EAEko ekonomia % 2tik gora haziko da 2019an

EAEko hazkunde ekonomikoa 2019an “azpimarragarria” izango da, % 2tik gora haziko baita, eta % 0,2 inguruko superabita izango du, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Ohartarazi dute suteak sortzeko arriskua handia dela. Hiru faktorek bat egin dute: tenperatura oso beroa, hezetasun gutxi eta haize bizia. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak, esate baterako, adierazi du «muturrekoa» dela basoko suteak sortzeko arriskua atlantiar isurialdean. Nafarroako iparralderako eman dute abisu berezia, baita Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere.
«Beroaren arazoa», ordea, ez da berria; ELAren arabera, 2017an beroaren prebentziorako galdeketa bat bideratu zioten Osakidetzari, baina ez zuten erantzunik izan, eta, beraz, 2018an Lan Ikuskaritzan salaketa bat jarri zuten. Orain, langileen, gaixoen eta erabiltzaileen eskaeraren harira, osasun agintariek aire girotuko aparailu bat ezarri dute solairu batean, konponbide gisa, baina, sindikatuko ordezkarien arabera, instalaziorik gabeko aire girotu sistema bat ezartzeak ez du egoera hobetzen lagundu.
Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, osasun zentroko «solairu guztietan» nabari da arazoa; «estres termikoa» dagoela esan du, eta hori konpontzeko «premiazko neurriak» ezartzeko eskatu du. Azaldu du langileen eta gaixoen «osasun eta osotasun fisikoa» bermatzeko beroaren arazoa lehenetsi behar dela.
ELAk gehitu du «Lan Ikuskaritzaren eskaera bat» dela beroaren arazoari konponbidea ematea, eta salatu du osasun zerbitzuko zuzendaritzak proposaturiko irtenbideak ez duela gaixoen eta langileen ongizatea bermatzen. Hain justu, bigarren solairuko Kardiologiako sailean jarri dute aire girotuko aparailu bat, baina, sindikatuaren arabera, «adabaki» bat besterik ez da. ELAren aburuz, osasun agintariek azaldu dute «gaixoen osasun integrala» lehenestea dela haien helburua; beroaren arazoa konpontzearen eta eraikin berean buruko osasun zerbitzua jartzearen artean aukeratu behar izan dutela azaldu dute, eta «etorkizunean» lehen solairuan ere klimatizazioa jarriko dutela. ELAk, ordea, arazoari ez heltzeko «aitzakia» ikusi du administrazioaren jokaera horretan.
Sindikatuak langileei, gaixoei eta erabiltzaileei dei egin die, elkarretaratzeetan parte hartzen jarrai dezaten; Osakidetzari egotzi diote lehen mailako arta «bigarren mailara» baztertu izana.
«Beroa arrisku handia da osasunarentzat, eta duen garrantzia aitortu behar zaio», nabarmendu du Luli Eraso LABeko Lan Osasuneko arduradunak. Erasoren hitzetan, gauza bat da tenperatura desegokietan lan egitea, eta bestea, beroak eragindako estres termikoa sortzea. Kasu horretan, gehiegizko beroak eta esfortzuak, hezetasun handiak eta behar bezala ez izerditzeak gorputz barruko tenperatura igoarazi dezake 36,5 gradutik 40 gradura. «Igo ahala, osasunari kalte egin diezaioke, eta, kasu larrienetan, 40 gradutik gora, heriotza eragin».
Irudi luke hegoalderago ematen direla heriotzak, baina, duela bi urte, LABek salatu zuen Lesakan basogintzan eta eguzkipean ziharduen langile bat bero kolpe baten ondorioz hil zela. Iazko udan, berriz, eraikuntzan bihotzeko bat eman zion langile bati, Iruñean, eta, sindikatuaren ustez, beroak zerikusi handia izan zuen.
«Benetan penagarriena da ez dagoela arautuko duen ezer. Ez dago kanpoko baldintzei buruzko irizpiderik. Gomendioak ematen dira, eta legeak hitz egiten du tenperatura kontrola dezaketen espazioez, baina kanpoko jardueren gaineko irizpiderik ez dago», azaldu du Marisol Vicentek, Nafarroako UGTko politika sindikaleko arduradunak.
Sindikatuen esku hartzea
Berez, 1997ko dekretu batek arautzen ditu lantokietako tenperatura, hezetasuna eta inguruko baldintzak. Gainera, ekoizpenaren ondorioz hainbat sektoretan muturreko tenperaturekin lan egiten duten hainbat enpresek eta bertako langileek baldintza gogorrak badituzte ere, osasun arriskuei aurre egiteko prebentzio protokoloak dituzte bederen: hala nola fundizioak, okindegietako labe handiak, beiragintzako fabrikak, hozkailuekin lan egiten duten lantokiak…
Kanpoan lan egiten duten langileen kasuan, Gizarte Segurantzak, Osalanek, Nafarroako Lan Osasuneko Institutuak, Espainiako Lan Ministerioak edo sindikatuek eurek aholku ugari ematen dituzte estres termikoa ekiditeko. «Oinarrizko gomendioak dira: arropa egokia eman; itzalpean egoteko aukera eman; lan itunetan atsedenaldiak eta etenaldiak arautu; txanoak, eguzkitakoak eta kremak banatu…», azaldu du CCOOko Carmen Sesmak.
Dena den, arriskua saihesteko, lanaldia murriztea edo mugatzea da egokiena. Adibidez, eraikuntzan eta obra publikoetan, eguzki gutxieneko orduetan lan egitea aholkatzen da: «Adibidez, saiatzen dira lehen orduetan egiten eraikin kanpoko lanak, eta barrukoak puntako orduetan egiten. Erriberan, berriz, laborantzan, uzta bilketa goizaldean egin ohi dute, edo, bestela, arratserako utzi, 19:00etatik aurrera», zehaztu du Marisol Vicentek.
