Mendiak trantsizio digitalaren alde egin du: “Enplegu batzuk desagertuko…

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburua trantsizio digitala lehenbailehen egitearen alde agertu da. Ohartarazi duenez, “enplegu batzuk desagertuko dira”.




Mobilizaziorik jendetsuena Bilbokoa izan zen. Han, 10.000 lagunek parte hartu zuten, antolatzaileen arabera; gehienak pentsiodunak ziren, baina gazteak, sindikatuetako kideak, zahar etxeetako egoiliarren senideak eta ostalaritza eta merkataritza sektoreetako ordezkariak ere egon ziren manifestazioan.
Mobilizazioa hasi aurretik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kide Jon Fanok Espainiako Gobernuaren eta eragileen arteko negoziazioak izan zituen hizpide: «Iristen ari zaigun informazioaren arabera, badirudi laster akordioak lortuko dituztela, eta akordio horiek murrizketa gehiago ekarriko dituztela; beharbada ez guretzat, gaur egungo pentsiodunentzat, baina bai hurrengo belaunaldientzat».
Bereziki kritiko agertu zen UGT eta CCOO sindikatuen jarreragatik, eta «langile eta pentsiodunen interesak defendatu beharrean kontrakoa egitea» leporatu zien.
Fanok esan zuenez, pentsiodunen mugimenduaren eskakizunak hasierako berberak dira: pentsiodunen erosteko ahalmena babestea, 1.080 euroko pentsioa bermatzea, 2011 eta 2014 bitartean indarrean jarritako erreformak bertan behera uztea eta gizarte segurantzaren diru sarrerak bermatu ahal izateko gutxieneko soldataren kopurua igo eta «lan duina» ziurtatzea.
«Erakunde propioa»
Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotzaren plazaren inguruetatik abiatu zen, 18:00etan. Manifestazioaren buruan hamar bat txistulari joan ziren, eta, horien atzean, bi pankarta nagusiak, «babes eta segurtasun sozialerako erakunde propioa» eskatzen zuena eta Toledoko Ituna arbuiatzen zuena.
Horien atzean pentsiodun ugari joan ziren, lau lerrotan, segurtasun aldea gordez, eta pentsio publiko eta duinen aldeko oihuak eginez. Oneka Euskal Herriko emakume pentsiodunen plataformako kideak han zeuden euren pankartarekin, bai eta Barakaldo, Trapagaran, Busturialde, Zornotza, Sestao, Galdakao eta beste zenbait herritako plataformen pankartak ere.
Manifestazioaren amaieran, Babestu Bizkaiko egoitzetako erabiltzaile eta senideen elkarteko kideak, sindikatuetakoak (ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CNT eta CGT) eta gazteen multzoa joan ziren. Gazteak txalo artean hartu zituzten manifestazioa udaletxeraino iritsi zenean.
Manifestazioaren bukaeran, eta Arkaitz Estiballesek bertso pare bat bota ostean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kide Mikel Garmendiak eta Blanqui Bahonek hartu zuten hitza. «Salatu nahi dugu hiru urteko mobilizazioen ondoren lortutakoa arriskuan dagoela eta ez dela urrats sendorik egiten pentsio publiko, duin eta bidezkoak bermatzeko», esan zuten.
Garmendiak eta Bahonek salatu zuten bere garaian onartutako erreformek indarrean dirautela, eta «murrizketa gehiagori ateak zabaltzen» ari zaizkiela. Esan zutenez, atzoko mobilizazioa «abiapuntu berria» da, eta iragarri zuten, egoera aldatzen ez bada, udazkenean «erakunde sozial eta sindikalekin batera mobilizazio orokor bat» antolatuko dutela.
Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan ere manifestazioak egin zituzten. Gasteizkoa eta Donostiakoa ordubete lehenago hasi ziren, eta Donostiakoa astelehenetik Gipuzkoako lurralde osoa zeharkatu duen bizikleta martxa baten bukaera ere izan zen. Iruñekoa, berriz, 18:00etan abiatu zen Baluarte plazatik. Hiriburuez gain, Ondarroan, Lekeition, (Bizkaia), Irunen, Eibarren (Gipuzkoa) eta Altsasun (Nafarroa) ere mobilizazioak egin zituzten.
Zenbatekoa izango da aurrezpena?
