CCOOk, UGTk eta ITPk adostutako aurreakordioa berretsi dute langileek

ITP Aerok eta CCOO eta UGT sindikatuek adostutako aurreakordioa berretsi dute jarraitzaileek eta militanteek batzarretan. ELAk ez du sinatuko. 2020ko urriak 20.



2018ko azaroan hil zen behargina, amiantoarekin lanean ibili izanak eragindako gaixotasun baten ondorioz. 1971 eta 1972 artean sei hilabetez aritu zen CAFen, eta trenak muntatzeko lanetan zela izan zuen kontaktua amiantoarekin. CCOOk adierazi du epaimahaiak «frogatutzat» eman duela CAFen instalazioetan amiantoaren eraginpean egon zela, eta hura manipulatzeko lanetan ez zela langilea babesteko ekipamendurik eta segurtasun sistemarik erabili.
Sindikatuak salatu du CAFek argudio «eskasak» erabili dituela epaiketan bere erantzukizuna ukatzeko. Besteak beste, amiantoaren arriskuaz iritzi publikoa aldarazi nahi izana egotzi dio enpresari, eta gogorarazi du langilea gaixotu zen garairako bazegoela amiantoagatik babesteko neurrien inguruko erregulazioa.
Helegitea beste kasu bati
Duela bi aste ere amiantoagatik hildako beste langile baten kasuagatik zigortu zuen Donostiako auzitegi batek CAF, eta haren senideei 133.655 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen. Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak salatu duenez, ordea, enpresak helegitea aurkeztu du.
Senideek hildakoaren birikak izoztu zituzten, eta 2017an eginiko txosten batek frogatutzat eman zuen amiantoagatik hil zela langilea. Elkarteak gogorarazi du enpresa aurrez ere ahalegindu zela zalantzan jartzen langilearen biriketan amianto zuntzak zirela frogatzen zuten mediku txostenak. CAFek tabakismoa argudiatu zuen epaiketan kalte-ordaina erdira murrizteko.
Asviamie elkarteak CAFi egotzi dio helegitearen bidez bere erantzukizunak ukatu nahi izana, eta amiantoaren eraginez enpresaren Gipuzkoako lantegietan hil diren 55 langileri «trufa» egitea. «Amiantoaren arriskua ezkutatu zuten, eta ez zieten jaramonik egin hainbat hamarkadatan», salatu du elkarteak. Eta gaineratu du datorren astelehenean, urriaren 26an, CAFen aurkako beste kasu bat epaituko dutela, amiantoaren ondorioz hil zen beste langile bati dagokiona.
Itxialdiak eta hark ekonomian izandako eraginak ñabardura txikienean ere lupa jartzea dakar. Historian, uztailetik abuzturako jauzian esportazioek behera egin izan dute, baina aurten joera ezberdina beharko lukeena ez da izan horrela. Ez behintzat EAEn, hiru probintziek egin baitute behera abuztuan (-%32): Araban, 663 milioitik 245era jaitsi da; Bizkaian, 639tik 499ra; eta Gipuzkoan, 554tik 534ra. Guztira, hilabete batetik bestera 588 milioi euro gutxiagoren merkantziak bidali dituzte atzerrira.
Datu horiek zuzenean egiten dute talka Nafarroakoekin, hilabete arteko aldean gora egin baitzuen. Uztailean 550 milioi euroren esportazioak egin zituzten Nafarroako enpresek; abuztuan, berriz, 597koak (+%8,5). Inportazioek ere gora egin zuten uztailetik abuztura, 277 milioi eurotik 292ra. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aldiz, inportazioek ere behera egin zuten: 1.339 milioitik 1.095era. Abuztuan, Hegoaldeko esportazioak inportazioak baino 489 milioi handiagoak izan ziren. Balantza komertzialak alde jarraitzen du.
Hilabetez hilabeterako bilakaeran behera egin zuten esportazioek, baita urtez urteko alderaketan ere. Kasu horretan aldea nabarmenagoa da, eta agerikoa da pandemiaren eraginak indarrean dirauela. Izan ere, iazko abuztuarekin alderatuta, Hegoaldean %17,1 jaitsi ziren esportazioak. Lurraldekako alderaketan, Bizkaiak izandako %22ko jaitsiera da nabarmenena.
Balantza komertziala
Pandemiaren arrastorik garbiena, dena den, abuztura arte pilaturiko datuetan ikusten da. Urteko lehen zortzi hilabeteetako Hegoaldeko esportazioak iazkoak baino %19,95 apalagoak dira. Parametro horretan ere, Nafarroako datuak hobeak dira, -%17,1, EAEko -%21,2arekin alderatuta. Urteko balantza komertzialari dagokionez, Hegoaldeko enpresek 5,679 milioi euro gehiago esportatu dituzte inportatu baino. Alde horretatik, beste behin, Nafarroaren datua hobea da, inportaturiko euro bakoitzagatik bi esportatu baititu 2020an.
Datu guztiak batera aztertzeak, baina, ez du argazki erreala erakusten, sektore batzuetatik bestera alde handia egoten da eta. Eustatek ematen ditu datuak, eta iazko abuztuarekin alderatu ditu. Horiek hala, produktu energetikoen esportazioa da gehien jaitsi dena: %60,4, eta horrek eragiten du Bizkaiko ia jaitsiera osoa. Araban garraio materialak (%43) eta metalak eta manufakturak (%29) dira kolpea gehien nabaritu duten sektoreak, eta Gipuzkoan, batez ere, plastikoak eta kautxuak: -%49. Nafarroan, autogintza %65,8 jaitsi da. Hala ere, askogatik da lurraldean pisu handiena duen sektorea, esportazioen %38,9rekin. VWk ekoizpen urte historikoa izan zuen 2019an, eta horrek are deigarriagoak bilakatzen ditu alderaketak. Bigarren sektorea ekipo ondasunak dira (%29,6).
Eta nora joan dira produktu horiek? Alemania da erosle handiena (%17,1), Frantziaren (%15,5), AEBen (%6,9) eta Erresuma Batuaren (%6,1) aurretik. Nafarroaren kasuan, Frantziak (%17,3) aurrea hartzen dio Alemaniari (%15,1), Italia (%9,7) eta Portugalen (%3,1) aurretik. Kalkulu horien egileek ez dituzte esportazio moduan kuantifikatzen Espainiara eginiko bidalketak.



