EAEk % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 2020, 2019an…

2020ko langabezia Euskadin: 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 2020, 2019an baino ia 2 puntu gehiagorekin. 116.900 langabe zeuden Euskadin, 15.100 gehiago.
Emakume garbitzaileek planto egin dute, kaleko kideen pare egoteko
Hala, Garbikuntzako pandemia: prekaritatea lelopean manifestazioa egin zuten atzo, Donostian, beren lan baldintzak pareka daitezen kale garbitzaileen baldintzekin. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bi eguneko greba egiten ari dira sektorean; 5.000 behargin daude alor horretan enpresa itunik izan gabe, eta sektorekoaren zain. Ehunka langile atera ziren kalera salatzeko asmo barruan garbitzeak ez duela balio kanpoan garbitzeak bezainbeste. Otsailaren 5ean dute hitzarmena negoziatzeko hurrengo aukera, eta, ordurako, beren indarra argi erakutsi nahi dute kalean.
«Lan bera egitearen truke» soldata eta baldintza apalagoak izatearen «injustizia» azpimarratu zuen ELAko kide Ane Alberdik. Urtero 5.000 euro gutxiago jasotzen ari direla azaldu zuen, eta egoera hori amaitu egin behar dela, «lehenbailehen». Arrakala hori, gainera, ez da soilik soldatarena, Alberdik esan zuenez; kontratazioari ere badagokio, kaleko garbitzaileen artean lanaldi osoko kontratuak baitira gehien-gehienak, eta eraikuntzetako garbitzaileen artean, lanaldi partzialekoak. Kontratuen %80 ez dira lanaldi osokoak emakumeak gehiengo diren azpisektore horretan.
Sindikatuek emandako datuen arabera, %28ren aldea dago kaleko garbitzaileen eta eraikuntzako garbitzaileen soldaten artean. Azken lan hitzarmenen arabera, 17.500 euro da gutxieneko soldata gordina eraikinen eta lokalen garbiketan; kale garbiketan, berriz, kategoriarik txikienekoek 23.000 euro inguru irabazten dituzte, kalean lan egiteagatik duten plusa kontuan hartu gabe. Hau da, plus hori alde batera utzita ere, urtean 5.500 euro inguru gutxiago irabazten dituzte.
Patronalaren proposamena
«Ekonomikoki ez zaio balio bera ematen baldosak garbitzeari eta galtzadak garbitzeari», esan zuen Haizea Solagurenbeaskoa LABeko federazio pribatuko kideak. Haren esanetan, negoziazioan «gaia sozializatu» nahi dute. Patronalak %1eko igoera proposatu du KPIa alde batera utzita, eta argudiatu du pandemia dela-eta gastua asko igo zaiola garbitzaileak babesteko materialarengatik. «Lotsagarritzat» jo du argumentu hori ELAko kide Ane Alberdik, «konfinamenduan babeso material hori gabe aritu direlako garbitzaileak».
2019ko azaroan ere planto egin zuten garbitzaileek, «injustiziaren aurrean». Orduko arazoak bizi-bizirik daude oraindik ere, eta pandemiak areagotu egin ditu kontuan hartzen badira bi aldagai: lehena, garbitzaileek funtsezko lana egin dutela eta egiten dutela koronabirusaren aroan; eta bigarrena, eraikuntza eta lokaletako garbitzaileek arrisku gehiago hartzen dituztela, birusa askoz arriskutsuagoa delako barruan kalean baino.
Bigarren greba eguna izango dute gaur garbitzaileek, eta beste manifestazio bat egingo dute euren arazoa sozializatzeko.
Etxebizitzetan tenperatura egokia bermatzeko lege bat proposatu du EH…

El grupo parlamentario de EH Bildu ha registrado en el Parlamento Vasco una proposición de ley dirigida a garantizar el derecho al “bienestar energético”.
“Lan erregulazio espedienteetako kaleratzeak bidegabetzat hartzea gogorregia da”

