Behin-behinekotasuna murriztea xede duen erreforma lantzen ari da Espainiako…

Aldi baterako kontratuak eta behin-behinekotasuna murrizteko lan erreforma Espainian. Gehienez ere urtebeteko iraupena izango dute aldi baterako lan kontratuek.
Knorr-Bremsek Iruñeko planta handituko du, eta 142 enplegu sortu
«Enpresak hazkunde handia izan du azken hamarkadan, baita azken urtean bizi dugun egoera zailarekin ere. Enpresaren aurreikuspenen arabera, hazkunde horrek jarraitu egingo du», esan zuen Irujok, Knorr-Bremsen. Enpresa egitekoa den inbertsioa ez da lantegia handitzeko besterik gabe, Irujok berak azaldu zuenez. «Ikerketaren eta garapenaren inguruko ezagutza guztia Nafarroan kokatzeko modua emango luke inbertsioak. Horrek Nafarroa osorako eragin traktorea izango lukeela sinetsita nago», erantsi zuen.
Manchester eta Chicago
Alemaniako multinazionala merkatuko liderretako bat da trengintzaren galga sistemen azpisektorean. Hiru fabrika nagusi ditu ekoizpenari dagokionez: Manchesterren (Erresuma Batua), Chicagon (AEB) eta Iruñean. Nafarroan, galga organikoen eta marruskadurarako osagai sinterizatuen diseinua eta ekoizpena egiten du. Bere produktuak Renferen, Euskotrenen eta FEVEren trenbideetan ezarri dituzte, esaterako. Bilbo, Madril eta Sevillako metroetan ere erabiltzen dituzte Iruñean ekoitzitako piezak. Dena den, Nafarroako fabrikaren ekoizpenaren gehiengoa nazioartean saltzen du enpresak.
Trengintzan aritzen den Nafarroako beste enpresa handi bat Trenasa da, Castejongoa, baina CAF beasaindarraren adarra ixteko mehatxupean dago iazko abendutik. Trenasa batik bat autobus elektrikoaren negoziorako erabiltzen du CAFek, eta Poloniako Solaris erosi ondoren lan kargarik gabe geratu dela esplikatu du enpresa gipuzkoarrak. Castejongo plantari eusteko Renferen eskaera berriak nahi ditu CAFek, baina, oraingoz, ez dira iritsi Espainiako konpainiaren kontratuak Trenasa salbatzeko, eta lantaldeak protestak egin ditu azken asteetan. Itxiera arrisku handia dago; ez alferrik, denbora aurrera egiten ari baita soluziorik gabe.
BBVAk azkenean 3.000 kaleratze egitea adostu du sindikatuekin

BBVAk akordioa egin du sindikatuekin kaleratzeak, azkenean, 3.000 baino gutxiago izateko, 2.935 zehazki, plantilla osoaren % 10 inguru.
LABek salatu du irregulartasunak izan zirela Hondalearen esleipenetan

Donostiako Udaleko LABek Hondaleako esleipenekin lotutako ustezko irregulartasunen dokumentazioa jarri du Fiskaltzaren esku.
Bizkaiko autoeskolen gaurko grebak % 70eko jarraipena izan du…

Duela 11 urte iraungitako lan-ituna berritzea eskatzeko Bizkaiko autoeskolek gaur egindako grebak % 70eko jarraipena izan du ELA eta CCOOren arabera.
Frantziak 200 milioiko isuna jarri dio Googleri
Frantziako Lehia Agintaritzak nabarmendu du enpresak ez dituela salaketak arbuiatu, eta agindu diola «arazoak» konpontzeko lan egingo duela.
Internet bidezko bilaketetan eta online publizitatean duen nagusitasuna zigortzeko, Europako Batzordeak hiru isun jarri dizkio Googleri; azkena, 2019ko martxoan: 1.490 milioi euroren isuna jarri zion Margrethe Vestager Lehia komisarioak, bere posizioa abusuz baliatzeagatik.
Austrian, berriz, 9,6 milioi euroko isuna jarri diote Facebooki, monopolioen aurkako legea hautsi zuelako. AEBetako enpresak Giphy irudien plataforma enpresa erosi zuen, baina ez zien agintariei jakinarazi.
Garraiolariek salaketa jarri diote Oiarbideri, «ez diolako epaiari obeditu»
«Ebazpen judizialei kasurik egin ez, eta zuzenbide estatuaren aurkako desafioan jarraitzen du», esan du Espainiako patronalak; «legezko bermerik ez duen arren, bidesariei eutsi die, jakinda horrek zer arrisku dakarren». Fenadismerrek Oiarbideren kontra jo du, «sektorearen aurkako irainak» egin omen dituelako: «adibidez, esatea egoeraren erantzuleak Espainiako garraiolariak direla». Gipuzkoako iritzi publikoa «nahastu nahian» dabil diputatua, patronalaren arabera, «fronteak sortzeko argudioak» baliatuz. Agintari publiko batentzat «desegokiak» dira argudio horiek, Fenadismarren ustez, eta «porrot pertsonal bat» ezkutatzeko dira.
Hori dela eta, Gipuzkoako epaitegi batera jo du Espainiako erakunde horrek, Oiarbideren eta Bidegiren aurka, «Diputazioak bidesariak kobratzen jarraitzen duelako, jakinda EAEko nagusiak bidesarien foru araua baliogabetu egin duela, eta epai hori egonkorra dela». Fenadismerren arabera, «errealitate hori ezkutatzeko hainbat estrategia» erabili ditu aldundiak, «justifikatu ezin dena justifikatu nahian».
Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiek ez dutela behartzen ezer itzultzera: hala nabarmendu du sarritan Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. Aldundiaren lehen bi foru arauetako epaiek adierazi dute orain arteko bidesariek kanpoko garraiolariei kalte egiten dietela, bi bide horietako zati batzuetan ez dagoelako ordaintzeko arkurik. Zeharkako diskriminazio hori konpontzeko, modu bakarra aurkitu du aldundiak: bide guztia kobratzea. Hala, gaur egun dauden hiru arkuei —Etzegarate, Andoain eta Astigarraga—, beste batzuk gehituko dizkie. Noiz, non eta zenbat izango diren ez du argitu oraindik.
% 100ekoa da grebaren jarraipena Durangaldeko Bizkaibusen, ELAren arabera

Greba Bizkaibusen, Durangaldean, 2021eko ekainaren 7an. Bi langileren kaleratzea salatzeko protestak egingo dituzte Lemoan eta Bilbon. 140 zerbitzu, bertan behera.
Espainiak kendu egin ditu berdelak aparailu txikiekin arrantzatzeko eskakizunak

Arrantzako Idazkaritza Nagusiak kendu egin ditu Kantauriko berdelaren kanpainan aparailu txikien flotari ezarritako gutxieneko kuota-kontsumoaren eskakizunak.