Hezkuntzako eta EHUko garbitzaileak lanera itzuli dira “derrigortuta”

Koronabirusa dela eta, Hezkuntzako eta EHUko langileak lanera itzuli dira “derrigortuta”, baina ez dute greba bertan behera utziko. 2020ko martxoaren 11a.
Ertzaintzako eta udaltzaingoko plazak betetzeko hautaketa prozesua atzeratu dute

Ertzaintzako eta udaltzaingoko plazak betetzeko hautaketa prozesua atzeratu dute. Ia 6.000 pertsonari jakinaraziko diete azterketa noiz egingo den.
EAEko landunen % 6,8k etxetik lan egin zuen 2019ko…

Adeccoren txostena telelanaren datuei buruzkoa, 2019ko laugarren hiruhilekoan EAEn eta Espainian. EAEko landunen % 6,8k telelana erabili zuen aldi horretan.
Murgako istripu hilgarria ezkutatzen saiatzea egotzi diote enpresari
Dione otsailaren 29an hil zen, Zorroza Gestion de Residuos enpresak Murgan duen biltegiko teilatutik erorita. Kudeatzaileak igotzeko agindu zien Dioneri eta beste hiru langileri hodi bat konpon zezaten. Hori ez zen euren jarduna enpresan —hildakoak astebete baino gutxiago zeraman bertan—, eta segurtasun neurririk gabe igo ziren. Lan horretan ari zela, teilatu zati bat puskatu egin zen, eta Dione erori egin zen.
LABek azaldu duenez, eta, behin lurrean zela, enpresako kudeatzaileak langile batzuk behartu zituen Dione mugitu eta lantokiko bere postura eraman zezaten, eta agindu zehatzak eman zizkien larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza iristen zirenerako: «Badakizue zer esan behar duzuen, ez? Zintatik erori dela… Zintatik erori dela!». Lekukoek diote oraindik bizirik zegoela. Era berean, eta sindikatuak jakin duenez, Ertzaintzak gutxienez pertsona bat inputatu du kasuarengatik, eta hori langile bat da. Hari ustezko estaltze delitua egozten diote. Sindikatuak ez daki inputatu gehiago dagoen. BERRIA Osalanekin eta epaitegiekin harremanetan jarri zen atzo, baina ezin izan zuen baieztatu bakarra den ala ez.
Osalanen eta lan ikuskaritzaren txostenak ez daude eginda, baina sindikatuek aurrerapen txiki bat jaso dute. Horren arabera, teknikariak joan zirenean, hurrengo goizean, Dione erori zen teilatuko zuloa konponduta zegoen. Erorikoaren altueraren inguruko datuen inguruan ere bi bertsio daude. Dione hasieran artatu zuten larrialdi zerbitzuek lau metrotik erori zela jaso zuten, baina Osalanek 8,7 metrotik izan zela jaso zuen txostenean.
«Langileen Guantanamo»
Luli Eraso LABen lan osasun arduradunak eta Lucas Pasandin Aiaraldeko ordezkariak eman zituzten xehetasunak. Pasandinen hitzetan, Zorroza «lan eskubideen Guantanamo» bat da. Hori argudiatzeko lan baldintzen berri eman zuen: hamar orduko nahitaezko lanaldiak, hitzezko tratu txarrak, eraso fisikoren bat, material eskasa, soldata txikiak, garbiketa falta… Horiez gain beste irregulartasun deigarri bat salatu zuten. Istripua baino hilabete batzuk lehenago, enpresako buruak hiru aldiz ukatu zien sarrera lantokia ikuskatzera joan ziren udaleko zerbitzu teknikoei; azkenean, Ertzaintzak lagunduta sartu ziren. Aurretik, Aiarako Udalak espedientea ireki zion Zorrozari.
Petrolioak gora egin du, 37 dolarreraino
Oso litekeena da, ordea, gutxi irautea erreboteak, Saudi Arabiak iragarri baitu bere ekoizpena 2,5 milioi upel handituko duela datorren hilean, 12,3 milioi upeleraino. Hori lortzeko, putzuak ahalik eta gehien ustiatuko ditu, eta erreserba batzuk erabili. Merkatua petrolioz gainezka jarrita zigortu nahi du Errusia, uko egin ziolako joan den astean proposatutako murrizketari. Moskuk, baina, erronkari eutsi dio, eta erantzun du milioi erdi upel handituko duela ekoizpena. Petrolio merkeak AEBetako fracking bidezko ekoizleak hondoratzea espero du.
Eusko Jaurlaritza zorra handitzeko prest da birusari aurre egiteko
