Eroskik ia bi milioi euroko irabazi garbia izan zuen…

Eroski Taldeak ia bi milioi euroko irabazi garbia izan zuen 2018an; 2017ko datuekin alderatuta, % 2ko galera izan du. Fakturazioa, berriz, 5.393 milioikoa izan da.

«Gruppo Giordanorekin, Gipuzkoako kooperatiba, mundu osoan gas segurtasunaren liderra dena eta erreferente dena maila globalean ur berokuntzaren eta Home Confort sektorean, bete-betean sartu da elektronikaren negozioan», azaldu du Mondragon taldeko kooperatibak. Azaldu duenez, Italiako enpresak kontrolerako sistema elektroniko berritzaileak diseinatu eta fabrikatzen ditu, besteak beste, berokuntza, aireztapen eta aire egokituko sistemetarako (HVAC), bizitegietako energia kudeatzeko eta OEM errekuntza kontrolatzeko sistemetarako.
Orklik espero du bien arteko sinergiek lagundu egingo dutela produktuaren soluzio berritzaileak garatzen, eta, horri esker, bezero eta merkatu berriak lortuko dituztela bi enpresentzat. Orklik urteak daramatza aliantzen eta erosketen bidean: 2015ean, Italiako Valmex enpresaren %40 erosi zuen, eta lankidetzak garatzen ditu Bayreuth eta Mondragon Unibertsitateekin eta Fraunhofer institutuarekin. Orklik 1.100 langile ditu, Ordizian, Italian, Txinan eta Brasilen banatuta.
Azken istripua atzo arratsaldean gertatu zen, Aceros Olarran (Loiu, Bizkaia). Ertzaintzak jakinarazi zuenez, garabi batean lanean ari zen langile batek ezbeharra izan zuen, eta berehala hil zen. Langileak 46 urte zituen, eta Beroa enpresako langilea zen. Olarrak Beroa azpikontratatu ohi du altzairutegiko labeetan muntaketa lanak egiteko.
Aceros Olarrako langileek 24 orduko geldialdia hasiko dute gaur goizean, eta fabrikaren aurrean elkartuko dira 10:00etan, istripua salatzeko. CCOOk bat egin du protesta horiekin.
Ordu batzuk lehenago, 11:40an, bi kamioik elkar jo zuten Barazargo mendatean, Zeanurin (Bizkaia). Kamioi bateko gidaria hil egin zen, eta beste ibilgailukoa, berriz, arin zauritu. Ibilgailu batek su hartu zuen, eta ondoren garrak bestera ere hedatu ziren. Garbiketa lanak iraun zuten bitartean N-240 errepidea itxi behar izan zuten, eta trafikoa Dimatik eta Urkiolako gainetik bideratu zuten.
Astelehenean beste bi
LABen kontaketari erreparatuz gero, atzoko biekin jada hogei lagun hil dira aurten lanean ari zirela. Hamazazpigarrena eta hemezortzigarrena astelehenean bertan zendu ziren, biak Gipuzkoan: basomutil bat Zestoan, mozten ari zen zuhaitza gainean erorita; eta eraikuntzako langile bat Zarautzen, garabi batetik erorita. Jarraian, garabia bera erori zen, eta beste pertsona bat zauritu zuen.
Istripu horiek salatzeko eta hildakoen gertukoei elkartasuna adierazteko, kontzentrazio bat egin zuten atzo ELAk, LABek eta beste sindikatu batzuek, Azpeitiko plazan.
Iaz 68 langile hil ziren beharrean, betiere LABen kontaketaren arabera. Zerrenda horretan, ordea, ez dira ageri laneko gaixotasunen ondorioz hildakoak. Gaixotasun profesional horien artean, amiantoak egin ditu biktima gehien, minbizia eragin baitezake material horren hautsa arnasteak. Atzo jakin zenez, beste langile ohi bat ere hil da horregatik: Felix Vazquez, 63 urtekoa, eta Irungo CAFeko langile izandakoa. Enpresa batzordean ESK-ko ordezkaria izan zen. CAFeko langileak kalera atera ziren lankideari omenaldia egiteko eta kalte-ordainen funts bat eskatzeko amiantoaren biktimentzat.
