Alemaniak eta Frantziak 500.000 milioiko berreskuratze-funtsa proposatu dute

Koronabirusa COVID-19: Alemaniak eta Frantziak 500.000 milioi euroko Europako ekonomia berreskuratzeko funtsa martxan jartzea proposatu dute astelehen honetan.
Bi hilabetean, inoiz baino lanpostu gehiago suntsitu dira. Atzeraldi Handian ez zen halakorik gertatu. Hasiera da hau?
Zeresan handia izango du jarduera ekonomikoaren berrekiteko moduak. Lortzen badugu poliki-poliki martxan jartzea, atzerapausorik eman gabe osasun arloan, hobetzen joango gara. Aldiz, halakorik gertatzen ez bada, baliteke 40.000 lagun baino gehiago batzea langabeziara urte amaierarako, eta hori drama hutsa da, pertsona horiek ez dutelako babesik izango. Aldi baterako erregulazioek epe motzera babesten gaituzte, baina arazo larriak izan ditzakegu ondoren.
Hain zuzen, ekainera arte luzatu ditu Espainiako Gobernuak. Horrek zenbateraino emango dio arnasa langabeziari?
Argi dago jarduera ekonomikoa ez dela berehalakoan lehengora itzuliko, eta horregatik da funtsezkoa salbuespeneko babes neurriak luzatzea, horrek ahalbidetuko baitu jarduerari pixkanaka berrekitea. Baina gakoa da atzerapausorik ez ematea osasun arloan. Aurreikusitako erritmoan bagoaz, gai izango gara geldi dagoen ehun ekonomikoaren zati handi bat berreskuratzeko.
Apirileko datuei begiratuta, zerbitzuetan izan da igoerarik handiena, industriak aldi baterako erregulazioetara jo baitu. Uste duzu industriatik bigarren olatu bat etor litekeela?
Hemen gakoa da batek utzitako lekua beste batek hartzen duela. Beraz, horregatik zen garrantzitsua gutxieneko jarduera bati eustea. Enpresek bezero eta hornitzaileekin zituzten betebeharrei erantzun badiete, normalena da lehengo egoerara itzultzea. Administraziotik likidezia erraztu dugu horretarako. Baina funtsezkoa da aktibazioa modu ordenatuan egitea eta kontratuak betetzea. Kontrataziorako pizgarriak jar ditzakegu, baina inork ez du langile bat kontratatzen diru laguntza batengatik.
Autonomoentzako beste hamahiru milioi jarri ditu Jaurlaritzak orain. Nahikoa dira ekonomian zer pisu duten ikusita?
Denera 36,5 milioi dira, baina hainbat helburutara bideratu ditugu, eta horregatik banatu dira zenbait poltsatan. Hala ere, horrekin guztiarekin irits gaitezke ahalik eta esparru zabalenera. Gure asmoa izan da jarduerari berrekitean ahalik eta egoerarik erosoenean hasteko erraztasunak ematea; hau da, itzulera motxilan ahalik eta pisu gutxienarekin egiten laguntzea. Horrek muga bat du, noski, baliabideak mugatuak baitira. Zuzeneko laguntzak dira horiek, nolanahi ere. Zeharkako finantzaketa bideak ere badaude: Elkargiren kredituak edo diputazioen zerga kenkariak, esaterako.
Kritiko azaldu dira asko, ordea, baldintzak betetzeko zailtasunak dituztela eta.
Tira, ez dut uste baldintza oso exijenteak direnik. Ez gara hasi bosgarren deribatuaren bila laguntzak iragarri eta gero ez emateko. Posible dela norbait kanpo geratzea? Gerta liteke, baina helburua guztiengana iristea da. Horregatik ongi aztertu behar dira laguntzak, ez baitira bateragarriak.
Alarma egoeragatik Lanbideren aurrez aurreko arreta zerbitzua eten egin da, eta tramiteak modu telematikoan egin behar izan dira. Arazorik izan duzue?
Orokorrean, balorazioa ona da. Egia da, hala ere, zailtasunez ohartarazi zutela batzuek, baina, horiei tramiteak errazteko bideak jarri ditugu.
Arartekoak arrakala digitalaz ohartarazi dizue.
Arartekoak bestelako modu bat du errealitatea ulertzeko Lanbideren aldean. Guk arazo bat daukagu: legearekin eta araudiekin egiten dugula lan, eta berak iritziekin. Denok dugu iritzi bat. Lanbidek 900 langiletik gora ditu, 42 bulego, eta zerbitzu bera eman behar dugu guztietan. Eskubideren bat urratu dugula? Horretarako daude errekurtsoak. Baina, oro har, gure laguntza behar izan duten guztiek izan dute, eta bi hilabete hauetan inor ez da geratu arretarik gabe.
