Bizkaiko metalak 1.400 lanpostu baino gehiago sortuko ditu epe…

Bizkaiko metalaren enpresen jarduera hobetu egin da lehen hiruhilekoan eta aurreikusitakoa baino lanpostu gehiago sortuko dituzte epe laburrean: 1.400 baino gehiago

Gaur-gaurkoz, autogintzaren arloan mundu mailako motorra da Txina, eta horregatik jo zuen ezinbestekotzat han egotea. Munduko autoen %30 han ekoizten dira, eta merkatua etengabe hazi da azken hogei urteetan. «Iaz hazkunde hori gelditu egin zen, baina ekoizle nagusi izaten jarraitzen du». Basque Trade & Investment nazioartekotzeko agentziak Txinan duen bulegoko zuzendaria da Mikel Yang, eta herrialdean energia berriekin dabiltzan autoen egoeraren berri eman zuen. «Gas isuriak jaisteko konpromisoa hartu du Txinak dagoeneko, eta, horretarako, 2040rako automobilen %40k elektrikoak izan beharko dute». Horretarako laguntza ugari eskainiko ditu gobernuak, eta hortik ondorioztatu du eremu interesgarri bat zabalduko dela etorkizunean. «Automobil elektrikoen sektorea asko hedatuko da».
Horri gehitu behar zaio zazpi txinatarretik bakar batek duela automobila. «Europako mailara iristea da helburua; beraz, sekulako merkatua zabaltzen du horrek parez pare». Nazioartean hedatu nahi duen enpresa batek; beraz, ezinbestean joan beharko du Txinara, Iriondok berriz ere errepikatu zuenez. «Eskaera hain izango da handia, ekoizle mota guztientzako lekua egongo baita aurrerantzean».
Gaur-gaurkoz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako automozio arloko hamabost enpresa daude Asiako potentzia ekonomikoan lanean, eta horiek 34 lantoki dituzte. Sektoreak 19.300 milioi euro fakturatu zituen joan den urtean, eta, azken hogei urteetan, hogei aldiz handitu du zenbateko hori. «Sektorearen hedatzea handia izan da, eta nazioartean are gehiago zabaldu daiteke; Txinan bertan, esaterako, ikusi beharko da klase ertaina nola haziko den datozen urteetan, eta hiri handietan zein zabalpen izango duten automobil elektrikoek». Horrek guztiak euskal enpresek han daukaten etorkizuna zehaztuko duela uste du Raquel Piñan Acicae automozio klusterreko nazioartekotzeko zuzendariak. Argi adierazi zuen, berak ere, sektoreko enpresek Txinara begiratu behar dutela.
Zamudioko multinazionalak urteko lehen hiruhilekoan pilatu du irabazien zatirik handiena (40 milioi euro). Tarte horretan %7 handitu ditu salmentak. Urteko helburua (10.000-11.000 milioi) lortuko duela espero du enpresak, eskari zorroa ongi beteta baitu: 23.600 milioi, inoizko handienak.
Garcia administrazio kontseiluko kide arrunt bat izango da, baina Zegonaren helburua da goiz ala berandu mahaiburua izatea, eta gaur egun Alberto Garcia Erauzkin konpainiako presidenteak edo Francisco Artetxe kontseilari ordezkariak betetzen dituzten aulkietan esertzea.
Azken horrek diplomaziaz hartu du Garciaren izendapena. «Berri ona» iruditu zaio Zegona administrazio kontseilura itzultzea, azken sei hilabeteetan ez baitu bileretan parte hartu, konpainiaren akziodun nagusi bilakatzeko estrategia garatzen zuen bitartean. Analistekin izandako bilera batean, Artetxek ziurtatu du «trantsizio epe bat» zabalduko dela orain Euskaltelen, eta horretan Garcia elkarlanean arituko dela beste kontseilariekin, gaur egungo plan estrategikoa garatzeko. Artetxek espero du epe horren ondoren Garciak «bere ideia propioak» aurkeztu ahal izango dituela.
Baliteke ideia propio horiek talka egitea Euskalteleko oraingo gidarien estrategiarekin. Garcia Erauzkinen gidaritzapean, Derioko telekomunikazio enpresak urratsez urratseko hedapena hautatu du: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zabaldu zen lehenik, 2015ean Galiziako R Cable erosi zuen, eta 2017an, berriz, Asturiasko Telecable. Iaz Nafarroan hedatzeari ekin zion, eta aurten Katalunian, Errioxan eta Leonen ere hasi da zerbitzuak eskaintzen. Anbizio handiagoa du Zegonak: Espainiako merkatu osora zabaldu nahi du, ziurrenez Virgin markarekin —haren maileguak jaso ditu Euskaltelen akzioak erosteko—.
Plan horiek aurrera ateratzeko, Euskaltelek bi aukera ditu. Bata da oraingo zuzendaritza proiektu horretara batzea; bestea, berriz, administrazio kontseiluan gehiengoa lortzea oraingo taldea alde batera uzteko. Oraingoz, ordezkari bakarra du Zegonak.
Lehen hiruhilekoa, «zaila»
Euskaltelek CNMVra bidalitako jakinarazpenean eman du Garciaren izendatzearen berri. Agiri berean, Euskaltelek jakinarazi du urtarriletik martxora diru sarrera txikiagoak izan dituela iaz epe berean baino: 171,7 milioi eurorenak (-4,9 milioi). Konpainiaren EBITDA —interes, zerga, balio galeren eta amortizazioen aurreko irabazia— 81,1 milioi eurora apaldu da (-3,1 milioi). Artetxek ziurtatu du datuak ez direla esanguratsuak, hedapena finantzatzeko gastuak sartu dituztelako barruan eta Nafarroako bezero berrien diru sarrerak baizik ez dituztelako zenbatu. «Bagenekien 2019ko lehen hiruhilekoa urteko zailena izango zela».



