Ehunka lagun manifestatu dira Iruñean Siemens Gamesaren itxieraren aurka

Ehunka lagun manifestatu dira Siemens Gamesaren itxieraren aurka. Aoitzen duen lantegia itxiko du, 239 langile kaleratuz, eta Portugalera ekoizpena eraman.

Kontseiluko presidenteak, Charles Michelek, atzo marraztu zuen uztailaren 17-18rako gudu zelai berria. Eztabaidarako oinarri izango den proposamenak, hasteko, epe luzerako aurrekontu txikiagoa aurreikusten du. 1,1 bilioi eurokoa zena otsailean, 1,074 bilioikoa da orain.
Proposamen horrekin ez litzateke txikituko Nekazaritza Politika Bateratuko diru saila, baina otsailean proposatutakoa jada nahikoa txikia zen, orain arte alor horretara bideratutako diruei begira. Berdin jazo da kohesio funtsekin, zeinak hegoaldeko eta ekialdeko herrialdeentzat garrantzitsuak diren.
Michelek beste adjudikazioetan proposatu ditu murrizketak. Hasieran baino diru gutxiago legoke ikerketa programetarako, nazioarteko laguntzetarako, eta migrazioen eta mugen kudeaketarako.
Deskontuak
Hori bai, aldaketarik ez aurrekonturi egin beharreko ekarpenetan zenbait herrialdek dituzten deskontuetan; dirua aurrezten jarraituko lukete Alemaniak (3.671 milioi euro), Austriak (237 milioi), Danimarkak (197 milioi), Herbehereek (1.576 milio) eta Suediak (789 milioi).
Kontzesio bat ote da suspertze funtsa presiopean duten herrialde xuhurrak—Frugal Four delakoak— gozatzeko, Austria, Danimarka, Herbehereak eta Suedia? Hala bada, ez da egin zaien kontzesio bakarra.
Koronabirusaren ondorioei eta etorkizunari aurre egiteko suspertze funtsarentzat Europako Batzordeak proposatutako kopuru bera jaso du Michelek. Oraindik ere 750.000 milioi euro dira, eta horietatik bilioi erdia laguntza zuzenetan banatuko litzateke, gainerako 250.000 milioiak kreditu gisa joanda.
Baina, xuhurrek nahi bezala, Suspertzerako eta Erresilientziarako Tresnako (RFF ingelesez) diruak banatzerakoan ez lirateke erabat aplikatuko Espainiaren eta Italiaren mesederako diren irizpideak. Hala, diruen %30 banatzeko, kontuan hartuko litzateke 2020 eta 2021eko barne produktu gordinaren erorketa. Horrez gain, xuhurrek eskatu bezala, 2026an hasi beharko lirateke zorrak pagatzen, Batzordeak 2028. urtea ezarri zuenean.
Halere, jarrera zurrunenetakoa duten Herbehereek ez dute lortu gurari bat: Europako Batasuneko herrialde guztiek aho batez eman behar izatea herrialdeei laguntzak emateko oniritzia. Gehiengo kalifikatua proposatu du Michelek.
Herbehereetako lehen ministro Mark Ruttek abegi ona egin zion atzo bertan Michelen proposamenari: «Otsailekoak baino itxura hobeagoa du». Negoziatzeko prest agertu zen, baita presioei aurre egiteko ere. «Ez naiz mazapanezkoa, maneia dezaket hori», esan zuen Ruttek.
Eta motorra hoztu egin da; ez dabil lehen bezala. 2018. urtean erakutsi zituen lehen sintomak, eta auto saltzaileek iazkoa izan zuten urterik txarrena 2012tik. Jada argi dute aurtengoa are okerragoa izango dela. Urtea hasi zenetik, iaz baino %47 gutxiago saldu dute Hego Euskal Herrian, eta %25-30eko galerak aurreikusi dituzte abendurako. «Ez daukagu esperantzarik urteari buelta emateko. Gure helburua da merkatua normalizatzea; datozen hilabeteetan okerrera ez egitea, behintzat», azaldu du Javier Bagues AEGA Gipuzkoako Automozio Enpresen Elkarteko salerosketa arloko presidenteak.
Iaz bezala, udako hilabeteetan jarriak dituzte esperantzak, eta, orduan bezala, gobernuek auto berriak erosteko bultzatutako Renove planak izango dituzte lagun. Oraingoan, gainera, lehenengo aldiz bateragarriak izango dira Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren laguntzak.
Gasteizko gobernuak bere plana urtarrilean abiatu zuen, eta, koronabirusaren krisiarekin batera, bikoiztu egin du aurrekontua. Hala ere, uste baino kaskarragoak izan ziren urte hasierako kanpainako emaitzak —iazko udakoak ere ez ziren espero bezalakoak izan—, eta auto saltzaileak jakitun daude oraingo egoerak sortutako ziurgabetasunak nekez animatuko dituela bezeroak. «Beldurra nabari da. Familia askorentzat, auto berria erostea inbertsio garrantzitsua da», azpimarratu du Baguesek. Berak, halere, argi du: «Hori egiteko asmoa zuenak orain du momentua. Bereziki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, laguntza oso onak daudelako».