Loli Erasoren arabera, enpresa guztiak behartuta daude lan arriskuen prebentziorako planak egitera, eta muturreko eguraldiagatik kanpoan lan egiten dutenen arriskuak jaso behar lirateke. «Jasoko ez balira, sindikatuek esku hartzen dugu, eta neurri zuzentzaileak hartzera behartzen ditugu», dio Erasok. Hala ere, zer gertatzen da neurriak hartzen ez badira? «Kanpoan 35 gradu egin eta sindikatuko ordezkariek esaten badigute ez direla neurri egokiak hartu, lana geldi dezakete, eta lan ikuskaritzari ohartarazi», azaldu du Erasok. Lan ikuskaritza behartuta dago 24 ordu baino lehen lantokira bertaratzera.
Vicenteren arabera, enpresek, orokorrean, betetzen dituzte prebentzio neurriak, eta kontzientziazioak hobera egin du urteotan. Denak den, Sesmak eta Erasok nabarmendu dute oraindik orain «denetariko egoerak» daudela. «Sindikatuen presentzia garrantzitsua da, errazagoa baita segurtasun arloko akordioak erdiestea. Sindikaturik gabe, egoera zaildu egiten da», ohartarazi du. «Falta da prebentzioa paperetik errealitatera pasatzea. Askotan, prebentzio planetan ez dira benetako arriskuak jasotzen», zehaztu du Erasok. Haien lan osasuna jokoan dagoen heinean, sindikatuek funtsezkotzat jotzen dute langileek informazioa eta prestakuntza izatea, zer egin jakiteko eta gehiegikeriak salatzeko.


Gobernua 2016an hasi zen lantzen ETE lehiakorrei laguntzeko funts publiko-pribatuaren ideia, eta iaz lehen pausoa eman zuen diru publikoz enpresa traktoreen akzioak bereganatzeko, Beasaingo CAF trengile eta autobusgilearen akzioen %1,24 bereganatuta. Formalizatu eta egituratu egin ditu bi funtsak, eta udazkenerako martxan egongo dira.
Udazkenerako, prest
Oposizioko indar politiko nagusiaren ustez, motz geratu dira bi inbertsio funtsak. «Ez diete behar bezala erantzungo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria ehunaren beharrizanei», kexatu da EH Bilduko Iker Casanova legebiltzarkidea.
Gogora ekarri du hasierako planteamendua 250 milioi euroko funts publikoa sortzea zela, baina azkenean 75ekoa izango dela. «Urkulluren gobernuak erakutsi du inprobisatzen ari dela, ez daukala ikusmen eta planteamendu estrategikorik, ez eta baliabide ekonomiko nahikorik ere, besteak beste, zerga politika atzerakoia egiten ari baita».
Jaurlaritzako ordezkariek, ordea, kontrakoa defendatu zuten atzo, esanez «kapitalari lotutako finantzaketa alternatiborako tresnak» jarri dituztela konpainien eskura, eta «Euskadiko industria sendotzen eta finkatzen» lagunduko dutela.
Hazten ari diren ETEei laguntzeko funtsa, esan bezala, kapital publiko-pribatukoa izango da. Udazkenerako 100 milioi euro izango ditu, eta Jaurlaritzak espero du bigarren fase betean 200 milioi eurora iritsiko dela. Kapitalaren zatirik handiena pribatua izango da, eta baita kudeaketa ere: ABE Capital Partners sozietate estatubatuarrak kudeatuko du, PwC britainiarraren aholkularitzarekin.
Gasteizko gobernuak jadanik jakinarazi dio CNMV merkatu arautzaileari erreminta abian jarriko duela, eta hark baimena ematen duenean hasiko da martxan. Funts horretan hamabost milioi euro baino ez dituzte jarri euskal erakunde publikoek: hamabi milioi Jaurlaritzak, eta beste hiru milioi hiru foru aldundien artean.
Gainerako 85 milioi euroak erakunde pribatuek jarriko dituzte; oraingoz, hauek agertu dute interesa: finantza erakundeek, enpresa taldeek eta BGAE borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeek. Horiek ez ezik, parte hartzeko asmoa agertu dute ICO Espainiako Kreditu Ofizialeko Institutuak eta Europako Inbertsio Funtsak ere.
100 konpainia begiz jota
Ostera, Finkatuz funtsa erabat publikoa da, eta Jaurlaritzaren kontrolpean geratuko da, FEE Finantzen Euskal Erakundeak kudeatuko baitu. 75 milioi eurorekin abiatuko da —praktikan, 60 milioirekin, 15 milioi jada erabili baitzituen iaz CAFeko akzioak erosteko—, baina gobernuak espero du 2020rako 100 milioi eurora handituko dela.
«Parte hartze hori elementu estrategikotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak, enpresa horiek ekoizpen ehunean trakzio elementu gisa jardungo dutela bermatzeko», azaldu zuen lehendakariak.
Hainbat baldintza bete behar dituzte enpresek, Finkatuz funtsak haien akzioak erosteko, eta Jaurlaritzak ehun konpainia inguru identifikatu ditu baldintzok betetzen dituztenak. Besteak beste, 100 milioi eurotik gorako fakturazioa izan behar dute, eta 50 langiletik gora; Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan izan behar dute egoitza soziala eta fiskala; kooperatibak eta kapital sozietateak izan beharko dira —baita sozietate anonimo kotizatuak ere—; eta parte hartzea gutxienez %3koa edo %5ekoa izan beharko da, eta, gehienez, kapitalaren %20koa. Jaurlaritzak argi utzi du funtsak ez duela balioko krisian dauden enpresei laguntzeko.