Langile bat hil da 7 metroko altueratik erorita, Iruran

Langile bat hil zen atzo Iruran (Gipuzkoa), Laskibar industrialdeko nabe bat berritzeko lanetan ari zenean.

Herrialde aberatsek hartuko dute proportzionalki kolperik handiena, eta haietan okertu du gehien aurreikuspena, batez ere Frantziari (%12,5eko jaitsiera, bost puntu gehiago) eta Espainiari (%12,8, 4,8 puntu gehiago) dagokienez. Oro har, 2021 amaieran 2020 hasieran baino %5 txikiagoa izango da BPGa herrialderik aberatsenetan, eta, asko zorpetuko direnez, finantza merkatuekin adi egon beharko dutela gogorarazi die Rita Gopinath NDFko ekonomisten buruak.
Edonola ere, Gopinathek kezka berezia azaldu du herrialderik behartsuenetako herritar pobreenekiko. «Kolpe latza jasango dute, eta muturreko pobrezia txikitzeko egindako aurrerapenak arriskuan jarriko dira». 1990ean, munduko biztanleen %35 bizi ziren egunean 1,90 dolarrekin baino gutxiagorekin, eta %10 baino gutxiago dira orain.
Mikel Noval ELAren arlo sozialeko arduradunak azaldu zuenez, nagusiki bi kontugatik egin diote kritika Eusko Jaurlaritzari. Alde batetik, ELAren arabera, ez duelako «aurrekontuaren %1 ere bideratuko COVID-19aren ondorioei aurre egiteko planetara», iragartzen ari diren plan gehienak «hilabete batzuk lehenago onartutakoak» direlako. «Gainera, horietako asko oraindik ez dituzte aldizkari ofizialean argitaratu ere egin».
Adibide bat jarri zuen sindikatuak: «Jaurlaritzak, joan den astean, enplegua suspertzeko 140 milioi euroko plan bat iragarri zuen, baina horietatik hamar soilik dira berriak. Gainontzekoak lehenago onartutako aurrekontuei dagozkien planak dira, urtero errepikatzen direnak, eta, gure ustez, bide okerretik doazenak».
Beste alde batetik, Jaurlaritzak aurreikusi duen osasun gastuaren igoera «Espainiako Gobernutik jasoko duen kopurua baino askoz txikiagoa» dela salatu du sindikatuak. Lakuak esan du Osasunerako aurrekontua 200 milioi euro handituko dela, eta, egin dituzten kalkuluen arabera, Madrilen Susperraldi Ekonomikorako Funtsetik 600 milioi inguru jasoko dituzte. Printzipioz, zatirik handiena osasungintzarako da.
Egoerari aurre egiteko, lehendik aurkeztua zuen proposamenari eutsiko dio ELAk. Hartan, besteak beste, langabe guztientzat eskatu dute lanbide arteko gutxieneko soldata adinako langabezia saria; DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta gutxieneko soldata adinakoa izatea; eta legez aitortzea mendekotasun egoera guztiak estaliko direla sistema publiko, unibertsal eta doako baten bidez.
Zerga erreformarik ez
Sindikatuak, gainera, kritikatu du Jaurlaritzak zerga erreformarik ez egitea: «Haren asmoa da zorra Madrilek uzten dion neurrian gehitzea». Hori, batetik, «subiranotasunari uko egitea» dela iritzi dio, eta, bestetik, «aurrekontu sozialen erronka bete ezin denean besteari errua egozteko aitzakia bat».
Horregatik exijitu du ELAk «bidezko zerga erreforma bat, biltzen den dirua taxuz gehitu eta tratu bereizkeria amaitu dadin errenta taldeen artean: lanekoak, enpresa eta kapital errenten kontra».
ELAren proposamenarekin, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.750 milioitik gora bilduko lirateke: «Zerga erreforma baztertzeak esan nahi du erabakitzen dela gaurko gastua bihurtzea biharko zor eta etziko murrizketa, 2008an bezala».
Egun batzuk badira akordioa «gertu» dagoela esaten ari direla gobernuko eta sindikatuetako ordezkariak. Isilago dabiltza enpresaburuak, eta aukera baliatzen ari dira enpresentzat onuragarriak diren neurriak lortzeko. Hitz bitan, erregulazioen kostua txikitzen ari dira enpresentzat eta handitu, berriz, estatuarentzat. 3.000 milioi euro bideratu ditu Madrilek ABEEtan dauden langileen langabezia sariak eta Gizarte Segurantzaren kotizazioak ordaintzera.
Ildo horretatik doa Lan Ministerioak aurkeztutako azken proposamena. Ezinbesteko arrazoiek eragindako erregulazioak bertan behera utzi nahi zituen, eta arrazoi ekonomikoengatiko erregulazioak baizik ez zituen utzi nahi —baldintza gogorragoak dituzte, esaterako, enpresek bere gain hartu behar dituztela langileen gizarte kotizazioak—. Azkenean, ordea, ontzat hartu du sindikatuen eta enpresaburuen argudioa ezinbesteko ABEEei eusteko: jarduera ekonomikoek ia muga ofizialik ez duten arren, eskaria ez da berreskuratu eta osasun neurri zorrotzagoek trabak jartzen dizkiete hainbat negoziori.
