Bilboko aireportuko pasabideetako greba bertan behera utzi dute langileek
Bilboko aireportuko pasabideetako edo fingers zerbitzuko greba mugagabea bertan behera utzi dute langileek, enpresarekin akordio bat lortu ostean.
Valeris Dombrovskis EBko lehendakariordeak eta Pierre Moscovici Ekonomia komisarioak atzo azaldu zutenez, Italiak hautsi egin du zor publikoa txikitzeko konpromisoa. BPGarekin alderatuta, EBko zorrik handienetan bigarrena du Italiak (%132,2 2018. urte amaieran), Greziaren atzetik (%181), baina kopuru osoetan handiena da: 2,32 bilioi euro zor ditu, eurogunearen zor osoaren %23.
EBko Egonkortasun Itunaren arauek diote estatu kideen zorrak ezin duela BPGaren %60 gainditu, baina kopuru horretatik gora daude haietako hamalau, handi guztiak barne —Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Espainia—. Italiaren berezitasuna da zor hori gora doala, ez soilik zenbaki osoetan, baita portzentualki ere, ekonomia ez aurrera ez atzera doalako. Berez, Italia da euroa sortu zenetik bere per capita errenta txikitu duen estatu kide bakarra.
Bruselaren kalkuluen arabera, Italiaren zorra BPGaren %135era iritsiko da 2020rako, eta defizitak %3ko muga gaindituko du berriro, %2,5etik %3,5era igoko baita Erromako gobernuak ez badu gastua txikitzeko neurririk hartzen. Gainera, bada beste faktore bat: azken asteetan berriro gorantz egin du Italiak bere zor publikoaren truke ordaindu beharreko interesak. Espainiaren pare zegoen —86ko arrisku saria zuen atzo—, eta Greziara (319) gerturatu da: 278 puntukoa zuen atzo. Horrek esan nahi du zorraren faktura mila euro handitu dela italiar bakoitzeko.
Ondorioa garbia da Bruselarentzat. «Badakigu non dagoen Italian hazkunderako bidea: erreformatzeko ahaleginean, eta ez, ordea, ez dagoen dirua gastatuz, esan zuen Dombrovskisek.
Batzordearekin negoziatzeko asmoa du Giuseppe Conte Italiako gobernuburuak, «edozer egiteko prest» dagoelako zigorrari izkin egiteko. Baina ikusteko dago Conteren lehentasun berak ote dituzten haren gobernua sostengatzen duten bi indarrek, M5S Bost Izarren Mugimenduak eta Legak, Bruselarekin xextran ibiltzeak beren diskurtso euroeszeptikoa indartzen duelako. «Onartezina da benetan sei milioi langabe dituen eta beren ahaletik behera ekoizten duten milaka enpresa dituen herrialde baten bizkar gurutze bat jarri nahi izatea, hazkundean, enpleguan eta zerga txikiagoetan inbertitu nahi duelako», azaldu zuen Luigi Di Maio lehendakariordeak eta M5Sko buruak, eta marra gorri bat jarri die Conteren negoziazioei: erretiroaren adina jaisteko erreforma «ezin da ukitu».
Zorraren arazoari aurre egiteko, EBrekin gatazka gogor bat eragin dezakeen neurri bat aztertzen ari da Italiako Gobernua: bere hornitzaileei eurotan ez ordaintzea, baizik eta zor bonu txikien bidez, minibot izenekoak. Dibisa paralelo bat bihur daitekeela diote aurkakoek.
«Militatzeko modua aldatu egin da azken urteotan», esan dio BERRIAri Sergio Ortega ESK-ko ekintza sindikaleko arduradunak. «Erronka handia daukagu biltzar honetan, eta gure sorrerarekin dago lotua. Bizitza militantziari emaniko belaunaldi oso batek erretiroa hartu du gutxika, eta, atzean segitzen duten arren, jakintsuen kontseilu bateko kide balira bezala, aldaketak behar ditugu aurrera egiteko, militatzeko modu berriak ez baitira sindikatuari hain emanak».
