Getariako Txakolin uzta berriaren 3,1 milioi botila merkaturako dira
La Denominación de Origen Getariako Txakolina ha presentado este viernes los datos de la producción de la cosecha 2019 de txakoli de 3,1 millones de botellas.
Donostian egun osoko jardunaldia antolatu du ekintzailetza eraldatzailea bultzatzen duen KoopFabrika programak, urtarrilaren 24an. Baserriguneetako zein hiriko esperientziak eta ahotsak jasoko dituzte Udal Liburutegiko sotoan, San Jeronimo kalean.
Baionako Estitxu Robles Arangiz kolegioko langile gehienak grebara batu ziren atzo, eta ikastetxea hetsirik egon zen. Ipar Euskal Herriko beste hainbat ikastetxetan ere ohi baino grebalari gehiago kontatu zituzten, Donibane Garaziko Nafarroa lizeoan, adibidez.
Txomin Hiriart Urruti historia irakaslea da Estitxu Robles Arangiz kolegioan, eta honela azaldu zituen arrazoiak: «Greban gara erreforma honen salatzeko. Gobernua zuzengabetasun osoz ari da; aberatsen eta xumeen arteko zuloa etengabe handitzen du». Irakasleak grebarako prest daudela gehitu zuen: «Gure ikastetxea bosgarren aldiko hetsia da, eta sentitzen dugu irakasleen baitan zerbait mugitzen ari dela. Gure artean saretzen ari gara, eta, horren bidez, eraginkorragoak izan gaitezke».
Trenbideetako langileek begi onez ikusi dute beste sektoreen mobilizazioa. Julien Delion CGTko kidea da, eta abenduaren 5ean ekin zion grebari: «Gure greba zaila da, luzea da, baina oraindik indarrak baditugu. Beste sektore batzuk mugitzen ari dira, ikastetxe batzuk hetsi dituzte, Frantziako portu andana blokeatuak dira… Hainbat sektoretako langileen arteko elkartasunari esker lortuko dugu irabazi arte segitzeko indarra». Trenbideetako langileek greba arintzeko hautua egin zuten atzoko biltzarrean: intersindikalak deituriko egunetan greba eginen dute, baina ez dute greba iraunkorra segurtatuko.
Manifestazioaren ondotik, dozenaka ekintzailek Baionako Herriko Etxera jo zuten, bertan bazelako LREM alderdiaren bilkura bat. Protestariak egoitza barnera sartu ziren, baina Frantziako Poliziak bilkura gelara hurbiltzea eragotzi zien. LREM alderdiari eta Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteari «erreforma suntsitzaile hori bukatzeko» eskatu zioten ekintzaileek.
Arazoa oso serioa da Txinarentzat. Txerrikia da txinatarren elikaduraren zutabe nagusietako bat: 1.400 milioi lagunek kontsumitzen duten okelaren %60 da txerrikia. Datu ofizialik ez dago, baina, kalkulu batzuen arabera, Txinak 2018an zituen 400 milioi txerrietatik ia erdiak galdu ditu. Horrek esan nahi du urte horretako abuztuan planeta osoan zeuden txerrien laurdenak sakrifikatu dituztela izurri afrikarra zutelako edo hura izateko arriskuan zeudelako. Gizakientzat ez, baina txerrientzat oso birus arriskutsua da: aberea hiltzeko arriskua ia %100 da. Gainera, itsasoa zeharkatu eta inguruko zenbait herrialdetara ere hedatu da: Filipinetara, esaterako.
Txinako Gobernua hondamendia arindu nahian dabil, gizartea asaldatzen duen gai bat baita txerri eskasiarena. Horrela, haragi izoztuaren erreserbak erabili ditu, orain arte herritar gehienentzat ezezagunak ziren erreserbak. Krisiaren kudeaketan data garrantzitsua da urtarrilaren 25a: egun horretan ospatzen dute txinatarrek Urteberria, eta hura da txerria gehien kontsumitzen den eguna. Eskasia arintzeko, erreserbetatik 20.000 tona atera ditu Pekingo gobernuak —jada 120.000 tona erabili ditu—.
