Langile bat hil da eta beste bat oso larri…

Lan-istripua,Kasedan: Langile bat hil da eta beste bat larri zauritu Viscofan enpresan. Antza, hidrogeno sulfuroa zuten kubeta batzuetara erori dira.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bilketa metatua abuztura arte %1,37 hazi da. 10.320 milioi euro bildu dituzte hiru lurraldeetako ogasunek, eta iazko abuztura arte 10.180 milioi izan ziren. Bizkaiko Ogasunak 5.106 milioi euro jaso ditu urteko lehen zortzi hilabeteetan, iaz baino %1,9 gehiago; emaitza uztailekoa baino pixka bat kaxkarragoa da, orduan %2,4 ari baitzen handitzen bilketa. Gipuzkoan, berriz, hobera egin du bilketak: uztailean %0,1 hazi zen, eta abuztuan jada %0,4ra igo da hobekuntza (3.078 milioi bildu ditu). Edonola ere, hura da helburua betetzeko urrutien dagoen ogasuna. Araban, berriz, %1,4 hazi da bildutako zergen kopurua, eta jadanik 1.494 milioi daude ogasunaren kutxan. Iazko urrian egindako kalkuluak betetzen badira, hiru ogasunek %1,9 gehiago jaso beharko dute aurten. Uztailera arte, %1,7 gehiago ari ziren biltzen, eta abuztua ariketan sartu ondoren, %1,37koa da igoera.
«Hori al da politikariek eta enpresaburuek Gipuzkoarentzat nahi duten eredu turistikoa? Hori al da garapenean eta jasangarritasunean oinarritutako euren turismo eredua? Gutxieneko soldatarena? Lanaldi amaigabeena?», egin zuen galdera atzo, ELAko Ane Alberdik, Mari Luz Rodriguezekin batera, sindikatuak Gipuzkoako ostalaritzan abiatuko duen kanpainaren berri ematean.
Turismo lehiakor, arduratsu eta jasangarria bultzatzeagatik Munduko Turismoaren erakundeak Donostiari emandako saria jasotzean Eneko Goia alkateak esandakoak ere aipagai izan zituzten ELAko ordezkariek. «Pertsonak turismo ereduaren erdigunean jartzen dituen ereduaz hitz zuen, urte osoan hirian bizi diren donostiarrak zaindu nahi dituela. Baina zein donostiarrez hitz egiten du?».
«Oihaneko legea»
Ostalaritzako beharginak Gipuzkoan batik bat tabernetan, jatetxeetan, diskoteketan eta arlo publikotik at janari zerbitzuak ematen dituzten kolektibitateetan jarduten dira. 13.800 langile inguru daude alta emanda, eta horietatik 8.000 inguru emakumeak dira. Ezin jakin, ordea, zenbat pertsona ari diren lanean ostalaritzan kontraturik gabe.
ELAk ostalaritzako beharginek nozitzen dituzten lan baldintza eskasak ikusarazi nahi ditu: lanaldi amaigabeak, kontratu partzialak, egutegirik gabeko lanaldiak, aparteko orduen kontrol falta… Kontraturik eta kotizaziorik gabeko langileak ere ez dira gutxi. «Oihaneko legea da nagusi Gipuzkoako ostalaritzan», deitoratu du Alberdik.
Sindikatuaren ustez, iritsi da ostalaritzako lan baldintzak hobetzeko garaia, eta negoziazio horrek azkarra izan behar du. Etenaldi luze baten ostean, berriz ere irekita dago Gipuzkoan hitzarmena berritzeko negoziazio mahaia. Baina badirudi gauzak geldo doazela; otsailean osatu zen mahaia, geroztik bost bilera egin dituzte —uztailean azkena—, eta oraingoz patronalak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, ez du irailerako hitzordurik eskaini.



CCOO sindikatuak ezagutarazi zuen atzo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena, eta, bertan jasoa dagoenez, enpresak modu larrian urratu ditu langilearekiko zeuzkan eginbeharrak, eta hark maiz jo behar izan du auzitara, lan baldintzetan aldaketak inposatu dizkiotelako, oporretan, eskatu dizkioten diru kopuruetan eta ezarritako zigorretan. Enpresa langilearen aurka tematu dela dio epaiak, eta ez dizkiola onartu bere eskubideak desadostasunak auzitara iritsi ez diren bitartean.
