Amiantoa zuen lan-arropa garbitzen zuten emakumeen gaixotasunak aitortzea eskatu…
Amiantoa zuen beharginen lan arropa garbitzen zuten emakumeen gaixotasunak laneko eritasun bezala aitortzea eskatu du CAF Beasain lantegiko enpresa batzordeak.
Unibertsitatean hasi zuten manifestazioa, eta Emakunderen egoitzan amaitu. Administrazioari dagokion ardura gogorarazi nahi izan zioten horrela langileek. Izan ere, adierazi zuten arduradun politikoek «erantzukizun zuzena» dutela auzian, eta ez dela nahikoa Martxoaren 8aren harira berdintasunaren aldeko mezuak igortzea bere eskumenekoak diren eraikinetan errealitatea bestelakoa denean. «Martxoaren 8a egun garrantzitsua da emakume langile guztiontzat, baina egun hori beren irudia zuritzeko erabiltzen dute politikari askok. Ez diegu utziko; planto egingo dugu prekaritate egoera diru publikoz finantzatzen delako, diru publikoz hornitzen delako, eta egoera jasanezina delako», esan zuen Ane Alberdi Legorburuk, ELAko ordezkariak.
Langileak kexu dira lan baldintzekin. Salatu zuten Hezkuntza Sailak zuzenean kontratatutako garbitzaileek baino 2.200 euro gutxiago kobratzen dituztela urtean, eta haien aldean eremu zabalagoak garbitzen dituztela egunero. «Hezkuntza Sailarekin kontratua duten garbitzaileek 1.240 metro koadro garbitzen dituzte egunero; azpikontratatuek, berriz, 2.500 eta 2.800 artean; hau da, bikoitza». Gogorarazi zuten, halaber, azpikontratatutako langileen %40k lanaldi partzialak dituztela, eta soldatak ere partzialak direla.
Era berean, Alberdik esan zuen lan karga horren ondorioz gaixoaldi asko izaten direla sektorean, baina salatu zuen ez direla «lanaren ondoriozkoak» kontsideratzen, «gaixoaldi arrunt» baizik. «Sektore prekarizatuenetan eta feminizatuenetan inoiz ez dira lan gaixotasun moduan kontatzen lan kargak eragindakoak».
«Ez gara bandaloak»
Egunetik egunera zikinkeria agerikoagoa da EHUko campusetako eraikinetan, eta zenbait albo kalte ere eragin ditu horrek. Alberdiren arabera, greba izaten ari den erantzun handiaren ondorio da hori. Izan ere, gogorarazi zuen garbitzaileen lana «soilik» zerbitzu minimoak daudenean nabarmentzen dela. «Garbitzaileen lana derrigorrezkoa da EHUko eta Hezkuntzako eraikinak egunero normaltasunez ireki ahal izateko, eta horri ez diote baliorik ematen, ez enpresa pribatuek, ez eta sektore publikoak ere».
Hain zuzen, kexu azaldu zen unibertsitatea garbitzaileen protesta moduarekin. Grebaren lehen egunetan izandako «ekintza bandalikoak» salatu zituen erakundeak. Izan ere, EHUk salatu zuenez, Arabako eta Bizkaiko campusetan zakarra eraikinetako sarreretan, atondoetan eta eskaileretan bota zuten, eta «pertsonen osasuna eta osotasuna arriskuan» jarri zuten horren ondorioz. Leioa-Erandio (Bizkaia) eremuan grebarekin bat egin ez zuten garbiketako langileen eta piketeen artean izaniko «istilu larriak» ere gaitzetsi zituen ohar bidez.
Salaketa horri erantzun zioten langileek atzo: «Ez gara bandaloak», azpimarratu zuen Alberdik. «Egunero pilatzen den zikinkeria garbitzen dugu guk egunero. Gure lana egiteari utzi diogu, eta horregatik daude zikin eraikinak». Horrez gainera, salatu zuten bai EHUko eta bai Hezkuntzako arduradunek ikasle taldeak antolatu dituztela garbiketa lanak egiteko: «Hori ez da legezkoa». Langileek adierazi zuten horrek beren greba eskubidea urratzen duela, «ez dagokien lana» egiten ari direlako. «Onartezina da unibertsitateko arduradunek halakorik onartzea».
