Ibilgailu elektrikoak kargatzeko beste bost estazio jarriko dituzte Donostian

Donostiako Udalak eta Iberdrolak mugikortasun jasangarria bultzatuko dute. sustatzeko. Horretarako, ibilgailu elektrikoak kargatzeko bost estazio jarriko dituzte.
Sainzek Last Tour enpresa antolatzaileak «azpikontratatutako langileek jasandako prekaritatea eta esplotazioa» salatu ditu: orduko bost euro baino gutxiagoko soldatak, hamabost orduko lanaldiak, eta, kasu askotan, kontraturik ez izatea, besteak beste.
Eraginek gaitzetsi egin du Bilboko Udalak «esplotazio horretan» duen parte hartzea ere, eta gogora ekarri du ia milioi eta erdi euro ematen dizkiela udalak.
Last Tourrek ere salaketa ipintzearekin mehatxu egin dio Eragini, «difamazioagatik».
Gipuzkoan eraikinak eta lokalak garbitzen dituzten 6.702 langile daude, horietatik 5.155 emakumezkoak (%77); kaleak garbitzen aritzen diren 1.025 langileetatik 845, berriz, gizonezkoak dira (%82,44). Justizia soziala aldarrikatu dute sindikatuek, antzeko lana egin arren «soldata arrakala handia» baita. Aldea ezabatzea dute helburu.
Ohar bat irakurri zuten, eta adierazi arrakalaren arrazoi nagusia dela «sistema heteropatriarkal eta matxistak» gutxietsi egiten duela eraikin eta lokaletako garbiketa. Gainera, azaldu zuten kale garbitzaileek 3.000 euro inguruko gehigarri bat adostuta daukatela hitzarmenean, kalean lan egiteagatik, baina ez dutela kontuan izan gehigarri hori soldata arrakala kalkulatzeko orduan.
Eraikinak eta lokalak garbitzen dabiltzan langileak hamasei hitzarmenen arabera antolatuta daude. 1.442 behargini enpresa hitzarmena aplikatzen zaie: horien artean daude aldundiaren menpeko eraikinen garbiketa; udaletxe batzuen garbiketa —Zarautz, Errenteria, Irun…—; Osakidetzako garbiketa; eta hitzarmena lortzeko bederatzi hilabetez greba mugagabea egin duten epaitegietako eta komisarietako garbitzaileak.
Erakunde publikoetako arduradunen inguruan galdetuta, LAB sindikatuko Haizea Solagurenbeaskoak kritika egin zien: «Martxoak 8arekin eta bestelako aitzakiekin ahoa betetzen zaie, baina bada garaia ekintzak eta bitartekoak jartzeko soldata arrakala amaitzeko».
Garbitzaileen hitzarmena
Eraikin eta lokalen garbiketa hitzarmenak, ordea, ez du aurrerapausorik eman soldata arrakala murrizteko. Hori da sindikatuek gaur salatu eta aurrerantzean landuko dutena. Hitzarmen horrek 5.276 behargini eragiten die.
Garbitzaileena «sektore prekarizatua» dela salatu zuten sindikatuek: «17.537 euroko soldata justua eta lanaldi partzialak dauzkate». Gainera, esan zutenez, «langile askok ez du soldataren %100 eskuratzen», eta lansari horrek «ez du bermatzen bizitza duin bat garatzea».
ELAren Donostiako egoitzan eginiko agerraldian, sindikatuek onartu egin zuten «erabat bakartuta eta atomizatuta dagoen sektore bat kontzientziatu eta mugitzeko lan asko» geratzen zaiela: «Ez da lan erraza bulego txiki eta portaleetara heltzea».
Arazoa gizarteratzea
Azpimarratu zuten orain arazoa gizarteratzeko fasean daudela. ELAko Amaia Pintadok adierazi zuenez, «berdintzea ez da lau urtean gertatuko, baina eztabaida mahai gainean jarri nahi dugu». Denborak eta moduak negoziatzeko prest agertu zen.
Enpresetan, erakundeetan zein gizartean eragin nahi dute. Felix Irizar ESK sindikatuko ordezkariak horixe aipatu zuen: «Garbitzaile edo enpresa bat kontratatzen dugunean, guk ere begiratu behar dugu zer baldintzatan ari den lanean».
