Elkarretaratze bat Mercedeseko hiru kaleraturen alde
«Hiru kaleratzeak bidegabeak dira, eta atentzioa ematen du haien benetako helburuak», esan zuen ELAko kide Igor Gebarak, epaitegiaren aurrealdean. Ehundik gora lankidek elkartasuna adierazi zieten kaleratuei, eta beren kasuak salatzen lagundu zieten. «Enpresak ohar bat eman nahi izan die Gasteizen dituen mila inguru langileei», esplikatu zuen Gevarak. «Behin-behineko langileak zirenean ahulagoak ziren, eta batzuk lanera joaten ziren baita sukarra edukita ere. Orain finkoak dira, eta baztertu egin dituzte horrelako praktikak; bada, enpresak hori moztu nahi izan du».
Langile finko kaleratuek hiru urte egin dituzte enpresan, batez beste, eta ELAko kideak esan zuen kaleratzeak azaltzeko arrazoiak «surrealistak» direla.
Renaultek ongi hartu du bat egiteko Fiat Chryslerrek egindako…
Urteak daramatza FCAk beste autogileei ate joka. Izan ere, Sergio Marchionne FCAko buru zenak argi zuen autogileek derrigorrez neurria handitu behar dutela, elektrifikazioak eta gidaririk gabeko autoen teknologiak inbertsio oso garestiak eskatzen dituztelako. Marchionne iaz hil zen, baina haren planekin jarraitu dute Mike Manley FCAko buruak eta enpresaren akziodun nagusiak, Agnelli familiak (%29).
Auto elektrikoetan nabarmen aurreratuago doa Renault —Zoe modeloa auto elektriko salduena da Europan—, eta oso urrats txikiak egin ditu FCAk. Azken horrek, ordea, baditu bi abantaila. Batetik, SVUetan eta noranahikoetan oso indartsua da, Jeep eta Ram marken bitartez, eta horiek dira gaur egun arrakasta handien duten ibilgailuak. Bestetik, Renaultek ez duen zerbait badu: Ipar Ameriketako merkatu erraldoiaren zati handi bat. Renaultek, Europan ez ezik, Hego Amerikan ere badu presentzia.
Nissan, hirugarrena
FCAren eta Renaulten arteko bat egiteak munduko autogile handienetan hirugarrena sortuko luke, VW taldearen eta Toyotaren ondoren. Iaz, bien artean, 8,7 milioi auto saldu zituzten, 170.000 milioi euroren salmentak egin eta 8.000 milioi irabazi. Baten eta bestearen indarguneak eta ahulguneak osagarriak diren aldetik, bat egiteak fabriken itxierarik ekarriko ez lukeela uste du FCAk. 5.000 milioi euroren aurrezkiak espero ditu, baina materialen erosketa eta inbertsioak partekatuz lortu nahi du kopuru hori.
FCAren eta Renaulten arteko balizko ezkontzak badu hirugarren aktor bat: Nissan. Azken hogei urteetan Renaulten aliatu izan da Nissan, eta teknologia partekatzen dute zenbait proiektutan. Bihar da biltzekoa Renaulten eta Nissanen arteko aliantzaren kontseilua, eta hor ikus daiteke zer moduz hartu duten japoniarrek italiar-estatubatuarren mugimendua. Apirilean, Renaulten bat-egite proposamena baztertu zuen Nissanek, eta berriro azalaratu zen Carlos Ghosnen atxiloketak agerian utzitako bi enpresen arteko tentsioa. Renaulten eta Nissanen arteko aliantzaren bultzatzailea izan zen Ghosn, eta bat egiteko planak zituela atxilotu zuten Tokion, Nissanen dirua desbideratzeaz akusatuta.
FCA-Renault bat egiteak babes politikoa ere beharko du, Frantziako Estatua baita Renaulteko akziodun nagusia (%15). Parisko gobernuak ziurtatu du ez duela orain arteko negoziazioetan parte hartu, baina ez dagoela bat egitearen aurka, «Europak industria erraldoiak behar dituelako». Baina, babesa eman aurretik zenbait berme eskatu ditu, hala nola milaka kaleratze edo lantokien lekutzea ez eragitea, eta auzitan ez jartzea Nissanekiko batasuna.
Japoniarren uzkurtasuna desagertze aldera, Fiatek proposatu du enpresa berriaren administrazio kontseiluan leku bat gordetzea Nissani, eta launa izatea berak eta Renaultek.
