erregaiena. Era berean, behin-behineko beste hiru arrazoi gehitu dituzte: merkealdien atzerapena, erosketa saskiko aldaketak eta Alemaniako Gobernuak BEZa berriz ere igo izana.
Arrisku faktoreak
Iragarpenak, dena den, beti daude arrisku faktoreen menpe, eta hiru izendatu zituzten: txertoen eraginkortasuna COVID-19aren aldaera berrien aurrean, pandemiaren kostu ekonomikoak —Next Generation funtsen garrantzia nabarmendu zuten— eta pilaturiko zor publiko eta pribatua. «Espainian, zor publikoa BPGaren %95 zen lehen, eta %120 da orain. Neurriak hartu beharko dira itzultzeko, baina 2022ra arte Europako fiskalitatea indargabetuta dago; orduan erabaki beharko da zer egin. Halere, euskal ekonomia, egun, 2008ko krisiaren ondoren baino askoz hobeto dago».
Etorkizuna sektoreka aztertuta, ondo bidean zerbitzuen sektoreak lekukoa hartuko dio orain industriari. Zentzu horretan, Madariagak azaldu zuen eroaleen eta semieroaleen gabezia autogintzan eragiten ari den arazoa galga izaten ari dela industriarentzat, baina litekeena dela luze gabe mesedegarria izatea: « Baliteke deslokalizazio batzuekin amaitzea. Txipak Taiwanen egin eta handik ekartzea arazoa bada, ez du zentzurik han jarraitzeak; ez behintzat digitalizazioaren aroan».
CaixaBankek eta sindikatuek 6.452 langilerentzako EEE bat adostu dute

CaixaBankek eta sindikatuek 6.452 langilerentzako EEE bat adostu dute: 1534 bulegoren itxiera eta 708 langile enpresa filialetan birkokatzea ekarriko duena.
Bizkaiko autoeskolek hiru greba egun gehiago deitu dituzte uztailean

Bizkaiko autoeskolek hiru greba egun gehiago deitu dituzte uztailean. ELA, CCOOk beste 3 greba egun deitu dituzte Bizkaiko autoeskoletan, uztailaren 14, 23 eta 26an.
Mercedes Vitoriaren zuzendaritzak 30 eguneko lan erregulazio espedientea proposatu…

Mercedes Vitoriaren zuzendaritzak 30 eguneko lan erregulazio espedientea proposatu du. Lanean jarraituko dute datorren astean, Bremenetik bidalitako txipekin.