Faktura berriarekin, CNMCren arabera, gaur egun ordu diskriminaziorik gabeko tarifa arautua duten kontsumitzaileek %3,4 gutxiago ordainduko dute, 200-300 euro gutxiago urtean, betiere kontsumorik handienak (garbigailua, sukaldea edota lisaburdina) ez badituzte batera erabiltzen eta kontsumorik handienak ordu merkeagoetan eta asteburuetan egiten badituzte. Aurrezpenik handiena, oro har, puntako orduetan ahalik eta kontsumo txikiena eginez etorriko zaio herritarrari.
Ohiturak egokitu gabe jarraitzen duenarentzat, igoera ez da izugarrizkoa izango, nahiz eta hor ikusi beharko den merkatu librekoen kontratuekin zer gertatzen den. Edonola ere, argindarraren erabiltzaileak neurtu beharko du zenbateraino zaion garestia aurrezten ez duena.
Ohiturarik aldatu gabe, faktura garestiagoa izango dute, hori bai, orain arte tarifa arautua eta ordu diskriminazioa zuten kontsumitzaileek, ordu merkeen tartea aldatu zaielako.
Zer aldatzen da?
Faktura guztiak aldatzen dira, baina etxebizitzetako argindarraren fakturan zentratuta, kontsumitzaile guztiak pasatuko dira argindarra prezio desberdinetan ordaintzera, ordu tarteen arabera, bai potentziagatik eta bai kontsumitutako energiagatik. Orain arteko sei tarifa posibleak bakarrean bateratzen dira. Energiaren beraren kostua aparte utzita, bidesari eta karguak egokitu dira, eguneko tarte batzuk besteak baino merkeago egiteko.
Energia kontsumoarentzat hiru ordu tarte egongo dira: puntako orduak (garestienak), ordu lauak (prezio ertainekoak) eta haraneko orduak (garestienak baino %95 merkeagoak izan daitezkeenak). Asteburu eta jaiegunetan ordu guztiak izango dira haranekoak, hots, merkeenak.
Orain arte, orduen diskriminazioa hautazkoa zen, eta oro har, haraneko orduak (merkeenak) 22:00etatik 12:00etara artekoak ziren.
Potentziak
Bi potentzia kontratatzeko modua izango du bezeroak: potentzia bat puntako orduetarako eta ordu lauetarako, eta beste potentzia bat haraneko orduetarako, «askoz merkeagoa», CNMCren arabera. Horrela, adibidez, gauean zehar auto elektrikoa edo bero metagailu bat kargatzeko potentzia gehigarri bat behar duen bezeroak hori egin ahal izango du, eta gero potentzia txikiago bat izan dezake gainerako ordu garestiagoetan.
Erabiltzaileek, besterik adierazi ezean, orain arte kontratatutako potentziarekin jarraitu dute, baina potentziak aldatzeko aukera izango du urtean behin; hala ere, egokitzapena errazteko, hurrengo hamabi hilabeteetan doako bi potentzia aldaketa egin ahalko dira, betiere aldaketak ez badu teknikari baten desplazamendurik behar.
Zer aldatzen da paperean?
Fakturan bereizita agertuko dira bidesariak eta karguak. Horrez gain, kontsumitzaileak argindarraz egindako erabilerari buruzko informazioa jasoko du ordainagirian, bere kontsumo ohiturak ezagut ditzan.
Nori eragiten dio?
Aldaketak 15 kilowattetik beherako potentzia duten kontsumitzaile guztiei eragiten die. Aldaketa automatikoa izango da tarifa arautua duten kontsumitzaileentzat, hots, merkatu libretik at dauden erabiltzaileentzat, zeintzuek gobernuak ezarritako KTBP prezioa ordaintzen duten (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa). Tarifa arautuan, ezin da kontratatu 10 kilowattetik gorako potentziarik. Tarifa arautua duen ala ez jakiteko, kontsumitzaileak azken fakturan begiratu dezake ea KTBP hori aipatzen den.
Eta merkatu librean egonez gero?
Merkatu librean daude kontsumitzaileen kontratuetan, merkaturatzaileak kontratuko prezioa egokitu egin beharko du fakturaren araututako zatian jazoko den aldaketa jasotzeko, baina berak erabakiko du egokitzapen hori nola egin, eta kontsumitzaileek eskaintza zenbait aztertu beharko dituzte. Edonola ere, konpainiak garaiz eta modu argi eta gardenean komunikatu behar ditu ordainagiriko aldaketak, eta argindar kontsumo ohiturak aldatuz gero aurreztu dezakeenaren berri eman bezeroari.
Bonu soziala
Deskontu hori izateko baldintzetako bat da tarifa arautuko kontratua izatea. Bonua jasotzen duten etxebizitzetan potentziak ezingo ditu 10 kilowattak gainditu, berdin dio zein ordu tartetan.