Zenbateko erreserbak geratzen diren, hori inork ez daki zehazki, baina egoeraren larria erakusten du Txinak AEBetako txerrikiaren gaineko muga zergak kendu izanak. Merkataritza gerra arintzeko borondate oneko keinu gisa saldu du Txinako Alderdi Komunistak, baina beharrak bultzatutako neurri bat da.
Kalte handiena, abeltzainei
Kontsumitzaileei eragin die gutxien txerrikiaren izurriteak: abeltzainen egoera da larriena. Asko, etxalde txikietakoak bereziki, dena galtzeko beldur dira. Kritika ugari jaso dituzte agintariek, birusaren hedapena kontrolatzeko neurriak berandu etorri direla eta. Beste batzuk kexu dira abeltzainei emandako laguntzak oso txikiak direlako. Txerri bakoitzeko 1.200 yuan ematen ditu gobernuak (150 euro); gutxiegi abeltzainentzat, baina asko estatuaren kutxarentzat.
Eta, abeltzainen zoritxarrerako, herritar gehienek ez dute ekoizleekiko enpatia handirik. «Birusa hainbeste hedatu bada, etxaldeetan higiene baldintzak penagarriak direlako hedatu da, eta txerriei ematen dieten bazkaren kalitatea eskasa delako. Espero dut gobernuak garbiketa egiteko baliatuko duela aukera», azaldu dio BERRIAri Liao Feng gazteak, Shanghain. Neurri batean arrazoia eman dio FAO Nazio Batuen elikadurarako agentziak, zikinkeria eta pentsu txarrak baitira gaixotasuna kutsatzeko bide nagusiak.
Baina zein da San Martinen pagotxa elikatzen duen bazka? Izurri afrikarra delako gaitza, 2018ko udazkenean aurkitu zutenetik Txinako txerri ekoizpena %40 murriztera behartu duena. Eta horiek txerri asko dira. Izan ere, munduko txerrien erdiak Txinan hazten eta kontsumitzen dira —gizakien populazioaren %18 bizi da han—, eta, barne ekoizpen gabezia hori asetzeko, mugez harago begira jarri da, Europatik hasita, eta nazioarteko merkatuetako prezioa handitu du. «Txina munduko txerriki guztia eramaten ari da; sekulako mugimendua dago merkatuetan». Iñaki Aduriz Uvesco taldeko —Super BM eta Super Amara— haragi produktuen arduradun nagusia da, eta badaki zertaz mintzo den, 31 urteko esperientzia baitu sektorean. «Egoera oso ona da haztegientzat. Eskaera igoera lehengaiaren prezioan nabaritu da — %50 inguru igo dela esango nuke—, eta ekoizpenean ere bai. Prezioari dagokienez, txuletan nabaritu da, saiheskian… Alor guztietan, baina batez ere produktu industrialetan», zehaztu du. Inguruko hiltegi handiena Lleidakoa da (Katalunia), eta hark zehazten du astero banatzaileek zenbat ordaindu behar duten txerri haragi kilo bakoitzeko —bizirik pisatzen dute—. 2019 urtean, kiloko 1,04 eurotik 1,49rainoko gorako bidea egin du prezioak.
Besteak beste, Katalunian erosten du lehengaia Embutidos Arbizu enpresak, baina baita Nafarroan bertan eta Teruelen (Espainia) ere. Arbizuri (Nafarroa) hain ospe handia eman dioten txistorren ekoizleetako bat da. Astero hamabi eta hamalau tona txistor eta hirugihar ekoizten dituzte, eta negu partean hogei tonaraino iritsi dira. Ainara Goikoetxea enpresako ordezkarietako bat da, eta arduratuta dago egoerarekin. «Prezioa goraka doa etengabe; astero bost edo hamar zentimo igotzen da. Guk erosten ditugun txerri atalak, gainera, gehiago garestitzen ari dira. Guretzat hori da okerrena, oso zaila delako igoera azken produktuaren salneurrian sartzea, eta gure irabazi tartean eragiten digu; estutu egin behar dugu». Ardura logikoa da; 1960ko hamarkadan sorturiko enpresa bat da, eta, aurretik lehengaiaren prezio igoera handi puntualak izan dituzten arren, ez dute ezagutu hain luzaroan iraun duen «goraldirik».
