Makina-erremintaren sektoreak susperraldi «motelagoa» izango du
Itxaronaldi horri aurre egiteko, administrazioen laguntza eskatu du, eta honako lau puntu hauek zehaztu ditu: sektorearentzako orain arteko diru laguntzekin jarraitzea eta neurri fiskalak ezartzea bezero dituzten enpresek makina berrietan inberti dezaten; enplegua mantentzeko neurriei eustea —zehazki, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak abendura arte luzatzearen alde azaldu da—; eta nazioartekotzean laguntzea, ferietan eta bidaietan erosleak erakartzeko.
Klusterreko kideek gaur egingo dute urteko batzar nagusia, modu telematikoz. Eta horri begira, iazko emaitzez eta aurtengo aurreikuspenez mintzatu dira komunikabideen aurrean, Donostian; Ortuetarekin batera, Xabier Garbalena AFMko presidentea izan da. Otsailean azpimarratu zuten iazko emaitzak txarrak izan zirela: ia %10 galdu zuela sektoreak. Orain, 2020ari begira, fakturazioan %20ko galera aurreikusten dute: 300 milioi euro inguru gutxiago.
Horrek lanpostuetan zer eragin dezakeen galdetuta, azaldu dute AFMn ez dutela kalkulurik egin horri buruz, baina gogoratu dute 2008ko krisian «txikia» izan zela kolpea, orain orduan baino hobeto daudela, eta iaz, galerekin ere, %0,8 handitu zela enplegua. Garbalenak gogoratu du, gainera, osasun krisiak iraun duen denboran sektoreko enpresa gehienek ez dutela aldi baterako erregulaziorik egin eta ez dutela produkzioa eten, urte hasierako eskaera zorroari erantzuteko.
Dena den, aurrera begira «malgutasuna» galdegin du, «gertatzen ari denera eta enpresa bakoitzaren errealitatera egokitu ahal izateko», eta, horrekin lotuta, aldi baterako erregulazioak urte amaierara arte luzatzearen alde azaldu da, sektoreak beharko duelakoan. «Erosleak lortzen ez baditugu, guk datozen hilabeteetan izango ditugu arazoak».
Renove planak
Nazioarteko merkatuaren jarrera gakoa izango da makina-erremintarentzat. Eta horri buruzko aurreikuspenak ez dira batere onak. AFMko kideek uste dute %40 murriztuko direla urte osoko eskaerak. Garbalenak azaldu du «uste baino hobeto» abiatu zutela urtea, baina nabarmendu du koronabirusari aurre egiteko hartu diren neurriek eta, bereziki, bidaiatzeko debekuek eragin dutela %35 gutxiago izatea aurreneko sei hilabeteetan. «Dena den, oso egoera zailean, gai izan gara %65 saltzeko, egoerara modu arduratsu batean egokituz eta aurrez aurrekoak ez diren harremanetarako estrategia berriak garatuz».
Ortuetak, berriz, gogoratu du nazioartean salbuespen bakarra Txina dela oraintxe, hango enpresak apiriletik ari direlako ohiko martxan. «Abiatze izugarria izan du. Baina guri kosta egiten zaigu hango merkatuan sartzea». Egun, esportazio herrialdeetan bosgarrena da AFMkoentzat: kanpoan saltzen duten guztiaren %7,5.
Euskal Herriko eta Espainiako merkatuei buruz, iazko urtea ere txarra izan zela gogoratu du Garbalenak. Aurrera begira, berriz, industriaren traktore diren sektoreak laguntzearen alde azaldu da —autogintza eta aeronautika aipatu ditu—: batetik, makinak berritzeko Jaurlaritzak abiatutako hamar milioi euroko Renove plana txalotu du, baina finantzaketa gehiago eskatu du, eta Espainiako Gobernuak ere antzeko programa bat martxan jartzeko. Eta, bestetik, neurri fiskalak eskatu ditu etekinen berrinbertsioa sustatzeko, enpresen ekoizpen bitartekoak berritzeko eta digitalizazio planak bultzatzeko. Garbalenak gogoratu du neurri horrek «arrakasta itzela» izan duela Italian.
