AEBn altzairua ekoizteko lantegi oso bat hornituko du Sarrallek

Sarralle enpresa talde gipuzkoarrak punta-puntako altzairua ekoizteko lantegi berri bat hornituko du Arcelor Mittal eta Nippon Steel Corporationentzat AEBn.



Elkarri egindako akusazioetan ez dago berritasun handirik. LABek ireki zuen jokoa, minduta, bere burua baztertutzat ikusi zuelako ELAk Galiziako CIG eta Kataluniako CSC sindikatuekin egindako aurkezpen batetik. Aranbururen sindikatuak ELAri leporatu zion alde batera utzi izana liskarra patronalarekiko harremanetan, eta autodeterminazio prozesuaren aldeko konpromisoak beti baztertzen ibiltzea, «une egokia» ez dela argudiatuta. Gainera, bere eredua eta erabakiak «inposatzea» aurpegiratu zion; «eta hori egin ezin duenean, aldebakarreko erabakiak hartzen ditu, edo LAB ekimen batetik kanpo uzten du».
ELAk lau egun hartu zituen LABi erantzuteko, bere ahotik sarri entzun izan diren argudioekin: LAB ez dela gai EH Bilduk instituzioetan darabilen estrategia auzitan jartzeko, erraz jotzen duela CCOOren eta UGTren besoetara, eta greba batzuetan aise ematen duela amore —Bizkaiko metalgintzan, eta Gipuzkoako papergintzan eta arte grafikoetan aipatu zituen Mitxel Lakuntzaren sindikatuak—.
Nork du arrazoia? Hein batean, biek. LABek nekez gezurta dezake kosta egiten zaiola konfrontaziora jotzea EH Bildu boterean edo haren aldamenean dagoen lekuetan —orain, Nafarroan—, eta sektoreko hitzarmenen aldeko hautuak CCOO-UGT bikotearengana hurbiltzen duela lan gatazka batzuetan. Baina ELAk lanak izango lituzke zera ukatzeko, bere indar handiak bultzatu egiten duela batzuetan alde bakarrez jokatzera, eta LABek baino interes txikiagoa duela zenbait kontutan.
Elkarrekin aritzera kondenatuta
Ziklikoa da ELAren eta LABen arteko harremana: orain harremana sakontzen, orain desadostasunak azaleratzen, eta orain hautsitako bideak berriro kostata berrosatzen. Horrela daramatzate azken hogei urteak, eta esperientziak erakutsi beharko liguke horrela izan daitezkeela hurrengoetan ere bai. Zergatik? Besteak beste, erakunde gisa bederen, gauza ez doakielako batere gaizki. LAB izan da azken urteetan hauteskunde sindikaletan gehien hazi den taldea, eta jada ez da lau handietako senide txikia. 2002an, ordezkaritzaren %15 zuen, eta ia %18,5era iritsi da orain. Igoera hori, gainera, ez da ELAren bizkar gertatu, azken hori %35,6tik %36,8ra igaro baita. ELA da Hego Euskal Herriko sindikaturik indartsuena, eta arrakasta horren arrazoietako bat bere independentzia dela sinistuta dago ELAren oraingo zuzendaritza, aurrekoak bezala.
Egia da, aldi berean, ELA eta LAB banatuta egoteak txikitu egiten duela haien eragin sozial eta politikoa —jada bere mugak erakutsi dituena, dena esan beharra badago—. Horregatik, elkarrekin aritzera kondenatuta daude, gorabeheraz betetako harreman horretan katramilatuta. Biak dira sindikatu abertzaleak; biek defendatzen dute konfrontazioaren estrategia bat erakunde publikoen eta patronalaren aurrean; biek izan nahi dute sindikatu bat baino gehiago, lan munduan ez ezik, gizarte osoan eragin eta gizartea aldatu nahi duten erakundeak; eta gizartean eragin nahi dutenez, biek paper politiko bat ematen diete beren buruei.