Aldarrikapenak aintzat hartu ezean protestarekin aurrera jarraituko dutela esan zuen Alberdik: «Indartsu gaude, eta aurrera jarraituko dugu». Hala ere, langileek adierazi zuten prest daudela patronalarekin «behar den guztietan» esertzeko.
LPEEko ordezkariak Aleksander Noval Errusiako Petrolio ministroarekin dira gaur biltzekoak, ekoizpen murrizketari buruz erabaki bat hartzeko. Proposamen bateratua onartu zuen atzo kartelak, Vienako egoitzan egindako bileran: haiek milioi bat upel gutxiago ekoitziko dituzte, eta beste milioi erdi kendu beharko dute Errusiak eta besteek (Kazakhstan, Mexiko, Bahrain, Oman…).
Azken egunetan izan dituzte harremanak bi aldeek, baina ez dira ados jarri. Errusiak eta LPEEz kanpoko besteek diote nahikoa dela abenduan onartutako 2,1 milioi upelen murrizketarekin, nahiz eta urtea hasi denetik %25 inguru txikitu den Brent upelaren prezioa: 66 dolarrean salerosi zen abenduaren 31n, eta 51 dolarrean atzo.
Upela garestitzeko behar handiagoa dute LPEEko kideek. Saudi Arabiak, esaterako, ziurtatu du petrolioa 70 dolarrean behar duela bere aurrekontua orekatu ahal izateko. Errusiako Gobernuak, berriz, 40 dolarrekin nahikoa duela azaldu du.
LPEE eta haren aliatuen arteko borroka, hein batean, kuotari buruzkoa da. Ekoizpena txikitu duten bakoitzean, karteleko kide batzuek ahalegin handiagoa egin dute. Iaz, esaterako, murrizketaren %65 Saudi Arabiak hartu zuen bere gain —hark du errazen putzuak ixtea eta irekitzea—, eta Errusiak %11 baizik ez zuen egin, Bloomberg-en datuen arabera. Hau da, Saudi Arabiak merkatu kuota galdu duela Errusiaren mesedetan.
‘Fracking’ ekoizleak, adi
Baina azken urteetan merkatu kuota gehien irabazi dutenak AEBetan daude, eta fracking-aren bitartez petrolioa ustiatzen duten ehunka konpainia txikiak dira. Haien eskutik, AEBak munduko ekoizleetan handien bilakatu da, eta inportatzaile zena esportatzaile bihurtu da. Iaz, batez beste, 12,2 milioi upel ekoitzi zituzten AEBek, eta aurten milioi bat upel esportatu ditu.
Baina petrolioaren merkatzeak arriskuan jarri du ekoizle horien errentagarritasuna, produkzio kostu handiagoak baitituzte ohiko putzuak baino. Garai txarrean datorkie, gainera, zor handiak pilatu dituztelako —75.000 milioi dolar hurrengo lau urteetan ordaindu behar dituzte, Moody’s-en arabera—, eta Wall Streeten babesa galdu dutelako, prezio txikiekin ez direlako gai izan errentagarritasuna emateko.
Finantzaketa merkeari eta errazari esker lortu zuten azken krisia gainditzea, 2014-2016 urteetan. 2014ko azaroan, merkatu kuota berreskuratu nahian, LPEEk iragarri zuen aurrerantzean ez zela saiatuko merkatuko prezioa baldintzatzen. Bi urtez eutsi ahal izan zion politika horri, baina 2016an amore eman zuen, 35 dolarrera merkatutako upelak diru-sarrerak gehiegi txikitu zizkielako. Kiderik ahulenak ez ezik —Venezuela, Irak, Iran…—, Golkoko monarkia aberatsek ere arazoak zituzten orduan beren kontuak orekatzeko.
Krisi horretan, milioi bat upel jaitsi zuten ekoizpena fracking bidezko ekoizleek, baina, oro har, uste baino hobeto eutsi zioten erronkari, aurrerakuntza teknologikoei esker merkeago ekoiztea lortu zutelako. Prezioa igo zenean, ia %50 handitu zuten berriro ekoizpena, eta horrek ekarri du, hein batean, prezio apalak itzultzea.
Hala, ekintzailetza, berrikuntza eta, oro har, jarduera ekonomikoarekin lotutako funtsen kudeatzaileek beherapen berezi hori izango dute errenta zergan, eta Unai Rementeriak gidatzen duen foru gobernuak funts handiak Bizkaira erakartzeko tresna izango du, bide luze baten ondoren.