Gaur egun ezinbesteko arrazoiengatik erregulazioa onartuta duten enpresek egoera horretan jarraitu ahal izango dute beste hiru hilabetez. Uztailaren 1etik aurrera eskatzen dutenek, berriz, arrazoi objektiboengatik egiten dutela arrazoitu behar dute, ekoizpena txikitu behar dutelako. Berritasuna da azken ABEE objektiboek ere izango dituztela orain arte bereziek zuten ezaugarri bat: estatuak bere gain hartzea langileen kotizazioak.
Hori bai, erregulazio batzuk eta besteak onartu dituzten enpresek kotizazioaren zati bat beren gain hartu beharko dituzte. Azken hiru hilabeteetan, erregulazioan zeuden 50 langiletik beherako enpresek ez dute kotizaziorik ordaindu behar izan, eta %25 baizik ez enpresa handiek. Jakinarazitako azken proposamenak, berriz, diote 50 langiletik gorako enpresek kotizazioaren %70 pagatu beharko dutela lanera itzuli diren langileen kasuan, eta %55, berriz, itzuli ez direnena. Txikiek, berriz, %60 eta %35 ordaindu beharko lukete, hurrenez hurren.
Baldintzak
Horren truke, enplegu erregulazioak dituzten enpresek debekatuta izango dute langileak kaleratzea, langile gehiago kontratatzea zuzenean eta aldi baterako enpresen bitartez, eta ezin izango diete beren langileei eskatu aparteko orduak egitea. Gainera, ezingo dituzte lan batzuk azpikontratatu.



Urte gutxitan gertatu da; iturri berriztagarrietatik —haize errotetatik eta fotovoltaikoetatik— argindarra sortzea askoz ere merkeagoa da orain. Baina ez da erraza gertatzen ari horren eragina kontsumitzaileen fakturan antzematea. Hainbat dira horren atzean dauden arrazoiak, eta horietako bat espekulazioa izatea eragotzi nahi du Sanchezen gobernuak.
Espainian parke eolikoen eta fotovoltaikoen inguruan espekulazio burbuila bat puztu dela, hain zuzen, Red Electrica bera ari da ohartarazten iaztik. Zenbakiei begiratu besterik ez dago: berriztagarrien sare elektrikorako sarbide eta konexio eskariak 430 gigawatteko potentziakoak izan dira 2018az geroztik. Baina 2030. urterako Espainiako Klima eta Energia Planak 60 gigawatteko helburua du instalazio berrietarako, besteak beste, azken urteetan Espainian 40 gigawatt ingurukoa izan delako argindar eskari handiena.
Ezinezkoa da, beraz, konexio eskaerek jasotako kapazitate elektriko hori guztia garatzea. Ezta asmorik ere. Red Electricak, CNMCk eta gobernuak uste dute hor tartean bitartekari espekulatzaileak daudela. Parkerik eraikitzeko asmorik gabe, lizentziak eskuratzea da haien negozioa, gero haiek egiazko parke sustatzaileei saltzeko. Zenbait hedabidetan agertu da konexio lizentzia jakin batzuek megawatteko 100.000 euro balio dezaketela.
Argindar merkeagoa
Nork ordaintzen du, azken buruan diru hori? Kontsumitzaile xeheak. Red Electrica jada hasita zegoen ezezkoa ematen zenbati eskaerari, gehienak energia fotovoltaikoari zegozkionak. Nafarroan, esaterako, apirilean 0,6 gigawatt eoliko eta 0,3 fotovoltaiko ziren baimena ukatutakoak.
Orain, gobernuaren dekretuak bidea erraztu nahi die parkeen sustatzaileei eta baimenak mugatu «proiektu egiazko eta sendoei». Hori ziurtatzeko, tramite bakoitzarentzat epeak ezarriko ditu, eta horiek betetzen ez badira, esleipena iraungi egingo da, modu automatikoan. Gobernuak eta CNMCk araudi berria garatu artean, gutxienez datozen hiru hilabeteetan, ez da eskaera berririk onartuko.
Berriztagarrien enkanteen eredua ere aldatu eta arautu nahi du gobernuak, enkante horiek prezioen arabera egin daitezen, eta horrela sorkuntza merkeagoaren eragina herritarren fakturetara ere iritsi dadin. Portugalen, esaterako, argindar merkatu orokorrekoak baino prezio merkeagoak eman zituen iaz halako enkante batek. Lehen enkantea urteko bigarren seihilekoan egin nahiko luke Espainiako Gobernuak, baina oraindik ez du zehaztu zenbat potentzia aterako litzatekeen enkantean. Gobernuak azaldu du sortzaile txikien erkidegoak ere aurkeztu ahalko direla.
