Gestampek Zamudion dituen lantegiak ixtea ekiditeko borroka egingo dute…

LAB eta ELA sindikatuek iragarri dute Gestampek Zamudion dituen bi lantegiak ixtea saihesteko borroka egingo dutela. 230 langile kaleratu nahi dituzte.


Euskal Herrian, tresna horrek langabeziari izkin egiteko modua ematen die orain 30.000 langile ingururi. Gizarte Segurantzak 35.000 milioi euroko fakturari aurre egin beharko badio ere —%60 Europako funtsekin estaltzea espero du—, albiste onak dira beharginentzat. Beren ogibidearen geroa batere argi ez dutenek arnasa hartzen jarraituko dute, eta balizko agerraldiek kinka larrian uzten dituztenentzat beti izango da flotagailu bat.
Dena den, «barra librea» eragotzi nahi izan du Madrilek, hau da, enpresek araudi berezia baliatzea koronabirusarekin lotura ez duten arrazoiengatik lan kostu batzuk diru publikoaren kontura jartzea. Horregatik, lana aldi baterako erregulatzeko txostenak pandemiari lotuta soilik eskatu ahal izango dituzte zerrenda batean dauden sektoreetako enpresek. Orokortasuna onartuko da bakarrik agerraldien eta haiei aurre egiteko neurrien kasuetan.
Koronabirusarekin lotutako hiru ABEE mota onartu ditu Madrilek. Batetik, ezinbesteko arrazoiengatik eskatutakoak daude, pandemiak izozturik utzi dituen sektoreentzat, esaterako turismoarekin lotutako jarduerentzat: bidaia agentziak, hegazkin konpainiak… Enpresok %85eko deskontuak izango dituzte kotizazioak pagatzean, 50 langiletik beherakoak badira; bestela, %75ekoak. Agerraldien ABEEa, berriz, bitan banatuko da: ezintasunezkoak eta mugadunak. Agintaritzak enpresa bat ixtera derrigortzen badu, osasun arrazoiak tarteko, %100ekoak eta %90ekoak izango dira deskontuak, lantaldearen neurriaren arabera. Bigarren kasuan mugak jarriko lituzke agintaritzak. Negozioa erabat itxi gabe, muga jakin batzuk eduki ditzakete enpresek: har dezaketen jende kopurua murriztea, ordutegia… Ostalaritzaren kasua oso argia da atal honetan. Bada, ABEE horietan deskontuak txikitzen joango dira urritik urtarrilera, baina %100ekoak izango dira hasieran 50 langile baino gutxiagokoentzat.
Beharginen lansaria ez da apalduko oinarri erregulatzailearen %70etik behera, erregulazioan hasi eta sei hilabetera, ohiko ABEEetan gertatzen den antzera. Dosier horietan apaldu egiten dira ordainketak 180 egun igaro eta gero: %50era jaisten da oinarria, langabezia sari arruntarekin gertatzen den bezala. Sindikatuen eskaera hori aintzat hartu du gobernuak, eta luzatu egingo da soldata arruntaren %70 jasotzen den epea, 180 eguneko epe hori 196 egunekora luzatuz. Helburua da urtarrilaren 31 arte ABEE berezietan dauden beharginek beren soldataren %70 jasotzea.
Ez, kontagailua zerora esan diotena hitzartu dutelako. Martxoan erregulazio batean sartu zirenek beren langabezia saria gastatu gabe jarraituko dute, beren kontagailua zerora eraman duelako akordioak. Pandemiaren apartekotasuna aintzat hartuta, Madrilek aldatu egin du araua langileek ez dezaten beren langabezia gastatu.
Dekretuak jaso du ABEEen deskontuak izan dituzten enpresek ezingo dutela sei hilabeteko epean kaleratzerik egin ABEEa erabili eta gero. Zigor ekonomikoa oso handia da, eta enpresek ezingo liokete aurre egin. Modu horretan, Madrilgo gobernuak bermatu nahi du langabezia tasa ez igotzea igo dena baino askoz gehiago. Milioi bat inguru langabe gehiago egon zitezkeen egun lanik gabekoen zerrendatan, ABEEen tresna zabaldu izan ez balitz. Hego Euskal Herrian, 230.000tik gora egon ziren erregulazio berezian, baina gaur egun 30.000 inguru dira, gehienak jarduerara itzuli direlako.
Bai, Espainiako Gobernuak onartu du prestazio berezi bat sasoika lanean ibiltzen direnentzat, sektore zehatzetan. ABEE batean egon badira, eta, ondoren, kontratua agortu bazaie jarduerarik ez dagoelako, prestazio berezi hori jaso ahal izango dute. Batik bat turismoaren alorrean izango du eragina neurri horrek.