Horren ondorioz, oso litekeena da orain arte bezala jarraitzea, in secula seculorum: orain hurbilago, orain urrunago; batera borroka askotan, baina elkarri zangotraba egiten beste une batzuetan; aterki berdinaren azpian batzuetan —Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunean, esaterako—, baina bakoitza bere posizioa markatuz besteetan. Horrek dirudi hain elkar eta hain urrun dauden bi erakundeen patua. Gauza batzuk batera egiteko elkartu eta gero norbera bere etxera joaten diren beste lagun horiek bezala. Maitasun istorio bat nahi duenak, beste kanal bat begiratu beharko du.
Mozio horrekin, profil politikoa azpimarratu nahi izan duzue?
Bai, argi dago. Une egokia da halako gaiak azpimarratzeko. Batzuetan badirudi bigarren planoan geratzen direla. Urte oso bat daramagu COVID-19ari buruz hitz egiten, eta logikoa da, baina badaude beste gai batzuk, eta hein batean lotura handia dute. Hitzarmen Ekonomikoan aipatzen den puntu horrek izugarrizko eragina izan dezake gure ekonomian.
Zergatik orain?
Noizbait ailegatu behar du negoziatzeko uneak. Ahalik eta azkarren eskatzen badugu, ahalik eta azkarren ailegatuko da. Oso prozesu luzeak dira. Eskatzen duzunetik lortzen duzunerako, urteak pasatzen dira.
Hasita daude 2020tik 2024ra arteko ekarpenaren zenbatekoaren elkarrizketak. Dena den, eskaerak ekarpenaren negoziazioarekin baino zerikusi handiagoa du hitzarmenaren legea aldatzearekin?
Bai, baina lotura estua da. Legea bera aldatzen bada, ekarpenean lotura zuzena du. Hori da asmoa. Bidezkoa dena ordaintzea. Jasota dagoen bezala, arriskutsua iruditzen zaigu.
Ekarpenaren negoziazioan ere auzi hori jarri behar litzateke mahai gainean?
Bai, hori da gure jarrera. Horri lotu behar gatzaizkio. Denboran gaiak luzatu daitezke. Nahiz eta ez zehaztu kopuruak, batzuetan garrantzitsuagoak dira hitzak zifrak baino. Alda dezagun artikulua, eta arriskua gainetik kendu. Has gaitezen negoziatzen. Gero, negoziazio batean, badakizu zer gertatzen den. Zuritik hasten zara, eta beste aldea beltzetik hasten da, eta batzuetan grisean geratzen zara. Baina hasi behar dugu negoziatzen, zerbait lortu nahi badugu behintzat.
Espainiako Gobernua prest egongo da aldaketa egiteko?
Ez dakigu. Pentsatzen dut erresistentziak egongo direla. Parlamentuan, ikusi besterik ez dago PSNren jarrera. Zuzenketa bat sartu zuten hori aldatzeko. Pentsatzen dugu estatuko gobernuarekin ez dutela eztabaidarik nahi; ez dute konfrontazioan sartu nahi. Errazagoa eta haientzat erosoagoa da gauzak dauden bezala uztea, baina, gure eskubideak bermatu nahi baditugu, halako eztabaidetan sartu behar dugu.
Noraino heldu nahi zenukete?
54. artikuluak dioenez, Nafarroak bere gain hartu gabe dituen kargen artean daude zorraren interesak eta amortizazio kuotak. Egokiena litzateke hori desagertzea. Hori lortzea oso zaila izango da, baina hein batean nahi genuke hori moteltzea edo aldatzea. Has gaitezen negoziatzen.
Baina zer gertatuko litzateke baldin eta Espainiako aurrekontuek defizita izan beharrean superabita izango balute? Orduan bai, Espainiako zorraren harlauza buru gainean erortzeko arriskua lukete Hegoaldeko finantza publikoek. Aurrekariek diote ez dela erraza hori gertatzea, baina aldi berean komeni da zoria gehiegi ere ez tentatzea.
