Modu mailakatuan berrekingo dio jarduerari euskal industriak, asteartetik aurrera

Koronabirusa COVID19: Apirilaren 14tik aurrera jardunera bueltatuko diren Euskadiko enpresa nagusiak. Gehienak modu mailakatuan itzuliko dira, segurtasun neurriekin.

Petrolio gutxiago behar delako, baina, bereziki, prezioak gehiago amildu ez daitezen. Petrolioaren merkatuan inoiz egin den murrizketarik handiena egitea adostu dute. Errusiak eta Saudi Arabiak sinatu zuten akordioa ostiralean, eta AEB Amerikako Estatu Batuek eta G20k ontzat eman dute. Horren arabera, petrolio hornidura globalaren %23 gutxituko dute, 2018ko urriko datuekin konparatuta: eguneko 10 milioi upel.
Iaztik, eskaria heren bat jaitsi da, eta horrek eta azken hilabeteetan pilatutako stock-ak eragin dute prezioen gainbehera, bere mailarik baxuenera eramanez 18 urtean. Ostiralean, 31,98 eurotan zegoen Brent upela. Ezohiko kopuruetan, azken hilabeteetako prezio altuenetariko baita hori -25 euro ingurutan egon da azken aldian-.
30 bat herrialdek parte hartu dute negoziazioetan. LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kideak -Saudi Arabia buru- eta, hortik kanpo dauden beste estatu batzuk -horien artean Errusia da nagusia-. Horiek guztiek osatzen dute LPEE+ deituriko aliantza.
Hor ez daude AEBak eta beste batzuk. Ez dute zuzenean parte hartu elkarrizketetan, baina gertutik zaindu dituzte. AEBak dira munduko petrolio ekoizle nagusienak -15 mbd (milioi upel egunean); Saudi Arabiak 12 mbd eta Errusiak 11 mbd-.
AEBen esku hartzea
Zalantza zen AEBek murrizketekin bat egingo zuten ala ez, Errusiak eta Iranek hori eskatu baitzuten COVID-19aren krisia hasi aurretik eginiko bileretan. Baina, azkenean, akordioan ez dute eskakizun hori jaso. Dena den, AEBek nabarmen jaitsi dute produkzioa aurten: %10 inguru; Saudi Arabiak eta Errusiak orain egitera konprometitu direnaren parekoa. Eta akordioa desblokeatzeko, aurreikusten ez zuten kuota bat ere bere egin behar izan dute AEBek.
Ostiral goizean Saudi Arabiak eta Errusiak sinatu zuten aurreakordio bat, baina bileran parte hartu zuten guztien berrespena behar zuten, eta Mexikok ez zuen egin; uko egin zion herrialde guztiek ehuneko bera mozteari.
AEBek esku hartu behar izan dute Mexiko itunera ekartzeko. Washington konprometitu da haren murrizketaren parte bat beretik kentzeko: Mexikok merkatutik atera behar zituen 350.000 upeletatik 250.000 kenduko dituzten AEBek beren produkziotik. «Estatu Batuek Mexikori lagunduko diote, eta gero itzuliko digute dirua», esan du Donald Trumpek.
COVID-19aren krisiaren aurretik hasi zen petrolioaren prezioen gerra. Martxo hasieran, Errusiak uko egin zion LPEEko kideekin akordioa egiteari. Pozik zirudien prezioen erorketarekin, kaltetu nagusia AEBak izaten ari zirelako. Baina Moskuk ezin izan dio oraingo egoerari eutsi, upela 20 euro inguruan mantentzeko aurreikuspenek eta erosleak aurkitzeko zailtasunak eraginda. Negoziazioetan, gainera, faktore ugarik bat egin dute. Financial Times-en arabera, AEBek muga zergak handitzearen karta erabili dute, besteak beste.
Gasolindegiak ixten
Orain, zalantza nagusia da adostutako bolumenak konpentsa dezakeen eskariaren jaitsiera izugarria. AIE Energiaren Nazioarteko Agentziak kalkulatu duenez, munduko petrolio eskaria eguneko 20 milioi upeletara murritz daiteke hiruhileko honetan, konfinamendu neurriengatik-eta kontsumoaren jaitsierak eraginda.
Trafikoa nabarmena da hori, eta, horrekin batera, gasolindegietara egiten diren bisitetan. Hego Euskal Herrian orain arte funtsezko zerbitzutzat jo dira eta denek edo ia denek zabalik egon behar zuten. Espainiako Gobernuak, baina, baimena eman du gasolindegi batzuk ixteko. Hala ere, bermatuko du horrelako instalazioak dituzten udalerri guztietan gutxienez gasolindegi bat irekita egongo dela.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kaleratuko agindu baten arabera, ohiko ordutegiekin irekita mantendu beharko dituzte urtean bost milioi litrotik gorako salmenta bolumena dutenek, eta autobideetan eta hipermerkatuetan daudenek. Gainerakoek, ordutegia murrizteko askatasuna izango dute, baita aldi baterako ixteko ere. Gasolindegirik ez duten udalerrietan, salmenta handienak dituen inguruko gasolindegiari ordutegi murriztuarekin irekita egoteko eskatuko zaio.
