ITP Aerok 600 bat langile kaleratuko ditu guztira

ITP Aero enpresak jakinarazi duenez, 600 langile inguru kaleratuko dituzte, eta euskal lantegiak ere neurri horren barruan daude.



Pandemiak ekarritako jokaleku berrian herrialdeek hartu dituzten neurriek aztarna argia utzi dute; beraz, kontuen osasunean. Defizitak aztertzen hasita, eta, kontuan hartuta herrialde guztiek ez dutela helarazi, Maltari dagokio desorekarik handiena (-%8,5); haren atzetik daude Errumania (-%7,2) eta Belgika (-%6). Bakarrik Alemaniak eta Luxenburgok eusten diote superabitari urteko lehen hiruhilekoan, %1 eta %0,1ekin hurrenez hurren.
Zorra ere gora
Zorrari dagozkion datuak ez dira hobeak, noski. Urteko lehen hiruhilekoan, 10,26 bilioi euroko zorra metatu dute euroguneko kideek, eta 11,06 bilioi, berriz, Batasuneko guztiek. Hala, euroguneko zorra 238.000 miloi handiagoa da iazko azken hiruhilekoaren aldean, eta 229.000 milioi handiagoa EB osoan. Horrek esan nahi du zorraren ratioa %86,3ra igo dela urteko lehen hiru hilabeteetan; %84,1 zen iazko azken zatian. Batasunean, %79,5 da ratio hori, eta, iazko amaieran, %77,7 zen. Ez da datu hain txarra, oraindik; duela urtebete, esaterako, euroguneko eta EBko ratio horiek handiagoak ziren: zehazki, %86,4 eta %80.
Defizita eta zorra gora doaz, beraz, baina Eurostatek garbi utzi du okerrena ez dela iritsi, eta datorren hiruhilekoak islatuko duela benetan kontu publikoen gainbehera zein mailakoa izan daitekeen luze gabe. «Egoerari aurre egiteko neurrien eta politika mailako erantzunen eragina bigarren hiruhilekoan osatuko dela aurreikusi dute. «Finantzaketa beharren gorakada egongo da islaturik».
Eurogunean, gehien zorpeturiko herrialdeen zerrendan ez dago aldaketarik, eta gehien zorpetuaren titulua Greziarentzat da, berriro; haren zor publikoa %176,7 da; atzetik datozkio Italia (%137,6), Portugal (%120), Belgika (104,4), Frantzia (101,2) eta Espainia (%98,8). Italia eta Espainia izan dira gehien zigorturiko estatuak koronabirusaren krisian, eta urte amaierako beren zor publikoak asko igoko zaizkiela aurreikus daiteke. Espainiak, esaterako, %100 ingurutik %120rako zuloa egin dezakeela aurreikusi dute analista askok. Krisirik gogorrena, hala ere, Greziak jasan dezake, berriro.
Arabako tutugileak mundu osoan bostehun lagun kaleratzeko asmoa du, bere lantaldearen %20, eta atzo zehaztu zuen horietatik zenbat izango diren Euskal Herrian. Duela hiru hilabete murriztu zituzten zuzendaritzako kideen soldatak, eta enplegua aldi baterako erregulatzeko dosierra aplikatu zieten Amurrio eta Laudioko seiehun langileri —guztira zortziehun inguru dira—.
Tubacexek, guztira, 25 milioi euro baino gehiago aurreztu nahi ditu 2021ean. Haien arabera, soldadurarik gabeko tutu herdoilgaitzen sektorea, egiten duten produktuarena, krisian dago duela urte batzuetatik, eta horregatik diote erabakia ez duela COVID-19aren krisiak soilik eragin. Enpresak dioenez, azken urteotan merkatuak %50etik gorako beherakada izan du, eta hori are gehiago okertu da petrolioaren prezioak behera egin duelako eta lehia handia delako.
Sindikatuak, borrokara
ELA sindikatuak, ordea, esan du Tubacexek azken urteetan etekinak milioika metatu dituela: «Kezkatzekoa da zuzendaritzak COVID-19aren osasun krisia baliatu nahi izatea era guztietako murrizketak egiteko». Sindikatuak argi utzi du enpresako zuzendaritza aberastu egin dela urte oparoetan, eta orain abagunea baliatu nahi duela lan baldintzei erasateko. Horregatik, borrokara joko duela iragarri zuen.
Horrez gain, ELAk kritikatu egin du Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak erakutsitako jarrera; hark herenegun esan zuen Tubacexena oso albiste txarra dela, baina «errealismoz» onartu behar dela. Enpresari kritikarik ez egin izana gaitzetsi du sindikatuak, baita langileekiko elkartasunik adierazi ez izana ere: «Tamalez, sailburua berriz ere patronalaren alde lerratu da». Izan ere, Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko patronaleko presidenteak Tapiarekin bat egin zuen atzo, eta esan zuen enpresek halako neurriak hartzea beste aukerarik ez dutela bizirik irauteko.
