Gipuzkoak Bergara eta Beasain arteko bidesarietarako arau proiektua onartu…

Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain eta Bergara arteko A-636 autobidean bidesaria gelditu beharrik gabe ezartzeko foru arau proiektua onartu du.



Baina enpresa kopuruaren goranzko joera eten egin da ekainean. 131 sozietate gutxiago daude orain Gizarte Segurantzan zerrendatuta maiatzean baino, guztira 74.675 konpainia —otsailean baino 1.911 gutxiago—. Ekainekoa ez da oso erorialdi handia; Confebask patronalak berak ere hala uste du, neurri batean enpresa sarea egonkortu egin dela COVID-19ak eragindako lurrikara izan ostean.
Hala ere, herrialde bakoitzari begira, enpresa kopuruaren joera desberdina antzeman daiteke. Gipuzkoan eta Bizkaian suspertzea ikusten da. Nafarroan, aldiz, kopuruak behera egin du lehen gorakada baten ostean; Araban, gainera, erorialdia markatuagoa izan da.
Sektoreka, zerbitzuetan iazko ekainean baino 2.307 enpresa gutxiago daude, eta industrian, 180 enpresa gutxiago.
Ituna berrikuste fasean dago orain, baina bitartean negoziatzen jarraitzen dute. Haren bidez, EBko eta Mercosurreko herrialdeen arteko muga zerga gehienak desagertu edo txikitu egingo dira, eta Atlantikoaren alde bateko zein besteko enpresek sarbide errazagoa izango dute beste aldean. Negoziazioak 1999. urtean hasi ziren, eta bazirudien akordio bat egiteko beharrezkoak ziren aldagai guztiek bat egin zutela joan den urtean.
Horrenbeste denboraren ostean, ordea, presaka itxi ote zuten akordioa? Gobernuz kanpoko hainbat erakundek salatu dute Bruselak ez zituela egin akordioaren eraginak eta jasangarritasuna neurtzeko behar adina azterketa, eta Europako Batasuneko Arartekoak ikerketa bat hasi zuen joan den astean, kasua aztertzeko.
Joan den udatik aldaketak izan dira jokalekuan: une hartan, Mercosurren, bat egin zuten merkatuen liberalizazioaren aldeko eskuineko bi agintarik: Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak eta Mauricio Macri Argentinakoak.
Hegoaldeko Merkatu Komuna da Mercosur, eta Brasilek, Argentinak, Uruguaik eta Paraguaik osatzen dute. Argentinakoa da azken urtean bloke horretan izan den aldaketa politiko nagusia: Macrik hauteskundeak galdu zituen, eta Alberto Fernandez peronista da egungo presidentea.
Printzipioz, negoziazioak itxita daude, eta gobernu aldaketak ez luke eragin beharko, baina ez du bidea errazten. Fernandezen gobernuak apirilaren amaieran iragarri zuen Mercosurrek zabalik zituen negoziazioak albo batera utziko zituela; besteak beste, Kanadarekin eta Singapurrekin ari ziren hitz egiten. Felipe Sola Argentinako Atzerri ministroak, berriz, esan zuen EBrekin adostutako akordioa «akats bat» zela, eta gaineratu zuen ikusteko dagoela Europako Parlamentuak onartzen duen. Akordioak aurrera egiteko EBko 27 herrialdeek bozkatu behar dute baiezkoa.
Europako Batzordeak urtea amaitu baino lehen itxi nahi du tratua. Mercosurreko herrialdeek goi bilera telematiko bat egin zuten uztailaren hasieran, eta Josep Borrell Europako Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariak han eman zuen Bruselaren asmo horren berri.
Ez da erraza izango, 27en artean badirelako itunarekin eszeptikoak diren gobernuak. Frantziak eta Irlandak agertu zuten hasieratik zalantza gehien, eta haiekin bat egin dute Belgikak, Austriak eta Poloniak ere. Herbehereetako Parlamentuak joan den hilean gaitzetsi zuen merkataritza liberalizatzeko akordioaren egungo testua.