Maiatzaren 11n ireki zituzten kontzesionarioak, eta, ekaineko salmentak ikusita, «argi izpi batzuk» ikusten hasiak direla dio Baguesek. «Sentsazio onak ditugu». Iazko hil bereko emaitzekin konparatuta, %6,1 gutxiago saldu dute Jaurlaritzaren laguntzak izan dituzten lurraldeetan iaz ere izan zituzten, eta ekaina, oro har, hilabete «ona» izan ohi da—. Nafarroako Gobernuak ez du pizgarririk eman, eta %18,7 egin dute behera ekainean. Saltzaileek espero dute Espainiako Gobernuaren planaren eragina uztailean nabaritzea lau lurraldeetan.
Gakoa: zertarako
Baguesen arabera, jende asko Madrilen erabakiaren zain zegoen, eta, bereziki, laguntza horiek bateragarriak izango ote ziren Jaurlaritzak emandakoekin. «Sorpresa handia hartu dugu; eszeptiko geunden». Astelehenean argitaratu zen BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean. Eta oro har pozik daude saltzaileak, mota askotako autoetarako laguntzak daudelako, baina ez guztientzat. Jaurlaritzaren planarekin gertatzen den bezala, horrek «nahasmendua» sortu du haiengan eta erosleengan.
«Egia da ez dagoela motor guztientzako laguntzarik, baina aukera handia dago. Arazorik ez dago argi baduzu zer auto formatu nahi duzun eta ez bazaizu horrenbeste inporta modelo zehatza». Baguesen arabera, bi dira gakoak: «Momentua da baloratzeko auto zaharrak zenbat iraungo dizun eta auto berria zertarako erabiliko duzun». Bigarren puntu hori garrantzitsua da auto mota hautatzerakoan, eta, bereziki, alternatibo edo elektrikoen kasuan. Horien salmenta kuota egun %10,7 da Hego Euskal Herrian. «Mugimendu pixka bat nabari dugu, baina ez ekoizleek urte hasieran pentsatzen zuten neurrikoa. Bezeroak ondo informatu behar ditugu auto mota horien abantailez eta desabantailez».
Erakundeak adierazi du COVID-19aren agerraldi berriek merkatua «ilundu» dezaketela. Ekainean jada azken bederatzi urteetako minimoetara iritsi zen petrolioaren ekoizpena: 86,9 milioi upel eguneko. 2021erako aurreikuspena eguneko 97,4 milioi upelekoa da.
Apirilean eskaintza 14 milioi upel jaitsi zen, baina IEAk uste du bigarren seihilekoan eskaintza handitu daitekeela.


Horixe adierazi zuen atzo Luxenburgoko auzitegiak. Erabaki horren arabera, aurrerantzean Espainiako epaileek kasuz kasu erabaki ahal izango dute baldintza horiek bete ziren ala ez. Eta abusua egon zela frogatuko balute, epaileak klausula hori baliogabetu dezakete, eta hipoteka kontratua ere bai. Pilota Espainiako epaitegietara itzuli du Europak, IRPH klausulen auzian egin zuen bezala. Hortaz, zoru klausulekin loturiko salaketak ere pilatuko dira epaileen mahaietan.
Ebazpena ulertzeko, mende hasierara egin behar da atzera, higiezinen burbuilaren garaira. Urte haietan, hipoteketan maiz agertzen ziren zoru klausulak. Mailegu horiek interes tasa aldakor bat zuten, eta muga bat: hortik behera ezin zen gehiago merkatu. Hori da zoru klausula. Bezero askok ez zekiten hori sinatu zutela, baina, krisiaren eztandarekin, ohartu ziren euriborra jaitsi eta euren interes tasek ez zutela gauza bera egiten: ez zitzaiela hipoteka merkatzen. Haietako askok auzitara jo zuten. Espainiako Auzitegi Gorenak 2013an esan zuen zoru klausulak gehiegizkoak zirela, baina, neurri batean, bankuen alde ere egin zuen, ebatzita bezeroek ordaindutako gehiegizko kopuruak ezin zirela atzerako eraginez erreklamatu .
«Ohiko jokabidea»
2016an, Luxenburgoko auzitegiak puntu horri heldu zion, eta adierazi zuen bezeroek 2013a baino lehenagoko kopuruak ere erreklama zitzaketela. Gorenaren eta Europako epaien artean, baina, bezero kaltetuei hipotekak berritzeko aukera eman zieten bankuek, eta akordio berri horietako askotan beste klausula bat sartu zuten, erreklamazioak saihesteko, kontratu zahar zein berrietan: bezeroek uko egin behar zioten epaitegietara jotzeari. Bezero asko gerora ohartu ziren horretaz, eta auzitara jo zuten.