Berez, ez da kontu berria. Iragan legealdian, Mikel Aranburu Nafarroako Gobernuko Ogasun kontseilari ohiak ohartarazi zuen mehatxu hori zegoela eta Hitzarmen Ekonomikoan zorraren gaineko erreferentzia hori aldatu beharra zegoela.
Orain, berriz, mahai gainean jarri du auzia Geroa Baik. Mozioa aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, eta aurrera atera zen, gehiengoz: legebiltzarrak eskatu zion gobernuari Madrilekin harremanetan jar dadila Hitzarmen Ekonomikoko 54. artikuluaren aldaketa negoziatzeko. Hain zuzen ere, oraintxe, 2020tik 2024ra arteko ekarpenaren kalkulua negoziatzen ari dira Iruñeko eta Madrilgo gobernuak. Gaur-gaurkoz, ez dago informazio handirik nondik norakoez. Galdetzen zaion bakoitzean, Elma Saiz Ogasun eta Ekonomia kontseilari mugatzen da esatera «sintonia ona» dagoela Espainiako Gobernuarekin.
Zer dio Hitzarmen Ekonomikoak?
Nafarroak bereganatu gabeko kargatzat jotzen ditu estatuko zorraren amortizazio kuotak eta interesak. Hau da, urtero ordaindu beharreko ekarpenaren kalkuluaren barruan, zorraren %1,6 ordaintzea dagokio. Aipamen bera egiten du kontzertu ekonomikoak, eta, ondorioz, EAEk zorraren %6,24 ordaindu behar du.
Zergatik dago aipamen hori?
Erreferentzia hori 1981ean sartu zen lehen aldiz, kontzertu ekonomikoaren negoziazioan. Elkarrizketa zaila eta gorabeheratsua izan zen hura. Pedro Luis Uriarte Jaurlaritzako orduko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak kontatzen duenez, 22 korapilo izan zituen negoziazio hark, baina zorrarena ez zen izan horietako bat. 1990ean izan ez zen bezala. Urte hartan, Jaurlaritzak irekitako bidetik jo zuen Nafarroako Gobernuak ere, eta Hitzarmen Ekonomikoa adostu zuen. Bi kasuetan, ez zen ikusten Espainiako zorra etorkizuneko arazo izan zitekeela: 1981ean, Espainiako zorra BPGaren %20 zen, eta 1990ean, berriz, %42,5.
Zenbat handitu da zorra?
Iragan finantza krisia piztu zenetik, nabarmen gora egin du Espainiako zor publikoak. 2007an, BPGaren %35ean zegoen, eta ondorengo zortzi urteetan ia hirukoiztu egin zen. 2011n, Europako Batasunak austeritate politikak ezartzera behartu ondotik, zorraren igoeraren erritmoa gelditu egin zen, eta 2016tik bost puntu behera egin du. Iaz, pandemiari aurre egiteko hartu behar izan diren neurri guztien ondorioz, gora egin du nabarmen berriro, BPGaren %117raino.
Orduan, zergatik ez da arazo?
Ekarpena eta kupoa kalkulatzeko metodologia konplexua da, eta bertan konpentsazio batzuk zehazten dira, foru ogasunek ez dituzten diru sarrera batzuk dituelako estatuak, eta haien zati bat ere badagokielako bi erkidegoei. Horrekin batera, Espainiak bere gastu publikoaren zati bat defizit bidez finantzatzen du, eta ez litzateke bidezkoa ekarpenean eta kupoan hori aintzat ez hartzea. Bestela, bere gain hartu ez dituzten finantza zamengatik ordaintzerakoan, euskal herritarrek zergekin ordainduko lukete espainiarrek defizit bidez finantzatutakoa. Ez lukete defizitaren onurarik jasoko, eta, zorra handituko litzatekeenez, haren kaltea pairatuko lukete. Horregatik, defizita konpentsazio gisa hartzen da.
Horrek zer ondorio du?