Hiru Garraiolarien Euskal Herriko sindikatuak ez dio abegi onik egin Gipuzkoako Aldundiak N-1eko bidesari sisteman egingo duen aldaketari. Hiruren arabera, gaur egungo sistemak jada bertako kamioilariak zigortzen ditu gehien, bertako garraiolariak igarotzen direlako maizen ordainpeko tarte horietatik. Tarte berriak eta prezio garestiagoak N-1 errepidea “gehien erabiltzen dutenen” kalterako izango direla uste du sindikatuak, “garraiolari nafar, bizkaitar, arabar eta batez ere, gipuzkoarrak zigortuko ditu”.
Gipuzkoako Aldundiak N-1aren bere zatian kamioientzat ezarritako bidesari sistema gaur egun auzibidean dago. Joan den urteko apirilean, indarrean jarri eta hiru hilabete eskasera, sistema hori ez zela bidezkoa ebatzi zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Espainiako CNTC Garraioaren Batzorde Nazionalak ezarritako helegiteari men eginez. Epaiaren arabera, sistemak Gipuzkoatik kanpoko kamioilariak diskriminatzen ditu. Aldundiak Auzitegi Gorenera jo zuen epaiaren aurka, eta oraindik ez dago gaiari buruzko ebazpenik. Dena den, diputazioak bidesariei eustea erabaki zuen, eta gaur egun bidesaria ordaintzen dute N-1eko tarte jakin batzuetatik igarotzen diren kamioiek.
Hala ere, El Diario Vascok argitaratu duenez, datorren asteartetik aurrera aldaketak izango dira bidesari sisteman. Andoain-Astigarraga tartea pagatzeko gaur egun Irunen dagoen arku automatikoa desagertu egingo da, eta arku berri bat ezarriko da Astigarragan, Hernani-Astigarraga A-15eko tartea ordaintzeko. Horrekin batera, kamioientzako ordainpeko zatia handitu egingo da Andoainen, bai Lasarte aldera baita -A-15etik- Urnieta aldera ere. Arku automatiko txikiago bat egongo da azken irteera horretan, bertan sartzen diren kamioiek egingo duten tarte txikiagoa aintzat hartzeko.
Herrialdea N-1etik zeharkatzen duten kamioiek hiru ordainlekutatik pasa beharko dute sistema berriarekin. Hori bai, orotara, Gipuzkoa igarotzeagatik orain baino gutxiago ordaindu beharko dute -1,5 euro gutxiago-. Aldiz, Andoaingo ordainpeko tartetik pasatzea garestiagoa izango da lehen baino, prezioak bikoiztu egingo direlako. Herrialde barneko tarte hori da, hain zuzen, Gipuzkoako garraiolariek gehien erabiltzen dutena.

Liu He lehen ministrordea buru duela, Txinako ordezkaritza bat Washingtonen izango da ostegunean eta ostiralean, negoziazioen hamaikagarren saioan parte hartzeko. Asteazkenean ziren berriro biltzekoak, baina Pekinek bi aldiz pentsatu du elkarrizketekin jarraitu aurretik, ikusita Donald Trumpek muga zergak berriro handitzearekin mehatxu egin zuela igandean.
Txinako Gobernuak ez zion erantzun gogorrik eman Trumpi, eta, aurrekoetan ez bezala, ez zuen beste zigor neurriekin erantzun.
AEBetako presidentea txio batzuen bidez salatu du negoziazioak “oso motel” doazela, eta horregatik jakinarazi zuen ostiraletik bertatik Txinako hainbat produkturen gaineko inportazioa %25eko tarifa batekin zigortuko zuela, gaur egungo %10en gainetik.
Adierazpen horiek ez datoz guztiz bat Steve Mnuchin AEBetako Altxorreko idazkariak aurreko astean esandakoarekin. Negoziazioak “oso emankorrak” izan zirela esan zuen, eta ulertarazi zuen hamaikagarren elkarrizketa sorta erabakigarria izan zitekeela duela urtebete hasitako merkataritza gerra amaitzeko.