Donostialdeko metroaz “gogoeta” egiteko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Reyes Carrere EH Bilduk Donostiako Udalean duen bozeramaileak Donostialdeko metroaren lanez “gogoeta” egiteko eskatu dio Jaurlaritzari.


KPIa kontuan izango duen indize berri bat sortuko dute, eta horren arabera eguneratuko dituzte pentsioak. Modu horretan, bertan behera geldituko da Mariano Rajoyren gobernuak (PP) ezarritakoa (%0,25eko igoera defizita dagoen urteetan). Lan bizitza luzatzea ere babestu dute, baina salbuespenak eskatu dituzte erretiro aurreratuak zigortzeko orduan.
Batzordeak, halaber, proposatu du 2023a baino lehen argitzea sistema finantzatzeko modua. Pentsioekin lotura zuzena ez duten zenbait gastu kentzea da xedea, hala sistemaren zorpetze maila ez handitzeko.
Espainiako Gobernuaren asmoa da gomendioen taula horrek alderdi guztien babesa jasotzea. PPk, baina, eskatu du patronalarekin eta sindikatuekin akordio bat egitea autonomoen kotizazioen sistema berritzeko. Kuota diru sarreren araberakoa izatea nahi du.
Kontseilariak parlamentuan eman zituen azalpenak, eta gobernua lanean ari dela nabarmendu zuen. «Partida jokatzen ari gara, eta zeresana duten eragile guztiekin hitz egiten ari gara». Eragile horiek zerrendatu zituen: enpresa «modu nabarmenean», Eusko Jaurlaritza, Espainiako Industria Ministerioa eta Renfe. Erakunde publikoak izendatu zituen, Aierdiren arabera, Trenasak 2,5 milioi euroko diru laguntza publikoak jaso baititu: 1,8 milioi 2010aren aurretik; 373.000 euro 2010. eta 2011. urteetan; eta beste guztia, 300.000 euro inguru, hurrengo urteetan.
Aierdik azaldu zuen Sodena Nafarroako Gobernuaren elkarte publikoak parte hartzea izan duela Vectia eta Solarisen. Sodena 2016an sartu zen Vectian, enpresaren %30 hartu eta beste guztia CAFen esku utzita. 2018an kapitala handitzea erabaki zuten, eta urte hartako ekainean CAFek Poloniako Solaris autobus ekoizlea erosi zuen; hark xurgatu zuen Vectia. Horren ondoren, eta Vectian jarritako diruaren truke, Sodenak Solarisen %2,8 jaso zuen.
Tratu hartan, CAFek eta gobernuak adostu zuten Nafarroa izango zela lehentasuna Solarisek Poloniatik kanpo ibilgailu elektrikoak ekoitziko balitu, eta Trenasa izatea Vectiaren hornitzaile nagusia. Dena, baina, ez zen akordioa izan, eta 2019an lehen «desadostasunak» hasi ziren bi zatien aldean, «autobusak Polonian edo Castejonen eraikitzearen kostuen artean alde handia zegoelako». Oposizioa kritiko agertu zen gobernuaren kudeaketarekin, baina alderdi guztiek eskaera bera egin zioten CAFi.
Hidrogenozkoa, Parisen
Castejongo gatazkatik urrun, CAFek, Solarisen eskutik, hidrogeno bidezko bere lehen autobusa estreinatu du Parisen. Frantziako hiriburuko garraio publikoa kudeatzen duen enpresetako batek egin zuen enkargua. Solarisek beste 57 salduta ditu dagoeneko hainbat herrialdeetan. Ibilgailu horiek Poloniak ekoitzi dituzte.
Baina zenbaki gorriek hor jarraitzen dute. Urte arteko datuetan, 2019ari begira, oraindik ere atzeraldi sakonean dago ekonomia: iazko hirugarren hiruhilekoan baino %7,7 uzkurragoa da hiru lurraldeetako BPGa. Iazko urtearekin alderatuta, 2020ko hiruhileko guztiak joan dira gorrian. Lehen hiruhilekoko BPGa 2019ko epe berekoa baino %3,2 txikiagoa izan zen, pandemiak martxoaren erdia hartu zuelako. Bigarren hiruhilekoan, konfinamendurik gogorreneko hilabeteetan, ekonomia %19,5 uzkurtu zen 2019ko kopuruen aldean. Eta hirugarreneko -%7,7ak erakusten du oraindik urrun daudela krisi aurreko zenbakiak.
Eustaten aurrerapenaren arabera, aurreko hiruhilekotik, enpleguak %13,3ko hazkundea izan du hirugarren hiruhileko honetan, baina 2019ko epe beretik %6,5 jaitsi da enplegua lanaldi osokoak diren lanpostuetan. Hala ere, Eustatek azaldu du hor Kontuen Europako Sistemak lanpostuen definiziotik kanpo uzten dituela aldi baterako erregulazioan dauden langileak.
«Datu onak»
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuaren iritziz, hazkundearen «datuak onak dira», aurrez iragarritakoak baino hobeak, baina, haren ustez, «pandemia kontrolatzea izango da egiaz gakoa». Jaurlaritzak, irailean, iragarri zuen urte arteko BPGa %11,9 jaitsiko zela uztailetik irailera, eta jaitsiera hori lau puntu txikiagoa izan da (-%7,7). Hala ere, Azpiazuk adierazi du kopuru horiek aurrerapena direla, eta abendura arte itxaron beharko dela behin betiko datuak zeintzuk diren ikusteko.
Enpleguan ere, Eustatek emandako datuak Jaurlaritzak aurreikusi baino hobeak izan dira, eta «jarduerarako itzulera nabarmena adierazten dute». 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta enplegua %9,2 jaitsiko zela uste zuen Jaurlaritzak, eta %6,5 gutxitu da.
Datu positiboak azpimarratzeaz gain, Azpiazuren sailak zuhurtasun mezua ere eman du: «Orain, zalantza bat dago: kutsatzeen oraingo olatu honek eta martxan jartzen diren mugaketek laugarren hiruhilekoan eraginik izango duten ala ez». Irailean egindako iragarpenean, Jaurlaritzak aurreratu zuen uste zuela ekonomiak %10,1eko jaitsierarekin itxiko duela 2020a.
Iraileko termometroa
Pedro Azpiazuren sailak plazaratu du, hain zuzen, Euskal Ekonomiaren Termometroaren iraileko zenbakia. Ehun aldagaitik gora kontuan hartzen dituen adierazle horrek dio atzeraldian jarraitzen duela ekonomiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bost hilabetez jarraian gora eginagatik ere, 150eko eskala batean 41,6an dago termometroa, hazkundea adierazten duen 50etik behera.
Termometroaren arabera, industriak susperraldirako urrats txikiak egiten jarraitzen du, eta sektorean dagoen giroa nabarmen hobetu da. Zerbitzuen multzoak ere irudi ona eman duela dio, baina joera horretatik kanpo utzi du turismoaren sektorea, hoteletan igarotako gauak eta aireportuetako bidaiari mugimenduak «oso txikiak» izan direlako. Enpleguan, berriz, moteldu egin da jaitsiera.