Pentsiodunek diote kalean jarraituko dutela
Ehunka pentsiodun elkartu ziren atzo Bilboko udaletxearen aurrean egindako protestan. Pentsioen defentsan, edonork gobernatzen duela ere lelopean, erreibindikazioekin jarraitu zuten, euripean. «Azken hauteskundeen ostean ere, 2018ko urtarrilean pentsatzen genuen horrek indarrean jarraitzen du. Kalean jarraitu behar dugu gure erreibindikazioak bete daitezen», esan zuen Andrea Uñak. Erantsi zuen prest daudela denbora askoan jarraitzeko.
Renault eta Fiat konpainiak bat-egitea aztertzen ari dira

Proposamena: Renault eta Fiat Chrysler Automobiles (FCA) bat egite posiblea aztertzen ari dira. Bi aldeek % 50a kontrolatuko lukete. 2019ko maiatzak 27.
Zelan hedatu bagoi guztietara susperraldia
Abiada handian joan da hazkunde ekonomikoa Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan azken lau urteetan, %3tik gorako gainekin, eta %2tik behera jaitsi barik. Esportazioen gorakadak lagundutako susperraldi ekonomikoaren legealdia izan da, bigarren atzeraldiaren lau urtekoaren ostean etorri dena. Datu makroekonomiko nagusiek hobera egin dute, nahiz eta azken aldian moteltze bat sumatu. Edonola ere, aldagai ekonomiko eta sozial batzuetan ez da igarri susperraldi ekonomikoaren tamainako onurarik.
Garapenik onena langabezia tasarena izan da. Langabeen zerrenda dezente txikitu da 2015eko hauteskundeetatik: orduan ia %14 eta %19 bitartekoak ziren tasak, orain %7,4tik %11,5era bitartekoak. Landun kopuruak ere gora egin du, eta soldatak ere igo dira, baina langile askori ez die eragin, lan hitzarmenik gabe geratu direlako estatalizazioaren mehatxupean: joan den otsailean bakarrik beharginen %36k zeukaten lan ituna gaurkotuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Datorren legealdiko erronken artean egongo dira enpresen itxieren joera etetea, lanaldi partzialen tasa jaistea emakumeen artean, eta pobrezia txikitzea.
Zelan eraman bagoi guztietara susperraldia
Garapenik onena langabezia tasarena izan da. Langabeen zerrenda dezente txikitu da 2015eko hauteskundeetatik: orduan, ia %14 eta %19 bitartekoak ziren tasak; orain, %7,4tik %11,5era bitartekoak. Landun kopuruak ere gora egin du, eta soldatak ere handitu dira, baina langile askori ez die eragin, lan hitzarmenik gabe geratu direlako estatalizazioaren mehatxupean: joan den otsailean bakarrik beharginen %36k zeukaten lan ituna gaurkotuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Datorren legealdiko erronken artean egongo da enpresen itxieren joera etetea, lanaldi partzialen tasa jaistea emakumeen artean, eta pobrezia txikitzea.
Iraganeko eta etorkizuneko bidesariak
BIZKAIA
Industria zaharraren eta berriaren artean
Ekonomiak hondoa jo zuen 2013an, baina Atzeraldi Handiak Euskal Herriko industria sarean eragindako zuloetako batzuk legealdi honen erdian agertu dira. Bizkaian, agian, beste lurraldeetan baino nabariago agertu dira kalteak: Naval, CEL, General Electric, Vicrila… Enpresa historikoak, kinka larrian. CEL paper lantegiarenak zuzenean eragin zion Unai Rementeriaren foru gobernuari, enpresaren lurren eta makinen jabetza harenak baitziren, eta enpresak hartzekodunen konkurtsora jo aurretik jakin baitzuen aldundiak CELen hainbat hilabete zeramatela argindarra ordaindu gabe. Enkarterriko industriarik handiena zen CEL, eta haren 225 langileak eskualde hartako langabezia tasa handia —Bizkaiko handiena (%19,6)— gizentzeko hautagaiak ziren. Ez zen, ordea, halakorik gertatu. Plan pizgarri bat martxan jartzeko mahai bat sortu zuen aldundiak, Enkarterriko udal guztiekin batera. 2018-2019ko plana izan zen haren fruitua, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egin zuten. Langabezia tasa %18,6ra jaitsi zen 2018an, bi urtean puntu bat. CELen auzia kaleratzeekin amaitu zen , baina ez lantegiaren itxierarekin: Italiako Lucart taldeak bereganatu zuen, baina 80 langile kalean geratu ziren.