ESKren aspaldiko apustua eta lelo nagusia da bizitza gizartearen erdigunean, eta, horrekin batera, «egitura klasikoa» aldatu nahi du zuzendaritzak, batzorde nazionalaren lekua koordinakunde batek hartuta. «Sindikatuaren egunerokotasuna kudeatuko du talde horrek, eta haren inguruan sare bat eratuko dugu, lantalde sendoekin; ESK-ko ordezkariek osatu dituzte lantaldeak». Batzorde Nazionalak «ia dena» erabaki behar zuen lehen, eta orain sindikatu «horizontalagoa» izango dela uste du Ortegak, ordezkariek zuzenean parte hartuko baitute erabakietan. Gainera, kudeaketa «azkarragoa» egiteko modua izango dela dio ESK-ko bozeramaileak.
Finean, sindikatuak beste urrats bat egin nahi du parte hartzean, eta egiturak inoiz baino baino gehiago ireki. Idazkari nagusirik jarraituko du; «talde bat egongo da, bost kidekoa, eta lau herrialdeen ordezkaritza egongo da han. Haiek izango dira erreferentzia kanpo harremanetarako, betiere biltzarrak oniritzia ematen badie aldaketei».
ESK osasun onean iritsi da bere bosgarren biltzarrera. Sergio Ortega pozik dago afiliatuen kopuruak gora egin duelako berriro krisi handiaren ostean. 5.395 afiliatu dauzka, azken bost urteetan %12 gora egin ondoren, eta horrek %1,5eko ordezkaritza eman dio. «Sektore publikoan, oso sendo gabiltza Osakidetzan; oposizioen harira egin ditugun salaketak hor daude, eta egiten ari garen lana hori bezain garrantzitsua da mediku zaintzaz besteko zerbitzuak pribatizatu ez daitezen». Alor pribatuan, Bizkaiko metalgintza, Sidenor, Arcelor eta CAF enpresak ere aipatu ditu ESK-ko kideak, sindikatuaren sendotasunak zerrendatu dituenean.
DSBEa eta lan banaketa
«Sindikatu gardena gara, gatazkari muzin egiten ez diona, eta lan arloa baino kezka gehiago dituena», dio Ortegak. «Kapitalismoa ezbaian jarri nahi duen sindikatu feminista bat izan nahi dugu, eta Errenteriako biltzarrean helburu horretarako oinarriak jarri nahi ditugu».
Ekonomiak gehiago moteltzeko joera duela dio ESK-ko arduradunak, ziurgabetasuna gero eta handiagoa dela, eta «lehenbailehen» ekin behar zaiola aberastasuna «hobeto» banatzeari, «prekaritatea eta miseria oso zabalduak daudelako gizartean»; «galga jarri behar diogu egoera bidegabe horri». Langileek «erein» egin behar dutela dio, «galdutako eskubideak berreskuratzeko».
ESK-k uste du lana bizitzaren erdigunean jartzea «akats larria» dela. «Hego Euskal Herria inoiz baino aberatsagoa da, eta jasangaitza da gehienon pobretzea gertatzea aldi berean». Sergio Ortegak uste du egoera hori irauli egin behar dela, eta DSBEa oinarrizko tresna dela horretarako, aberastasuna banatzea ahalbidetzen duelako. Lana banatzea ere ezinbestekotzat jotzen dute sindikatuan; «etxekoa eta lan zentroetakoa, dena da lana, eta ongi aztertu behar da soluzioa, gerta ez dadin emakume galtzaileak eta gizon irabazleak egotea ariketa horretan».
Euskaltelek agiri baten bidez zabaldu duenez, «aho batez» izendatu dute Garcia. «Taldearen iraunkortasuneko, hazkundeko eta balio sorrerako estrategiaren lider izateko profesional egokia da», dio agiriak. Halaber, esaten du Francisco Artetxe oraingo kontseilari ordezkariaren «kontratu harremana amaitzea» erabaki duela, eta eskerrak eman dizkio azken hiru urteetan konpainia zuzentzeagatik, «ongi zuzendu ere».