Izan ere, atzo onartutako zerga aldaketa dekretu bidez gauzatzen saiatu zen aldundia iazko udan. Bilboko Aste Nagusian eta inolako oihartzunik eman gabe onartu nahi izan zuen aberastasun handiek zerga gutxiago pagatzea ekarriko zuen arau bat, baina PSEk atzera egin zuen, hedabideek gaiari orri eta ordu ugari eskaini ondoren. Besteak beste, Athleticek mesede handia jasoko zuen arau horri esker, futbolarien soldataren errenta zerga askoz txikiagoa pagatuko zuelako. Eskandaluaren gordinean, PSEk araua ez babestea erabaki zuen, eta foru gobernuak beste proiektu baten tramitazioari ekin zion. Proiektu hori da atzo onartutakoa.
«Esperpentoa»
«Bitarteko ekonomiko handiak dituen jendeari» arindu diote errenta zerga, Arantza Urkaregi EH Bilduko batzarkidearen arabera; «errentarik handienei mesede bat egiten ari zaie», esan zuen, eta ados azaldu zen LAB sindikatuak lege proiektuari jarritako helegitearekin. Funts handiek tokiko ekonomian ez dutela eragin positiborik dio sindikatuaren idatziak; «alderantziz, kalte egiten die». Urkaregik gaineratu zuen «esperpentoa» dela diputazioaren zerga aldaketaren prozesua, eta gogoratu zuen gobernuak «atzera» bota behar izan zuela jatorrizko dekretua.
Elkarrekin Podemosek ere kritika gogorrak egin zituen, arau berria dela eta. «Inbertsio funts alternatiboen neurrira egindako oparitxo bat» dela esan zuen Eneritz Madariagak. «Lurraldea enkante batean jartzea da, eta finantzen marrazoei atea irekitzea, enpresen sarea suntsitzeko». Madariagak esplikatu zuen erakarri nahi diren funtsek enpresen inbertsioei muzin egiten dietela, «epe motzeko irabaziak lehenetsiz».
Errenta zergaren aldaketak ez die eragingo dagoeneko Bizkaian dauden funtsei, EAJko batzarkide Jane Eyre Urkietak azaldu zuenez. Oinarri teknologikoa duten enpresa berrietan inbertitzen duten funtsentzako dela esplikatu zuen. Foru gobernuko beste bazkideak, PSEk, esan zuen errenta irregular gisa ezagutzen diren errenta handiek orain arte bezala pagatzen jarraituko dutela. Ekain Rico batzarkideak erantsi zuen iazko dekretuarekin ez duela zerikusirik arau berriak.
Epaia irmoa da, eta ezarri du CAFek 175.897 euroko kalte-ordaina eman behar diola Burgueteren alargunari, eta 15.000 euroko beste ordain bat beste senitarteko bati. Amiantoari lotutako «etxekoandre baten aldeko lehen epai irmoa da Euskadin», Asviamie Amiantoaren Biktimen Euskadiko Elkartearen ustez.
Elkartearen arabera, epaiak «erakusten du etxekoandreek ere kalteak pairatu ditzaketela, baita bizia galdu ere enpresen axolagabekeriarengatik». Asviamiek salatu du CAFek ez diela aurre egiten bere erantzukizunei, eta «jarrera oztopatzailea» izatea egotzi dio, auzibideak luzatzen dituelako.
Beste behin ere, Asviamiek deia egin du «behingoz Madrilgo diputatuen kongresuan onar dezaten amiantoaren biktima guztientzako konpentsazio funtsa, kaltearen ordaina bizi diren artean jaso dezaten». Espainiako Gorteek bitan bota dute atzera Eusko Legebiltzarrak ildo horretatik egindako eskaera. Maiatzean berriro eskatu zion.
Beste bi kasu
Burguetez gain, CAFen lan egiten zuten senitartekoen buzoak garbitzean amiantoa arnastu eta horren ondorioz gaixotutako beste bi emakumeren kasu ere badaude, langile batzordeak gogorarazi duenez, eta emakume horietako bat jada hil da. Baina kasu horiek prozesu judizial luzeetan daude. «Zaintza zen haien lana, eta zaintza lana aitortu ez zaien bezala, orain amiantoak hil dituela ere ez da aitortu nahi», salatu du. Bihar batuko dira Beasaingo lantegiaren sarreraren ondoan, amiantoaren biktimei jarritako oroitarriaren ondoan, «isilpeko biktimak» aitortzeko.