Bestalde, ohi bezala Barakaldoko BECen (Bizkaia) maiatzean egitekoa zen makina-erremintaren 31. biurtekoa azaroan egingo dutela ziurtatu du AFMk. Formatua aldatuko dutela iragarri du, bidaiak errazteko eta harremanak errazteko. Jakinarazi du enpresa ugariren baiezkoa jaso dutela.
Jaurlaritzak 100-150 eurorekin osatuko ditu erregulazio sariak
Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren eraginkortasunaren ondorio gisa azaldu du neurria Maria Jesus San Jose Lan sailburuak, eta Confebasken eta CCOOren eta UGTren babesa nabarmendu du. Edonola ere, negoziazio prozesua luzea izan den arren —maiatzean egin zuen bere proposamena Iñigo Urkullu lehendakariak—, Jaurlaritzak ez du lortu bere helburuetako bat: enpresek ere ekarpena egitea osagarri horretan. Confebask patronalak Urkulluren eskaerari erantzun zion enpresa batzuek jada osatzen dituztela, eta ez zuela enpresa guztiak behartzerik.
44.000 langilek jasoko dute
San Josek eta Beatriz Artolazabal Enplegukoak azaldu zutenez, Jaurlaritzaren osagarriak balioko du «normaltasunera pixkanaka itzultzeko fasean enplegua sendotzeko eta pertsona kalteberenak babesteko». Kalkulatu duenez, 44.000 langile inguruk jaso dezakete laguntza, eta hilero sei milioi euro jarri beharko ditu sariaren osagarria ordaintzeko.
Osagarriaren zenbatekoa finkoa izango da, eta onuradunaren lan kontratuaren izaera gorabehera emango da. Langileak ezingo du jaso aldi baterako erregulazio aktiboan duen ordainsaria baino handiagoa den laguntzarik. Lanbidek kudeatuko du osagarria, eta, ahal dela, hurrengo bileran onartuko du Jaurlaritzak.
Akordioa izenpetu duen arren, motz geratu dela ziurtatu du Confebaskek: «Enpresei espresuki laguntzeko neurriak falta dira, ulertzen baitugu enplegua babesteko modurik onena zera dela, enplegua sortzen duten enpresak babestea».
Ñabardura gutxiago egin dizkio Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak. «Berri ona da euskal langileentzat, eta bereziki soldata txikienak dituztenentzat», batzuek beren soldataren ia %100 jaso ahal izango dutelako erregulazioan dauden bitartean. Garciak ziurtatu du aldi baterako lan erregulazio batean dauden langileen erdiek edo jasoko dutela Jaurlaritzaren osagarria. Neurri handi batean ostalaritzarekin eta turismoaren beste sektorearekin lotura duten langileak izango dira, industrian langile askok 20.000 euroren soldata gordina gainditzen dutelako.
Garciak gogorarazi du bere sindikatuak duela bi hilabete proposatu zuela langabezia sariak osatzea, eta orain onartu izanak erakusten duela kontzertazioak balio handia duela. «Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak bere erabilgarritasuna erakutsi du, proposamenetatik ekintzetara igaro delako, langile klaseari mesede egiten dien akordioekin».
Garciaren mezua kritika garbia da sindikatu abertzaleentzat, uko egiten baitiote foro horretan parte hartzeari, argudiatuta ez dituela pisuzko erabakiak hartzen eta «Jaurlaritzak patronalaren alde hartutako neurriak zuritzeko» baizik ez duela balio.
«Aukerarik merkeena»
Atzoko akordioak ez du, ordea, ELAren eta LABen jarrera aldaraziko, batek zein besteak gutxietsi egin dutelako. «Gure herriko langile klasearen soldatak osatzeko zeuden aukeren artean merkeena da. Kostua langileei leporatuko zaie, ordaintzen dituzten zergen bidez, eta ez enpresariei». ELAk proposatu zuen 300 milioi euroren funts publiko bat sor zedila, eta sozietate zergari errekargu bat eginez finantzatzea. «ELA prest zegoen akordio on batera iristeko, baina Eusko Jaurlaritzak oraingoan ere bere estilo sektarioa erakutsi du, baztertu egin baitu euskal gehiengo sindikala, jakinik Elkarrizketa Sozialeko Mahaian ez zuela aurkako iritzirik topatuko eta emaitzarik merkeena izango zela».