Are gehiago, enpresak lantaldea elkartu zuen behin gutun bat ozen irakurri eta denek entzun zezaten E.M.R. beharginaren jarduna nolakoa omen zen. Bere lan errendimendua «nahita» apaldu zuela zioen gutun horrek, ekoizpenaren kalitateari kalte egiten ziola, eta akats ugari egiten zituela. Era berean, lanorduetan «paseotxo» gehiegi egiten zituela egotzi zion zuzendaritzak. Batzar horrek eragindako tentsioak bultzatuta, E.M.R. langileak bilkura utzi, eta Ertzaintzara jo zuen.
CCOO sindikatuak ohartarazi zuen «horrelako praktikak» egiten dituzten enpresek auzitan bukatuko dutela, eta iritzi publikoak ezagutu egingo dituela, «jarrera horiek ez dutelako etikarik, abusua besterik ez direlako». Enpresa guztietan «tratu etikoa» eskatu zuen langileentzat.
Alegia, FEADRS adierazten ari da Confebaskek berak euskal sindikatu nagusiekin egindako akordioaren gainetik dagoela, iaz Espainiako sektoreko ituna luzatu zuelako UGTrekin batera, euskal lurraldeetatik urrun; erakunde hori esaten ari da Eusko Jaurlaritzak 2017an babestu eta txalotu zuen akordio historikoa ez dela babes nahikoa euskal langileentzat enpresek Espainiako itunen baldintza okerragoak aplikatu nahi badituzte.
Lanbide arteko akordioak finkatzen du EAEko negoziazio kolektiboaren egitura, eta, hari esker, euskal hitzarmenek lehentasuna dute. Hemengo lan itunek lan baldintza hobeak dituzte, «eta enpresarien jopuntuan daude orain», ELAren arabera. Espainiako FEADRS patronalak auzi eskea jarri zuen abuztuan lanbide arteko itunaren kontra, euskal hitzarmenen lehentasuna bertan behera uzteko «eta lan baldintzak okertu ahal izateko».
Gehiengoa alboratzeko
Pello Igeregik argi utzi zuen «esku sartze onartezina» dela Espainiako patronalaren saio hori. Sindikatuak uste du FEADRSek bi helburu lortu nahi dituela: «EAEko sukaldaritza kolektiboaren sektorean nagusi diren sindikatuen negoziazio kolektiborako eskubidea galarazi» —ordezkaritza sindikalaren %80tik gora dute—, «eta EAEko patronalak eta sindikatuek egindako lanbide arteko akordioa zalantzan jarri, ahuldu».
Horrez gain, ELAk garbi dauka FEADRSek kanpoko hitzarmenen baldintza kaskarrak ezarri nahi dizkiela langileei. Besteak beste, Eurest, Auzolan, Serunion, Sodexo eta Aramark dira patronaleko kide. «Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hitzarmenetan jasotako soldata %50 murriztu nahi dute, eta lanaldia luzatu». Pello Igeregi ELAko kidearen ustez, «Eusko Jaurlaritzak eten egin beharko lituzke patronal honetako enpresekin dituen harremanak; izan ere, negozioaren zatirik handiena administrazio publikoan dute».
LABek, berriz, azaldu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileei lan baldintzak bertan negoziatzeko eskubidea ahalbidetzen dien tresna dela sektore arteko ituna. «Hori dela eta, esku hartzerik gabeko lan harremanen euskal esparrua bermatzeko horrelako tresnen alde borrokatzen» jarraituko du sindikatu abertzaleak. Sukalde eta kolektibitateen sektorean EAEko negoziazio eremua sortu nahi du LABek. Helburu horren araberako ekintza sindikala garatuko duela gaineratu zuen.
Atzera egin zuen 2018an
FEADRSek eragin du ELAk eta LABek aldiro salatzen duten estatalizazioaren auzia bere gordinean erakusten duen sestra; ez du estreinako aldia, gainera; patronal horrek lanbide arteko esparru akordioa inpugnatzeko beste saio bat egin baitzuen 2018an. Baina apirilerako uko egin zion bide horri. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari jakinarazi zion ofizialki uko Izan ere, Euresten eta ELAren arteko akordio bat egon zen. Sindikatuak bertan behera utzi zituen deiturik zituen grebak, eta Eurestek lortu zuen FEADRS patronala atzera egitea itunaren salaketan. Epaiketaren bezperan bertan behera geratu zen prozesua.