Enkarterritik hurbil dago krisiak gogorren jo duen Bizkaiko beste eskualdea, Ezkerraldea. Zauri hori handitu du Naval itxi izanak, lehenagotik zetorren arazo baten azken-aurreko kapituluak: 2017ko udatik zegoen jarduerarik gabe, eta aurtengo martxoan itxi zuten, ofizialki. Enkantean dago orain, eta badira hura berriro irekitzeko aukera batzuk. Edozer gerta ere, Navalen aferak agerian utzi du Bizkaiak desindustrializazio arazo bat behar duela. Erakundeek, aldundia tartean duela, Ezkerraldean teknologia parke berri bat eraikita eman nahi dio bultzada sektoreari. 4.0 industriara bideratuko da Abantoko parkea, eta martxan jartzen denean 2.000 lanpostu sortzeko motorra izango dela espero dute.
Bestelako sektoreetan ere jarri du arreta Bizkaiko aldundiak. Urte honetan bertan, Nagusi Intelligence Center proiektua aurkeztu du, Bilboko Udalarekin, Mondragon taldearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarla- nean. Asmoa argia da: gizarte modernoaren bizi itxaropenak gora egin ahala adineko pertsona gehiago egongo direnez, «ezagutza eta ikerketako eremu berriak garatzeko, balio erantsi handiko jarduera ekonomiko berritzaileak bultzatzeko eta inbertsioa erakartzeko» ekonomia sustatzea. Proiektuak hiru ardatz izango ditu: profesionalak hezteko oinarriak jartzea, hornitzaileekin harremanak sendotzea eta adineko pertsonen inguruko ekonomia sustatzeko neurriak hartzea. Zorrotzaurren jarriko dute zentroa.
Abian jarritako beste. proiektu bat BBVA dorreari dagokio. Bankuaren ikur izandako horretan aldundiaren bulego denak zentralizatuko dituzte, eta nazioarteko ekintzailetza zentro bat ere jarriko dute. Dagoeneko Bizkaian lan egiten duten teknologia arloko start-up edo enpresa hasiberriak bilduko dituzte, sektoreko profesionalak erakartzeko.
GIPUZKOA
Enpresak, proiektuak eta bidesariak
Markel Olanok oso garbi izan zuen hasieratik zein irudi eman nahi zion bere bigarren agintaldiari: enpresaren gertu dagoen ahaldunarena. «Geure gobernuak jakin du geure enpresen ondoan egoten krisiaren ondorio okerrenak gainditzeko». Adierazpena duela aste gutxi egin du Gipuzkoako ahaldun nagusi jeltzaleak, baina lasai asko izan zitekeen bere agintaldiko beste edonoizkoa, Olanoren lehentasuna izan baita Martin Garitano (Bildu) bere aurrekoak patronalarekin izandako harreman tirabiratsuetatik urruntzea. Gertutasun hori Ekonomia Suspertzeko Planean gauzatu zuen EAJren eta PSE-EEren foru gobernuak: urtero, 50 milioi euro sartu zituen proiektu ekonomikoak sustatzeko.
Plan horrek Etorkizuna Eraikiz plan zabalaren barruan sartu zuen gero Olanoren aldundiak. Lurraldearen datorren hamar urteetako erronka nagusiak identifikatu eta «proiektu estrategikoak eraikitzea» izan da egitasmo horren helburua. Proiektu estrategiko horietako hiru abian jarri ditu foru gobernuak, baina hurrengo legealdian garatuko dira: urte hasieratik lanean dabil Ziur, enpresei zibersegurtasun arloan laguntzeko zentro aurreratua, Donostiako Zuatzu parkean; 2022rako ireki nahi dute Pasaiako portuko lurretan Adin Berri, biztanleriaren zahartzeari «arreta osoa» eman nahi dion Erreferentziazko Zentroa; Donostiako Eskuzaitzetan jarriko dute, berriz, Mubil, Irizarren, CAFen, Oronaren eta beste enpresa batzuen arrastoa jarraituz Gipuzkoa «elektromugikortasunaren nazioarteko erreferente industrial bat» bilakatzeko helburu duen ikerketa zentroa.