LABek ere kritikatu du enpresek beren ekarpena ez egitea. «Patronalak ez du ezer jarriko. Azken urteetan lorturiko irabaziak beraientzat gordeko dituzte». Sindikatuak ziurtatu du hitzartutakoa ez dela nahikoa: «Ez du langileen etorkizuneko enplegua bermatzeko inongo neurririk zehazten. Beharrezkoak dira aldi baterako lan erregulazioak bukatzen direnerako enplegua bermatzeko neurriak, kaleratzerik ez egiteko konpromisoak, aldi baterako kontratua duten langileen egoera zuzentzeko neurriak, 1.200 euroko gutxieneko soldata». Proposamen horiek eta beste batzuk egin zizkien joan den astean Jaurlaritzari eta Confebaski.
Aldi baterako enplegu-erregulazioko txostenak EAEn: langileek osagarri bat jaso…

EAEk hilean 150 eurorainoko osagarria ordainduko die 20.000 eurotik beherako oinarri arautzailea duten aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetako langileei.
Kooperatibek 3.000 lanpostu inguru galduko dituztela kalkulatu du Eusko…

Kooperatibek 3.000 lanpostu inguru galduko dituztela kalkulatu du Jaurlaritzak. Gogorarazi duenez, gaur egun gizarte-ekonomia klasikoko 2500 enpresa daude.
Siemens Gamesako kontseilari ordezkariak kargua utzi du, datu ekonomiko…

Andreas Nauen orain arte Siemens Gamesako Offshore zerbitzuko arduraduna zenak Markus Tacke ordezkatuko du konpainiako kontseilari ordezkari gisa, kargua utzi ostean
Autoak erosteko laguntzak ez dira bateragarriak izango
Dekretuan ere zehazten da Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuaren planetik zenbat jasoko duten banatzeko: aurrenekoak, 4,6 milioi euro, eta bigarrenak 1,4. Jaurlaritzak aurreko astean aurkeztu zuen bere plana, 10 milioi eurokoa. Guztira, beraz, 14,6 milioi emango ditu autoak berritzeko laguntzetan. Nafarroako Gobernuak ez du plan propiorik egin.
Jada eska daitezke Jaurlaritzaren eta Madrilen laguntzak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Energiaren Euskal Erakundeak tramitatuko ditu biak, eskaerak jaso ahala. Hau da, lehenik eskatzen dutenek aukera handiagoa izango dute. Bi laguntzak ez direnez bateragarriak, pentsatzekoa da elektrikoa nahi duten gehienek Espainiakoak hobetsiko dituztela, oro har hobeak direlako; 90 kilometro baino gehiagoko autonomia duten autoen kasuan, bereziki —beheko koadroan kontsulta daitezke—.
Bi planen arteko aldeak
Kopuruetan ez ezik, bi planen artean badaude beste alde batzuk ere. Adibidez, Jaurlaritzarenak atzerako eragina du, eta urtarrilaren 30etik aurrera auto berria erosi dutenek eskatu ahal izango dituzte laguntzak; Espainiako Gobernuarenak, aldiz, atzotik aurrera erosi dutenek. Jaurlaritzak, halaber, auto zaharra txatartegira eramatea exijitzen du, eta Espainiakoak, ez: hori egitea saritzen du, baina ez du derrigortzen. Erabaki horrek polemika piztu du, halako planen helburua izan ohi delako autoen parkea berritzea, ez-kutsagarrien alde egiteko.
Aldea ere badago lagunduko dituzten auto berriek izan dezaketen gehienezko prezioan: 25.000 euro Jaurlaritzaren programan, eta 35.000 Espainiakoan. Bietan sartu dira, halaber, 0 kilometroko autoak; alegia, urtarrilaren 1etik aurrera matrikulatutakoak: Jaurlaritzaren planean 100 kilometroko muga izango dute, eta Espainiakoan ez dute mugarik ezarri.