TTI-Aceralava enpresako langile batzordearen iritziz ere diskurtso merkea da Tapiarena, eta lanpostuak defendatzeko eskatu diote. Haien ustez, begi bistakoa da enpresaren asmoa dirua irabaztea dela, «euren esfortzuarekin enpresa mundu mailan kokatu duten langileei eta familiei garrantzirik eman gabe». Tubacexen jokabidea harrigarritzat jo dute: «Berriz martxa hartu baino lehen erabaki dute bide erraza hartu eta langileak kaleratzea».
Langileen ordezkariek argi utzi dute ez dutela neurri traumatikorik onartuko: «Egungo hitzarmena betetzeko dago, eta Amurrion eta Laudion lana sortu eta inbertsioak egiteko hitza eman zuen zuzendaritzak».
LAB sindikatuak, berriz, esan zuen Tubacexen kontuen azterketa eginda argi ikusten dela nahiko ona dela enpresaren egoera ekonomikoa, berregituraketa prozesurik gabe langileen etorkizuna bermatzeko modukoa. «Tubacexek lan harremanen eredu berri bat ezarri nahi du, langile merkeak eta malguak kontratatzeko modua emango diona».
Urte hasieran, tutugileak 800 milioi euroren salmentak egitea jarri zion helburutzat bere buruari, baina gauzak erabat aldatu dira. Ekainaren bukaeran, taldeak esan zuen urtea galerekin itxiko duela, baina baita EBITDA positiboari eutsiko diotela ere, «kutxa erre gabe eta funtsezko inbertsioak gelditu gabe». Taldeak finantza egoera ona duela ere gaineratu zuen.



Aurreko krisi handiak Batasunaren joskurak behartu bazituen, oraingo goi bilerak balio izan du horiek berregiteko, nahiz eta mesfidantzak agerikoak diren oraindik ere. Horixe azpimarratu zuten atzo parte hartzaile guztiek. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak: «Europarentzat egun historikoa da». Eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak: «Europak erakutsi du gai dela hain egoera berezian bidea egiteko». Bileretan jarrerarik irmoena agertu duen Herbehereetako lehen ministro Mark Ruttek ere txalotu zuen akordioa: «Ona izango da merkatu komunerako».
Parisen eta Berlinen bat egiteak eta, bereziki, Berlinek aurreko krisian izan zuen jarrerarekiko izan duen aldaketak baldintzatu dute negoziazio prozesua. Orduan, iparraldeko eta hegoaldeko estatuen arteko talka irudikatu zen. Orain, Alemania mahaiaren beste aldean eseri da, eta lehengoari eutsi diote Herbehereak buru zuen Xuhurren Taldeak —Frugal Four —: kontrol gehiago ezarri nahi zuten Europako laguntzak jasotzen dituzten herrialdeen gainean, dirua erreforma ekonomiko sakonetara bideratzeko: lan sisteman eta pentsioetan, adibidez.
Baina horri uko egin gabe, haiek ere joan dira beren diskurtsoa modulatzen. Hasieran, Batasunaren zorpetzearen aurka azaldu ziren; hori galduko zutela ikusi zutenean, diru laguntzak murrizteko borrokari ekin zioten. Azkenean, poltsa hori %22 gutxitzea lortu dute, eta estatuek kredituen bidez ordainaraztea laguntzen erdia. Beste onura batzuk ere jaso dituzte. Batetik, kontrola handiagoa izango da hasierako egitasmoan ezarritakoa baino, nahiz eta troikaren mamua uxatu duten. Eta iparraldeko herrialdeek Batasunaren aurrekontuetan egiten duten ekarpena apalagoa izango da, laguntza txeke handiagoak izango dituztelako.
Denak irabazle
Laguntzen behar gehien izango duten herrialdeek hasiera-hasieratik bat egin dute Frantziaren eta Alemaniaren proposamenarekin. Eta laguntzena murriztu bada ere, pozik azaldu dira akordioarekin. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Bigarren Mundu Gerra osteko Marshall plana-rekin konparatu du, eta jakinarazi du 170.000 milioi espero dituztela, laguntzak eta kredituak erdibana. Horrekin lotuta, iragarri du konferentzia bat antolatuko duela autonomia erkidegoetako presidenteekin, planaren berri emateko. Jaurlaritzak atzo azaldu zuenez, hainbat proiektu lantzen ari da Madrili laguntzak eskatu ahal izateko. Oso kritiko azaldu dira, berriz, ELA eta LABk sindikatuak. Azpimarratu dute negoziazioetan baldintzak okertu direla eta «soilik kapitalaren interesak» hartu dituztela kontuan.