Bata bestearen truke. Zorpetze bidez finantzatzen denez defizita, batetik ordaindu beharrekoa, besteak konpentsatzen du. Egiazki, errealitatea ondorio orokor hori baino konplexuagoa da. Batetik, defizitaren konpentsazioa urte bateko ekarpenaren kalkuluan sartzen delako, kolpe bakarrean; hamar urteko bonu baten zorraren kuota, berriz, epe horretako urte bakoitzeko kuotaren araberakoa da. Bestetik, zor merkatuetara jotzerakoan, estatuak aukera gehiago ditu, bai finantzaketa lortzeko, bai interes tasa apalagoetan egiteko. Azken urteetan, egungo finantzaketa baldintza egokiez baliatzen ari da zor hori birfinantzatzeko eta interes tasa apalagoak lortzeko. Funtsean, egun, ez du zorrik amortizatzen, eta Nafarroak eta EAEk ekarpen eta kupo bidez zor handi horren interes tasak baino ez dituzte pagatzen.
Eta zenbat ordaintzen da interes tasetan?
2018an, Nafarroako Gobernuak azterketa bat egin zuen zehazteko ekarpenetik zenbat bideratzen den Espainiako aurrekontu orokorren diru sail esanguratsuenak finantzatzera, eta ondorioztatu zuen gaur egun interes tasak pagatzeko erabiltzen dela diru gehien: zehazki, %28,7. Ehuneko hori apenas aldatu den, 2021eko estatuko aurrekontu orokorretan 31.500 milioi euro bideratuko baitira interes tasak pagatzera —aurreko urteen neurri berean—. Hau da, Nafarroak aurten ekarpen bidez pagatuko dituen 560 milioi euroetatik 160 milioi inguru Espainiako zorraren interes tasak pagatzeko izango dira.
Zein da mehatxua?
Alde batetik, zor merkatuetan interes tasak igotzeak eragina izango luke ekarpenaren eta kupoaren zenbatekoan. Bestetik, Espainiak defizitik ez balu, konpentsazioa desagertu egingo litzateke, eta superabit horren %1,6 eta %6,24 ordaindu beharko lukete Nafarroak eta EAEk, hurrenez hurren. Azken 40 urteetan, hiru aldiz baino ez da gertatu hori: 2005ean, 2006an eta 2007an. Urte haietan, Espainiako zorra BPGaren %35 eta %42 artean mugitu zen.
Europako altzairuaren sektoreak duen krisiaren adibide dira Araban egoitza duten bi multinazionalak. Haien produkzioaren zati handi bat gas eta petrolio instalazioetara dago bideratuta. Azken urteotan erregaien prezioak apaldu izanaren ondorioak nabaritzen ari dira: putzu gutxiago zulatzen ari dira, eta hodi gutxiago behar dira. Asiako eta bereziki Txinako ekoizleen konpetentzia ere handia da, eta horri batu behar zaizkio AEBek, sektorearen bezero nagusiak, Donald Trumpen agintaldian Europako altzairuari jarritako muga zergak.
COVID-19ak are gehiago okertu du haien egoera, esportazioak etenda egon baitira denbora luzez, eta produkzioren %80tik gora Iberiar penintsulatik kanpo saltzen dute, bereziki AEBetan. Biek azpimarratu dute beren negozioak dibertsifikatzeko estrategiak abiatu dituztela, bai bezeroen aldetik, bai produkzioarenetik, energia berriztagarrien eta garraioaren sektoreetara zabaltzeko.
Tubacexen kasuan, salmentak %21,8 gutxitu zitzaizkion iaz. Jesus Esmoris kontseilari delegatuak azpimarratu duenez, «neurri handi batean» taldeak Euskal Herrian dituzten lantegietan pilatu dituzte galera handienak, baina ez du gehiago zehaztu. Tubacexek Espainian, Austrian, Italian, AEBetan, Indian eta Thailandian ere baditu plantak.
Esmorisek ez ditu alferrik esan hitzok. Ezaguna denez, Tubacexek erabaki gogorrak hartu ditu. Horien artean dago lantaldea %20 inguru murrizteko erabakia. Horrekin enpresak urtero 30 milioi euro aurreztea aurreikusten du. Euskal Herrian 150 langileri eragingo lieke neurriak —guztira 600 pertsonak egiten dute lan Laudio eta Amurrioko plantetan—, eta egunotan negoziazio betean daude enpresa eta langileen ordezkariak. Martxoaren 10ean bukatzen da epea, eta langileak greba mugagabean daude.
