EAEko etxebizitza libreen alokairua 651 eurokoa izan zen batez beste iaz, hau da, aurreko urtean baino % 4 garestiago, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Espainiako burtsak % 2,77ko beherakada izan du eta 9.000 puntu galdu ditu 2019ko urriaren 2ko saioan. Azken bi urteotan izan duen beherakadarik handiena da.
Langile bat hil da gaur, asteazkena, Erripagañan (Nafarroa) eraikitzen ari diren eraikinetik behera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Greba Bizkaiko metalgintzan, 2019ko urriak 2: Jarraipen datuak eta mobilizazioak. Manifestazioa San Mamesetik Euskadi plazara 07:45ean, eta eserialdia Jaurlaritzan.
Zumaiako Balenziaga ontziolak 2020ra arteko lan-karga dauka, krisiari aurre egin ostean merkatu berrietara zabaldu baita eta bi ontzi egiteko kontratuak sinatu ditu.
Eusko Jaurlaritzak 73,5 milioi euro bideratuko ditu 2020 eta 2021ean sektore publikoaren sistema energetikoa eraginkorragoa eta jasangarriagoa izateko.
Greba Bizkaiko metalgintzan, 2019ko urriak 1: Jarraipen datuak, sindikatuak eta FVEM patronala. Eguneko mobilizazioak Zornotzan eta Erandion, 11:30ean.