Akordioaren aurkako jarrerak bi arrazoi nagusi ditu: nekazarien presioa eta larrialdi klimatikoarekiko kezka. Itunaren ondorioz, Hego Amerikako elikagai gehiago iritsiko dira Europara, eta nekazariak kezkatuta daude osasun estandarrak ez betetzearekin —hori lehia bidegabea dela diote— eta inportazioek sor dezaketen konpetentzia gogorrarekin; besteak beste, Argentinako haragiak eta Brasilgo azukreak sortuko luketena.
Bestalde, Amazoniaren deforestazioa gaitzetsi dute. Bolsonaroren deforestazio politikari egotzi dizkiote joan den udan han izan ziren suteak, eta Frantziak eta Irlandak hitzeman dute akordioa ez dutela sinatuko hura aldatu ezean. Brasil behartu nahi dute «dituen nazioarteko betebeharrak» betetzera, eta EB-Mercosur akordioan txertatu Amazonia babesteko neurri lotesleak.
Alemaniak du interes gehien ituna gauzatzeko, eta urtea amaitu bitartean hura da Europako Batzordeko presidente. Hango autogintza eta industria farmazeutikoa izan daitezke onuradun nagusiak.
Akordioaren alde dago Espainia buru duen zazpi herrialdeko beste multzo bat ere. Europako enpresek urtean 4.000 milioi euroren muga zergak aurreztuko dituzte akordioari esker.


1 Zer egin du Trumpek oraingoan? Fiskaltza Trumpek bi emakumeri egin zizkien legez kanpoko ordainketen atzetik dabil. Orain presidente denak iraganean sexu harremanak izan zituen Stormy Daniels pornografia aktorearekin eta Karen McDougal Playboy aldizkariko modeloarekin, eta isilik egoteko ordaindu zien 2016ko hauteskunde kanpainan. Danielsi 114.000 euro ordaindu zizkion, eta McDougali, 133.000.
2 Ez zitzaion merke atera… Berak ez ditu onartuko harremanak, noski. Ez, baina kontu jakina da. Trump presidente egin berritan atera ziren kasuak argitara; gainera, ordainketak egin zituen abokatuak, Michael Cohenek, guztia kontatu zion Poliziari. Hark 2018an adostu zuen hiru urteko kartzela zigor bat, eta betetzen ari da orain.
3 Eta Trump? Immunitatea du presidente izateagatik, ala? Hori diote handikiaren abokatuek, bai. Gaiak, berriz ere, auzitan jarri du AEBetako presidenteek euren inguruko informazio eskaerak blokeatzeko duten gaitasuna. Aurrekaririk sonatuena Watergate kasua da, eta Auzitegi Gorenak hura hartu du erreferentzia gisa: 1974an, Richard Nixon behartu zuten bere bulegoko grabaketa batzuk aurkeztera espioitza eskandalu hura argitzeko. Bill Clinton ere kondenatu zuten sexu jazarpen kasu baterako frogak ematera.
4 Lewinsky kasua, ez? Bai. Clintonek sexu harremanak izan zituen Etxe Zuriko bekadun batekin, eta 1998an epaiketa politiko bati egin behar izan zion aurre, impeachment bati.
5 A zer presidenteak AEBetan… Kargu horrek ez zaitu ukiezin egiten, beraz. Ez, baina baditu bere abantailak: oraingoz, presidente den bitartean, ez dirudi Trumpen diru kontuak publiko egingo dituztenik. Hori eskatu zuen AEBetako Ordezkarien Ganberak —demokratak nagusi dira han—, baina kasu horretan Auzitegi Gorenak Trumpi eman dio arrazoia. Hauteskundeak igaro arte, behintzat, salbu da errepublikanoa.
6 Hala ere, ez dio graziarik egingo bere kontuak gainbegiratzeak. Zipitzik ere ez. Erabakia jakin bezain pronto Twitterren idatzi zuen purrustada ikusi besterik ez dago… Jazarpen politiko baten biktima dela dio, eta bera espiatzea egotzi dio Obamaren gobernuari.
7 Ez dago kontuak argitaratzera derrigortuta? Ez, baina egia da azken berrogei urteetan bere diru kontuak plazaratu ez dituen lehen presidentetzarako hautagaia dela. Idatzi gabeko lege hori hautsi zuen 2016an.
