Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du, eta soilik gizonen…

Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du EAEn, portzentajeak % 7ra arte egiten du behera gizonezkoen kasuan. Egoerak lan arrakalan ondorioa du. 2019ko ekainak 25.

2018ko apirilean aurkeztu zuten EAJk eta PSE-EEk DSBEa aldatzeko proposamena, azken urteetan «laguntzaren kudeaketan sortu diren disfuntzioak zuzentzeko» eta oraingo egoera soziekonomiko «egokitzeko». Proposamen horrek gaur egungo baldintza nagusiei eutsi zien. Hala, errenta kobratzen hasteko gutxieneko adina 23 urtean itzi nahi zuen, eta onuradunak EAEko udalerri batean gutxienez hiru urte erroldatuta egotea.
Aldaketa sakonagoa egin nahi zuten DSBEaren kalkuluan. Gaur egun, Espainiako gutxieneko soldataren arabera kalkulatzen dute, baina, horren ordez, gutxieneko gastuen adierazle bat sortu nahi zuten (455 euro), eta horri osagarri ekonomiko batzuk gehitu, elkarbizitza unitateak duen izaeraren arabera. Pertsona batek, gehienez ere, 659 euro kobratuko lituzke.
Haurrak dituzten elkarbizitza unitateak saritu nahi zituen moldaketak, gaur egun pobrezia arrisku handiena halakoek dutela iritzita. Aldiz, etxea partekatzen duten bikoteak zigortuko zituen bereziki. Oro har, etxebizitza bakoitzean unitate bakarra egotea aurreikusten zuen proposamenak. Kontrolari dagokionez, hatz marka aipatu gabe, testuak zioen sistema biometrikoak erabiliko zirela zerbitzuko «erabiltzaileak eta laguntzen onuradunak» identifikatzeko.
EAJ-PSEren proposamenak «DSBEa murrizteko egitasmoa» dela ziurtatu du ELAk, eta ziurtzat jo du PPren babesa jasoko duela.
Siemens Gamesa arduratuko da haize errotak parkean jartzeaz, 2021. urtetik aurrera, baita mantentze lanez ere. Kontratua lortze aldera, Zamudioko enpresak nacelle edo Gondola deitutakoak montatzeko lantegia jarriko du Taiwanen. Gondola horietan gordetzen dira sorgailu eolikoen elementu mekaniko eta elektriko guztiak. Fabrika hori uhartean jarrita, Siemens Gamesak espero du hurrengo urteotan kontratu gehiago lortu ahal izatea.
Aurtengo abenduan itxi ditzake ateak Alurecyren Elgetako fabrikak. Han aritzen diren langileei bi aukera eman dizkie CIE Automotive jabeak: Orozkoko lantegira joatea (Bizkaia), edo kaleratzearen ondorengo kalte-ordaina jasotzea. Langileak ez daude ados neurriekin. «Guk eskatzen duguna da CIE taldeak gure inguruan dituen gainerako lantokietan lanean jarraitzea, eta badakigu enpresak badaudela», azaldu zuen Mikel Romaneli LABeko ordezkariak atzo eguerdian, multinazionalaren Bilboko egoitza nagusiaren atarian antolatutako protestan.
Kayabari kateatua
Elgetako fabrikaren itxiera guztiz lotuta dago beste lantegi baten porrotarekin. Hogei urtez, Japoniako Kayaba multinazionala aritu dira hornitzen, eta azkenaldian harentzat bakarrik egin dute lan. Apirilean, ordea, Kayabak jakinarazi zuen Orkoiengo fabrika (Nafarroa) itxi egingo zuela 2021. urterako, han egiten dituzten ponpa hidraulikoek merkatua galdu dutelako, direkzio elektrikoen mesedetan. Itxiera horrek lan kargarik gabe utziko du Elgetako fabrika. «Gu ahalegindu gara proiektu alternatiboak bilatzen, Kayabako proiektua kolokan egonez gero kolpeari aurre egin ahal izateko; enpresak, berriz, argi utzi digu proiektu horretan eta bakarrik horretan egingo genuela lan», kexu agertu zen Romaneli.
Beharginek uste dute akatsa ez dela langileena, «kudeaketa edo antolaketa faltarena» baizik, eta horregatik eskatu diote enpresari akatsaren ardura bere gain har dezala. Baina orain arte zuzendaritzarekin egindako bi bileretan ez dute jaso eskaera horren neurriko erantzunik. «Enpresari ez zaio interesatzen antzinatasuna eta soldata handiak dituzten langileak mantentzea: nahiago dituzte langile berriak». Borrokan jarraitzeko asmoa dute langileek, nahiz eta itxaropen handirik ez izan.
70 erosketa 1996tik
CIE Automotive Euskal Herriko enpresarik handienetako bat da gaur egun, baina enpresa nahiko berria da. 1996an sortu zen, INSSEC inbertsore taldea Egaña SA Zaldibarko enpresaren akziodun nagusia egin zenean.
Corporacion Industrial Egaña (CIE) bilakatutakoak handira jokatu zuen hasieratik, eta 1997. urtean hasi zen enpresa berriak erosten. Inyectametal eta Udalbide izan ziren lehenak, eta bost urteren buruan jada 11 enpresak eta 2.000 langilek osatzen zuten taldea.
Beste urrats handi bat egin zuen 2002an, Aforasarekin batzean. Azkoitiko eta Legazpiko altzairu fabrika historikoak eta beste batzuk biltzen zituen taldea zen Aforasa. Bat egitearen ondoren hartu zuen CIE Automotive izena, eta hazkuntza erritmoari eutsi zion: 23 urteko historian 70 enpresa erosi ditu, eta gaur egun 30.000 langiletik gorako konpainia bat da, eta Ozeania ez beste kontinenteetan ditu fabrikak.
Erosketen zerrendan sartutako azken enpresak dira Maquinados de Precision de Mexico eta Cortes de Precision de Mexico, Mexikoko Celaya hirian, Guanajuato estatuan. Printzipioz, 58 milioi. euro ordainduko ditu Cie Automotivek, baina baliteke azken unean aldaketa batzuk izatea prezioan.
Agiri baten bidez, Jesus Maria Herrera CIEko kontseilari ordezkariak azaldu du erositako enpresak osatu egiten direla dagoeneko Mexikon taldeak dituenekin. Ipar Amerikakoa oso merkatu garrantzitzua da Bizkaiko multinazionalarentzat —iaz, salmenten %25 egin zituen han—, baina taldea batez ere Indiara begira dagoela jakinarazi zuen maiatzaren amaieran Anton Pradera presidenteak. Aurten, bere egin zuen Indiako Aurangabad Electricals enpresa.