Noiz zabalduko dira bulegoak?
Ekainaren 1ean zabalduko ditugu. Segurtasun neurrietara egokitzen ari gara orain, eta protokoloak zehazten.
Bi hilabetean, ia 900 gehiago dira DSBEa jasotzen dutenak. Zer aurreikuspen dituzue aldi baterako enplegu erregulazioen aldia amaitzen denerako?
Jarduera ekonomikoaren bilakaeraren araberakoa izango da. Oro har, langabeziara batzen ari direnak estaldura bat izatetik datoz, beraz, ez da horren kezkagarria. Baina langabeziaren epea luzatzen bada, gero eta gehiago izango dira behar hori dutenak. DSBEa eskubide bat da, halere, eta eskuragarri izango dute denek.
Espainiako Gobernuak onartu asmo duen bizitzeko gutxieneko diru sarrera eta DSBEa osagarriak izango direla aurreratu duzue. Nola kudeatuko da?
Egia esan, guk geuk ere ez daukagu informazio askorik oraindik. Harremanetan gaude ministerioarekin, baina ez ditugu erantzun guztiak jaso. Dakiguna da azkarregi doazela, eta hil hau amaitu baino lehen onartu nahi dutela. Ez da modurik onena tamaina honetako gai bati heltzeko.
Kalterik eragingo dio DSBEaren kudeaketa sistemari?
Eragina izango du, noski. Baina Gizarte Segurantzako bestelako prestazioek ere badute eragina dagoeneko. Gerta litekeen egoerarik arraroena da pertsona batek bi laguntzak eskatu behar izatea bi toki desberdinetan. Hori da ministerioari jakinarazi dioguna. Eskatu diogu tramiteak ahalik eta gehien erraztu ditzala.
Errentak hemen handiagoak dira. Horrek esan nahi du osatu egin beharko direla guztiak?
Bai, noski. Hemen dugun prestazioa handiagoa da, eta ez dugu txikituko horregatik. Bizitzeko gutxieneko diru sarrera hori jasotzeko eskubidea duenak osagarri bat izango du orain arte duen babes mailari eutsi ahal izateko.
Zeintzuk izango dira errenta jasotzeko baldintzak?
Heldu zaizkigun zirriborroetan aldatzen ari dira baldintza horiek; beraz ez daukagu oso argi. 100.000 euroko ondasun garbia ez izatea zen aurreneko baldintzetako bat, baina orain gure ereduaren antzeko zerbait egitea planteatu dute. Gu saiatuko gara gure iritzia helarazten.
Jaurlaritzak ez du zuzenean finantzatu beharko, eta horrek arnasa emango die Jaurlaritzaren kontuei. Bai, ordea, zeharka. Egokitzat jotzen duzu finantzaketa eredu hori?
Gizarte Segurantzak ordainduko ditu; beraz, ez da Jaurlaritzaren eskumena. Hala ere, kupoaren bitartez aurre egin beharko diegu ordainketa horiei. Gutxi gorabehera, 190 milioi euro kostako zaigula kalkulatzen dugu. Zenbat aurreztuko dugun? Testuaren xehetasunaren arabera izango da, baina ez dut uste hainbesteko alderik egongo denik.
Hala, hezkuntzan grebara deitzeko legezko urratsa egina dauka ELAk, lanuztera deitu ala ez erabaki gabe duen arren. Edonola ere, ikasleak geletara itzultzeko markatu dituzten mailetan baino ez litzateke greba: Batxilergoko lehen eta bigarren mailetan, DBHko laugarren mailan eta Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako lehen eta bigarren mailetan. Gainera, Heziketa Berezian lanuztea egiteko aukera jasotzen du greba eskari erregistratuak.
Lanuztea erregistratzeak ez du ezinbestean greba deialdia ekarriko, baina erakusten du ELA noraino heltzeko prest dagoen Hezkuntza Sailak ikasgeletara itzultzeko duen planari aurre egiteko. Aste honetan, hezkuntzako sindikatuek hainbat batzar egin dituzte Cristina Uriarte sailburuaren erabakiak eta adierazpenak aztertzeko, eta aukera guztiak daude zabalik.
«Hau ez dugu onartzen»
LABeko Hezkuntzako idazkari Irati Tobarrek atzo esan zuen «ezinegona» eragiten ari dela sailaren jokabidea, eta langileen ordezkariak aztertzen ari direla «greba moduko tresna juridiko bat» baliatu edo ez. Ez dute erabakirik hartu oraindik, eta LAB «planto» egitearen aldekoa da, dagokion ikastetxeetan, «osasun eta segurtasun baldintzak» betetzen diren arte.