8 Horretarako ere berezia izan behar… Izango du ezkutatzeko zerbait. Egozten dizkioten iruzurrak argitzen lagun dezake Trumpen mugimendu finantzarioak eta donazioak publiko egiteak. Besteak beste, The New York Times egunkariak 2018an argitaratu zuen bere anaiekin batera dirua ezkutatzeko enpresa faltsuak dituela.
9 Duela gutxi ez al zuten epaitu beste konturen bategatik? Bai. Ukrainako presidenteari xantaia egitea egotzi zioten, eta impeachment baten ostean absolbitu egin zuen Senatuak. Baina hori beste kontu bat da.
Oporretarako, ikasturterako, lanaren antolaketarako… Hainbat agertokitarako prestakuntzak ohiko bihurtu diren honetan, ekonomiaren bilakaera posibleari buruzko txosten guztiek ere orain gutxienez bi agertoki dakartzate, suspertzea oso desberdina izan daitekeelako, adibidez Europan, pandemiaren bigarren olatu handi bat iritsi ala ez.
Geroak zer dakarren asmatu nahian, inoiz begiratu gabeko datuei begira dabiltza Wall Streeten ere. COVID-19aren positibo tasak, ospitaleratze kopuruak, eragin demografikoak, lanpostuei buruzko webguneetarako bisitak, gasolinaren kontsumoa, jatetxeetako erreserbak… Ekonomia abian jartzearekin antzemandako suspertzea, hala ere, oso kolokan ikusten dute AEBetan, baikorrenak ere kezkatzeraino.
Europako Batzordeak aste honetan aurkeztutako aurreikuspenek ere ez dute baikortasun handirik. Batzordeak okertu egin ditu hazkunde ekonomikoaz maiatzean egindako iragarpenak, konfinamenduetatik ateratzeko prozesuak uste baino mailakatuagoak izan baitira. Batasuneko herrialde gehienetan aurretik uste baino gehiago hondoratuko omen da BPG barne produktu gordina 2020an, eta 2021. urteko suspertzea espero baino txikiagoa izango da.
Orokorrean, batzuen eta besteen iragarpenek diote onenean bi urte beharko direla pandemia aurreko datu ekonomikoetara iristeko. Eta guztiek diote hiru herrialde handiek, Italiak, Espainiak eta Frantziak hilabete latzak dituztela aurrean.
Herrialde horien kasuan, etorkizunerako agertoki posibleak oso baldintzatuta daude, hasteko, datorren asteburuko goi bilerarekin, zeinetan Europako Batasunak negoziatzekoak dituen epe luzerako aurrekontuak eta pandemiaren ondorioei aurre egiteko suspertze funtsa. Europako diruaren itxaropenak, hala ere, ez du uxatzen turismotik bizi diren eremuek nozituko duten sarraskia.
Dena den, haiek hobeto ibiliko direla pentsatzen dutenek zuhurtzia pixka bat izan beharko lukete. Branko Milanovic ekonomistak maiatzean idatzi du hein batean «alferrekoa» dela oraintxe bertan aurreikuspen ekonomikoak egitea. Hasteko, Milanovicek dioenez, koronabirusarekin mundua sekula ikusi gabeko egoera bati —bi mundu gerrak kenduta— ari zaio aurre egiten, eta bi dira egoera horren ezaugarri nagusiak: bat, krisiaren izaera benetan globala; eta bi, inork ez dakiela pandemiarekin zer gertatuko den: istorio honek bukaera irekia duela.
Milanovicen ustez, gainera, aurreikuspenetarako eredu ekonomikoek nekez har ditzakete kontutan ekonomiaz kanpoko shocken eraginak, besteak beste, shock horiek ezin direlako iragarri. «Une honetan inork ezin dezake esan Txinak Hong Kong inbaditu dezakeen, edo [Donald] Trumpek Txinako inportazio guztiak debekatuko dituen, edo arrazaren inguruko protesten antzekoak gerta daitezkeen beste nonbait». Historiak inporta duela dio Milanovicek, akatsa dela kontrakoa pentsatzea, pentsatzea pandemiak ekarritako aldaketa sozial eta politikoek ez dutela izango eraginik.
