Varios medios aseguraban esta mañana que PFR presentará una oferta por el 100 % del capital de Talgo antes del viernes, algo que el fondo de Polonia ha desmentido.
Balentria egin du Nadia Erostarbe surflariak (2000, Zarautz, Gipuzkoa). WTC munduko surf zirkuitorik onenean parte hartu berri du. Hori lortu duen bigarren euskal emakume surflaria da, eta Espainiako Estatuko aurrenekoa. Pauline Ado hendaiarra bost urtez aritu zen maila gorenean. Bederatzigarren amaitu du Erostarbek Hawaiiko Lexus Pipe Pro txapelketan; final-zortzirenetan kanporatu du Caroline Marks estatubatuarrak. «Oso esperientzia berezia izan da, asko disfrutatu dut». Hawaiitik iritsi berritan prentsaurrekoa eman du gaur Donostian, Basque Teamek antolatuta. Han izan dira Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirolaren zuzendaria eta Ibone Bengoetxea Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua. Lehiaketa laburra egin zaiola aitortu du Erostarbek: «Luzatu nahiko nukeen, baina oso polita izan da». Iaz sasoi paregabea egin zuen zarauztarrak, eta gertu izan zuen CTrako igoera. Azken unera arte aritu zen borrokan. Egindako lan ona ez da oharkabean geratu, baina. Challenger Serieetako zerrendan seigarren postuan zen, eta hura hautatu dute Johanne Deday ordezkatzeko. WCTko lehen ekitaldia izan da Hawaiikoa. Azken momentuan jaso zuen proposamena. Urduri egon dela esan du Erostarbek, eta azaldu txapelketan ez dituztela oso olatu onak izan. Haren arabera, «jauzi handia» dago Challenger Serieetatik CTra, zirkuitu gorenera: «Surflariak zaintzen dituzte. Desberdina da, oso leku elitista. Hasiera batean kanpoan sentitu nintzen. Denak ezagutzen zuten elkar. Baina esperientzia polita izan da». Hala ere, ez da aritu bere onenean. «Gogo askorekin geratu naiz. Sentitu dut ez dudala nire surfa erakutsi. Prestatuago egongo naiz beste txapelketa batean norbaitek huts egin eta joan behar badut». Hiru hilabete min hartuta egon ondoren, txapelketara joan baino hilabete lehenago sartu zen berriro uretan Erostarbe. Hori «hesi handi bat» izan dela esan du. Gainera, presioa ere sumatu du, badakielako halako proba batek nolako dimentsioa eta ikusgarritasuna duen. Ez da makala, hala ere, lortutakoa. Munduko hemezortzi surflari onenekin aritu da lehian. Lehen txandan, Caroline Marksen eta Bella Kenworthyren aurka, bigarren postuan amaitu zuen. Final-zortzirenetan, baina, Marks berak kanporatu zuen. Ez da edonor estatubatuarra: urrezko domina lortu zuen iazko Olinpiar Jokoetan, eta munduko txapelduna izan zen 2023an. Iturriagak «mugarri historikotzat» jo du Erostarbek lortutakoa. Hala zuzendu zaio zarauztarrari: «Aitzindaria zara, eta bidea irekitzen ari zara esparru askotan». Bengoetxeak, Jaurlaritzaren izenean, lortutakoa aitortu nahi izan dio: «Zutaz oso harro gaude. Eredu bat zara».