LABek lanuztera deituko balu, «piketeak egiteko» litzateke, Hezkuntza Sailari esateko «hau ez dugu onartzen». Sindikatuek ederki ulertzen dute elkar ikasgeletara itzultzeko auziaren inguruan, Tobarren arabera. Protestarako aztertzen ari diren aukeren berri publikoki ez ematearen aldekoak direla zehaztu zuen, «grebari buruz» baizik ez delako hitz egingo horrela eginez gero. «Albistea da hezkuntza komunitate guztia egiten ari den lana». Komunitate horretan sartu zituen, sindikatuekin batera, patronalak eta guraso elkarteak. «Ildo berean ari gara denak: horrela ezin dira bidali ikasleak eta irakasleak geletara. Ezinegon hori nabarmendu nahi dugu». Grebaren aukeraren gainetik, esan nahi baita.
Hezkuntza berezian zer?
Sindikatuen ildoan daude guraso elkarteak, LAB sindikatuaren ustez, baina hezkuntza bereziko guraso asko ikasgelak zabaltzeko eskatzen ari dira aspaldian, batez ere azken bi hilabeteotan aldi berean ari direnak mendekotasuna duten umeak zaintzen eta lanean. Fisioterapia, logopedia, uraterapia eta haur horien ongizaterako oinarrizkoak diren bestelako zerbitzuak ezin dira online ikasketarekin ordezkatu. Horiek horrela, Aspace aspaldian ari da aztertzen ikasgelak nola zabaldu, eta litekeena da maiatzaren 25ean hainbat gela zabaltzea, muturreko segurtasun neurriekin, eta gehienez ikasleen %40rentzat.
Nafarroan ere sindikatuak erabat aurka agertu dira gobernuak ikastetxeak zabaltzeko dituen planekin. Ekainaren 1erako Batxilergoko 2. mailakoak hastea nahi du Iruñeak, baina itzulera «borondatezkoa» izango da. Hezkuntzako sindikatu guztiek elkarretaratze bat egin zuten herenegun, eta garbi esan zuten: «Ez gara klasera itzuliko, ez dagoelako itzultzeko baldintzarik ez beharrik». Bestetik, Ikasle Abertzaleak taldeak greba mugagabera deitu du.
Estatu laguntzei buruzko Europako Batasunaren baldintzak eztabaidagai zeuden aurretik ere, koronabirusa iritsi baino lehen. EBko kideek —edo administraziok publikoek— ezin zituzten diruz lagundu arazoak zeuzkaten euren enpresak, zerga hobariekin edo parte hartzea nazionalizatuz. Hori lehiaren kontrakoa zen.
Egia da ere, askoren ustez, lehia ziurtatzeko araudi zurrunak kamustu egiten zituen aukerak Europako txapeldunak garatzeko. Ezinezkoa zen, oligopolio berriak bitarteko AEBetatik eta Txinatik zetozen erraldoiei aurre egiteko nahikoa tamaina izango zuen konpainiarik garatzea eta eratzea, esaterako, bat egiteen bideza. Sektore estrategikoak ziren salbuespena, eta horietan laguntzea ere oso baldintzatua zegoen. Margrethe Vestager Europako Batzordeko presidenteordea hasia zen gaia aztertzen. Koronabirusa iritsi arte
Egoeraren larriak, aldarazi egin du merkatu bakarren sinboloetako bat zen lehia babesteko araudia —maiz mugatzat jo izan dena hainbat enpresa salbatzeko Euskal Herrian bertan—. Oraintsu arte gogorra zen legeria denbora batez malgutzea onartu zuen Europako Batasunak, joan den martxoaren 19an.
Estatu laguntzak baimenduta egongo diren epea oraindik ez dago zehaztuta. Logikoa da, neurri batean, birusaren zabalkundearen gorabeherak tarteko, eta denbora tartea 2020ko abendura arte behintzat luzatuko da. Epe hori jarri zuten martxoan, baina azken moldaketan batzordeak birkapitalizaziorako laguntzen epea 2021eko ekainera luzatu du.
Batzordeak hasieran baimendutako laguntzak likideziari eta finantzaketari begirakoak izan ziren: laguntza zuzenak berebiziko eta berehalako likidezia beharra duten enpresentzat; ordainketak aurreratzea; zerga hobari selektiboak; estatuen eta administrazioen bermeak bankuek enpresei maileguak emateko; mailegu publikoak interes tasa mesedegarriekin; babesak estatu laguntza egiazko ekonomiara bideratzen duten bankuei; eta esportazioentzako epe laburreko aseguruak.
