Bertakoa kontsumitu, bertan ekoitzi dadin
Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalek martxan jarri duten proiektua da Beterri Km0. Tokiko produktuen kontsumoa bultzatuz lehen sektorea indartzea eta ekoizle berriei aukerak zabaltzea dute helburu. Urtaro bakoitzean eskualdeko herri batean festa eguna antolatuko dute produktu jakin bat bultzatzeko. Negukoa abenduaren 1ean izanen da Astigarragan, arkumea protagonista hartuta.