Aurreikuspen beltzak
Tubos Reunidosen kasuan, haren salmentak %15 apaldu dira. Azken bost urteetako galerekin batera, 350 milioi euroko zorrari buelta ezin emanda dabil aspalditik. Horiek hala, COVID-19ak kalte egindako enpresa estrategikoak laguntzeko funtsera jo du, Espainiako Gobernuak sortutakora. 115 milioiko laguntza bat bere gain hartzeko eskatu dio, baina ez du erraza izango lortzea, funtsezkoa den baldintza ez duelako betetzen: 2019aren amaieran euren egoera ekonomikoa ona zela frogatzen duten enpresak baino ez dituela erreskatatuko ohartarazi du gobernuak, eta ez da haren kasua. Hodigileak, baina, uste du betetzen duela eskaera nagusia: trantsizio energetikoko proiektu industrialetarako (berriztagarriak eta hidrogenoa, esaterako) «funtsezko enpresa bat» dela argudiatu du, eta horri egokitzeko eraldaketa prozesu bat abiatu duela azaldu du.
Horrez gain, urriaren amaieran, 2022-2024 aldirako plan estrategikoan doikuntzak eta kostuen murrizketa jasotzen ditu. Oraingoz ez du kaleratzerik aurreikusten. Sindikatuek enpresaren bideragarritasuna bermatzeko eskatu dute, eta oraingo lanpostu guztiei eusteko, gutxienez 2024. urtea amaitu arte.
Baina aurrekariak eta aurreikuspenak ez dira onak. 2009. urtean hasi ziren enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteekin, eta 2018tik bata bestearen atzetik lotzen ari dira. Azkena, azaroan. Espedienteak Trapagarango (Bizkaia) lantegiko ia langile guztiei eragiten die, Productos Tubulares filialeko 382 behargini. Amurrion zortzi hilabete iraun duen erregulazio bat amaitu zuten urtarrilean: langileen %80ri eragin zien (692). Eta hori berritzeko prozedura martxan da. Horrez gain, 2017. urtetik behargin guztiek izoztuta dauzkate soldatak. 2018an kaleratzeak egon ziren planta horretan eta altzairutegia ixteko zorian egon zen.
LAB eta ESK sindikatuek ohar bateratu bat kaleratu dute Tubos Reunidosen inguruan. «Finantzaketa publikoa» badago, «kontraprestazio» bat izateko eskatu dute. Sindikatuek ohartarazi dutenez, «pandemia erabiliz desindustrializazio prozesu bat gertatzen ari da», eta enpresa handiak egoera «aprobetxatzen» ari dira lan baldintzak okertzeko eta lantaldeak murrizteko, finantzaketa publikoa eskatzeko, eta, azken batean «dibidenduak handitzeko». Salatu dute politika hori aplikatzen ari direla beste enpresa batzuk ere: besteak beste, Gestamp, ITP, Alestis, Aernnova eta Tubacex.
Bestelakoa da Tubacexen egoera. Urtea galerekin amaitu duen arren, ziurtatu du horri aurre egiteko likidezia duela: 240 milioi euro. Jakinarazi du, halaber, bere zorren ordainketa 2024 arte atzeratzea negoziatu duela.
Hala ere, enplegu erregulazio bat aurkeztu du. Aiaraldeko eskualdean oso zabalduta daude kezka eta ezinegona, eta euskal erakundeen inplikazioa eskatu dute hango udalek, eta, azken egunetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako ordezkariekin bildu dira zuzendaritzako ordezkariak eta langileenak, negoziazioak desblokeatzeko.