Berpiztu programaren nondik norako nagusiak aurkeztu zituen atzo Urkulluk, Idoia Mendia lehendakariordearekin eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuarekin batera. Plan zehatza hilabete barru edo aurkeztu nahi du Gasteizko gobernuak, beste eragile batzuen ekarpenak jaso ondoren. Foru aldundiak, sindikatuak, patronala, kooperatibak, Elkargi eta beste deituko ditu hurrengo asteotan, plana osatze aldera.
Oraingoz, Berpiztu programak ez dakar berritasun handirik. Urkulluk, Mendiak eta Tapiak aipatutako lehentasunak eta asmoak gobernu programan agertutakoak dira, eta Jaurlaritzaren azken urteetako egitasmoak ageri dira hor, pakete batean bildutakoak dira, osotasun bat emateko gobernuaren politikari.
Programaren dirua gobernuaren baliabide propioek osatuko dute, baina Europako Batasuneko Next Generation programatik sosak etor daitezkeela ere kontuan hartu du Jaurlaritzak. Dirua jaso dezaketen hainbat proiekturen aurkezpenean laguntzen ari da gobernua, urriaren erdialdera bidali behar zaizkiolako Europako Batzordeari. Edonola ere, Urkulluk ez du EBren sosik espero datorren urtearen bigarren erdira arte, gutxienez.
135.000 enplegu sustatu
Berpiztu planaren zenbaki nagusiak jada prest ditu Jaurlaritzak, eta handinahiak dira: 135.000 enplegu sustatu nahi ditu; 6.000 enpresaren sorrera lagundu nahi du; ikerketa eta garapenerako 1.000 proiektu berri bultzatu behar ditu; 10.000 industria babestu…
Berpiztu programaren ardatzetako bat izango da «enpresa ehunaren eta sistema osoaren lehiakortasuna sendotzea», ArantxaTapiaren arabera, halakorik ez badago, «nekez sortuko direlako lanpostu berriak».
Sei esparrutan ekin nahi du Gasteizko gobernuak. Azpiegitura ekonomikoak eta gizartekoak dira horietako bat, «industria lehiakor batek jarduera errazten duen ekosistema behar baitu». Arlo horretan Bilboko portua trenbide sarearekin lotzea aipatu du, baina baita ur sarea hobetzea eta osasun azpiegituren eta eskolen energia eraginkortasuna hobetzea ere.
Bigarren esparrua ikerketa eta garapenaren aldeko apustua handitzea izango da. I+Ga bultzatzeko urtero %6 gehiago emateko konpromisoari eutsi dio Jaurlaritzak, eta Tapiak iragarri du Adimen Artifizialeko Zentro bat eraikiko duela eta beste data-center bat jarriko duela ekinaldi pribatuaren laguntzarekin.
Trantsizio energetikoari dagokionez, Europako Itun Berdearen haritik jarraituko du Jaurlaritzak, eta agindu du industria hondakinak tratatzeko estrategia bat landuko duela, enpresen lankidetzarekin.
Industria eta enpresak laguntzeko oraingo programekin jarraituko du Urkulluren gobernuak, besteak beste, Finkatuz funtsaren bitartez enpresen kapitalean sartzen. Enpresen nazioartekotzea bultzatzeko SPRI bulegoen sarea zabalduko dute.
Berme gehiago
Elikaduraren esparruari ere helduko dio Berpiztu programak. Banaketa sare laburrak sustatuko dituzte, arrantzale eta nekazarien belaunaldi aldaketa lagunduko, eta landa eremuen dibertsifikazioan sakonduko.
Azkenik, merkataritzan, turismoan eta kultura «negozio molde berriak»lagunduko dituzte.
Diruaren zati bat enpresei maileguak eskatzeko bermeak izango dira. Mila milioi euro jarri zituen hor krisiaren hasieran, Elkargirekin batera, eta beste 500 milioi eskaini zituen gero, baina oraindik azken zati hori erabili gabe dago. Legealdi osoan 3.700 milioi eurora arte bermatzeko prest da gobernua, batez ere enpresa txikiei eta ertainei begira.



Arre egitea erabakiz gero, ziurrenez gai arantzatsuenak EBren negoziatzaile nagusi Michel Barnierrek itsaspeko elkarrizketak deitutako horietarako utziko lirateke. Pisuzko aholkularien ardura litzateke adostasunak topatzea urriaren 4tik urriaren 15era arteko tartean.
Izan ere, urriaren 15ean eta 16an Batasuneko estatuburuek egin behar duten kontseilua izango da negoziazio horietarako epemugetako bat. Eta Erresuma Batuko lehen ministro Boris Johnsonek ere irail hasieran jarrera gogortu zuenean, epe bera jarri zuen akordio baterako. Gehienera, urriaren amaierarako astia emango du erlojuak, akordioak denbora behar duelako Europako Parlamentuaren eta Erresuma Batukoaren oniritzia izateko.