Sindikatuek izan dituzte bilerak Madrilen egoitza duen ASPEL patronalarekin. Donostiako mugimendu feministarekin ere batu dira; Emakunderi bilera bat egiteko eskatu diote; Eudelekin ere bildu dira, hura baita Gipuzkoako hainbat udaletako garbitzaileen baldintzen erantzule; eta langileekin batzartu dira Gipuzkoa osoan, besteak beste.
Gogora ekarri dute epaitegietako eta komisarietako garbitzaileek lortu dutela soldata arrakala %70 jaistea greba egin eta gero. Halere, iragarri zuten oraindik ez dituztela deituko mobilizazioak.
Bizkaian egin zuen bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Ibarratarrek enpresa ugari zituzten lurralde horretan, eta han egin zituen ikasketak, Banco de Bilbao, BBV eta BBVA lotuko zituen ibilbideari ekin aurretik. Ekonomia Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Zuzenbidea Valladoliden (Espainia). Aurrez, Bizkaiko hainbat meategi zituen Orconera enpresako kudeatzaile aritu zen.
Abrako kondesa Dolores Txurrukaren babesean aritu zen Emilio Ibarra gazterik, amaren babesean alegia, jaioberritan geratu baitzen umezurtz. 1936an, Euskal Herrira faxismoaren gorakadak ekarritako muturreko indarkeria zurrunbiloan galdu zuen aita. Frankista petoa zen Santiago Ibarra, eta Bilboko portuan ainguratutako itsasontzi-presondegi batean hil zuten, beste hainbat senitartekorekin batera.
Banco de Bilbaoko ordezkari eta presidenteorde izan zen lehenik Ibarra, eta, hark Bilbon egoitza zuen beste bankuarekin bat egin zuenean (Banco de Vizcaya), BBVko presidente izateko lasterketa hasi zuen lehendakaritzaordetik abiatuta, 1988an. Espainiako Bankuaren esku hartzeari esker lortu zuen lema, 1990ean. Pedro Toledo presidentearen heriotzaren ondoren, barne krisi bat egon zen kargu gorena nork hartuko zuen erabakitzeko, Toledoren beraren eta Jose Angel Sanchez Asiainen esku egon baitzen presidentetza ordu arte; Banco de Bilbaotik zetorren Sanchez Asiain.
Filesa eta Jersey
Ia hamar urteko urrezko aroari ekin zion BBVk. Hego Amerikan asko zabaldu zen; Repsolen, Telefonicaren eta Iberdrolaren akziodun nagusien artean sartu zen. Harik eta Ibarrak Espainiako banku sistemaren operazio handiena erdietsi zuen arte, 1999an. BBVk bat egin zuen Argentariarekin, eta Ibarrak entitate berriaren kontrola hartu zuen, ordu arte Argentariako presidente izan zenarekin batera, Francisco Gonzalezekin. Biko gobernu horrek gutxi iraun zuen, ordea, 2001eko abendura arte, hilabete batzuk lehenago lehertu baitzen Ibarraren ibilbidea are ilunagoa bihurtuko zuen eskandalua: Jerseyko kontu ezkutuena: Alico auzia.
Iluna zena ilundu zuen hark, aurretik Ibarraren izena beste eskandalu batean azaldu baitzen: Filesa auzian. 1991ko maiatzean lehertu zen, Ibarrak BBVko presidentetza hartu eta gutxira. Bankuak 196 milioi pezeta (1,2 milioi euro) ordaindu zituen PSOE legez kanpo finantzatzeko, sekula ez baitzituen jaso diru horren truke ustez eskatutako bi ikerketak. Filesak akusatuen aulkira eraman zuen Neguriko semea, baina absoluzioa lortu zuen urte gutxian, preskripzioak lagunduta.
Gero, BBVren kontu ezkutuak iritsi ziren: Alico auzia. 1987tik 2000. urtera arte kontabilitate ezkutu bat kudeatu zuen bankuak, paradisu fiskaletan gordetako funtsekin. Argentariarekin bat egin aurretik gauzatu zuen iruzurra bankuak, eta Ibarraren irteera eragin zuen azkenean, 2001ean. Hala, eskandaluaren ostean, bat egitearen bazkide ahulenak lortu zuen bankuaren gidaritza, Argentariako ordezkari Francisco Gonzalezek. BBVA Madril aldera desorekatu zen ordutik. Ibarrarekin batera, Pedro Luis Uriarte kontseilari ordezkariak ere BBVA utzi behar izan zuen.