Beste mugikortasun batek, askoz tradizionalagoak, buruko min handia eman dio Olanoren gobernuari: N1 errepideko bidesariak. Alderdien arteko jarrera kontraesanezkoek aurreko legealdietan posible egin ez zuten proiektu bat aurrera eraman izan du EAJ-PSE-EE bikoaren gehiengo osoak: bidesari bat jartzea lurraldea ipar-ekialdetik hego-mendebaldera gurutzatzen dun errepidean, N-1ean. 2018ko urtarrilean egin zuen, eta soilik kamioientzat, argudiatuta ibilgailu astunek ekarpena egin behar zutela autobideko zoruaren konponketan. Euskal Herriko garraiolariak kexatu egin ziren, faktura batez ere haiek pagatuko zutelako. Baina Espainiako patronal baten kexuak izan zuen ondorio gehiago, justu kontrako argudioak erabilita: urte horretako apirilean, EAEko Auzitegi Nagusiak bidesariak indargabetu zituen, esaten baitzuen arkuen kokapenak eta errepide zati bakoitzeko ordainsariak kanpoko ibilgailuei egiten ziela kalte.
Olanoren gobernuak helegitea jarri zion epaiari, baina bete egin du: maiatzean jarri da berriro indarrean, baina tarifak aldatuta eta arku batzuk lekuz mugituta.
ARABA
Ardoak Londresen
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak amets bat izan zuen 2015eko udal eta foru hauteskundeetan: «Irudikatzen duzue Londresera bidaiatu eta Arabako Errioxako ardo bat eskatzea?». Aipuak ongi irudikatzen du zeintzuk izan diren diputazioak legealdirako izan dituen lehentasunetako bi: mugikortasun azpiegiturak indartzea eta baztertuta zegoen Arabaren marka gainerako euskal lurraldeenarekin batzea. Hauteskunde haiek irabazi zituen Gonzalezek, baina ametsa erdizka bete du.
Izan ere, PPren gotorleku historikoa berreskuratzea lortu zuen EAJk, eta lurraldearen berpizte ekonomikoa jarri zuen jomugan. Enpresak erakarri nahi izan ditu Gonzalezen foru gobernuak azken lau urteetan, logistikaren ideiari lotuta betiere. Bada, Forondak egun osoko jarduera berreskuratzea gakoa izan da horretan. Zazpi urtean ordutegia murriztuta egon ostean, 24 orduan irekita mantentzeak zama garraiorako eta bidaiarientzako hegaldiak areagotzea ekarri ditu. Datu onak lortu ditu azken hilabeteetan, baina urruti daude oraindik desiratutako kopuruetatik. Ahaldun nagusiak berriki adierazi duenez, helburua 250.000 bidaiarira iristea da 140.000 igaro ziren iaz. Aldundiarentzat, aireportua «erabakigarria» da lurraldeko ekonomia sustatzeko.
Ezustekoa, halere, Arabako Errioxatik jaso du diputazioak. Sorpresaz harrapatu baitu Arabako Errioxako upategi txikien elkartearen izen aldaketak: ABRA izateari utzi, eta ABE Euskadiko Upategiak bihurtu zen elkartea, apirilean. Errioxako sor-markatik bereizteko prozesuan «beste urrats bat»egin nahi du hala, eta proiektu berrian bildu nahi ditu txakolin sor-marketako ekoizleak eta sagardogileak ere. Foru aldundiak eta Jaurlaritzak «ulertezintzat» jo dute aldaketa, haien apustua Arabako Errioxa izena indartzea baita, Errioxa jatorri izenaren barruan.
ABRA-ABE aferak agerian utzi du berriro Arabako ardogintzaren zauria. Batetik, Errioxa aterkipean jarraitu nahi dutenak daude, prezioetan lehiatu nahi duten upategi handiak; bestetik, prezioetan ezin lehiatu direnak eta ardo berezituen aldeko apustua egin dutenak. Horietako 40ren bat upategik, ABRAko kideek, Arabako Mahastiak sor-marka sortzeko prozesua abiatu zuten 2016ko udan.
Eskaerak urduritu egin zituen jatorri izenaren kudeatzaileak, eta ordura arte errefusatu zuten aldaketa bat egitera behartu zituen: eskualdeei eta herriei leku gehiago ematea labeletan, ardoa bereizte aldera. Berezko sor-marka sortzeko prozesua bi urtez etenda erantzun zuten ABRAko kideek, Arabako aldundiaren pozgarri; abuztu honetan bukatuko da epe hori.
Bidesariek Gipuzkoako garraiolariak ‘zigortzen’ dituztela salatu du Guitransek

Atzerriko ibilgailuen lehia desleiala kritikatu dute Gipuzkoako garraiolariek, eta dieselaren gaineko zergak ez igotzea eta Biriatuko ilarak konpontzea eskatu dute.