Biek onartu dituzte, halaber, erregai fosilak erabiltzen dituzten autoak, baina zero emisioko edo errekuntza garbiko labeldunek soilik. Jaurlaritzak 1.000 eurotik 2.000ra igo ditu laguntza horiek, eta Espainiako Gobernuarenak apalagoak dira. Urtea hasi denetik saldutako autoen %54 izan dira gasolinazkoak, iazko lehen bost hilabeteetan %11 gutxiago. Kuota pixka bat berreskuratu du dieselak —%23,4tik %24,6ra igo da—, eta nabarmen hobetu dute motor alternatiboek, %10,7tik %18,5era.
Urkullu: «Zero eta hamar artean, nire haserrea hamarrekoa da»
Espainiako Gobernuak hiru multzotan banatu du funtsa. Multzoetako bat 5.000 milioikoa da, zerga bilketan egondako jaitsiera konpentsatzeko, eta EAE eta Nafarroa kanpoan geldituko dira zerga sistema propioa dutelako. Banaketa horrek Urkulluren kezka piztu du, eta, zehaztu zuenez, oraindik ez du Pedro Sanchez Espainiako presidentearen erantzunik jaso. «Kontzertu ekonomikoaren komisioaren presazko bilera bat eskatu dugu. Martxokoa bertan behera gelditu zen eta lehen seihilekoan egitea adostu genuen».
Bizkaiko metalgintzako enpresen %30ek langile kopurua murriztuko dute
Krisiak eragina izango du enpleguan. Federazioaren barne inkestari erantzun dioten enpresarien %30ek lantaldea murriztea aurreikusi dute, eta %41ek uste dute egungo lantaldea handiegia dutela. Krisiaren aurretik 48.000 pertsonak egiten zuten lan Bizkaiko metalgintzan. Kaleratze horiek eragotzi eta enpresen bideragarritasuna errazteko, Yaguek derrigorrezkotzat jo zuen ezinbestean eskaturiko aldi baterako erregulazio txostenentzako onarturiko arau bereziak «gutxienez» abendura arte luzatzea.
Sektoreak beharko lituzkeen neurrien artean, kontratuak egiteko garaian « malgutasun handiagoa» mesedegarria litzakeela nabarmendu zuen, baita ekonomiaren modernizazioa eta enpresek nazioartean zabaltzea erraztuko luketen neurriak ere.
Enpresen %77ren eskaera zerrenda «ahula edo oso ahula» da, eta horregatik aipatu zituen neurri horiek. Hala ere, epe erdira argi printza batzuk ageri dira: enpresen bi herenen arabera, sei eta hamabi hilabete artean itzuliko dira aurrekora. Alde horretatik, enpresei gehien lagundu dieten neurriak maileguak eskatzeko ICOren bermeak eta zergen atzeratzea izan dira.
FVEMek, baina, argi utzi nahi izan zuen metalgintzaren barruan arlo guztien egoera ez dela bera, eta autogintzarena bereziki delikatua dela. «Autogintza oso kaltetua izan da, eta krisiaren inpaktua handiagoa izango da, baita lanpostu galerari dagokionez ere». Arloko enpresen erdiek inkestan esan dute atzerakada nabarmenean daudela, eta %94k ez dute espero aurrekora itzultzea hamabi hilabete baino lehenago. Konponbide bila jarrita, FVEMek beharrezko ikusten du kontsumoa aktibatzeko neurri gehiago, «eta zehatzago batzuk, bereziki autogintzara zuzenduak».
Telelanarekin arduratuta
Bizkaiko emakumezko enpresari eta zuzendaritza kideetako elkarteko kideen gehiengoaren ustez, aurtengo hirugarren hiruhilekoa bigarrena baino okerragoa izan daiteke, eta uste dute euren enpresetako ekoizpena %75 jaits daitekeela. Barne inkesta batean onartu dutenez, erdiak telelanean aritu dira azken hilabeteetan, eta uste dute etorkizunean areagotuko den joera bat dela, baina askori «ardura» sortzen die, uste dutelako kontziliazioaren zama euren gain gelditu daitekeela.
Diputatuen Kongresuak industrien aldi baterako erregulazioak luzatzea onartu du

2020ko ekainaren 17an, Diputatuen Kongresuak industrien aldi baterako erregulazioak 2020ko abenduaren 31ra arte luzatzea onartu du. PSOE,eta Unidas Podemos, aurka.