Kartzela eta Chavez
Bada, 2017. urtera arte luzatu zen Jerseyko kontuen auzia. Urte horretan, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi zuen Ekonomia Ministerioak BBVAri 2008an jarritako isun bat, Liechtensteinen eta Jerseyn bi offshore egitura edukitzeagatik, guztira 37.343 milioi pezetarekin (224,4 milioi euro). Argentariarekin bat egin ondoren Bizkaiko bankariek pentsio txikiagoak jasoko zituztela-eta antolatu zituzten kontu ezkutuak paradisu fiskaletan.
Ibarra ez zen kartzelan sartu sekula, nahiz eta 2005eko azaroan sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, dirua bidegabe erabiltzeagatik. Zigorraren arintasuna zela eta, ez zuten preso sartu, eta, gainera, helegite bat jarri zuen epai horren aurka. Auzitegi Gorenak haren alde egin zuen urtebete geroago, eta errugabetu egin zuen. Aldi berean, bi kontu ezkutuen dosierra artxibatu zuten. Ustelkeriaren aurkako fiskalak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen Ibarrarentzat, baina alferrik izan zen, nahiz eta 2002. urtean Auzitegi Nazionalean onartu zuen ordainketa politikoak agindu zituela. Aho bilorik gabe aritu zen Venezuelako presidente ohi Hugo Chavezen kanpaina baten finantzaketaren inguruan, adibidez.
Finantza alorretik kanpo, Santiago Ibarra anaiarekin batera, Vocento komunikazio taldea —El Correo, Diario Vasco, ABC…— zuzendu zuen urte askoan Emilio Ibarrak —Ignacio Ibarra haren semea da egungo presidentea—. Horrez gain, Tubos Reunidos eta Corporacion Financiera enpresetako aholkulari ere izan zen.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek bueltatu ez dituzten errenta-zerga atxikipenak iazko urrian Espainiako Auzitegi Gorenak irizpide berria ezarri baino lehen egindako erreklamazioei dagozkienak dira. Atxikipen horiek ez itzultzeko, hiru foru ogasunek legedia erabili zuten argudio gisa. Hau da, adierazi dute atxikipena bueltatzeko egindako erreklamazio horien gaineko espedienteak behin betiko itxita zeudela 2018ko urrirako, eta legez kontrakoa litzatekeela ebazpen irmo bat berriz aztertzen hastea, zergapekoaren mesederako zein kalterako izan.
Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundia prest dago legezko zirrikitu bat bilatzeko, atxikipen horiek bueltatzeko. Joan den asteko astelehenean iragarri zuen prest dagoela foru arau bat bidaltzeko Batzar Nagusietara, arau horren bidez legezko bide bat erabiltzeko dirua bueltatzeko. Era berean, Arabako Diputazioak ere adierazi du aztertuko dutela Bizkaian aukeratu duten metodoa atxikipenak bueltatzeko.
Gipuzkoa da, oraingoz, mugimendurik egin ez duena, eta Zergak Koordinatzeko Organoaren teilatuan utzi du pilota. Organo horrek onarpena eman diezaioke Bizkaiko Diputazioak diseinatutako foru arauaren formulari, eta, hala izanez gero, hiru foru ogasunek erabiliko lukete. Gipuzkoan, ehun inguru zergapeko daude atxikipena jasotzeko zain, eta 3.000 eta 5.000 euro bitartean jasoko lituzkete bueltan.
PSN, bueltatzearen alde
Gorenaren iazko urriko erabakiak, berez, ez zuen eraginik Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, horietako foru ogasunek araudi propioak dauzkatelako gaiz. Alabaina, zeharkako presioaren eraginez, araudiak aldatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere, eta 2014az geroztik egindako atxikipenak bueltatu.
Nafarroan, aldiz, lauko gobernuak araudi propioari eutsi zion, nahiz eta hainbat manifestazio izan kalean dirua itzultzeko eskatuz. Korapiloa oraindik ez da askatu, eta ez du erraz askatzeko itxurarik, gobernu berria osatzeko PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak adostutako akordiorako oinarrian desadostasunen zerrendan ageri baita gaia: PSNk atxikipenak ezabatu eta bueltatu nahi ditu; ez, aldiz, Geroa Baik eta Ezkerrak.