Apirilaren 3an, zuzenketa baten bidez, enplegua mantentzea helburu zuten zenbait laguntza ere baimendu zituen Europako Batzordeak, hala nola zerga eta kotizazioen geroratzea, eta soldata kostuetan parte hartze publikoa.
Maiatzean, berriz, batasuneko kideei baimendu egin die laguntza beharrean dauden konpainien kapitalean sartzea. Orain gutxira arte ia anatema zena —Emmanuel Macronen Frantziarentzat izan ezik, STX ontziolak nazionalizatzen utzi zioten— baimendu egin du Ursula von der Leyenen eta Margrethe Vestagerren batzordeak.
Joan den maiatzaren 10ean zehaztu ziren estatu laguntza horietarako baldintzak eta mugak, besteak beste, eragozteko inork ezohiko laguntza publikoa modu bidegabean erabiltzea. Hasteko, «2019ko abenduan krisian zeuden enpresarik ezingo da lagundu», eta birkapitalizazioa —kapitalean sartzea— soilik beste irtenbiderik ez dagoenean baimen- duko dute, «betiere interes komunaren» izenean.
Estatuaren esku hartzea behin-behinekoa izango da, eta, hori ziurtatzeko, estatuari atzera parte hartzea erosteko planak izan beharko dituzte konpainiek; gehienez sei urte enpresa handiek, zazpi urte besteek. Hori bai, estatua kapitalean dagoen bitartean, enpresa onuradunek «debekatua» izango dute dibidendurik banatzea eta akzio propiorik erostea burtsan. Estatuari bere partearen %75 erosi artean, «kudeatzaileen ordainsariak zorrotz mugatuko dituzte, eta, besteak beste, bonusak debekatu». 250 milioi eurotik gorako birkapitalizazio laguntzak ikuskaritza berezia izango dute Europako Batzordean.
Estatuen laguntza jaso ahal izateko baldintzen artean, batasuneko herrialde batzuek jakinarazi dute egoitza paradisu fiskaletan duten enpresek ez dutela halako laguntzarik izango. Ez da erabat egia. Europako Batzordeak baimentzen die zerga ihesaren, zerga iruzurraren eta saiheste fiskalaren kontra egitea, azkenean estatu bakoitzak jar ditzakeelako Batzordearenak baino baldintza gogorragoak. Halako neurriak iragarri dituzte Belgikak, Danimarkak, Espainiak, Frantziak, Italiak eta Poloniak.
Baina baimena soilik batasunetik kanpoko paradisu fiskalei dagokie. Herrialdeek ezin dute paradisu fiskalen argudioa erabili laguntza ukatzeko egoitza fiskala EBko herrialde batean duten konpainiei, horrek merkatu bakarra hautsiko lukeelako. Beraz, Panama eta Kaiman Uharteak ez; Luxenburgo, Irlanda eta Herbehereak bai.
Koronabirusak ekarritako gainbeheratik suspertzeko modurik onena trantsizio ekologikoaren bidean sakontzea dela esan dute askok azken asteetan. Baina oraingoz, estatu laguntzen behin-behineko agertoki malguagoan, ez da baldintza berderik ezarri enpresentzat eta herrialdeentzat. Azken moldaketan, batzordeak aipatu du aurtengo urtarrilean jada adierazi zuela asmoa estatu laguntzako emateko irizpideak berrikusteko. Energiaren eta ingurumen irizpideak 2021ean ziren berrikustekoak, COVID-19ak dena aldatu aurretik.
Alfonso Eslava logistika zuzendariak sindikatuei azaldu dienez, bigarren txanda, arratsaldekoa, ziur aski ez da ekainaren 3ra arte berriro lanean jarriko. Polo eta T-Cross modeloen merkatu nagusietan dagoen eskariaren arabera hartuko dute neurria. 2019an, %24,9 joan ziren Alemaniara, %17,7 Italiara, eta %17,4 Frantziara.
Eskari gehiago ziurtatua du, berriz, Euskal Herriko beste ibilgailu fabrikak, Mercedesek Gasteizen duena. Bi txandatan aritu da azken astean, eta gauekoari datorren astelehenean berrekingo dio.