Ziurgabetasunaren zama inoiz baino handiagoa denez, eta jabetuta ekonomia ez dela zenbakiekin itxitako gauza bat, munduak lanak ditu etorkizuna zein izan daitekeen asmatzen.
Dena den, ez dago gaizki berriz ere ikustea ekonomia ez dela naturalki gertatzen den gauza bat: eskaintza eta eskaria, hazkundea, langabezia… Horiek ez direla fenomeno meteorologikoak; jarrerek, iritziek, politikek, osasun sistemek edo botoek eragina izan dezaketela ekonomian, onerako edo txarrerako.
«Agoizko Gamesako langileak gure indar guztiekin borrokatuko gara enpresaren erabakia baliogabetzeko». Argi eta irmo mintzatu zen Ainara Lizarraga, langile batzordearen izenean. Baina borroka hori «denek elkarrekin» egiteko beharra azpimarratu zuen. Nafarroako Gobernuaren egoitza da jauregia, eta haiei mintzatu zitzaien berehala: «Nafarroako Gobernuak esku hartu behar du itxiera eragozteko, eta enpresa proiektu bat bilatu behar du Nafarroako eremu oso bat hiltzen ez uzteko».
Gogora ekarri zuen Gamesak Agoitzen ireki zuenean administrazioak txalo jo zuela, eta horregatik duela gatazkan esku hartzeko ardura. «Diru publiko asko jaso duen enpresa da, eta gobernuak ezin du beste alde batera begiratu». Horregatik, hitz hutsak alde batera uzteko, eta «benetako konpromisoak» hartzeko galdegin zion gobernuari. Herriak husten ari direla eta, Nafarroako Gobernuak kezka agertu du askotan; beraz, langile batzordeak uste du orain duela kezka hori benetakoa dela adierazteko garaia.
Izan ere, Gamesa ixteak kalte handia eraginen lioke eskualde osoari. Argi azaldu zuen Lizarragak: «Gure lantegiak sekulako eragina du Pirinioaurreko eremu osoan. Itxierak nabarmen areagotuko luke Nafarroak duen despopulazio arazoa». Manifestazioan zenbait herritarrek kartelak erakutsi zituzten Gamesa ez ixteko aldarriarekin. Horietan irakur zitekeen itxierak eraginen lukeen kaltea: 239 familia lanik gabe geldituko dira. Langile batzordearen pankartaz gainera, agoiztarrek beste bat eraman zuten: Iratiko herriak bizirik.
«Aitzakia hutsa»
Agoizko lantokia ixteko erabakia «deslokalizazio hutsa eta gogorra» dela salatu zuen Lizarragak: «Ez da galerak dituen enpresa bat. Diru asko irabazten duen eta gure etorkizuna eta gure familiena kontuan hartu gabe are gehiago irabazi nahi duen enpresa bati buruz ari gara». Langile batzordearen arabera, 2021eko irailera arte lan karga bermatua dute; beraz, lantegia ixteko arrazoiak «aitzakia hutsa» direla salatu zuen Lizarragak. «Gure lantokiak hamar urte baino ez ditu, eta oso lantoki lehiakorra da». Pala-eredu handiagoak egiteko eta egokitzeko gaitasuna dutela ziurtatu zuen, hori baita lantegia ixteko Gamesak eman duen arrazoia.
Irrintzi batekin hasi zen manifestazioa, eta Andres Marquez langile batzordeko kidearen malkoekin bukatu. Berak hitz egin zuen gazteleraz, eta aurpegian sumatu zitzaion benetan ari zela «egoera zaila bizi dugu» zioenean. Txalo zaparradak eta ibilbidean aditutako burrunbak itxi zuen ekitaldia. Bide osoan ez zioten leloak oihukatzeari eta zarata egiteari utzi. Ukabila goratuz askotan, amorruz beterik, maskarak ere ezin zituen oihuak apaldu. Aldarria argi entzutea lortu zuten.