«Zarautzen (Gipuzkoa), berez, joan den asteburua eta datozena izaten dira udako onenak, kanpokoak etortzen direlako baina herrikoak ere oraindik hemen daudelako». Eguzki tabernan, ordea, jende gutxi ibili da azken egunetan, herrian izan den koronabirus fokuaren ondorioz. Josune Iruretak, jabeak, azaldu du esperotakoaren erdia saldu dutela: «Kaleak triste daude, eta, gainera, barran ezin denez egon, terraza betea ikusten dutenak ez dira sartu ere egiten. Txikiterorik ere ez dugu».
Jende gutxi ibili izanaren arrazoi ugari daude, eta horietako bat da herriko gazte kuadrilla asko konfinatuta daudela: «Gehienek ostiralean eta larunbatean egin zuten PCR proba, eta, emaitzak jakin bitartean gutxienez, etxean sartuta egon dira».
Erakundeek eta komunikabideek Zarauzko malekoiko tabernen gainean jarri dute begirada azken egunetan. Denak, ordea, ez dira festarako, eta Xarabi tabernan, adibidez, normaltasunez jarraitu dute. Zerbitzari gehienak gazteak dira: «Gure arteko txandak aldatu behar izan ditugu probak egiteko, eta pare bat langile gutxiagorekin gabiltza; negatibo eman dute, baina prebentzioz etxean geratzeko agindu diete».
Telmo Iruretagoiena hango arduradunak dio jende gutxixeago ibiltzen dela, baina ez askoz gutxiago: «Igarri da, baina ez dut uste jendeak halako beldurrik duenik». Iruretagoienak aurreko asteetan baino atzerritar gehiago ikusi ditu, gainera. Horretaz kexu dira terrazan eserita dauden bezero batzuk: «Herriko gazte kuadrilla osoak etxean sartuta daude; zaharrak, zahar etxeetatik irten ezinik… eta turistak libre?».
Agerraldiek ondorio jakin batzuk ekarri ditu Zarautzen. Kirkilla Jatetxean, adibidez, edukiera erdira mugatu behar izan dute. Hango sukaldaria da Iker Albizu: «Gehiago eragin dute ezarritako neurriek beldurrak baino; batek edo bestek egin du atzera, adinekoak zetozelako jatera edo talde handia zirelako, baina salbuespenak dira. Lana egin dugu». Hala, Zarauzko fokuak ez die berdin eragin ostalari guztiei. Neurriek eragin diete batzuei, jendearen beldurrak besteei, eta gutxi batzuek ez dute ixtea beste aukerarik izan.
Iruñean, kezkak gora
Iruñeko ostalaritzan ere kezka erabatekoa da azken albisteengatik. Labrit frontoiaren alboko Jesus Mari ostatuan mahaiak jartzen dabil Alberto Diaz jabea. «Egoera zaila da» harentzat, etengabe aritu behar baitira terrazako mahaiak garbitzen. Jendea, halaber, uzkur dago, «beldurrez». Sanferminik ez zela egongo «barneratua» zuen, baina okerragoa da aurrera begirakoa: «Helburua da uda pasa dadila eta udazkenean eta neguan ikustea ea zer datorren».
Niza ostatuko Gorka Lureren arabera, iragan berri den asteburua «desastre hutsa» izan da Iruñerri osoan: «Ezagun batek taberna bat du Atarrabian, eta gauza bera esan dit». Maiatzaren 25etik, ireki zutenetik, gorabeherak izan dituzte. «Lehen bizpahiru asteetan ongi ibili zen. Gero, beste tabernek ere ireki zutenez, okerrago, baina, sanferminen aurretik, nahiko ongi». Horretarako, aldi baterako erregulaziotik atera zituzten langileak, baina bik utzi egin zuten, eta paradoxa bat sortu zaie hor ostatuei: «Langile gehiago behar ditugu lan bera egiteko, bestela ez baikara iristen». Haatik, beldurra berehala nabaritzen dute kontsumoan. «A bidea hartzen baduzu, erratu egingo duzu, eta B bidea hartzen baduzu ere bai. Ez dakigu zer egin, nola jokatu». Erregulazioan berriro sartuz gero, baldintza okerragoetan izango dela uste du.