Indarrean dagoen aurrekontua nagusiki 27 kideen ENG errenta nazional gordinaren %0,904 bidez finantzatzen da; alegia, estatuen beraien ekarpenen bidez. Batasunaren historian, inoiz ez da %1,33 baino handiagoa izan. Dombrovskisen iragarpena baieztatuz gero, %2 izan beharko luke, aurrekontua egungoaren halako bi izateko: alegia, 1,7 bilioi eurokoa, Europako Parlamentuak eskatutakotik —bi bilioi— gertu, beraz.
Egitasmoak ez du bide erraza izango, baina. Batzordeak hainbat kontu argitu behar ditu oraindik. Laguntza programen finantzaketa aurrekontuen bidez egin nahi badu, eta, horren zama nagusia estatuengan jarri nahi badu, berriz ere topo egin dezake EBko kutxetatik jaso baino diru gehiago jartzen duten herrialdeekin; bestela esanda, iparraldeko estatuen betoarekin.
Koronabirusaren krisiak eztanda egin baino aste batzuk lehenago, otsailean, aurrez aurre egindako azkeneko bileran, EBko buruzagiek ez zuten akordiorik lortu. Bruselak mahai gainean jarri zuen zuen ENG %1,11 izatea, baina iparraldeko estatuek ez zuten onartu: %1 nahi zuten haiek, eta %1,3 hegoaldekoek. Orduan, brexit-ak EBren aurrekontuetan eragingo duen 12.000 milioi inguruko zuloa zuten kezka nagusia. Orain, koronabirusaren krisiak txiki utziko du hori, eta laguntza berriak eta horien tamainak ere nabarmen handituko dira.
Horrekin lotuta, Europako Parlamentuko bost talde nagusiak adostasun batera iritsi ziren atzo. Ebazpen ez lotesle baten bidez proposatu dute funtsak banatzea «gehienbat» itzuli beharrik gabeko diru laguntzen bidez —alegia, EBren aurrekontuetatik tiraka—; eta «neurri txikiagoan», maileguen bidez. Estatuen artean, aukera hori Espainiak, Frantziak eta Italiak nahi dute. Alemaniak eta Herbehereek, ez; hori eginda EBko aurrekontuetan euren ekarpenak handituko liratekeelako.
Hori ikusirik, parlamentuak proposatu du egungo maila nominala mantentzea, eta trukean aurrekontua elikatzen duen baliabide propioen sistema erreformatzea. Zehazki, Europa mailako zergen bidez finantzatzea laguntza funtsak; besteak beste, zerbitzu digitalei, finantza transakzioei edo emisio kutsatzaileei ezarritako zerga bidez.
Lehen urratsak
Datorrenari aurre egiteko, Bruselak oraingoz 540.000 milioi euro inguruko lehen pakete bat aurkeztu du. Horietatik 240.000 milioi Europako erreskate funtsari (ESM) dagozkio. Ekonomia eta Finantza ministroek joan den astean onartu zituzten laguntza horientzako baldintzak: %0,115eko interesa 10 urterako, osasun gastu zuzenak eta zeharkakoak ordaintzeko baimena, eta herrialde bakoitzeko irismena BPGaren %2 izatea gehienez.
Laguntza horri gehitu behar zaizkio Europako Inbertsio Bankurako beste 100.000 milioi euro, eta beste 100.000 milioi Sure programarako —COVID-19ari aurre egiteko langabezia sari berezientzako: aldi baterako lan erregulazioak, autonomoentzako laguntzak…—. Azken horri buruzko aurreakordioa egin zuten atzo Batasuneko kideek. Programa hori finantzatzeko, Batzordeak Europako zorra jaulkiko du, eta estatuei eskatu die hori bermatzeko edo abala emateko; maileguen bidez banatuko ditu laguntzak, baina «baldintza onetan».
Bileran, Espainiako Ekonomia ministro Nadia Calviñok jakinarazi zuen Sure programako laguntzak eskatuko dituela Madrilgo gobernuak, baina ez zuen argitu ESMaren kasuan zer egingo duen. Espainiak ahalik eta gehien atzeratzen ari da erreskate funtsera jotzea, horrek sor diezaiokeen estigma saihesteko eta, bereziki, zor publikoaren merkatuan bere arrisku saria handitu ez dadin.
Konfinamenduaren ondorioak gehien nabaritu diren alorretan islatu da jaitsiera; bereziki, erregaietan. Azken asteetan, baina, joera moteldu egin da, sektore batzuetan jardunera itzultzearekin batera. Dena den, gasolio litroaren batez besteko prezioa 2016ko apiriletik izan duen mailarik apalenean dago.
Janarien prezioak, berriz, gora egin du. Martxokoekin alderatuta, %1; eta urte hasieratik, %2. Jantzien prezioek ere egin dute gora apirilean: %10.