Dendetan, oraingoz gutxi
Txina eta hiltegiak urrun gelditzen zaizkio kaleko kontsumitzaileari. Saltokietan, baina, igoerak ez du hainbesteko islarik izan, oraingoz. «Gehiago igoko zela uste nuen; guri banatzaileak prezioa antzera mantendu digu. %20 igoko zen, agian gutxiago. Guk iaz txerri txuleta kiloa 6,20 euroan genuen, eta orain, 6,50ean. Igoera hori, gainera, abenduan iritsi da. Txerriki landua, adibidez, oraindik ez dugu igo. Baina garai txarragoak etorriko direla uste dut». Iragarpena Olga Gonzalezena da, Albizu harategiko mostradoretik egina, Eibarko Ubitxa auzoan (Gipuzkoa). 34 urteko esperientziaren ahotsa da. «Guk gutxi igo dugu; auzo batean egiten dugu lan, eta kalitate bereko generoa izan arren, ezin duzu prezioa herriko erdigunean bezala igo»
Gonzalezen hitzak bere egin dituzte Acerok eta Adurizek, saltoki handietan ere txerri freskoaren prezioa ez baita hainbeste garestitu. Acero: «Salmenta prezioek ez dute gorakada hori guztia izan. Balio kate guztian eraginkortasuna hobetuz, igoera hori salmenta preziora ez eramatea lortu dugu. Baina erosketa prezioak igotzen jarraitzen badute, salmenta prezioek ere gorakada izango dute». Lotura logikoa da. Uvescon ere antzera mintzo dira: «Gure irabazi tartearen aurka egin dugu; pixka bat ukitu dugu prezioa, baina ezin dugu igoera hori dendako preziora eraman. Kasu batzuetan, ez dugu irabazten, edo eskaintza gutxiago egiten ditugu. Harategian baino, produktu industrialean nabaritu da gehiago: saltxitxetan, urdaiazpikoan… merkatua hala dabil».
Adurizek beste gako bat erantsi dio azalpen argigarriari: txerri haragiaren balizko estatusa. «Txerrikiak irudi bat du, txekorra baino merkeagoa da, eta haren eta oilaskoaren artean dago. Erosleari eramatean, hori kontuan dugu. Beste gauza bitxi bat pasatu da: txerri iberikoa ez da hainbeste igo, ekoizpen handia dagoelako, eta ezin duzulako txerri zuria iberikoaren prezioan jarri. Horregatik diot ez dugula prezioa igo».
Txistorra saltzean ere hori kontuan dutela azaldu du Goikoetxeak. «Gu zentimora goaz, eta ukitu dugu prezioa; tira, txerrikia egiten dugun guztiok ukitu dugu, baina ez beharko genukeen adina. Askotan parra egin dugu, edo irabazi tarterik ia ez izan. Baina tira, gurean ere ez da hainbeste igotzen; bi euro balio duen txistorra edo hirugiharra hogei zentimo igoz gero, ia ez da nabaritzen; produktu merkeak dira, edozeinen aukeren barruan jarraitzen dute, eta igoera horregatik ez dituzu zure ohiturak aldatzen». Goikoetxeak arrazoitu egin du azken esaldi hori. «Guk, esaterako, kontsumoan ez dugu aldaketarik nabaritu. Kontrakoa: goraka egin dugu. Egin dugun guztia saldu dugu 2019an».
Txerrikumea, gutizia
Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak bederatzi bat kilo txerri haragi fresko kontsumitzen ditu urtean, eta horiei gehitu behar zaizkie produktu gazituak eta txerriki landuak. Txistor egileek ez dute alderik nabaritu kontsumoan. Eroskin ere ez dute beherakadarik ikusi, haragi batetik besterako bidea baizik. «Igoerak txerri haragiaren salmentari eragin dio; kilotan gutxiago saldu dugu, baina kilo horiek beste haragi guztiek hartu dituzte. Txerriki prestatuetan ere sumatu dugu mugimendu hori», azaldu du Acerok. Uvescon antzeko mugimendua ikusi dute: «Urtean zehar pixka bat kostatu zaigu txerria saltzea; oilaskoak, aldiz, gora egin du. Txerrikumea da gehien kostatu dena: hor bai prezioak eragina izango zuela».
