Hezkuntza publikoan murrizketak egiten ari direla salatu dute sindikatuek

2020-2021 ikasturtea: Eusko Jaurlaritza hezkuntza publikoan murrizketak egiten ari dela salatu dute LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek ohar batean.



Koronabirusak bizikletak hartzera animatu du jendea. Kalean nabari da hori, eta lantegi eta dendetan ere bai. Biek diote salmentak «bikoiztu baino gehiago» egin direla, eta Prietok uste du «diotena baino handiagoa» dela. «Alemanian esaten dute halako hiru dela. Zaila da kuantifikatzea. Bezeroak denda batetik bestera dabiltza bizikleta bila. Guk nahita ere ezin dugu gehiago fakturatu. Modeloen %20 inguru amaitu zaizkigu, eta ezin dugu gehiago eskatu, ez dagoelako».
Dendetan ez ezik, tailerretan ere gainezka daude, garajean edo trastelekuan ahantzitako bizikleta zaharrak konpontzen, bereziki. Bezeroen artean, denetarik izan dute: inoiz ez edo oso gutxitan ibilitakoak, ohitura berreskuratu nahi dutenak, eta berria erostera animatu direnak. «Jakin badakigu askok utziko dutela, baina beste askok eutsiko diote. Azken urteetan nabari genuen goraldi bat, eta uste dut honek balio dezakeela joera indartzeko», azpimarratu du Prietok. Egun, Euskal Herrian egunero edo ia egunero bizikleta erabiltzen dutenen kopurua Europako kopuruen (%12) oso azpitik dago. Gipuzkoan, %7k, baina lautik hiruk kirola egiteko edo aisialdirako erabiltzen dute.
Errebote efektua
Modelo guztietan oso antzera igo igo zaizkie salmentak. Oiartzun Bikeko arduradunak dio hasieran gehiago izan zirela prezio apaleko bizikletak, eta horixe bera berretsi du BHkoak. Haiek stockeko arazoak izan dituzte. Izan ere, azken urteetan erdi-goi mailako sailetan espezializatu dira, kirol denda edo kate handien produktuetatik bereizteko. Gama handikoak ere saldu dituzte; orain, «hutsik» dute biltegia. Olasolok dio udarako prest izango dituztela katalogo berrikoak. «Topera ari gara lanean».
Dena den, azpimarratu du enpresak ez duela bere estrategia aldatuko. «Hastapenerako bizikleten produkzioa zertxobait handituko dugu, baina argi dugu gure ildoa beste bat dela. Orain gertatzen ari denak ez gaitu baldintzatuko; gure apustuak oso emaitza onak eman dizkigu». Urtetik urtera %10 gehiago fakturatzen ari da BH; antzekoa da sektorearen batezbestekoa.
Sektoreak urte hasiera ona izan zuen. Eta koronabirusa dela eta, Hego Euskal Herriko dendak ia bi hilabetez itxita egon badira ere, errebote efektua «izugarria» izaten ari dela azaldu du Prietok. Denbora horretan Internet bidezko salmentetan ere nabaritu dute igoera, eta hori, BHren kasuan, saltzaile fisikoei ere egin die mesede, duela urte batzuk abiatutako salmenta modeloa dela-eta. Olasolok gogoratu duenez, online erosten diren BHren produktuak dendari batek muntatzen ditu, eta hark ere etekina lortzen du. «Gertuko komertzioa zaintzeko modu bat da; guretzat, ezinbestekoak dira».
Gasteizko bizikleta ekoizleak, dena den, atzerrian saltzen du gehien —70 herrialde ingurutan—: produkzioaren %75 inguru. Olasolok azpimarratu duenez, Europako hainbat herrialdetan oinarrizko zerbitzutzat jo dituzte bizikletak, eta osasun krisiaren unerik larrienetan ere zabalik egon dira dendak eta konponketa tailerrak. «Bi-hiru hilabete hauetan asko handitu ditugu esportazioak». Hego Euskal Herrian, berriz, nahasmendua egon zen horrekin. Espainiako Gobernuak oinarrizko zerbitzutzat jo zituen bizikletekin loturiko negozioak, baina leku gehienetan debekatu zieten ateak zabaltzea konfinamenduak iraun zuen denboran. «Gutako askok gerora jakin genuen zabaltzerik bagenuela». Ateak itxita, Oiartzun Bikeko tailerrak jarraitu zuen lanean, enkarguz: «Etxeetara joan, bizikletak hartu, garbitu —berrogeialdian jarri—, konpondu eta itzuli. Lantalde bat izan dugu zaintza lanetan».
Dena den, eta gerora zer etorriko zen ez zekitenez, aldi baterako lan erregulazio bat ere egin zuten. Baina dendako ateak zabaltzeko baimena jasotzearekin batera, langile guztiak itzuli ziren lanera, eta jende gehiago kontratatu behar izan dute. BHn, berriz, bi egunez baino ez zituzten itxi Gasteizko bulegoak, eta Portugalen duten fabrika egun bat bera ere ez zen gelditu. Ez zuten aldi baterako lan erregulaziorik egin: 200 behargin dira.
