Praktiketan ari zen langile gazte bat hil da Tubacexen
Iturri sindikalek jakinarazi dutenez, hildakoak 25 urte zituen, Laudiokoa bertakoa zen, eta ikasketa duala egiten ari zen, hau da, aldi berean lanbide heziketa eta lana uztartzen ari zen.
Aiaraldea.eus agerkari digitalaren arabera, sindikatuko ordezkariak 17:15 aldera joan ziren lantegira; langileek ekoizpena gelditu zuten, eta batzar bat egin, istripuaren aurkako protesta antolatzeko. Ordezkari sindikalek Aiaraldea-ri ziurtatu diotenez, istripua prekaritatearen ondorio zuzena izan da. «Egoera jasanezina da Tubacex lantegian», azaldu zuten. Duela bederatzi urte, beste lan istripu hilgarri bat izan zen lantegi horretan.
LABen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten jada 28 lagun hil dira lanean ari zirela.