Merkataritza akordio berriak, bedeinkapen guztiekin, urtarrilaren 1erako egon behar du prest. Orduan amaituko da brexit-erako trantsizio epea, orduan Erresuma Batua hirugarren herrialde bilakatuko da, EBko egitura eta legedietatik aske. Berez, ofizialki ez dago trantsizio epe hori luzatzeko aukerarik, uztailaren 1a baino lehen eskatu behar zen luzapena, eta Londresko gobernuak uko egin zion.
Horiek horrela, 2021eko urtarrilaren 1ean, agertokiak oso desberdinak izan daitezke merkataritza itun bat egon ala ez. Akordiorik gabe, aduanak eta muga zergak itzuliko lirateke, irlaren eta Batasuneko herrialdeen arteko merkantzien joan-etorriak zailduz, salgaiak garestituz…
Amildegia oraindik hor dago. Baina, orain bi aldeek akordioa nahi dutela dirudi, eta mahaiaren beste aldean «malgutasuna» ikusten dutela. Hori diote alde bateko zein bestekoek, bi negoziatzaile nagusiek —Barnierrek eta Erresuma Batuko David Frostek joan diren egunetan izandako elkarrizketa informalak aipatuz. Hala ere, zuhurtasuna erabatekoa da bai buruzagien bai haien ondokoen adierazpenetan.
Gai zailak
Izan ere, hor jarraitzen dute oztopoek. Bi dira gai zailenak: batetik, arrantzarena, eta, bestetik, estatu laguntzena. Akordiorik ez badago, Europako Batasuneko arrantzaleek —eta, horien artean, euskal arrantzaleek— ezingo dute arrantzarik egin Erresuma Batuko uretan. Hori zen, hain zuzen, brexit zaleen ikurretako bat. Baina ur britainiarrak oso garrantzitsuak dira batasuneko arrantzaleentzat, eta Europako Batasunak orain arteko sarbide maila mantentzea nahi luke.
Joan den astean aipatu da irtenbide bat nolabaiteko prozesu bat izan daitekeela, urte batzuk emanez ontzien sarbidea murriztuz joateko. Arrantza kuotak lirateke beste konponbide bat, britainiarren ustez, baina EBn beldur dira Erresuma Batuak kuota oso handiak nahiko lituzkeela beretzat. Hori, adibidez, frantziarrentzat ez litzateke onargarria.
Estatu laguntzekin ere eztabaida sakona dute negoziatzaileek. Erresuma Batuak ez du zehaztu nahi izan nolakoa izango den bere estatu laguntzen sistema, eta Europako Batasuna baldintza hobeagoak izan ditzaketen enpresa britaniarren lehiaren beldur da.
Beste mahaia
Merkataritza harremana negoziatzen ari diren bitartean, Johnsonen gobernua lantzen ari den Barne Merkatuko Legeak jarraitzen du Londresen eta Bruselaren arteko hartu-emanak gaiztotzen.
Brexit-erako «Irteera Akordioa ez da negoziatu behar, ezarri egin behar da; ezin da alde bakarrez aldatu, ukatu edo bete gabe utzi», esan zuen atzo Maros Sefcovickek. Europako Batzordeko presidenteordeak Michael Gove Erresuma Batuko kabinete ministroarekin bilera izan zuen atzo, hain zuzen, Irteera Akordioaren Ezarpenerako Batzordean. Barne Merkatuko Legeak akordio horretako hainbat puntu hausten ditu, bereziki Ipar Irlandarako Protokoloari dagozkionak.
Kazetarien galderei erantzunez, Sefcovickek gaineratu zuen merkataritza harremana beste mahai batean lantzen ari dela. Baina ez zuen erantzun Johnsonek bere legea bere horretan utziko balu merkataritza akordioa baldintzatuta geldituko litzatekeen. Dena dela, inor gutxik du zalantzarik horrek edozein itun berri eragotziko duela.
2021eko aurrekontu proiektua aurkeztu zuen atzo Le Mairek. Testuak dio ekonomiak aurten galdutakoaren zatirik handiena berreskuratuko duela datorren urtean, baina ez dena: %10 txikituko da 2020an, eta %8 handituko da 2021ean. 2022ra arte itxaron beharko du Frantziak pandemiaren aurreko mailara iristeko. Kopuru horiek «boluntaristak» direla erantzun dio HCFP finantza publikoen gainbegiratzaileak, beldur baita suspertze planak ez duelako nahiko inbertsio eragingo.