Birusa ekonomian izaten ari den eragina aztertzeko bilera egin zuen Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomiko eta sozialekin atzo, Gasteizen. Lan, Enplegu, Ogasun, Ekonomia Garapenerako eta Turismo sailetako ordezkariak patronalekin eta merkataritza ganberekin elkartu zen. Mahaiaren bueltan izan ziren ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak ere. Astero elkartzea adostu zuten ordezkari guztiek.
Pedro Azpiazu Ogasun sailburuaren arabera, mehatxu nagusiak «kanpotik» datoz oraingoz, baina osasun krisia luzatzeak «konfiantza krisia» ekar lezake, eta baliteke horrek nabarmen handitzea gaitzak ekonomian izan dezakeen eragina. Horiek horrela, Azpiazuk adierazi du iaz iragarritako %1,9ko hazkunde tasa aldatu egingo dutela «ziurrenik». Datozen egunetan berrikusiko dute datu hori.
Ekonomia sailburuak nabarmendu du kontu publikoak «egoera erosoan» daudela egun, eta, horri esker, Jaurlaritza prest da diru sarreretan eta gastuetan gerta daitezkeen ustekabekoei aurre egiteko. Bete egingo ditu Osasun Sailak izan ditzakeen beharrak, eta aurre egingo dio DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileen balizko igoera bati.
Baina, horiez gain, enpresek izan ditzaketen finantzaketa arazoetan laguntzeko prest ere azaldu da gobernua. Izan ere, sailburuak aitortu du birusaren eraginez «atzerapenak» izan daitezkeela zerga ordainketetan. Bada, halakorik gertatuz gero, Azpiazuk esan du enpresei finantzaketa erraztuko diela: «Kreditua murriztuz gero, krisi garaian martxan jarri ziren finantzaketa lerroak berriz irekitzea aztertu beharko litzateke». Iazko kontuetan izandako superabitaren zati bat ekonomia suspertzeko inbertsioetarako erabiliko luke, halaber, gobernuak.
Patronalak begi onez hartu ditu proposamenak. Eduardo Zubiaurreren hitzetan, horrek «konfiantza» ematen die enpresei etor daitekeenari aurre egiteko. Confebaskeko buruak esan du birusaren eragina «oso mugatua» dela ekonomian oraingoz, baina aitortu du zenbait sektoretan hasi direla ondorioak nozitzen, hala nola autogintzan, garraioan, aeronautikan eta turismoan. Hala ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jarduera ekonomikoa moteltzea espero du patronalak, eta ez atzeraldian sartzea, «batik bat lehen hiruhilekoan».
Tapiak nabarmendu du «goizegi» dela neurriak hartzeko, eta ez dagoela kezkatzeko moduko arrazoirik oraingoz. «Proposamenak etor daitekeenari aurre egiteko baino ez dira». Sailburuak gogoratu du lan arloko erabaki gehienak Espainiako Gobernuari dagozkiola, eta horiek «zorrotz» aztertu ondoren erabakiko dutela neurri horiei lotutako «osagarriak» jarri edo ez.
Sindikatuak, gustura ez
Sindikatuak ez dira bileratik gustura atera. Alferrikako bilera izan da ELAren eta LABen iritziz, eta «argazkia egiteko baino ez» du balio izan. Ohar bidez salatu dute administrazioa «eskuak poltsikoan dituela» joan dela bilerara, eta ez duela birusari aurre egiteko inolako neurririk eta ekinaldirik aurkeztu, ez behintzat lan arloari dagokionez. Iñigo Urkulluren gobernuari egotzi diote «aurreikuspenik gabe, gaizki eta berandu» jokatu izana. Sindikatuen ustez, lan zentroetan ekin behar zaio birusaren prebentzioari lehenik, eta, haien hitzetan, Osalan eta Osasun Saila «desagertuta daude» lantegietan.
Euskaltelek bezeroak bikoiztu eta diru-sarrerak 80 % handitzea nahi…

Euskaltelek bezeroak bikoiztu eta diru-sarrerak 80 % handitzea nahi du 5 urtetan. Espainiako gainerako lekuetara hedatzen hasiko da Virgin markaren izenean.
Italiarekiko hegaldiak debekatu egin ditu Espainiako Gobernuak, 14 egunez

Italiarako hegaldiak debekatu ditu Espainiako Gobernuak. Ministroen Kontseiluak hartu du erabakia, koronabirusa hedatzea galarazteko.
Volkswagenek prest du Nafarroako lantegia aldi baterako ixteko lan…

Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak eta sindikatuek aldi baterako lan-erregulazioaren espedientea sinatuko dute martxoaren 10ean, koronabirusaren izurriteagatik.