1 Zenbateko igoera izango dute freskagarriek? Egun, BEZ murriztua dute (%10), eta Espainiako Gobernuak BEZ arrunta ezarri nahi die: %21. Funtsean, nazioarteko erakundeen eskaera beteko du, Europako herrialde gehienetan %19-21eko zerga baitute edari horiek, edo tasa berezi bat —Frantziak eta Kataluniak, esaterako—. Hego Euskal Herrian bildutakoaren parte bat, itundutakoa, bertako administrazioen esku geratuko da, gainerako BEZekin bezala.
2 Sarean zabaltzen ari dira taberna batean 2,5 euroko kostua duen freskagarri batek 2,75 euro balioko duela. BEZa zeharkako zerga bat izanik, badu logika hori esateak, baina ez du zertan hala izan, eta neurriaren kontra daudenen mezu interesatu bat ere bada. Igoeraren parte bat produktoreek eta saltzaileek ere har dezakete, BEZa igota ere etekin handiko produktuak izango baitira. Edari alkoholdunena, adibidez, %42 da; tabakoarena, %80.
3 Nor dago alde eta nor kontra? Helburua da osasunaren mesedetan edari horien kontsumoa gutxitzea, eta ikerketek diote hala gertatzen dela oro har, baina azterketa batzuek erakutsi dute ez hori ez dela hain modu nabarmenean gertatzen, besteak beste produktu horiek eskuragarriago daudelako, osasungarriagoen alboan. Kontsumitzaileen elkarte batzuek uste dute bigarren horien BEZa ere jaitsi beharko litzatekeela. Edari freskagarrien produktoreentzat, berriz, «ideologikoa» da erabakia, eta ohartarazi dute ostalariei egingo diela kalterik handiena.
4 BEZa igotzea beti izaten da eztabaida politikorako iturri: oraingo honetan ere bai? Ez dirudi hala izango denik, zeharka bada ere Europak inposatutako erabakia da eta. Gobernuaren asmoa da aurrekontuen negoziazioarekin batera adostea —urte hasierarako—. Euskal alderdiek ere ez dute trabarik jarriko, erantzukizuna ez baita bertako erakundeena izango —BEZaren kasuan, inoiz ez—. Hori bai, etekina aterako diote. Euskal ogasunek bazuten aukera tasa berezi bat ezartzeko, 2017an Kataluniak egin zuen bezala, baina uko egin zioten, diru gutxi bilduko zutela argudiatuta. PPko Cristobal Montoro saiatu zen zerga igotzen, baina atzera egin zuen, erremolatxa eta azukre ekoizleen presioagatik.
5 Plastikoak ere zergapetuko ditu Madrilek. Bai. Hori ere Europak eskatuta, eta ingurumen politikek baldintzatuta. Berrerabilgarriak ez diren ontziak fabrikatzeagatik eta inportatzeagatik, 0,45 euro kilogramoko.