Elgoibarko denda txikiek erakusleihoak belztu dituzte egoera larria azaleratzeko
Black Friday egunaren harira, Elgoibarko dendetako erakusleihoak belztu zituzten joan zen asteburuan. Txankakua merkatari elkartearen kanpaina izan zen, eta elkarteko dendariez gain, herriko beste hainbat merkatarik ere bat egin zuten ekimenarekin.