Bizitzeko errenta jasotzeko 4.741 eskaera
Eskaera horiek Gizarte Segurantzak jaso ditu behin-behinean, haien kudeaketa Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ematen dien mandatua ez dagoelako prest. Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren lehen ordainketa atzo egin zuen Gizarte Segurantzak. Dirua jasoko dutenei ofizioz aitortu zaie laguntza, beren kargu seme-alabak izateagatik laguntza jasotzen zutenei, hain zuzen. Aldaketa hori izan dute 65 jasotzailek Hego Euskal Herrian.
Bestalde, Mari Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilariak esan du errenta bermaturako aurrekontua 110-115 milioi euro artekoa izango dela aurten, krisiarekin eskatzaileen kopurua handitu egingo baita.