Negoziazio «zibilizatuak»
Radio Euskadin zegoela, Arantxa Tapia sailburuak bi aldeei galdegin zien «modu zibilizatuan» negoziatzera eser daitezela. Eskatu zien «ahalegin bat egiteko», enpresa «oparotasun egoera batera itzultzen denerako» erabaki horietan atzera egin ahal izateko. Tapiak enpresari eskatu zion langileen ordezkariekin «gardenagoa» izateko bere azalpenetan, eta kezka agertu zuen, halaber, azken egunetan beharginen protestetan izandako «tentsio sentsazioarekin».
Mena Luzuriagaren arabera, «ahal bezala» egin dute aurrera azken asteotan. Eramateko jatekoak eta edatekoak prestatu dituzte, kanpoaldean dituzten bi mahaitxoak ere baliatu dituzte zerbitzua emateko, baina, hala ere, pertsona bakarra izan dute lanean. «Langile baten soldata ordaintzeko adina diru irabazi dugu, baita gastu batzuei aurre egiteko ere, baina gainerakoak aldi baterako enplegu erregulazioan izan gara». Orain, barnealdearen irekierarekin, lau lagun ari dira lanean. Mena Luzuriagaren arabera, «bada zerbait».
Terrazarik gabe, ezinean
Ostalaritzaren gaineko mugak arindu izanak terrazarik ez duten tabernariei eragin die batik bat, baita eguerdian otorduak prestatzen dituztenei ere. Horregatik, horiek izan dira neurri berriak gehien alaitu dituenak. San Nikolas kaleko La Vieja Iruña ostatua, esaterako, hetsita izan da azken hilabetean. Tabernako langile Blanca Leoneren esanetan, «sekulako poztasunez» itzuli dira lanera. Hala ere, kritikoa da edukieraren mugarekin: «Ez da aski, eta, gainera, ez dago baimendua barran kontsumitzea».
Mugak muga, Alde Zaharreko ostatu gehienek goratu zuten pertsiana atzo. Aldiz, askok ilun ikusten dute egoera. Gorriti tabernako Agustin Herrerak aitortu zuen «etsita» dagoela. Izan ere, ez du uste ekonomikoki alde handirik nabaritu denik. «Jendeak ikus gaitzan irekiko dut taberna, gutaz oroit daitezen, baina ez da errentagarria izanen». Hain zuzen ere, berdin egin dute Estafeta kaleko Chez Evaristo tabernakoek. «Horrela irekitzeak ez digu deustan lagunduko, gastuak handiagoak baitira diru sarrerak baino», zioen ostatuaren jabe Jose Luis Biurrunek.
Herrerak eta Biurrunek, biek hartu dute parte Nafarroako Gobernuak ostalariei egindako diru laguntza deialdietan. Jadanik jaso dituzte laguntzak, baina uste dute ez direla nahikoa aurrera egiteko. «Ura leporaino duenarentzat, hau ez da ezer», esan zuen Gorritiko Herrerak.
Ostalarien artean nagusi den ezinegona eta kezkaz harago, askorengan agerikoa da poz sentimendua. Etenaldi luze baten ondoko aurreneko irekiera eguna izan zen Kaldereria karrikako Alegria tabernarentzat, besteak beste. Pandemiaren kontrako neurriak direla eta, abuztutik hetsita izan da ostatua: «Oso gogorra izan da; gaizki pasatu dugu», onartu zuen atzo ostatuko langile Edurne Sanzberrok. Hainbeste hilabetetako geldialdiaren ondotik, gogotsu itzuli zen atzo lanera. Tabernaren ezaugarriengatik, 24 pertsona izan daitezke barnealdean, eta horrekin eginen dute aurrera. «Bezeroek harrera ona egitea espero dugu; ea hala den».
Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, egungo neurriak martxoaren 11ra arte izanen dira indarrean, printzipioz, eta, hainbat ostalarik aitortu dutenez, ordura arte baizik ezin da aurreikusi etorkizuna. Hala uste du Sanzberrok, eta, hain zuzen, zalantzati da etorkizunari begira: «Ea neurriek zenbat irauten duten bere hortan. Beldur naiz ez ote dugu berriz atzera egingo hemendik gutxira. Datuei so izango gara».