Enpresaren zuzendaritzak ez du hitzarmena berritu nahi, eta Arabako salgaien garraiorako ituna aplikatu nahi du horren ordez. Langileak ez daude hori onartzeko prest: «Itun propioarekin amaitzea izan da haien nahia hasieratik, baina ezin dugu onartu halakorik. Badakite hitzarmena oinarrizkoa dela guretzat». Itun bat edo bestea aplikatzeak soldatetan du eragina, hein handi batean, lurraldeko ituna aplikatuz gero soldaten mailakatze bikoitza mantenduko bailitzateke. Hots, behin-behineko langileek eta 2010az geroztik kontratatutakoek ia 3.000 euro gutxiago irabaziko lukete urtean, «nahiz eta kontratu mugagabea duen langile baten lan bera egin».
Bi soldaten arteko aldea «ez da handia», Arkaitz Etxazarren hitzetan. Hain zuzen horrek erakusten du zein den zuzendaritzaren nahia, ELAko ordezkariaren arabera: «Argi dago gure zentroko ituna ezabatzeak buruko min bat gutxiago eragingo diola zuzendaritzari. Edozein lan gatazka gainetik kenduko du, eta gure negoziazio ahalmena txikitu». Lurralde mailako itunarekin zuzendaritzak «eskuak garbitu» nahi dituela salatu du Etxazarrak.
Bigarren salaketa
Egun, 110 langile ditu Aguraingo logistika zentroak. Lan hitzarmen propioak laurogei langileri eragiten die; 30 langilek, berriz, soldatak hitzartu dituzte. Horrez gain, beste berrogei langile daude behin-behineko enpresa baten bitartez lanean: horiei ez zaie aplikatzen zentroko ituna. «Gero eta gutxiago gara lan ituna daukagunak. Langile berriei Arabako ituna aplikatzen baitzaie; gure itun propioa anekdota hutsa bilakatuko da», ohartarazi du Gorospek.
Etxazarrak salatu du langileen artean zatiketa eragin nahi duela zuzendaritzak. Izan ere, proposatu die langile finkoei zentroko lan ituna aplikatzen jarraitzea, baina lurraldekoa aintzat hartzea behargin berrien kontratazioetan. «Soldatarik jaitsiko ez digutela eta lasai egoteko esan digu zuzendaritzak. Baina ezin dugu halakorik onartu. Zatiketa eragin nahi dute, helburu hori dute. Eta orain baino handiagoa izango da haien eredua onartzen badugu».
Hitzarmen kolektiboak eragiten dien langileak soilik ari dira greba egiten. Beharginen ordezkariek adierazi dute «une oro» errespetatu dutela gainerakoen lanerako eskubidea, baina ez dutela gauza bera egin beraien grebarako eskubidearekin. Gorosperen hitzetan, «Aguraingo prozesuaren zati bat DHLren Seseñako (Gaztela-Mantxa, Espainia) lantegira eraman dute», eta langile gehiago kontratatu ditu enpresak haien postuak ordezkatzeko. «Hamazazpi langile kontratatu zituzten greba hasi genuenean, oporrak ordezkatzeko zirela esanez: inoiz ere ez da egin halakorik. Hori gutxi ez, eta beste hamabost langile ere kontratatu dituzte azpikontrata baten bitartez: hamar urte ziren halakorik egiten ez zela. Kasualitatea izango da…».
Bigarren salaketa
Salaketa jarri dute lan ikuskaritzan. Ez da estreinakoa: aurrez ere isun bat ordaindu zuen enpresak aldi baterako kontratazioetan «iruzurra» egiteagatik. «Badirudi nahiago dutela isuna ordaintzea gatazka konpontzea baino».
Ia bi hilabetean lau aldiz elkartu dira aldeak konponbidea bilatzeko. Atzo izan zuten azken bilera, baina ez da akordiorik. Langileen ordezkariek diote zuzendaritzak ez duela negoziatzeko borondaterik, eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Eroski eta Bellotarentzat jarduten dute Aguraingo zentroan, eta horien egoitzetan ere elkarretaratzeak egingo dituzte. «Puntu honetan, ez da protesta huts bat», dio Gorospek; «greba mugagabea da, eskubide urraketak daude, negoziaziorako borondate falta dago… Azaleratu behar da hori dena».