«Torturak eta kartzelak ekarri du biolentzia matxistaren dosi oso handi bat. Norbaitek galdetu dizue torturetan jasandako biolentzia matxistaz? Emakume gisa jasandako biolentziaren inguruan, Emakunde etorri zaizue galdezka?», esan du emakume torturatu batek, Tolosan (Gipuzkoan) egindako mahai inguru batean. Tortura politikoa ikuspegi feministatik izeneko hitzaldia ematekoak ziren Olatz Dañobeitia eta Nekane Txapartegi. Biak izan ziren torturatuak, salatu dituzte pairatutakoak, eta egin dute lanketa bat gai horrekin. Baina hitzaldia hasterako irauli dute aretoa. Esan dute maiz joan izan direla torturari buruzko saioetara hitz egitera, baina gaur bestelako ariketa bat proposatu nahi izan dute. Elkartutakoei hitza eman nahi izan diete, eta hartu dute. Berrogei emakume inguru elkartu dira Andragorak antolatutako hitzaldian, emakumeen etxean. Tortura izan dute hizpide, eta Dañobeitiak luzatu du amua. Proposatu du borobilean jartzea, eta erronda bat irekitzea, honako hau galdetuz: zer da tortura zuentzat? Hainbat definizio eman dituzte: infernua, barrenak apurtzea, bakardadea, sarea, ahizpatasuna. Bildu dira duela 50 urte torturatutako emakumeak, duela 30 torturatutakoak, senarra torturatu zietenak, torturatuak gertu izan dtuztenak eta izan ez dituztenak, eta askotarikoak izan dira ekarpenak. Duela 50 urte torturatua izan zen batek esan du bizitza osoan eraman duela bizipen hura gainean: «Ezagutu ditut isilik eramateko garaiak, torturatua izan nintzela jakinda ere beste alde batera begiratu zutenak. Duela hogei bat urte hasi zen sozialki gaia mugitzen. Niretzat hori oso garrantzitsua izan da». Eusko Jaurlaritzak abiatutako programan parte hartu zuen, eta lagungarri egin zitzaion. Bizirik iraun dute «Garai batean ez nintzen gauza kontatzeko zer gertatu zitzaidan, eta gaur egun konta dezaket». Ez du bere burua errukiz begiratu nahi, ez duelako agertu nahi torturaren biktima gisa, bizirik iraundako norbaiten gisa baizik, bizitzan aurrera egin duelako, ahaldundu delako. Eta poltsatik puntua egiteko tresnak atera, eta ekin dio puntua egiteari, lasaigarria egiten zaiolako. «Garai batean ez nintzen gauza kontatzeko zer gertatu zitzaidan, eta gaur egun konta dezaket»EMAKUME TORTURATU BAT Hari horri heldu dio torturatua izan zen beste emakume batek ere: «Txikitu ninduten, baina nire bizitza nik hartu dut nire esku». Beste emakume torturatu batek, berriz, esan du bera biktima gisa aitortzen dela, zeren horrek esan nahi baitu biktimario bat dagoela, eta inportantetzat jo du nork eta zein testuingurutan torturatu zuen presente izatea. Senarra duela 40 urte torturatu zioten andreak hartu du hitza gero. Duela hiru urte hil zen haren senarra, inkomunikazio aldian zer gertatu zitzaion kontatu gabe. Izan ere, tortura pertsonaren suntsiketarako aztertutako tresna zientifiko gisa esplikatu dute, eta urtez urte eta kontestuaren arabera, baldintza ezberdinak sortzen joan dira pertsona suntsitzeko. Horretarako aintzat hartzen dituzte adina, orientazio sexuala, emakumea edo gizon izan… eta horren arabera joan izan ziren tortura metodoak fintzen. Eta hitz egin dute Itziarren semea kantak egindako kalteaz. Inkomunikazio aldiak hamar egunekoak izan ziren lehen aldietan, hiru edo bostekoak geroago, «baina apurtzen zara, nola ez zara apurtuko? Esango nuke justu zein unetan lortu zuten ni haustea». Eta ematen dituzu izenak. Gero komunitateak hori barkatu izan diela esan dute, «baina norberak bere burua barkatu al du?». «Garrantzitsua da hitz egitea, zimenduak jarri behar ditugulako berriz ez gertatzeko» EMAKUME TORTURATU BAT Bestalde, mintzatu dira torturatuak izan zirenean, espetxean eta kanpoan ere genero rolen bereizketaren indarraz. «Nire lagun emakume bat preso ohia da, haren bikotekide gizona ere bai. Kideak gerturatzean, nire lagunari haien haurraz galdetzen diote, bere bikotekideari egoera politikoaz. Hori kartzelak egitea, bale. Baina komunitateak?». 1970etik 1990 arte tortura teknikak salatu izan zirela azaldu dute, sinesgarritasuna emateko diskurtso negazionista nagusi zenean. Egun, baina, bestelako galderak sortu zaizkie: «Nola eragin dio torturatua izateak nire bizitzari, nire sexualitateari, nire familiari…?». Horretaz hitz egiteko espazioak sortzea eskertu dute. Askok ezin izan du kontatu, «eta etorri dira minbiziak, suizidioak…». «Garrantzitsua da hitz egitea, zimenduak jarri behar ditugulako berriz ez gertatzeko». Ildo horretan, larunbatean Euskal Herriko Torturatuen Sarea sortzeak duen garrantzia azpimarratu dute: «Orain da garaia agentzia politikoa hartzeko».