30 bat herrialdek parte hartu dute negoziazioetan: LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kideak —Saudi Arabia buru— eta hor ez dauden beste estatu batzuk; tartean, Errusia. Horiek guztiek LPEE+ aliantza osatzen dute. Hortik kanpo daude AEBak eta beste batzuk, baina elkarrizketei adi egon dira. AEBak dira munduko petrolio ekoizle nagusiak, 15 mbd (milioi upel egunean) produzitzen dituzte; Saudi Arabiak 12 mbd eta Errusiak 11 mbd.
Zalantza zen AEBek murrizketekin bat egingo zuten ala ez, Errusiak eta Iranek hori eskatu baitzuten COVID-19aren krisia hasi aurretik eginiko bileretan. Baina, azkenean, akordioan ez dute eskakizun hori jaso. Dena den, AEBek nabarmen jaitsi dute produkzioa aurten: %10 inguru; Saudi Arabiak eta Errusiak konprometitu direnaren parekoa.
Ostiral goizean bi horiek sinatu zuten aurreakordio bat, baina bileran parte hartu zuten guztien berrespena behar zuten, eta Mexikok ez zuen egin; uko egin zion herrialde guztiek ehuneko bera mozteari. Azkenean, AEBek esku hartu dute negoziazioan. Washington konprometitu da Mexikok merkatutik kendu behar zituen 350.000 upeletatik 250.000 kentzera bere produkziotik, gero «dirutan itzultzeko beharrarekin».
Beltran de Herediak gogoratu du asteartetik aurrera oinarrizkoak ez diren zerbitzuak eta industria jarduerak ere berriro martxan izango direla, eta testuinguru horretan kokatu du Jaurlaritzak azoken inguruko araudia aldatzeko erabakia. Azpimarratu duenez, azoketan ere bete beharko dituzte «indarrean dauden osasun eta higiene neurri zorrotzak».
Jaurlaritzak atzera egin badu ere, hainbat udalek —EAJ eta PSE-EErenak ere bai— iragarria zuten ez zutela agindua beteko, eskumena eurena delako eta ez Jaurlaritzarena, eta hark, azoken funtzionamendua arautu badezake ere, ezin dituelako debekatu.
Atzo ireki zituzten, adibidez, Ondarroako, Eibarko, Oñatiko eta Zarauzko merkatuak, segurtasun neurri jakin batzuekin. Azpeitian, Bergaran eta Ordizian ere zabaldu dituzte egunotan. Ondarroako Udalak argudiatu du azokak lehentasuneko zerbitzua direla, eta saltzaileen eta kontsumitzaileen eskubidea dela «nolako elikadura eredu ekoiztu eta kontsumitu nahi duten erabakitzea», eta horretarako beharrezkoa dela bitarteko guztiak ipintzea.
Oñatiko Udalak, berriz, azaldu du bere erabakiarekin herriko lehen sektorea lagundu nahi izan duela, eta berretsi du tokian tokiko eta garaian garaiko produktuen sustapen politikarekin aurrera jarraituko duela. Gogoratu duenez, «bizi dugun alarma egoera» dela eta, higiene eta segurtasun neurriak egokitu zituzten, merkatua lekuz aldatu eta saltzaile kopurua eta aldi berean erosten ari diren bezeroen kopurua mugatu zuten.
Haserreari erantzuna
Ordiziako Udalak ere gogoratu du inork ezer agindu aurretik arautu zuela berak nola ahalbidetu zuzeneko salmenta. Beste baldintza batzuen artean 65 urtetik behera izatea ezarri zuten, arrisku taldekoak direlako adin horretatik gorakoak, eta azaldu du horrek postu kopuruaren jaitsiera eragin zuela, asteazkeneroko azokara joaten diren baserritar asko eta askok ez dutelako baldintza hori betetzen.
Neurri batean gizartearen presioaren ondorioa ere izan da Jaurlaritzak atzera egitea. Debekua ezarri eta berehala eragin zuen baserritarren eta talde ekologisten haserrea. Merkatuak irekitzeko eskaerarekin bat egin zuten hainbat ekoizlek, kontsumo elkartek, sindikatuk eta alderdi politikok; guztira, 200 bat eragile. Erabakiarekiko desadostasuna agertu zuten, eta salatu zuten azokak debekatu baina saltoki handiak irekita daudela.

Xebax Christyren hitzaldia Ipar Euskal Herriko Eusko tokiko txanponari buruz.



EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du EAEko legebiltzarrean tokiko merkataritza txikia sustatzeko. “Bonu-denda” deiturikoen bidez, herritar bakoitzak 100 euro izango lituzke saltoki horietan kontsumitzeko.