LABek azaldu duenez, gaur ordubeteko geldialdia egingo dute, eta lantegiaren atarian batuko dira. Sindikatu horren arabera, Vazquez Irungo CAFen amiantoaren ondorioz hildako hirugarren langilea da, baina beste 37 hil dira Beasainen eta 49 Zaragozan (Aragoi, Espainia). Asviamieren datuek diote aurten hamabi langile hil dituela amiantoak; 2.400etik gora 1993tik.
«Sarritan alfonbra gorria jartzen diete erakundeek, interes orokorren aurka». Hizlariak nori buruz ari ziren garbi zegoen, are gehiago haien atzean EAJren hainbat hautagairen argazki handi bat zegoela kontuan hartuta. Juan Mari Aburto Bilboko alkategaia, Unai Rementeria ahaldungai nagusia eta Izaskun Bilbao Europako parlamentarigaia azaltzen dira EAJk bere egoitzan jarritako hauteskunde kartel handi horretan.
«Botere korporatiboen ezarpenaren aurka gaude, edozein dela haren forma: nazioarteko itunen bidez, multinazionalen gehiegikerien bidez edota finantza ekonomiaren erasoen bidez». Plataformaren manifestua irakurri zuten bozeramaileek, tximino maskarak jarritako hiru pertsona Txinako hiru tximinoen mitoa keinuez gogoratzen zuten bitartean: ez ikusi, ez aditu, ez esan. Tximino horietako bakoitzak alderdi politiko bat ordezkatzen zuen gibelean zituzten kartelen arabera: EAJ, PSE eta PP.
«Kapitalismoaren oldarraldiari erantzun soziala emateko» jaio da Kapitalari Planto plataforma. Taldeak erantzun hori koordinatu, egituratu eta areagotu nahi du, «aniztasun politiko eta sozialetik abiatuta». «Kapitalismoak gizateria eraman du aurrekaririk gabeko egoera batera, desberdintasunari, agintekeriari eta jasangarritasunik ezari dagokienez», dio plataformak bere manifestuan. Eta azaldu du multinazionalek, «tokian tokiko oligarkiaren laguntzaz», oztopo geografiko eta politiko guztiak «aurrean eraman» nahi dituztela, merkatu globalaren mesedetan; «gure bizitzak mehatxatzen ditu larriki».
Plataformak dio gaur egun «dena» bihurtu dutela negoziorako gaia: «hezkuntza, osasuna, ura, energia, lurra, zaintza, inbertsioa…». Enpresa handien aldeko «teknokrazia» aipatu dute idatzian, Europako Batasunari eta merkataritza itunei erreparatuta. «Sasidemokrazia prekarizatu bat daukagu, herri subiranotasunak izan behar duenaren aurkakoa, hain zuzen». Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua moduko nazioarteko erakundeak gogor kritikatzen ditu taldearen manifestuak; «haiek desegiten lagunduko dugu Euskal Herritik, eta are gehiago beren ekitaldiak hemen egiten dituztenean».
Ongizatea, «arriskuan»
Etxera etorrita, EAJ alderdian jarri zuen mira berriro plataformak, «pribatizatzeko politikak egin dituelako». «Gehiengo sozialen ongizatea» arriskuan jartzen dituzte politika horiek, Kapitalari Planto taldearen arabera. Sinatzaileek esplikatu zuten «euskal korporazioen eragina» aztertzeko asmoa dutela, baita Euskal Herrian kokatzen diren nazioarteko konpainiena ere.



Mundu teknologikoa bi erraldoiren artean zatitzeko aukera gero eta handiagoa da, eta AEBetako prentsak berak Gerra Hotzaren garaiarekin parekatu du Huaweiren kontrako betoarekin zabaldu berri den aroa, esanez altzairuzko oihala eraikitzen hasi dela.
Huaweik, gainera, irudi kolpe batekin erantzun dio Washingtoni: telefono modelo berria aurkeztu zuen atzo Londresen, izen aproposenarekin, Honor 20. Hori bai, modelo berriak ere Googleren Android sistema eragilea darabil.
