Langabezia EAEn eta Nafarroan hirugarren hiruhilekoan: 7.400 langabe gehiago zenbatu dituzte. Langabezia tasa EAEn % 9,26koa da; Nafarroako, berriz, % 8,19koa.
Udalak, hiriko taxi-elkarteekin adostu nahi du neurria, eta, horretarako, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bilbon zenbat taxi eskuragarri dauden jakin nahi du.
Itunpeko ikastetxetako patronalak, sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila 2019ko urriaren 28an bilduko dira Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan.
Lehendakariak 4 milioi euroko deialdia iragarri du industria esparruko gailuen transformazio digitalean laguntzeko, ‘Renove 4.0 Programa’ berriari esker.
Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatuek (ELA, LAB, Steilas, ESK…), pentsiodunen elkarteek eta beste eragileek greba orokorra deitu dute urtarrilerako.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Bizkaiko kiroldegietako langileek lan-hitzarmena aldarrikatzeko greba egingo dute 2019ko urriaren 28tik azaroaren 10era.
Lan Harremanen Kontseiluak bilera deituko du gizarte ekimeneko itunpeko irakaskuntzako gatazkari heltzeko, patronalak bitartekaritza-prozedura eskatu ondoren.