Luxenburgok orain kaleratu duen ebazpenarekin, susmopean jarri du ea bankuek bezeroak behar bezala informatu zituzten baldintza horri buruz. Ez du legez kanpokotzat jotzen, baina hori adosteko orduan abusua egon zen ala ez ikertzeko eskatzen die Espainiako epaileei. Haiek egiaztatu beharko lukete bankuak ondo informatu zuela bezeroa, eta ziurtatu kontsumitzaileak ulertzen zuela hark sinatutakoa eta kontratuko baldintzak negoziatzeko gai izan zela.
Teruelgo (Espainia) epaitegi batek eginiko galdera bati erantzunez kaleratu du ebazpena Europako auzitegiak. Kasu horretan, Luxenburgoko epaileak iruzur «zantzuak» antzeman ditu Ibercaja bankuaren jarreran, hipotekak berritzeko negoziazioetan «politika orokorra» zuelako auzitegira ez jotzeko baldintza sartzea. Zalantzan jartzen du, halaber, klausula bera; izan ere, informatuta egon arren, bezero batek ezin du aurreikusi zer gertatuko den kontratu berriarekin. Baldintza hori ez du legez kanpokotzat jo —horri buruz ez baitzion galdetu Espainiako epaitegiak—, baina botere politikoari ere bidali dio oharra, berak baitu azken hitza.
EAEko BPG barne produktu gordina %8,9 jaitsiko da aurten, eta %8,6 Nafarroakoa. 2021ean, berriz, gorakada handia egongo da, baina ez aurrekora itzultzeko modukoa: %7koa EAEn eta %6,8koa Nafarroan. Hor datza bi urte beharko diren kalkulua. Enpleguari dagokionez, EAEn %7,3 jaistea espero da, eta, ondorioz, langabezia tasa %14,2ra igotzea. Nafarroari dagokionez, %7,1 jaitsiko da, eta langabezia tasa %13,2koa izango da. Urteko datuei erreparatuta igoera handiak dira. 2019aren amaieran EAEko langabezia tasa %9,2 zen, eta Nafarroakoa %8,2. BPGarekin bezala, 2021. urteko balizko enplegu sorrera ez da galdurikoen adinakoa izango: %12,7ko tasa EAEn eta %11,8koa Nafarroan.
Eta inflazioa? Negatiboa izango dela uste dute: EAEn -%0,3 eta Nafarroan -%0,2. Espainiarako datu hori bera aurreikusi dute, eta hura da soldaten eguneratzea kalkulatzeko erabiltzen den batezbestekoa. Europako Banku Zentralaren inflazio helburua —prezioen igoera ideala— %2koa izaten da. Bada 2021ean ez da maila horretara itzuliko. Ikerlarien ustez Hego Euskal Herrian %1,1 igoko da, eta Espainian, %1.
Ikerlariek, dena den, «ziurgabetasunaren» zama nabarmendu dute. Txostena egiteko hainbat aditurengana jotzen dute, eta oraingoan iritzien arteko aldea handia izan da. «Normalean ehunekoen hamarrenen arteko aldea egoten da; aurten, aldiz, lau edo bost puntukoa». Zergatik? Zaila delako jarduera batzuek izango duten bilakaera aurreikustea: «Adibidez, urruntze soziala oztopo handia izaten ari da zerbitzu sektorea berpizteko. Ostalaritzan hori begi bistakoa da».
Beste arazoetako bat hornidura kate handiak dituzten industrietan detektatu dute, herrialdez herrialde dauden aldeek jardueran eragina dutelako. Autogintzaren kasua da. Esaterako, eta garraio materialei dagokienez, aurtengo lehen lau hilekoan %23 jaitsi da ekoizpena iazko tarte berdinarekin alderatuta. Alde horretatik, Madariagaren ustez, «larriena» ekonomiak jaso duen «astindu bikoitza» da, «eskaeran zein eskaintzan eragin baitu». Eskaerarena laguntzekin leundu daiteke, baina eskaintzarenak konponbide zailagoa du: «Industria suntsitze prozesu batean dago. Enpresak desagertzen dira, baina ez dira erritmo berean sortzen. Europak 750.000 milioi euroko funtsa abian jarri du inbertsioetarako, eta lagungarria izango da. Bere txarrean krisiak izan dezakeen gauza onetako bat da Europa gehiagorekin atera gaitezkeela».
Zergak noiz igo?
Estatuek ahalegin handiak egin dituzte koronabirusak ekonomian izan duen eraginari aurre egiteko, eta horrek zorpetzea ekarriko duela iragarri dute. Espainiaren kasuan, zor publikoa BPGaren %120ra irits daiteke, eta Madariagak garbi azaldu du zeintzuk diren datu hori murrizteko moduak: «Zergak igotzea edo gutxiago jaistea». Baina hau al da zergak igotzeko garaia? Ikerlarien ustez, ez: «Igoz gero, atzeraldia sakondu dezakezu. Epe ertainera, berriz, zerga tasaren igoera aztertu beharko litzateke, ekonomia pixka bat berpizten hasten denean». Zein zerga? «Dirua biltzeko ahalmen handia dutenak: errenta, BEZa eta sozietate zerga».