Txerrikumearena ondo azaldu du Adurizek: «Txerrikume guztiak hazi egiten dira, hala nahi dituzte Txinan, eta errentagarriagoak dira ekoizleentzat. Txerrikumea gutizia da, gutxi dago». Gabonetan, esaterako, kiloa iaz baino bi edo hiru euro garestiago egon da. Bost kiloko pieza bada, hamabost euro guztira. Gonzalezek ere sumatu du. «Guk txerrikume oso ona izan dugu, freskoa, ona, kalitatezkoa, baina garesti zegoen. Gutxi saldu ditugu, eta enkarguz. Nik bezeroei beste haragi batzuk gomendatu dizkiet Gabonetan, oso puztuta zegoelako. Bestela, oro har, saltzeko garaian ez dugu asko nabaritu; haragiarekin zerikusia izandako beste krisi batzuk okerragoak izan ziren salmentarako».
Garestitzeak urte batzuk iraungo duela uste dute denek. Txinako Nekazaritza Ministerioaren arabera, herrialdea 2024an itzuliko da izurritea hasi aurreko ekoizpenera, eta ordura arte sarea botatzen jarraituko du munduan. «Nire ustez, garairik okerrenak iristeko daude», iragarri du Goikoetxeak. Eta ez da ari prezioaren gorakadaz bakarrik: «Bi urte oso txar datozela diote. Ez dela egongo ekoizle guztientzako adina haragirik. Guk zatikatze geletan erosten dugu, txerriaren zati jakin batzuk interesatzen zaizkigulako, eta hori diote han. Haragi asko dagoenean, hiltegitik deitu egiten zaituzte, eta mila kilo eskatzen badituzu 1.500 bidaltzen dizkizute. Orain, aldiz, zuk deitu behar diezu, eta mila kilo eskatzen badituzu, 800 iristen dira».
Adurizek ere uste du «urte batean edo bitan» merkatua aurrekora itzuliko dela, «baina bitartean…». Txinak inbertsioak egin ditu animalia osasuntsuak hazteko, eta espero du haien eragina aurki antzematea merkatuan. Lehengaia izateak ez du hainbeste urduritzen, duela urte batzuk hona txerri arraza bakarrarekin egin baitute lan, Duroc izenekoarekin. Nafarroan hazi eta Errioxan hiltzen dute. «Lasai gaude. Produktu oso ona da, eta berme berezia ematen digu. Guk, gainera, eskaeraren arabera egiten ditugu erosketak. Prezioak gora egiten duelako kontsumoa jaitsiko balitz, maila berean egokituko genuke eskaera», zehaztu du.
Are gehiago, Oiartzungo saltokian zortzi produktuk ez dute prezioa aldatu: whiskia, jogurta, sagardoa, kafea, kondoiak, tanpoiak, arroza eta esnea. Beste hamar produktu merkatu egin dira, haien artean freskagarriak, garagardoak, eta oliba olioa. Bakailaoa ere nabarmen merkeagoa ageri da BERRIAren saskian, baina Donibane Lohizunekoan salgai dagoen antzeko produktu batera egokitzeko aldatu izanaren ondorio da. Bakailaoaren desitxuraketa hori gabe, ez legoke alderik 2019ko eta 2020ko urtarrileko saskien artean.
Ipar Euskal Herriko saskia 40 euro garestiagoa da, eta gutxiago merkatu da. Kasu horretan ere bakailaoaren eragina ageri da; hura gabe, ordea, sei produktu baizik ez dira merkatu: letxuga, esnea, ogia, arroza, kafea, ontziak garbitzekoa, eta, batez ere, oilaskoa. Gehien garestitu diren produktuen artean daude whiskia eta txekor haragia; gainontzekoen prezioa zentimo gutxi batzuk igo da.
Oro har, merkeagoa da erosketak Oiartzunen egitea Donibane Lohizunen baino. Alde handia dago okelan, nahiz eta oraingo alderaketan oilasko oso bat merkeagoa izan Lapurdin Gipuzkoan baino. Prezio berdintsuko produktuen artean daude arrautzak, espagetiak, eta fruta. Osasun higieneari lotutako produktuak merkeagoak dira Iparraldean Hegoaldean baino, eta hori gertatzen da jogurtetan ere.