Eroskik, hori bai, berriz ere martxan jarri du bazkide berriak bilatzeko prozesua, koronabirusaren krisiak eragindako geldialdiaren ostean. Kooperatibak joan den urtean berriro finantzatu zuen bankuekin duen 1.540 milioi euroko zorra, bost urterako. Orduan, kooperatibako iturriek BERRIAri aitortu ziotenez, ez zuten guztiz baztertzen bere negozioaren atalen bat saldu behar izatea, baldin eta bere mozkinekin ez bazuten lortzen nahiko diru bankuekin hartutako konpromisoak betetzeko. Mozkinak lortzeko bide horretan, ordea, aurrerapauso nabarmena egin du Eroskik: 45 milioi eurotik gorako etekina lortu zuen 2019an.
Kooperatibak zorra ordaintzeko har ditzakeen beste bide batzuen artean, «bazkide berriak» bilatzea da lehen aukera —Eroskik PwC (Pricewaterhouse Coopers) aholkularitza agentziari eman zion ardura hori—.
Beste negozio adarrak
Taldearen negozio arrunta ez diren adarretarako baliatuko lituzke bazkide berriak kooperatibak. Gaur egun, Eroski markako hipermerkatuak eta supermerkatuak ez ezik, lehen aipatutako Caprabo saltokiak, Forum kirol dendak, gasolindegiak, Eroski Bidaiak eta optika dendak ere baditu taldeak.
Azken urtean Eroskik egindako inbertsio gehienek dendak berritzeko eta Zurekin eredura egokitzeko balio izan dute; horietako hainbat, gainera, Caprabo saltokiak dira. Orain, 845 denda baino gehiago daude eraldatuta, eta horietan saltzen ditu taldeak elikagaien %80 pasa. Eroskik nabarmendu du salmentak handitu egin direla sarea eredu berrira eraldatu den eskualde guztietan.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak eman du inbertsioaren berri, hain zuzen ere, bere diruek ekarpen handia egingo diotelako proiektuari. Zehazki, Gestampek iragarri duen hamazazpi milioi euroren inbertsiotik ia erdia Jaurlaritzak jarriko du, zortzi milioi. Hurrengo egunotan sinatuko dute elkarlanerako ituna Tapiak eta Francisco Riberas Gestampeko buruak.
«Ulertzen dugu bultzatzen duen enpresaren interesa gainditzen duen ekinaldi bat dela, eta handitu egingo duela Euskadiko autogintzako enpresen lehiakortasuna», justifikatu du Tapiak. Hau da, Gestampek ez ezik, sektoreko beste enpresek eta zentro teknologikoek ere erabili ahal izango dutela ikerketa zentroan ikasitakoa beren ekoizpen prozesuetan.
«Auto elektrikoaren atalean, aurrea hartu behar da, eta lehenbailehen egon behar da prest», ziurtatu du Tapiak, eta gogorarazi du beste lurralde batzuetan ere ari direla horretan. «Aukerak baliatu behar dira. Zentro hau aukera izan daiteke trantsizioa hasteko, eta alde batera uzterik ez dugun lan bat da».
Errekuntza motorreko autoetatik elektrikoetara dagoen trantsizioa ikertuko dituzte zentroan, baina baita auto elektriko horiek beharko dituzten osagarri bereziak ere. Autoen egiturazko zatiak arintzen arreta berezia jarriko dute, pisu txikiagoa badute, bateriek gehiago iraungo dutelako edo neurriz txikiagoak izango direlako. Izan ere, horixe baita Gestampen espezialitatea: autoen karrozerien altzairuzko zatiak.
43.000 langileko enpresa
Sektore horretan munduko talderik garrantzitsuenetako bat da Abadiñokoa: 112 ekoizpen planta ditu munduan barreiatuta, hamahiru ikerketa zentro eta 43.000 enplegatu. Euskal Herrian zortzi lantegi ditu (bost Bizkaian, bi Nafarroan eta bat Gipuzkoan), bi egoitza eta zentro teknologiko bat, Boroako AICn bertan.
Baina ikerketa zentro bat baino gehiago izan nahi du Gestampenak. 4.0. lantegi batekin esperimentuak egin nahi dituzte han. Hau da, Internet-aren aukerak baliatuz, ekoizpen automatizatuagoa duen lantegi bat. «Ekoizpen malgukoa» izango dela nabarmendu du Tapiak, hots, lantzen diren ekoizpen prozesu berriak berehala aplikatu ahal izango direla ekoizpenean.
Boroan egokitzapen batzuk egin behar dituztenez, behin-behineko egoitza izango du ikerketa zentroak. Zenbat lanpostu sortuko diren ez du azaldu Tapiak: «Abiadurak hartzen duen abiaduraren eta garapenaren mende dago».