Nafarroan, usu zabaldu da uste oker bat, zeinaren arabera PAI programa ingelesezko murgiltze eredu bat baita. Ezjakintasunagatik dela edo interes politikoengatik dela, D ereduarekin parekatu ohi dute askok: «Euskaldunek badute D eredua, hortaz, gure seme-alabentzat ingelesa nahi dugunoi utz diezagutela PAI aukeratzen». Esaldi hori maiz erabili dute programaren bultzatzaileek, nolabait agerian uzteko PAIren aurkakoen tolerantziarik eza. Argudio horrek, baina, zulo handi bat du oinarrian: PAI ez da hizkuntza eredu bat, eta ikasgai batzuk soilik ditu ingelesez. Hortaz, G, A edo D ereduen gainean eskaintzen da. Gaur egun, PAI ezarria dago A eta G ereduetan nagusiki —gutxi dira PAI ez dutenak—. Askoz urriagoak dira D-PAI ikastetxeak: euskarazko eredukoak izanagatik, ingelesez emaniko ikasgai batzuk dituztenak, alegia. Hasieratik, arazoak eragin zituen ikastetxe horien ezaugarriak zehazteak: zenbat ikasgaitan eskainiko da ingelesa? Zeinetan? Ingeleseko edukiak sartuta, zeri kenduko zaio denbora? Horrek ez al dio eraginen euskarazko murgiltzearen kalitateari? Eta haurren ikasketa prozesuari? Azkenerako, gobernuak erabaki zuen D ereduko PAI programa malguagoa izanen zela; ingelesezko errefortzu soil bat, euskara hutsezko ereduan. Orain, ordea, PAI indartzeko estrategia betean, arauak zorroztu ditu: D-PAI ereduko ikasleek astean ordu bat gehiago egin beharko dute ingelesez, edo, txanponaren ifrentzuari erreparatuta, ordu bat gutxiago euskaraz. Ikasleen eta zentroen jarduna zailtzeaz gain, erabaki horrek asko trabatuko du euskarazko murgiltzea. Eta bada kezkarako beste motibo bat ere: Nafarroako Gobernuak azken urteetan berritik ezarri dituen D ereduko lerro gehienak D-PAI moldekoak dira, hain zuzen. Eleaniztasunaren izenean euskararen presentzia murriztuko dutenak. [articles:2137314]
Bereziki, enpresa ertain eta txikiei zuzendutako dirulaguntza plana da, eta zati handi bat (100 milioi baino gehiago) deskarbonizazioa sustatzeko erabiliko da. Mikel Jauregi Industria sailburuak kezka agertu du, besteak beste, Trumpek iragarritako muga-zergek izan dezaken eragainarekin.
Otsailaren 12rako eta 13rako Haurreskolak Partzuergoan deitutako grebak bertan behera utzi dituzte LABek eta Steilasek ere. ELAk, Steilasek bezala, ez du bat egin akordioarekin.
Osasunak puntua lortu du Mallorcan, bana berdinduta. Sufritutako puntua izan da, 94. minutuan lortu baitu Boyomok berdinketaren gola. Mallorca 1-0 zen aurretik, Muriqik penaltiz jarri baitu aurretik etxeko taldea 81. minutuan. Sufritutakoa ez ezik, merezitakoa ere izan da gorritxoen berdinketa. Izan ere, lehen zatian ondo lehiatu dira, eta bigarren zatiaren erdialdetik aurrera nagusi izan dira. Orduan iritsi da, ordea, etxekoen gola. Baina Osasuna gai izan da hortzak ondo estutu, pazientzia izan eta berdin jarraitzeko. Horrek saria izan du azkenerako. 31 punturekin bederatzigarren daude gorritxoak, Realarekin, Gironarekin eta gaur aurkari izan duen Mallorcarekin berdinduta.Bera, Europarako sailkatzeko borroka betean jarraitzen du Vicente Morenok zuzentzen duen taldeak. Teknikariak harmailatik jarraitu behar izan du neurketa, zigortuta zegoelako. Hala, Dani Pendinek zuzendu du gaur Son Moixen talde gorritxoa. Azken partidekin alderatuz, Bryan Zaragoza izan da berritasun nagusia Osasunaren hasierako hamaikakoan. Ia bi hilabetez min hartuta egon eta gero, Realaren aurkako ligako nahiz kopako neurketetan minutu batzuk jokatu zituen, eta gaur hasieratik aritu da. Hala, ohiko hasierako hamaikakoa zelairatu du. Lehen minutuak parekatuak izan dira, eta bi taldeei kostatu egin zaie aurkariaren atera iristea. Baina pixkanaka erritmoa hartzen joan da norgehiagoka, eta halakoa izan da lehen zatia: bizia. Nahiz eta horrek akatsak ere