Ikusteko dago orain zer gertatuko den Euskalteleko presidentearekin, Alberto Garcia Erauzkinekin. Kargu exekutiboa izan da berea 2011n Jose Antonio Ardanza ordezkatu zuenetik, baina aukeretako bat da aurrerantzean lehendakaritza sinbolikoagoa izatea. Euskaltelek zabaldutako agirian «kontseilari exekutiboa» izendatu dute Erauzkin.
2017an sartu zen Zegona Euskaltelen akziodun taldean. Asturiasko Telecable enpresaren jabea zen Zegona, eta Euskalteli saltzea onartu zuen. Trukean, dirua eta Derioko enpresaren akzioen %15 jaso zituen, eta urtebetez kopuru hori ez aldatzeko konpromisoa hartu zuen. Baina Euskaltel Zegonaren inbertsio bakarra da, eta, jarritako diruari etekin gehiago atera nahi ziola argudiatuta —balioaren laurdena galdu du 2015ean burtsaratu zenetik—, urrian jakinarazi zuen konpainiaren kontrola hartu nahi zuela. Akzioak erosteko eskaintza baten bidez saiatu zen lehenik, baina, garestiegi izango zitzaiola ikusita, estrategia aldatu eta burtsan akzioak erosten hastea hobetsi zuen.
Lehen helburua apirilean lortu zuen, akziodun nagusi bilakatu baitzen (%20,94), Kutxabanken aurretik (%19,88). Gainera, beste akziodun batzuen babesa zuela-eta akzioak erosten jarraituko zuela iradoki zuen.
Erosketak kezka sortu zuen Euskal Herriko hainbat sektoreren artean, erabakigunea urruntzeak inbertsio eta enplegu galera ekar zezakeelakoan. Enpresaren errotzea bermatze aldera, akzioak erosteko aukera mahairatu zuten orduan Jaurlaritzak eta BBK fundazioak, baina ez da halakorik gertatu, eta, Zegonako arduradunekin hitz egin ondoren, errotzeari buruzko kezkarik ez zuela adierazi zuen Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko sailburuak, maiatzean.
Jarrera hori salatuko du gaur EH Bilduk, Eusko Legebiltzarrean, eta akzioak erosteko eskatuko dio.
Gasteizko gobernuaren ekinaldiz sortu zen Euskaltel, 1995. urtean. BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren finantza laguntza izan zuen operazio horretarako. Aurrezki kutxak eta haien ondorengoa, Kutxabank, Euskaltelen %60en jabe ere izan ziren. Azken urteetan, baina, Kutxabank akzioak saltzen aritu da, enpresa ez daukalako estrategikotzat, eta EBZ Europako Banku Zentralaren arauek zigortu egiten dutelako bankuek industria enpresen parte hartzeak izatea —kapitala gordetzera behartzen ditu—.
Iaztik, Nafarroan ere bai
Garcia Erauzkinen eta Artetxeren gidaritzapean, Euskaltel bere hasierako eremutik zabaldu da, hau da, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik. 2015. urtean, Galiziako R Cable telefono konpainia erosi zuen, eta 2016an, Asturiasko Telecable. Iberiar penintsulako iparraldeko kable bidezko operadore nagusia izateko helburuarekin, iaz Nafarroan hasi zen zerbitzuak eskaintzen, eta aurten, Leonen, Kantabrian, Errioxan eta Katalunian.
Zegonak helburu handinahiagoak ditu: uste du Espainiako merkatu osoan badagoela bosgarren aktore batentzako lekua, eta Virgin marka erabili nahi du hedapenerako. Virgin Phone 1999. urtean eratu zen, eta dozena bat herrialdetara hedatu da.