Hain zuzen ere, plan horretan konfiantza handia jarri du Parisko gobernuak. Esan duenez, aurten 10.000 milioi euroren bultzada eman beharko lioke, eta beste 42.000 milioi datorren urtean.
Kopuru horretatik kanpo geratuko dira Paris osasun publikoan egiten ari den gastu gehigarria eta langabezia partzialaren gastua, 31.000 milioi euro orain arte. Hego Euskal Herriko aldi baterako enplegu erregulazioen baliokidea da langabezia partziala, eta turismoarekin loturiko jardueretan eta gobernuak berariaz itxitako sektoreetako enpresetan, 2021. urtea amaitu bitartean erabili ahal izango dute.
%3ko defizita, 2025erako
Bruselak aldi baterako neurri zorrotzez ahaztea erabaki duela baliatuko du Frantziako Gobernuak kontu publikoen orekatzeari lehentasuna kentzeko. Horrela, Le Mairek esan du hazkunde ekonomikoak ekarri beharko lituzkeen diru sarrera handiagoekin estaliko dituztela zuloak, eta 2025era arte baizik ez direla berriro helduko EBko Egonkortasun Itunak jartzen duen %3ko mugatik behera.
Pentsioen erreformari eutsiko diola ere iragarri du Le Mairek, baina ez du zehaztu noiz egingo duen, ezta aurreko plana bere osotasunean indarrean jarriko duen ere.
11:00etatik 21:00ak arte izan ziren negoziatzen eragile sozialak atzo, eta sindikatuen eta gobernuaren akordioz amaitu zen bilera. Patronalak ez zuen iragarri zer egingo duen gaur, baina atzo ez zen itunera batu. Azken agiriak dio dosierretan dauden langileen lansaria ez dela apalduko oinarri erregulatzailearen %70etik behera, erregulazioan hasi eta sei hilabetera. Pandemiaren aurreko aldi baterako erregulazioetan apaldu egiten dira ordainketak 180 egun igaro eta gero: %50era jaisten da oinarria, langabezia sari arruntarekin gertatzen den bezala. Sindikatuen eskaera hori aintzat hartu du gobernuak, eta luzatu egingo da soldata arruntaren %70 jasotzen den epea.
Horrez gain, kontagailua zerora esan diotena hitzarturik da jadanik. Martxoan erregulazio batean sartu zirenek beren langabezia saria gastatu gabe jarraituko dute, beren kontagailua zerora eraman duelako akordioak. Pandemiaren apartekotasuna aintzat hartuta, Madrilek luzatu egingo du 180 eguneko muga, martxotik erregulazioan daudenek ez dezaten beren langabezia gastatu.
35.000 milioiko faktura
Bestalde, urtarrilaren 31 da epemuga berria. Ordurako, erregulazioekin nola jokatu adostu beharko dute berriro eragile sozialek. Gobernuak irekita utzi baitu atea beste luzapen bat egiteko. Ziurgabetasuna erabatekoa da, eta oso litekeena da heldu den urtarril bukaeran gutxieneko normaltasuna oso urrun egotea. Arazoa da erregulazio berri horien gastua 35.000 milioi eurokoa izango dela, kalkuluen arabera, eta kopuru horren %60 estal dezakeela Europako diruak, ez gehiago.
Horregatik eragotzi nahi du Madrilek barra librea, eta, beraz, laguntza maila desberdinak egongo lirateke hilabeteen eta enpresen neurrien arabera, betiere laguntza horiek eskatzeko zerrendan daudenentzat, gobernuak zerrendaturik izango baitu jardueraren eta egoera zehatzen arabera nork eska dezakeen laguntza. Gizarte Segurantzaren kotizazioetan deskontuak izango dituzte enpresa horiek, %85koak eta %75ekoak, 50 langiletik gorakoak edo beherakoak diren, horren arabera. Urrirako eta azarorako izango dira deskontu horiek; abenduan eta 2021eko urtarrilean, berriz, %60koak eta %50ekoak lirateke deskontuak.
Baina izango dira, era berean, enpresa guztientzat diseinatutako erregulazioak ere, edozein dela enpresaren jarduera: agerraldiekin lotutakoak. Eremu batean muga jakinak agintzen badituzte jarduera jakin batzuetan, enpresek agerraldietako erregulazioak eskatu ahal izango dituzte. Uztailaren 1etik, dosier berezi horietara jo dezakete enpresek, goi aginduz itxi behar izan badute enpresa; aurrerantzean nahikoa izango da mugak edukitzea, adibidez tabernek ezin zerbitzatzea barran.
Hego Euskal Herrian, 30.000 langile inguru geratzen dira oraindik erregulazioetan, baina 230.000tik gora egon ziren.