Gizon bat atxilotu dute Irunen, amari aizto batekin eraso…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), amari labana batekin eraso egitea leporatuta. Emakumea ospitaleratu egin behar izan dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 47 urteko gizonezkoa 13:30 aldera joan da amaren etxera, eta han egin dio eraso aiztoarekin. Gizonaren izeba batek eta bikotekideak artatu dute andrea lehenik, eta gizonak etxetik ihes egin du. Handik minutu gutxira atxilotu du Ertzaintzak, hilketa saiakera leporatuta. Epailearen aurretik pasatzekoa da.