Iñaki Garcinuño CEBEK, Lan erregulazioko espedienteetako kaleratzeei buruz: Lan erregulazioko espedienteetako kaleratzeak bidegabetzat hartzea gogorregia da.
Lurraldeek ere badute zeresana funtsen banaketan
Sidenorrek ez du aurkitu berarekin fusionatu nahi duen enpresarik
Jainagak atzo eman zituen enpresaren egoeraren inguruko xehetasunak, altzairutegiak Basaurin (Bizkaia) duen plantan martxan jarri duen laminazio tren berriaren aurkezpenean. Ekitaldian, Arantxa Tapia eta Pedro Azpiazu izan zituen alboan, Ekonomiaren Garapenaren eta Ogasun eta Ekonomia sailburuak, hurrenez hurren. Sidenorrek, izan ere, 131 milioi euroko inbertsioa egin du bi fasetan: 41 milioi 2017an, eta beste 90ak azken urtean. Horri esker, altzairu eredu berriak ekoitzi ahal izango ditu, eta altzairu berezien ekoizpenaren «abangoardian» jarri da.
Alde horretatik, Jainagak aurreratu zuen Europako Next Generation funtsetarako hautagai dela inbertsio handi hori. «Digitalizazioan aurrera egin dugu, eta, berritasunei esker, CO2 gutxiago sortuko dugu eta energia gutxiago kontsumitu. Horiek dira Europako Batasunak etorkizunera begira jarraitu nahi dituen bideak». Tapia sailburuak, hitza hartzean, berritasunek enpresaren «jasangarritasuna» hobetu dutela nabarmendu zuen, Jainagaren asmoari oniritzia emanez.
Laminazio tren berriak egingo dituen altzairuzko barrei esker, plantak 500.000 tona ekoitzi ahal izango ditu urtean. Produktu berrien %80 autogintza sektorera doaz, eta haren gorabeherek asko baldintzatzen dute Sidenorren jarduna. Iaz, esaterako, autogintzak hilabete gogorrak pasatu zituen, eta, horren eraginez, altzairutegiaren fakturazioa «%30» erori zen. Aurtengo, berriz, aurreikuspenak askoz hobeak dira: «Iazkoa hobetzea ez da zaila izango. Aurten 2016 eta 2017ko zenbakietara itzuli ahal izango garela espero dugu».
Sidenorrek, izan ere, ondo hasi du urtea, «ekoizpen mailaren %90ean». Iazko apirilean galdetu baliote halakorik aurreikustea «erokeria» litzatekeela onartu zuen Jainagak. Urte amaieran, baina, autogintza lozorrotik atera zen. «Europako autogile asko auto hibridoak egiten hasi ziren, presaka. Aurten haiek egitea garestiagoa da, kutsaduraren inguruko zergarengatik, eta gure eskaerek gora egin zuten». Hain handia izan zen gorakada, aldi baterako lan erregulazioa egiteko asmoa bertan behera utzi zuen. Halere, ez daki zenbat iraungo duen olatu onak: «Citroen, Seat, Renault eta halako autogileak erabaki gogorrak hartzen ari dira».
Argindarraz kexu
Egoeraren erradiografia eginda, beste kexu bat plazaratu zuen: argindarraren prezioa. Eta kritika zuzena egin zion Espainiako Gobernuari. «Izugarri garesti dago. Etxeetan bezala nabaritzen da gurean. Beste herrialde batzuetako altzairutegiekin alderatuta, desabantaila nabarmena da. Alemanian, esaterako, lantegi handien %85ek akordio propioak dituzte argindar enpresekin prezio hobeak adosteko. Hemen ezin dugu halakorik egin. Espainiako Gobernua ez dakit nora begira dagoen». Nabarmentzekoa da Sidenorrek labeak elektrikoak direla.
Jaurlaritzak Verterri egotzi dio Zaldibarko uretan eta lurzoruan eragindako…

Jaurlaritzak Verter Recycling enpresari egotzi dizkio Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren ondorioz lurzoruetan eta uretan sortutako “kalte garrantzitsuak”.
Turismoa % 61 baino gehiago jaitsi da EAEn 2020an…

Turismoa % 61 baino gehiago jaitsi zen EAEn 2020an pandemia dela eta. Martxotik dauden mugikortasun-murrizketek eragin nabarmena izan dute hiru lurraldeetan.
200 banatzaile baino gehiago deitu dituzte Glovoren aurkako makroepaiketara…

Glovo epaiketa: 200 banatzaile baino gehiago deitu dituzte Bizkaian. Enpresari iruzurra leporatzen diote, banatzaileak autonomo faltsu gisa izateagatik.