Adolfo Larraza Olaberri erretegiko jabearen arabera, «hiru hilabetean 22 lagun geldirik egotea gogorra» izan da, baina «ilusioz»ireki zuten, eta «are ilusio handiagoaz» ikusi dute bezeroen onarpena. Segurtasun neurriak jarri dituzte: langile bat espresuki dute une oro zer egin aholkatzeko, eta bezeroek «eskertu egin dute» ekarpen hori: «Igandean, sendiekin lan egin ohi dugu, eta gazteak joan dira aurretik. Segurtasuna ikusi ostean, berehala adineko gurasoekin etorri dira. Orain egoera normal batean bezala gaude».
Baina ez da hala. Alde batetik, bezeroen %75 sar daitezke, eta, horrenbestez, bi langile aldi baterako erregulazioan daude oraindik. Bestetik, Larrazak aitortu duenez, albisteek berehalako isla dute negozioan. Agerraldiak ugaritu ahala, erreserbak atzera botatzeko deiak etorri ohi dira. «Hau gehiagora doa, eta gobernuak ez du dirurik. Garai bat iritsiko da non erabaki beharko den itxi edo utzi, baina ezin daiteke itxi, eta ezin daiteke utzi ere. Oso zaila da».
Bilbo, karramarroen antzera
Bilboko tabernek ere nabari dute giro aldaketa. «Askoz jende gutxiago dago. Aurreko ostegunetik aurrera, izugarri nabaritu da jaitsiera», azaldu du Itziar Olabarrietak, Alde Zaharreko Adaxkako langileak. Etor daitezkeen neurrien harira, beldurrez mintzo da Olabarrieta; aurreikusten du ezingo dela barran eskatu: «Guk gutxienez terraza daukagu kanpoan. Baina hori ez da Alde Zaharreko tabernen errealitatea. Gehienak oso txikiak dira, eta ezingo dira neurri zorrotzetara egokitu». Normaltasun berriak kontrol polizialak areagotzea ere ekarri du, batez ere Alde Zaharrean: «Ertzaintza eta Udaltzaingoa bueltaka dabiltza, eta horrela ezin da lan egin; giroa oso deserosoa izaten da, eta langileok oso estututa ibiltzen gara».
Maritxu taberna bulego gune batean dago, Uribitarte kalean. «Gehienak telelanean dabiltza; beraz, oso jende gutxi etortzen da», dio Pilar Martinez jabeak. Errealitatea guztiz aldatu zaio Martinezi, eta, ondorioz, eguneko bazkariak emateari utzi behar izan dio: «Ez dut inor berriro lanerako hartuko. Egoera honekin, ez da bideragarria, eta neuk egiten dut orain dena».
Ledesma tabernako Emilio Canok kontatu du ez zaiela falta bezerorik, baina denek ez dituztela segurtasun neurriak betetzen: «Jendeak neurriak errespetatuko balitu, tabernek askoz arazo gutxiago izango genituzke». Ezjakintasunezko egoera honetan «beldurtuta» daudela aitortu du: «Berriro ixtera behartzen bagaituzte, sosik gabe geratuko gara». Tabernariek susmatzen dute atzerapauso bat egongo dela; «atzeraka goaz, karramarroen moduan» dio Canok.
Tolosan, tristura handia
Tolosan (Gipuzkoa), berriz, fokua agertzearekin batera, tabernak bigarren faseko bizimodura itzuli dira: 23:30etarako itxi beharra, edukiera mugatua, barran zerbitzatu ezin izatea… Ikatza tabernan «izugarri» nabaritu dute jendearen falta: «Duela astebete, jendea umoretsu zegoen, kale eta tabernetan ibiltzeko gogoz, baina, ostegunetik aurrera, tristura izan da nagusi». Herritarren artean «beldurra» zabaldu dela uste dute. «Plaza [Berria] hutsik dabil; sukaldetik entzuten zen soinu hori falta zaigu».
Triangulo tabernak ere normalean baino bezero gutxiago izan ditu neurriak aplikatu zirenetik: «Segituan nabaritu dugu, baina aurrera egin behar dugu; ez dugu nahi itxialdiko egoerara itzuli. Lanpostuei eutsi behar diegu», dio Zhu Xinping jabeak. Tabernetan, segurtasuna da lehenengo kezka: «Neurri guztiak hartu ditugu. Oso harro nago bai bezeroez, bai hemengo langileez, arduratsu jokatzen baitute».
Igarondoko tabernariak dio tabernariei «kalte handia» egin diela atzera egiteak. «Neurri hauekin lan egitea oso gogorra da; murrizketek zuzenean eragiten digute. Lehenengoak gara haren eraginak nabaritzen. Azken honek min handia egin digu». Tolosako fokuak «gogor» jo duen honetan, «ez dago lehengo konturik». Hori ikusirik, ohi baino bezero gutxiagorekin, arratsalderako itxi egiten dute Igarondo, beste hainbat negozio bezala.