Bi bloke bizkarra emanda
Sakelako telefonoentzako sistema eragileen artean erabateko nagusitasuna dauka Androidek —haren atzetik dago Appleren iOS, eta indar gutxiagorekin Windows Phone eta Blackberry OS, adibidez—. Googlek Huaweiri telefono berrietan Android erabiltzea galaraziko dionez, txinatarrak bere sistema eragile propioa jarriko du martxan: HongMeng. Beraz, merkatua bi bloke handitan bereiz daiteke.
Aldaketa globala dakarren mugimendua bada ere, Washingtonen eta Pekinen arteko talka honek bi herrialde horietako kontsumitzaileei eragingo die gutxien. Izan ere, txinatarrek ia ez dute erabiltzen Google, eta estatubatuarrek ere ez Huawei —%1etik beherako merkatu kuota dauka AEBetan—. Txinan «ziberekosistema» propioa daukate: bilatzaile gisa Baidu erabiltzen dute, Googleren ordez; WeChat Whatsappen ordez; Tencent QQ Gmailen ordez; Youku YouTuberen ordez… Huaweik Txinan saltzen ditu sakelakoen erdiak, eta Androiden bertsio moldatu bat erabiltzen du sistema eragile gisa, baina Googleren aplikazio nagusirik gabe (GoogleMaps, Gmail eta Youtube). Hiru hilabete barru Huaweik Android erabili ezin badu, HongMeng erabiliko luke.
Galera handia izan daiteke Googlerentzat, besteak beste erabiltzaileen datuak direlako haren negozio ereduaren oinarria, eta erabiltzaile asko gal ditzakeelako HongMeng sartuz gero. Munduan Txina da Internet erabiltzaile gehien daukan herrialdea: 772 milioi 2017an, AEBetako 287 milioiak baino ia hiru aldiz gehiago.
Huaweik Etxe Zuriari ohartarazi dio «gutxiesten» ari dela Asiako konpainiaren indarra, eta «erantzuna» izango duela AEBen «jarrera txarrak».
Kirol jantzietan espezializatutako taldea da Ternua Group. Duela 29 urte sortua, Ternua bera, Lorpen eta Astore markak erabiltzen ditu, eta bere jantziak eskaintzen ditu Europako, Asiako eta Ameriketako 50 herrialdetako 1.200 saltokitan. Gaur egun, 200dik gora langile ditu Arrasateko taldeak.
Loreak Mendian, berriz, Donostian sortu zuten, 1995. urtean. Lore baten irudia zuten elastikoekin ospe handia lortu zuten Euskal Herrian, eta, ondoren, beste eremu batzuetara hedatu ziren, batez ere Espainiara eta Kataluniara. 2017. urtean galdu zuen Mendian abizena.
Sinergiak baliatu
Bi enpresen arteko batuketa «bat egite» gisa azaldu du Ternua Groupek, baina aurrerantzean Loreak Arrasateko taldearen barruan izango da. «Loreak Ternua Group taldean gehitzeak konpainiaren hazteko estrategiari erantzuten dio, baina, modu organiko batez ez ezik, garapen korporatiborako aliantzak bilatuz ere egin nahi du, era horretan modu errentagarri eta bereizi batean hazi ahal izateko», azaldu du arropa taldeak ohar batean. Uste duenez, azken urteetan modako arropak eta kirol jantziak uztartzen dituen merkatu bat sortzen ari da, eta hazteko ahalmen handia du. Hor kokatu nahi du bere burua, «sinergiei esker, kalitate handiko arropa eta osagarriak eskainiko dizkio merkatu berriari».
Talde berrituari ekarpen desberdina ekarriko diote bere osagaiek. Ternuak jarriko ditu gaitasun operatiboa —hiru logistika zentro eta ekoizpen eta erosketa arloak ditu hiru kontinentetan— eta nazioarteko presentzia; Loreak-ek, berriz, «modaren negozioaren berezko dinamismoa eta sormena» eta txikizkako merkataritzan duen esperientzia.