Bihartik hilaren 23ra arte, Itaroa Zinemak osatzen duten 35 lagunek greba egingo dute, gutxieneko soldataren gaineko lansaria aldarrikatzeko. 2019ko abenduak 18.
Eusko Jaurlaritzak Segurtasun Saileko langile lan-kontratudunen greba eskubidea urratu zuela salatu du ELAk, EAEko Auzitegi Nagusiaren epai baten arabera.
Hondarribiko Udalak Zaldunbordako makro-outletaren proiektua geldiarazi du. Zaldunbordako makro-outletaren proiektua, 2019ko abenduaren 18an, gelditu egin dute.
Greba orokorra Frantzian, pentsioen erreformaren kontra, 2019ko abenduaren 17an. Sindikatu guztiek bat egin dute lehen aldiz pentsio sistemaren erreformaren aurka.
Eusko Jaurlaritzak 2019ko abenduaren 19an onartuko du alokairuzko auto txoferdunen (VTC) erabilera arautuko duen dekretua, horren zirriborroan aldaketarik egin gabe.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Osakidetzaren lan-eskaintza publiko (LEP) berri baten deialdia onartu du, 3.103 lanposturekin. Azterketak 2020an hasiko dira.
Nafarroako pentsiodunek pentsio baxuak 1.080 eurora arte osatzeko eskatu diote Parlamentuari, Espainiako Gobernuak gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa dela ezarri arte
Euskaltelek 2019ko abenduaren 16an iragarri duenez, ituna sinatu du Telefonicarekin Asturiasera mugatuta, “kostu aldakorra” izango duen hedapen planaren barruan.
Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordeak bihartik, 2019ko abenduaren 17tik, aurrera iragarritako greba egunak bertan behera uztea erabaki du astelehen honetan.