Elektrikoen momentua
Gaur egun, BHk bere irabazien erdiak bizikleta elektrikoetatik lortzen ditu. Euskal Herrian aitzindaria da, baina saldu, orain arte behintzat, atzerrian saltzen ditu gehienak. «Euskal Herrian pixka bat berandu iritsi gara elektrikoetara; duela urte batzuk, guk produzitutakoen %90 kanpoan saltzen genituen, baina azken bi urteetan handitu da interesa».
Denbora horretan ere izan da beste aldaketa bat; hasieran, mendiko bizikleta elektriko gehiago saltzen zituzten; orain, geroz eta gehiago dira hirikoen alde egiten duten bezeroak. «Hemen, bizikleta beti ulertu da kirola egiteko tresna bat balitz bezala: lehiatzeko. Baina mentalitate hori aldatzen ari da, eta gehiago hurbiltzen Europakora. Aldea, dena den, oso handia da oraindik».
Prietok ere nabaritu du hiriko elektrikoekiko interesa azken asteetan. «Jendeak garraio publikoa eta jende pilaketak saihestu nahi ditu, baina, aldi barean, osorik iritsi nahi du tokietara, lanera, eta ez izerditan». Dena den, Prietok dio askok hiriko bizikleta elektrikoei buruzko interesa agertu bai baina azkenean ez direla erostera «ausartzen». Prezioa izan daiteke motiboetako bat. Gaur egun, batez beste, 260 euro balio du hiriko bizikleta batek, eta 704 euro mendikoak. Elektrikoen artean, 1.750 euro hirikoak eta 2.200 mendikoak.
Administrazioek emandako diru laguntzek urrats hori egiten lagundu dezaketela uste du Olasolok, baina azpimarratu du horrekin batera azpiegituren alorrean ere «zer hobetu asko» dagoela. «Gure hiriak oro har ez daude prestatuak, eta are gutxiago elektrikoetarako: adibidez, aparkaleku seguruak behar dira». Agintarien jarrerarekin «oso eszeptikoa» da Prieto. «Garraio garbia babestu behar dela diote, baina gero zer? Jendea laguntzarik gabe ere ari da bizikletak erosten, administrazioaren aurretik doa».
«Pentsio publiko duinen alde eta adinekoen egoitzetan arreta duin baten alde ote dauden jakin nahi dugu hauteskundeen aurretik», azaldu zuen Fanok; «eduki horien inguruan ze konpromiso hartzeko prest dauden jakin nahi dugu». Beste bozeramaile batek, Andrea Uñak, azaldu zuen Rementeriarekin elkartu nahi dutela «adinekoen egoitzetan egon diren heriotza kopuru izugarriak direla eta». Pentsiodunen mugimenduak Arabako eta Gipuzkoako aldundiei ere egin die eskaera bera, baina gaur arte, soilik Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin biltzeko konpromisoa lortu du. «Borroka horrekin jarraituko dugu, gure proposamenak ezagut ditzaten, eta egoiliarren senitartekoekin batera joan nahi dugu».
Begi bistakoa da munduko merkaturik garrantzitsuenak ez daudela inondik ere normalizatuta, eta egoera hori bete-betean jotzen ari da euskal industria, haren salmentarik gehienak atzerrian egiten direlako. Nazioartekotze handia, oraingoz, ez da laguntzen ari eroriko itzela galgatzen. Enpresak euroguneko merkatuetan nabaritzen ari dira gehien jardueraren moteltzea, baina paralisia orokorra da.
Autogintzak izan duen geldialdi bortitzak nabarmen eragin du euskal industriak fakturazioan izan duen inoizko gainbeherarik handienean. Autoak saltzeari utzi zaio azken hilabeteetan; Hego Euskal Herrian, %62 izan da erorikoa, eta sektorearentzat oinarrizko motorra da hori. Europako gobernuak gertutik ari zaizkio erreparatzen autogintzaren arazo larriari, eta kezka horrek azaltzen du hainbatek suspertze plan handiak martxan jarri izana, inoizko handienak diruz eta helburuz. Madrilek berak 3.750 milioi euroko plan bat onartu zuen joan den astean, eta auto berriak erosteko laguntzak jasotzen ditu plan horrek.
Basamortua igarotzen
Autogintzaren egoera beltzak ez die bakarrik eragiten ekoizle handiei eta haien osagai hornitzaileei, tartean Cie Automative eta Gestamp, baizik eta baita makina-erremintari ere, autogintzarekin lotutakoa baita haren salmenten parte handi bat. Alor horrek ematen du kalitatezko enplegu asko Euskal Herrian.
COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak ez dezan luze jo, oinarrizkoa da industriak azkar erreakzionatzea, baina Mondragon taldeko presidente Iñigo Uzinek egunkari honi esan zion atzo ziurgabetasuna gailentzen dela oraingoz, «basamortu bat» igarotzen ari direla enpresak, eta merkatuetan gutxieneko normaltasun bat lortu arte ezingo dela hasi susperraldi esanguratsu bat. Alegia, birusaren eboluzioak finkatu duela susperraldiaren erritmoa.
Industria da oinarriko aldagai bat ekonomian datorren urtean edo aurtengoaren bukaeran zeharkako ondorio posible hori gerta dadin, eta irailetik aurrerako jarduera gertutik aztertu beharko da, jakiteko sektorea asmatzen ari ote den birusak baldintzatutako merkatuekin ere aurrera egiteko.