ekarri dituen bi taldeen aldetik, eta hori dela eta 0-0 amaitu da lehen zatia. Baina bi taldeek abagune garbi bana izan dute aldagelara abantailarekin joateko. Etxekoen aldetik, ohi bezala, jokalari arriskutsuena Muriqi izan da. Hark izan du gola egiteko aukera argiena, 21. minutuan. Espazioan pase ona jaso du, eta bakarrik geratu da. Baina lasterka egiten ari zela egin duen kontrola ez da ona izan, eta Sergio Herreraren aurrean bakarrik geratzera zihoala Boyomok kendu dio baloia. Osasunak, berriz, presioan asmatu eta baloiren jabetza izan duenean jokatu ditu minutu onenak, lehen zatiaren erdian. Hor iritsi da Moncayolak izan duen gol aukera, 27. minutuan. Bryan Zaragozak zelai erditik area ertzerako bidea egin du bizi baloiarekin, eskuinera begiratu eta pasea eman dio Moncayolari. Zetorkion bezala jo du baloia, eta Greif atezainak gelditu ona egin du. Lehen zatia amaitzear zela, 42. minutuan , Osasuna jokalari bat gutxiagorekin geratzear egon da. Torro berandu iritsi da baloi batera, eta falta egin dio Mallorcako jokalari bati. Horia ateratzeko modukoa izan zitekeen, baina Osasunaren mesederako, Cordero Vegak zigorrik gabe utzi du Torro. Txartela atera izan balio bigarrena zen, erdilariak beste bat baitzuen. Kolpeari ondo erantzun dio Bigarren zatia ere bizi hasi da, baina minutuak aurrera joan ahala erritmoa galtzen joan da neurketa. Bi taldeak beldur ziren akatsen bat egin, eta aurkariak golen bat egingo ote zuen. Defentsako lanari eman diote lehentasuna. Golen bat egonez gero, bazirudien geldikako jokaldi batean izango zela. Mallorca izan da minutu horietan gola egiteko aukera izan duena. Kontraeraso batean izan da, 50. minutuan. Robert Navarro ondo joan da eskuin hegaletik, Darderri eman dio baloia eta hark Muriqiri. Aurrelariak kontrola egin du area barruan, eta errematea egin du. Baina ateko sarearen albo batean jo du. Dani Rodriguezek egindako erremate bat ere ondo geratu du Herrerak. Baina minutuak aurrera joan ahala Osasuna nagusitzen joan da, eta asmatuz gero bazirudien hiru puntuak poltsikoratzeko aukera izango zuela. 73. minutuan penaltia eskatu du. Korner batean Boyomok baloia jo du buruz, eta Maffeoren eskuan jo du. Bazirudien eskua gorputzetik nahiko aldenduta zuela, eta penaltia izan zitekeela. Baina epaileak ez du hala ikusi, eta ez du adierazi. Ia segidan Moi Gomezek izan du Osasuna aurretik jartzeko aukera, baina haren errematea gutxigatik joan da kanpora. Orduan iritsi da kolpea nafarrentzat. Izan ere, oraingo honetan epaileak penaltia adierazi du, baina Mallorcaren alde. Bretonosek gorputza jarri du Muriquiren aurrea baloia babesteko, baina Catenak hanka sartu du, eta penalti inozoa egin dio aurrelariari. Hark jaurti du, eta sareetara bidali du baloia. 81. minutua zen, eta maldan gora jarri zaio partida Vicente Morenok zuzentzen duen taldeari. Baina pazientzia izaten jakin du, eta ekinean jarraitu du. Hala, golaren aurretik gertatu bezala, azken minutuetan ere nagusi izan da. Epaileak zortzi minutu luzatu du neurketa, eta 94. minutuan lortu du berdinketa Osasunak. Golegilea Boyomo izan da. Artean bai hura, baita Catena Mallorcaren arean zeuden, ia aurrelari gisa jokatzen. Kike Barjak bigarren zutoinera egin du erdiraketa, Budimirrek area txikira bidali du baloia buruz. Jokalari ugari zeuden han, baina Greifek atera du baloia. Aldaratzea Boyomori iritsi zaio, eta erdiko atzelariaren golak merezita puntua eman dio Osasunari. Larunbatean izango du hurrengo neurketa Osasunak, Sadarren, Real Madrilen kontra (16:15).
Euskal mitologia inspirazio iturri oparoa da Paul Urkijo zinemagilearentzat. Bere aurreko bi film luzeak —Errementari (2016) eta Irati (2023)— fantasiazko unibertso horretan kokatu zituen, eta ildo beretik jo du hirugarren