Asviamieren arabera, 2019an 32 lagun hil ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan amiantoaren hautsa arnasteak eragindako minbizien ondorioz, eta aurtengo urtarrilean beste bost zendu ziren. Nafarroako datuak ez dira hain garbiak, baina Ananar elkartean 2016an bildutako 121 bazkideetatik jada 30 hil dira; azkenetako bat, Sunsundegui autobus lantegiko Ioseba Azpiroz; urtarrilean hil zen.
Gorenak baliogabetu egin du revolving txartel baten bidez emandako mailegu bat, diruaren prezio normala baino handiagoa den edo nabarmen neurriz kanpokoa den interes tasa bat aplikatzeagatik. WiZink bankuaren helegiteari erantzun dio; jurisprudentzia ezarri du, eta atea ireki txartelek %20tik gorako interesa dutenean, kontratuak baliogabetzeko.
Bereziki krisi ekonomikoaren garaitik hona asko ugaritu dira revolving deiturikoak. Finantza entitateek eta enpresa eta saltoki handiek fidelizazio gisa eskaintzen dituzten txartel batzuk dira; letra txikia irakurriz gero, harreman hori betiko bihur daiteke. Gorenak kontratua eteteko aukera zabaldu du orain.
Aurretik, baina, lukurreria egon den ala ez ebatzi behar da. Horretarako, Gorenak galdera honi erantzun behar izan dio: txartel horien interes tasa noiz da ohikoa baino nabarmen handiagoa? Hori zehaztu behar izan du, hemendik aurrera probintzia epaitegietan jakin dezaten zerekin alderatu txartel horiengatik bankuek kobratu ohi dituzten interesak, eta ebatzi ahal izateko abusua egon den ala ez.
Gorenaren aurretiazko epai batean, % 24,6ko tasa erabili zuten erreferentzia gisa, hau da, 2001 eta 2009 artean kontsumo eragiketetan ohikoa zen batez besteko interesaren bikoitza baino gehiago.
Zergatik jarri zuten muga hori? Espainiako Bankuak interes tasei buruzko estatistikak argitaratzen ditu, eta, gaur egun mailegu pertsonalenak (interes baxuagokoak, %7-8 batez beste) eta revolving txartelenak (%19 eta %20 artekoak egun) bereizten baditu ere, ez da beti hala izan. Epaia kaleratu zenean, %24,6 zen batezbestekoa, eta hortik gorakoak lukurreriatzat jotzen hasi ziren epaitegi batzuk.
Hori zuzendu du Goreneko salak, eta ebatzi du revolving txartelen interesen batezbestekoa kontuan hartu behar dela. Egun, %19,67 da. Abusuzkotzat jo dute hortik gorakoak izatea, eta zehaztu dute orduan baliogabetu ahal izango direla kontratuak, eta bezeroek eskatu ahal izango dutela bankuek kobratutako gehiegizko dirua itzultzeko.
Gorenak argudiatu duenez, indize hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta tarte txikiagoa egongo da kreditu eragiketaren prezioa lukurreriarik egin gabe handitzeko, eta gaineratu du irizpide bat ezarriko ez balitz, egoera «absurdoak» sortuko liratekeela: adibidez, revolving kreditu eragiketa bat lukurreriatzat jo ahal izateko, interesak %50era hurbildu behar izatea.
Jarrera «oldarkorra»
Gorenak gogoratu du Espainian lukurreriaren erregulazioa «zehaztugabea» dela, eta inguruko beste herrialde batzuetan legeek portzentaje edo parametro jakin batzuk ezartzen dituztela. Salako magistratuen iritziz, zehaztugabetasun horren ondorioz, epaileek ponderazio lana egin behar dute. Horrez gain, azpimarratu du beste elementu batzuk ere hartu behar direla kontuan.
Horren harira, revolving-ei buruzko aurreko epai batean adierazitakoa berretsi du Gorenak: bankuek ezin dituztela hain interes handiak kobratu, bezero askok ezin dituztelako ordaindu; batez ere, bankuek kredituak ematen dituztelako bezeroen kaudimena aztertu gabe. Eta horri beste hau gehitu dio: bankuek ezingo lituzketela kontratu horietako asko lortu ez balitz «komertzializazio teknika oldarkorrak» erabiltzen dituztelako.