Hezkuntzako garbitzaileak, greban bost astez
ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek agiri baten bidez azaldu dutenez, EHUk eta Hezkuntza Sailak zuzenean kontratatutako langileek haiek baino %13 gehiago irabazten dute hilean. «Urtetik urtera handitzen jarraitzen du, gure soldatak izoztea erabakitzen duten bakoitzean». Gainera, gogorarazi dute azpikontratatutako langileen %40k lanaldi partzialak dituztela, eta soldatak ere partzialak direla.
Lan kargekin ere kexu dira: «Jasanezinak dira». Hezkuntza Saileko kontratua duten garbitzaileek gehienez 1.240 metro koadro garbitzen dituzte egunero, baina azpikontratatukoek, berriz, 2.500-2.800 metro. «Ondorioz, langile askok karpoko kanalaren sindromea, epikonditisa, tendinitisa, antsietatea eta abar sufritzen dute».