VWek txanda bakarrarekin jarraituko du
Alfonso Eslava logistika zuzendariak sindikatuei azaldu dienez, bigarren txanda, arratsaldekoa, ziur aski ez da ekainaren 3ra arte berriro lanean jarriko. Polo eta T-Cross modeloen merkatu nagusietan dagoen eskariaren arabera hartuko dute neurria. 2019an, %24,9 joan ziren Alemaniara, %17,7 Italiara, eta %17,4 Frantziara.
Eskari gehiago ziurtatua du, berriz, Euskal Herriko beste ibilgailu fabrikak, Mercedesek Gasteizen duena. Bi txandatan aritu da azken astean, eta gauekoari datorren astelehenean berrekingo dio.