Nekeak gainez eginda doa Otaño Lezora bizitzera, aukera izan duten bizilagun askok dagoeneko egin duten bezala. «2028an zer egingo dute, etxegabetze kolektibo bat?», Otañok ezin du ulertu egoera. Ez ditu ulertzen, era berean, Eusko Jaurlaritzaren isiltasuna eta gelditasuna, zeinak sustatu baitzituen babes ofizialeko etxeok 1998an, nahiz eta gero Metrovacesa eta Vallehermoso enpresei eman azalera eskubidea. Bi enpresok Testa Residencial socimiarekin bat egin zuten —10.600 etxe ditu Espainian eta Hego Euskal Herrian, %6,5 Donostian—, eta, hara non, Blackstone funtsa da Testaren jabe nagusia.
Inbertsio funtsak buru-belarri sartu dira higiezinen negozioan. Munduko etxejaberik handiena da Blackstone, eta NBEren aditu talde batek «giza eskubideen kontrakotzat» jo zuen haren jarduna martxoan, «maizterrak etxeetatik botatzen» ari delako, eta, kasu batzuetan, alokairuaren prezioak %30 eta %50 garestitzen.
Hego Euskal Herrian eta Espainian socimi deitutako elkarteak dira inbertsio funtsen tresnetan gehien erabiliak etxebizitzak erosi eta alokatzeko. Hitzez hitz, Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Kotizatu Anonimoak dira: Socimi, gaztelerazko akronimoetan.
Gipuzkoan, ia 1.100 euro
Aitziber Etxezarreta EHUko ekonomia irakasleak azaldu du «funts putreak» ere esaten dietela socimietan parte hartzen duten funts handiei, «merke erosi eta gero errentagarritasun handia atera nahi dutelako».
Alokairua dagoeneko urrearen prezioan dago. Batez besteko alokairu errenta 766 euro da Araban, 781 euro Nafarroan, 911 euro Bizkaian, eta 1.086 euro Gipuzkoan.
Zenbateraino igo daiteke? «Maizterrak ordain dezakeen beste», erantzun du Etxezarretak. «Muga horretara iritsi ote garen? Ez dakigu, dakiguna da prezioak asko igo direla, ziurrenik eskaria handitu delako eta eskaintza txikia delako. Urria zen lehendik ere, baina hainbat faktorek gehiago murriztu dute; turismorako alokairuek, adibidez».
Alquiler Seguro markaren arabera, EAEko herritarrek diru sarreren %33 erabiltzen dute alokairua pagatzeko, batez beste; Nafarroakoek, %28. EHUko irakaslea ez da fio. «Batezbestekoak ez du islatzen benetan arazoa; lausotu egiten du. Kolektibo batzuetan, esfortzua askoz handiagoa da». Nazioarteko gomendio estandarra da etxebizitzaren gasturako diru sarreren %33 baino gehiago ez erabiltzea.
Hegoaldean, maizter askok gainditzen dute gomendatutako esfortzua. Iaz, 1.568 etxegabetze egin zituzten Hego Euskal Herrian, horietako %70 alokairua ez ordaintzeagatik (1.102). Hala ere, beste arazo batez ere ohartarazi du Adolfo Gomez Bizkaiko PAH Hipotekak Kalte Eginikoen Plataformako kideak: «Inbertsio funtsen sarrera, etxeen alokairuan baino gehiago, zor hondarraren arloan igarri dugu».
«Zor hondarrak»
Hipoteka ez ordaintzeagatik norbait desjabetzen dutenean, oraindik ere zor bat izaten du bankuarekin, zor hondarra. «Demagun 130.000 euroko zorra daukazula. Bankuak kendu dizu etxea, baina 30.000 euroko zorra geratzen zaizu: maileguaren zor zatia, kostu judizialak eta berandutze interesak», esplikatu du Gomezek.
Bankuek arazoak izan dituzte zor hondarrok kobratzeko, besteak beste, «irudi publiko txarra» ematen dielako. «Bankuak inbertsio funts bati saltzen dio 1.000 euroan zure 30.000 euroko zor hondarra, eta eskatzera etorriko zaizu. Zuri, etxegabetuari edo abal emaileari, eta horiek, normalean, desjabetuaren gurasoak izaten dira». Suitzako Intrum funtsa, Norvegiako Lindorff eta Britainiako Cabot dira jarduera horretan dabiltzan funts nagusiak.
Bai EHUko irakaslearen ustez, bai PAHko kidearen ustez, arauek eta kontrolak ekar dezakete alokairuaren prezioa jaistea, eta benetako alokairu sozialen kopurua asko handitzeak.